Learn playing / Radio Dramas

irrati-nobelak
Imprimir
estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris
  • Keywords: taxista, irrati-nobela, irrati, taxi, taxia, auto, euskadi

REC etxeak Euskadi Irratiarentzat ekoiztua

          Xanti, eta konpainia


    Chapters
    • "Me gustas"

      Related audio
      Related exercise
      Go to the exercise
      Description

      1.1 Pako+Xanti+Pruden

      (Xanti, geltokian, taxi barruan dago. Purua erretzen, lasai-lasai. Pako inguratuko zaio kanpotik leiho ertzera. Kanpoan auto dezente dabil)

      PAKO- Xanti, libre zaude?
      XANTI- Bai, Pako, pasa lasai.

      (Barrendik entzungo dugu nola irekitzen duen atea; sartu eta itxi)

      PAKO- Uff! Zer kea!
      XANTI- Beno, beno, hi! Nora eramatea nahi duk?
      PAKO- Ez dut nahi taxia.
      XANTI- A, ez? Eta zer nahi duk, ba, orduan?
      PAKO- Galdera bat.
      XANTI- Bota!
      PAKO- Nola esaten da euskaraz "me gustas" delakoa?
      XANTI- "Me gustas... me gustas..."
      PAKO- Bai, "me gustas".
      XANTI- Jode!

      (Kanpotik inguratuko zaie Pruden eta burua makurtuta leihotik hitz egingo du)

      PRUDEN- Orain ulertzen diat!
      XANTI- Hi, Pruden, zer gosaltzen duk hik? Piperra goiz goizetik edo zer kristo gero?
      PRUDEN- Bikote polita egiten duzue, gainera!
      PAKO- Ez egin kasu, Xanti.
      PRUDEN- Hori duk! Ez egin kasurik! Zuek segi zuenean!
      XANTI- Hi, Pruden, alde egin ezak hemendik, e, bestela...
      PRUDEN- Baniak, baniak, ez dut istorio polit honen hasiera hondatu nahi!

      1.2 Ines+Serafina

      (Taxizaleen zentralitan gaude. Serafinak telefonoz hots egin du bertara)

      INES- Taxi onenak, esan?
      SERAFINA- Egun on, señorita!
      INES- Egun on!
      SERAFINA- Hara! Zu berria zara, ezta?
      INES- Eee, bai. Asko antzematen al zait?
      SERAFINA- Ez, ez, ez da hori. Begira, Serafina naiz.
      INES- A!
      SERAFINA- Esaiozu (esan ezaiozu) Xantiri ez ahazteko gaur zer egun den.
      INES- Barkatu?
      SERAFINA- Beno, esaiozu deitzeko niri.
      INES- Ez dakit  hori posible den. Barkatu, beste dei bat daukat.
      SERAFINA- Ustez ezina, saiatuz egina.
      INES- Zer? Barkatu, Taxi onenak, esan? Momentu bat. Zer esan duzu?
      SERAFINA- Esateko Xantiri deitzeko Serafinari. Ulertu al duzu?
      INES- Bai, baina...
      SERAFINA- Ez baina eta ez bainondo! Zuk esandakoa egin. Sinfalta!. Beste lanik ez daukazu!

      1.3 Xanti+Pako+Ines

      (Pakok eta Xantik taxi barruan jarraitzen dute. Bat-batean irratiz Ines azalduko zaie)

      XANTI- Kaguensos, beti zirikatzen!
      PAKO- Bai, beti. Pruden horrela da.
      XANTI- Ez dik inoiz ikasiko zulo bakoitzak neurriko ziria behar duenik, kaguensos!
      PAKO- Zer zulo?
      INES- Ea. Mezu hau Xanti izeneko batentzat da. Ez da taxi eskaera bat. Serafinak deitu du esateko deitzeko, sinfalta.
      (Inesen gainetik)
      XANTI- Hori ni nauk!
      PAKO- Nor da?
      XANTI- Ni nauk Xanti!
      PAKO- Neska nor da?
      XANTI- Ez zekiat! Berria izango duk.
      INES- Xanti entzuten ari bada, deitu Serafinari!
      XANTI- Keai, prexioxa. Hemen Xanti.
      INES- Beraz, entzun duzu.
      XANTI- Zuk esaten duzun guztia entzuten da hemen; kontuz ibili beharko duzu hemendik aurrera.
      INES- Eta zuk, majo, hemendik aurrera esan, esan beharrekoari ez didatela enkargutxoak emateagatik ordaintzen, bale?
      XANTI- Bale, bale, ez da berriz gertatuko! Nire kontu.
      INES- Autorik bai erdigunean? Auto bat behar dut plaza berritik gertu... (Azpira joango da Inesen ahotsa)
      XANTI- Karakterra zeukak, gainera!
      PAKO- Bai, pilo bat.
      XANTI- Horrelako emakumeak gustatzen zaizkidak niri.
      PAKO- Eta esan nola?
      XANTI- Esan zer?
      PAKO- "Me gustas" delakoa.
      XANTI- Etorriko zaidak (Purua itzali eta anbientadorea botako du) Lanean inspiratzen nauk ni!

      1.4 Xanti+Ines

      (Xantiren taxi barruan. Martxan doa. Trafiko lasaia dabil)

      INES- Ospitaleen inguruan bakarren bat? Ospitaleak?
      XANTI- Ni naiz zure gizona, eskatu nahi duzuna.
      INES- Zerbitzua behar dut ospitaleen inguruan.
      XANTI- Xanti, 1777, zure agindutara.
      INES- Sarrera nagusiaren ondoan izango duzu zain. Gizonezkoa. Ibiltzeko arazoak ditu. Taxi onenak, esan?
      XANTI- Ai, printzesa! Gozatuko du denborak hau ere! Goazen ospitale aldera. Itxaron! Ibilera hori...

      1.5 Xanti+Serafina

      (Serafina ikusi du kalean, eta bozina joko dio. Taxi barrutik hitz egingo dio)

      SERAFINA- Santiago! A zer sustoa eman didazun!
      XANTI- Zer, nora zoaz, ama?
      SERAFINA- Nora noan? Zer egun da gaur? Baina jakina, sunsunkorda horrek ez zizun enkargua emango!
      XANTI- Eman dit, ama, baina ez dut deitzeko betarik izan!
      SERAFINA- Betarik ez dagoenean, atera egin behar da!
      XANTI- Beno, benga, igo zaitez, igo zaitez haserretu baino lehen!

      (Serafina taxira igoko da, atzeko aldera)

      SERAFINA- Izan ere, ez dakit nondik ateratzen diren neska horiek!
      XANTI- Aizu, nik jakingo banu!
      SERAFINA- (Seko harrituta) Ene ba, Xanti! Zertarako erosi duzu maletin dotore hau?
      XANTI- Maletina? Zer maletin?

    • Zer da hau?

      Related audio
      Related exercise
      Go to the exercise
      Description

      2.1 Kristina+Olatz

      (Kristinaren tabernan. Goiza. Jende gutxi. Giro lasaia. Olatz erdi-lotan)

      KRISTINA- Ai, gajoa, gaur gauean ere lana egitea tokatu zaizu, orduan?
      OLATZ- Bai, gau osoan. Bihar azterketa daukat, baina aitak ez dit barkatzen!
      KRISTINA- Ederrak dira, ba, taxistak ezer barkatzeko!

      2.2 Kristina+Olatz+Xanti

      (Tabernako atetik hitz egingo die Xantik)

      XANTI- Egun on, Kristina! Pako ez zen azalduko?
      KRISTINA- Egun on, Xanti! Ez, oraindik ez.
      XANTI- Erdigunera noa, baina esaiozu (esan iezaiozu)... esaiozu...(Tonua aldatuz) Egun on, e, Olatz!
      OLATZ- Egun on bai, Xanti.
      XANTI- Ez zaitut ikusi ere egin!
      OLATZ- Ondo esnatu gabe zatozen seinale.
      KRISTINA- Xanti! Emaidazu (eman iezadazu) enkargua, bestela ahaztu egingo zaizu-eta!
      XANTI- Pakori esateko bere bila nabilela. Besterik ez!
      KRISTINA- Azaltzen bada, esango diot.
      XANTI- Beno, e, bale. Aio, e, Olatz!
      OLATZ- Aio, Xanti

      2.3 Xanti+Pruden

      (Xanti taberna atarian, Pruden taberna aldera, kalean)

      XANTI- Jode, aurpegia behar dik gizonak alaba gajoa gau osoan lanean edukitzeko!
      PRUDEN- Ikasi dezala zer den lan egitea!
      XANTI- Hobe huke etsenpluarekin erakustea, hi!
      PRUDEN- Hi! Hemen etsenplua ematen batek baino gehiagok ikasi beharra zeukak, e?
      XANTI- Alde egin ezak hemendik lehenbailehen! Gajoa erdi-lotan zagok-eta!

      2.4 Xanti+Ines

      (Taxia martxan. Gidatzen doa Xanti. Trafiko lasaia)

      XANTI- Prexioxa, egun on! Egun on! (...) Hemen Xanti, 1777, zentralera!
      INES- Zer behar duzu?
      XANTI- Hara, hor zaude-eta!
      INES- Ez, Konstantinoplan.
      XANTI- E, E! Nola ez didazun erantzun, ba...
      INES- Ez duzu nire izenik esan.
      XANTI- Ez dakit eta zure izenik.
      INES- Beharrik ere ez. Zer nahi duzu?
      XANTI- Jode, esnatze txarrekoa zu ere, e?
      INES- Aizu, oso sinpatikoa izango zara, baina ez daukat nik denborarik... Taxi onenak, esan? Bai, oraintxe. Ez daukat nik denborarik, horrela, kontu-kontari aritzeko, e?
      XANTI- Beno, bale, bale. Beno, zehatz eta labur: bezeroren batek galdetu al du maletinen bati buruz?
      INES- Nola? Momentu bat. Bai, esan? Ez, emakumea, hau ez da komisaldegia! Nola esan duzu?
      XANTI- Kasualitatez, galdutako maletinen baten galdera egin ote dizun norbaitek!
      INES- Bai, once de septiembre inbestigatzen ari direnek hots egin dute FBI-tik maletin susmagarri batez galdezka eta zurekin hitz egiteko esan diet!
      XANTI- (Bere kasa) Uff, printzesa, lanak emango dizkigu hau domatzeak, dio!

      2.5 Xanti+Kristina+Pruden

      (Kristinaren tabernan, eguerdia da. Jende mugimendu dezente. Xanti eta Pruden barraren alde banatan daude. Elkarrengandik urruti, alegia)

      KRISTINA- Keba, ez da goiz osoan azaldu!
      PRUDEN- Zer, Xanti, elkarrengandik aparte ezin bizi, ala?
      XANTI- Kristina, mesedez, esaiozu haruntz aldeko gizon horri bakean uzteko!
      PRUDEN- Hori dik txarra maitasunak, Xanti, momentuoro faltan botatzen dela maitea!
      XANTI- Kristina...
      KRISTINA- Aizue, pareja! Ni ez sartu zuen saltsatan!
      PRUDEN- Saltsan sartuta dabilena bera da. Beno, bera eta Pako!
      XANTI- Hara, Pako etortzen denean, esaiozu, mesedez, maletina utzi zuela atzo nire taxian. E?
      PRUDEN- Maletina bakarrik?
      XANTI- Mekaguenla...
      KRISTINA- Dueloa kanpoan, e? Odola oso zaila da garbitzen-eta!

      2.6 Xanti+Olatz

      (Taxi geltokian, kalean dago Xanti. Olatz azalduko da)

      XANTI- Honbre, hemen al zara berriz ere? Zer, ohetik bota al zaituzte edo?
      OLATZ- Ez. Liburutegira noa, Xanti. Ea pixka bat ikasten dudan!
      XANTI- Zure aita barruan dago.
      OLATZ- Pentsatzen dut.
      XANTI- Gozoa dabil gaur ere!
      OLATZ- Beno, ezagutzen duzu!
      XANTI- Ez daukazue batere antzik, Olatz!
      OLATZ- Zuk eta zure amak ere ez!
      XANTI- Ez, aita zenaren iguala naizela esaten didate!
      OLATZ- A, zerbait entzuna naiz, bai! Taxista hura ere, ezta?
      XANTI- Zerbait hori etxean entzun baduzu, ezer onik ez!
      OLATZ- Zuk dena jakin nahi duzu. E, Xanti?
      XANTI- Den-dena ez dakit, baina ahal den guztia bai. A, gauza bat, kasualitatez, (Autora inguratu eta atea zabalduko du maletina ateratzeko) maletin hau ez zaizu ezaguna egingo, ezta, Olatz?
      OLATZ- Bai gauza polita! Ez, lastima, baina ez.
      XANTI- Eta Pakorena ote den?
      OLATZ- Pako... Pakorena? Ez dakit. Ez diat ezagutzen, e! Harritzen naiz.

      2.7. Xanti+Ines

      (Autoan doa, baina geratzen entzungo dugu. Geratu, purua piztu, leihoa ireki, zer pentsa dago)

      XANTI- Zer, printzesa, ireki egin beharko dugu, ezta? Zer iruditzen zaizu? Norena den jakiteko bakarrik. Hori da! Zu ere ados orduan, e Mertxe? Giltzarik ez dauka, baina... ez du zaila ematen. Ea pixka bat tiratuta...
      INES- Ea, nor dabil hirigunean? Inor ba al dabil?
      XANTI- Dedio! A zer sustoa neska honek!
      INES- Erantzungo al dit bakarren batek hirigunetik?
      XANTI- (Maleta zabaldu du indarrean) Aibalaindia! Hau bai dela edozeini sustoa emateko modukoa! Baina zer kristo?

    • Ez da Pakorena

      Related audio
      Related exercise
      Go to the exercise
      Description

      3.1 Xanti+Pako

      (Taxi geltokian daude, kalean. Arratsaldea da. Trafiko dezente)

      XANTI- Hi, hirekin hitz egin beharra zeukaat, Pako!
      PAKO- Zer ondo! Badakizu?
      XANTI- Jakin zer?
      PAKO- "Me gustas" euskaraz.
      XANTI- Utzitzak (utz itzak) txorakeriak, Pako! Kontu serioak zeuzkaat esku artean-eta!

      3.2 Serafina+Feli+M.Dolores

      (Serafinaren etxeko gela berdean elkartuta daude. Erloju handi baten tik-tak-a entzun genezake atzean; gela txiki bat da)

      SERAFINA- Feli, eta aurrean ez dagoen pertsona batekin berdin egin al liteke?
      FELI- Segun!
      SERAFINA- Segun zer?
      FELI- Ba, zenbateraino ezagutzen duzun edo zer dakizun beraz.
      SERAFINA- Ez dakit ezagutzen dudan, baina Xantiz ari naiz.
      M.DOLORES- Aizu, Serafina, ez dakit, ba, nik...
      FELI- Xantiri? Neska, neska! Nola ez, ba? Zure semea izanda!
      M.DOLORES- Bera aurrean egon gabe, nik uste ez dela...
      FELI- Maria Dolores! Beti pegak aurkitu beharra ere bada ba, e?
      M.DOLORES- Ez da pegak aurkitzeagatik, baina beldurra ematen dit.
      FELI- Zu beldurtuta jaio zinen, neska!
      M.DOLORES- Eta gaur zer egun den kontuan izanda, gehiago!
      SERAFINA- Zer egun da, ba, gaur?
      M.DOLORES- Once de septiembre.
      FELI- Beno, beno, mesedez! Ekarri karta horiek, Serafina.
      SERAFINA- Bai, oraintxe.
      FELI- Zer jakin nahi duzu, ba?

      3.3 Xanti+Pako

      (Xantiren taxi barruan doaz. Martxan. Trafiko dezente dago)

      XANTI- Pentsatzen nian ez zela hirea izango, baina seguru egon nahi nian.
      PAKO- Ez. Zer pena! Bost kilo esan duzu? Pufff!
      XANTI- Horixe bera, jaberik gabeko bost kilo nire taxian, hi!!
      PAKO- Baina pezetak dira.
      XANTI- Eta?
      PAKO- Ez dute balio.
      XANTI- Bakarrak ez dik balioko, baina bost kilo, bost kilo izango dituk oraindik!
      PAKO- Zer egingo duzu?
      XANTI- Lehendabizi zentralera joango gaituk, eta ea han ba ote duten berririk.
      PAKO- A, bale!
      XANTI- Eta gero, ba, gero ez zekiat. Igual, komisaldegira joan beharko diagu, ala? Diru asko duk txorakeriatan ibiltzeko, e!

      3.4 Serafina+Feli+M.Dolores

      (Gela berdean jarraitzen dute)

      SERAFINA- Hau poza, Feli!
      FELI- Oso garbi hitz egiten dute, garbiago ezin.
      M. DOLORES- Nork hitz egiten du?
      FELI- Kartek, Maria Dolores, kartek.
      SERAFINA- Ai, Feli, emakume bat, beste detailerik ez, ezta?
      FELI- Zer nahi duzu? Izena ere esatea, ala?
      M. DOLORES- Lehen ez duzu emakumea esan, halere.
      SERAFINA- Nola ez duela emakumea esan?
      M.DOLORES- "Bere bizitzako maitasuna" esan du, ez emakumea.
      SERAFINA- Hori, ba! Uste dut badakidala nor den.
      M.DOLORES- Ba, hori! Emakumea ezetz!
      FELI- Beno, Maria Dolores, horrela hasi behar badugu...
      M.DOLORES- Nik zuri entzundakoa esan besterik ez dut egin.
      SERAFINA- Feli, eta esan duzu, oso gertu dagoela, baina bera jabetzea falta dela, ezta?
      FELI- Horixe. Eta kartek ez dute inoiz gezurrik esaten. A, eta diruarena ere oso argi: diru asko ibiliko da Xantiren inguruan.
      SERAFINA- Bai, baina hobe lehenago emakumearena konpontzen badugu, ze, badakizu, dirua baduzu, denak lagun.
      M.DOLORES- Beno, aizu, dirua ere ez da gaizki etortzen.
      SERAFINA- Ez, utziozu (utz iezaiozu), utziozu, berez zintzoa denari pezeta batek duroa balio dio.

      3.5 Xanti+Pako

      (Taxi barruan martxan, geltoki aldera doaz. Trafiko dezente)

      XANTI- Lastima, hi!
      PAKO- Bai, baina espero nuen.
      XANTI- Nik ez.
      PAKO- Ez?
      XANTI- Ez. Zera pentsatzen nian egun osoko lana izango zuela.
      PAKO- Zer esaten duzu, Xanti? Batzuetan ez dut ulertzen.
      XANTI- Neska berria, motel, zera, irratikoa, zera, zentralean topatzea espero nuela!
      PAKO- A hori! Bai.
      XANTI- Eta depaso, maletina erakutsiko nioan, Xanti nor den konturatzen has dadin, baina...
      PAKO- Baina ez da zurea.
      XANTI- Beno, hi, oraingoz bai! Inork ez dik bere galderarik egin-eta.
      PAKO- Orain zer, komisaldegira?
      XANTI- Beste momenturen batean joango nauk. Orain etxera joan beharra zeukaat, amaren lagunen bila.
      PAKO- A, nahi duzu laguntza, edo?
      XANTI- Ez, ez, horretarako ondo moldatzen nauk bakarrik ere. Estimatuta zagok, Pako! Hementxe utziko haut, hire taxiaren ondoan, konforme?

      (Taxitik jaisten den bitartean)

      PAKO- Eskerrik asko. Eta pentsatu, mesedez!
      XANTI- (Taxi barrutik) Ez kezkatu, Pako, bihar bertan joango nauk Komisaldegira! (Taxia martxan jarri eta badoa)
      PAKO- Ez, ez, pentsatu nirea esan nahi dut.

      3.6 Xanti+Feli+M.Dolores

      (Taxi barruan doaz. Bi emakumeak atzean. Trafiko izugarri, puntako ordua)

      XANTI- Eta, zer, kartek hitz egin al dute, edo?
      M.DOLORES- Hitz egin? Kartek hitz egin esan al duzu?
      XANTI- Ez, zera! Espiritu Santuak!
      FELI- Zorte ona izan ote dugun galdetu nahi digu Xantik, M. Dolores.
      XANTI- Hori da, hori da. Esateko modu bat da.
      FELI- Beno, baietz esango nuke.
      XANTI- A! Bien, orduan!
      M.DOLORES- Zortea? Zortea guk daukagu zurekin, Xanti. Ez dakit nola eskertu beti...
      XANTI- Bale, Maria Dolores. Egunen batean utzi behar didazue zuen mus partida horiek ikusten, e! Nola jokatzen duzue hiru izanda? Txandaka, edo?

    • Zu al zara Xanti?

      Related audio
      Related exercise
      Go to the exercise
      Description

      4.1 Jose Luis+Bixente

      (Jose Luis eta Bixente tailer paretik pasa dira eta taxia ikusi dute)

      JOSE LUIS- Bixente, begiraiozu (begira iezaiozu) tailerraren atarian dagoen taxi horri.
      BIXENTE- Begiratu diot, eta?
      JOSE LUIS- Ez al zaizu ezaguna egiten?
      BIXENTE- Taxi bat da.
      JOSE LUIS- Taxi bat? Ez, ez da taxi bat.
      BIXENTE- Nola ez dela taxi bat? Esan ez didazu taxi horri begiratzeko?
      JOSE LUIS- Ez da taxi bat. Xantiren taxia da!
      BIXENTE- Seguru al zaude?
      JOSE LUIS- Lepoa jokatuko nuke.
      BIXENTE- Lepoa joan den astean ere galdu zenuen.
      JOSE LUIS- Okerrago egin dut zuri galdetzearekin.
      BIXENTE- Adios gure gaurko pelota partidua! Jose Luis, nora zoaz?

      4.2 Jose Luis+Bixente+Ines

      (Taxiko atea zabaldu eta barrura sartuko da Jose Luis. Barruan dagoela hasiko da irratiz Ines)

      JOSE LUIS- Ez dago dudarik. Bere kartela, begira, bere asientua, liburua...
      INES- Hiriaren irteeran autorik bai? Inor bai irteeran?
      JOSE LUIS- Nola demontre hitz egiten da hemendik?
      BIXENTE- Utziko al duzu hori bakean?
      JOSE LUIS- Bat, bat, bat. Bai, horrela. Telefonista, telefonista, kanbio!
      INES- Zer telefonista eta zer...
      JOSE LUIS- Aizu, galdera bat egiteko da. Xantik ez al du gaur lanik? Kanbio!
      INES- Eta nik zer dakit? Nor demontre zara zu?
      BIXENTE- Uzteko bakean, Jose Luis! Inork ikusita ere!
      JOSE LUIS- Bere lagun batzuk gara, pilotazaleak esanda ulertuko luke berak, eta nola bera ez dagoen... eta taxia hemen, tailerrean daukan, ba, hori... Kanbio!
      INES- Eta bera hor ez badago, zer egiten duzu zuk bere taxian, e? Fuera hortik!
      JOSE LUIS- Ez haserretu, emakumea! Aurkituko dugu. Kanbio y korto!

      4.3 Xanti+Ines

      (Zentralitan: Ines lanean ari da. Xanti abisatu gabe sartuko da)

      INES- Bai. Segituan bidaliko dizut. Nor inguratuko da epaitegira? Epaitegiaren inguruan dabilenen bat? Konforme! Zuretzat. Taxi onenak, esan?
      XANTI- Hola, keai!
      INES- Momentu bat. Erdialdean autorik? Zer? Bai. Segituan. Barkatu, zer nahi zenuen?
      XANTI- Beno, ba, lehendabizi, behintzat, zu ezagutu.
      INES- Ahots hori...
      XANTI- Xanti, 1777, zure agindutara!
      INES- Zu al zara Xanti?
      XANTI- Ni naiz, siseñora, nahi duzunerako. Gustua ematen du nola lan egiten duzun ikusteak. Eta zu...
      INES- Ni? Ines! Eta barkatu, baina... Taxi Onenak, esan? Oraintxe joango zaizu bakarren bat! Baina ez daukat hizketan aritzeko betarik, e!
      XANTI- Besterik egiten al duzu, ba? Broma zen, emakumea, ez horrela begiratu!
      INES- Ba, begira, bromatarako ere... Bai, esan?
      XANTI- Ez daukazu betarik, bai ikusten dut. Beno, e, bale! Beste batean beharko du, eta...
      INES- A, aizu, aizu, gauza bat. Norbait aritu zait zure taxitik hizketan.
      XANTI- Nire taxitik?
      INES- Bai, bai, zure taxitik. Zergatik esan arazten dizkidazu gauza guztiak bi aldiz?
      XANTI- Gizonezkoa ala emakumezkoa?
      INES- Gizonezkoa. Pilotazalea dela esan du. Barkatu! Bai? Momentu bat, mesedez!
      XANTI- Akabaramos! Bai, Bixente eta Jose Luis. Bien! Aizu, esto... depaso, oraindik... zera, maletinarena...
      INES- Xanti! Inork ez du galdetu hemen maletin bati buruz! Galdetzen duten egunean, akordatuko naiz. Ez izan dudarik!
      XANTI- Estimatuko dizut. Inportantea da eta...

      4.4 Xanti+Olatz

      (Taxi geltokian. Kalean)

      XANTI- Olatz, polit hori, fabore bat egin behar didazu!
      OLATZ- Maletinaren jabea aurkitzen lagundu!
      XANTI- Ez, ez, hori baino presazkoagoa da.
      OLATZ- Hori baino presazkoagoa? Baina zer da bost milioiren jabea aurkitzea baino presazkoagoa?
      XANTI- Zer, irratiz esan al dute, edo zer kristo?
      OLATZ- Pakok esan dit.
      XANTI- Jode, kostatzen zaiola hitz egitea, baina hasten denean, mekaguen!
      OLATZ- Lasai, lasai, Xanti, nik ez dut kontua zabalduko eta.
      XANTI- Nahiago, badaezpada, e, Olatz.
      OLATZ- Aizu, eta zer sentitzen da bost milioiren jabe izanda?
      XANTI- Komisaldegian utzi ditut, neska.
      OLATZ- Komisaldegian?
      XANTI- Bai!
      OLATZ- Xanti, zu zoratuta zaude?
      XANTI- A, ez! Zer nahi duzu? Pasieran eramatea edo zer?
      OLATZ- Zuk daukazu gibela, Xanti!
      XANTI- Zurea utziko al didazu?
      OLATZ- Gibela?
      XANTI- Ez, neska, taxia, biaje bakar baterako. Gaur pilotazaleak, badakizu... Edo zerorrek eraman bestela.
      OLATZ- Ez, ez, hartzazu (har ezazu), baina ez dadila Pruden handia enteratu, e!
      XANTI- Ez, ez, ez.

      4.5 Xanti+Jose Luis+Bixente+Ines

      (Auto barruan daude. Trafiko handia)

      BIXENTE- Beldurtu gara, Xanti, gaur taxirik gabe geratuko ote ginen.
      XANTI- Bai zera!
      JOSE LUIS- Beno, beldurtu hau beldurtu da, badakizu nolakoa den.
      XANTI- Beno, gizonak, lasai! Noiz huts egin dizue Xantik, e?
      JOSE LUIS- Han ikusi dut, tailerrean, eta pentsatu ere bai: adios.
      BIXENTE- Eta esan, esan zer ibili zaren, barrura sartuta.
      JOSE LUIS- Ibili? Galdetu besterik ez dut egin.
      INES- Adi! Ohar berezia. Ohar hau 1777rentzat. Jarri harremanetan zentralarekin!
      XANTI- Hori ni naiz!
      JOSE LUIS- Horrekintxe hitz egin dut nik ere. Hori jenioa!
      XANTI- Jenioa galanta! Eta baita gainontzekoa ere! Hemen 1777, zure agindutara, Ines!
      INES- Ahal duzunean, deitu zentralera.
      XANTI- Hara! Eta zertan ari naiz, ba?
      INES- Deitu telefonoz, mesedez.
      XANTI- Mesedez esan al du?
      JOSE LUIS- Bai, hala esan du.
      BIXENTE- Nik ere hori entzun dut, ez dakit!
      XANTI- Ai, Ines, Ines...

    • Ertzainen bisita

      Related audio
      Related exercise
      Go to the exercise
      Description

      5.1 Xanti+Kristina

      (Kristinaren taberna. Lasai. Bezero gutxirekin)

      XANTI- Jode, komisaldegitik deitu omen didate, zera, presentatzeko lehenbailehen.
      KRISTINA- Zer egin duzu, ba, Xanti?
      XANTI- Zer egin dudan? Maletin bat aurkitu taxian eta haruntza eraman. Horixe egin dut, besterik ez!

      5.2 Xanti+Kristina+Olatz

      (Kristinaren tabernan jarraitzen dugu)

      OLATZ- Aizu, ba, jabea azaldu dela esan nahiko dizute!
      XANTI- Eta horretarako haruntzaino joanarazi?
      OLATZ- Igual, diru sariren bat eman nahi dizute, Xanti!
      KRISTINA- Hara, zer zegoen maletinean, ba?
      XANTI- Andakristo, zu ez al zara oraindik enteratu, Kristina?
      KRISTINA- Ba, ez!
      XANTI- Jode, bakarra zarela uste dut, ba! Bost milioi, emakumea! Pezetak!
      KRISTINA- Beno, bromistaren batenak, orduan, ze pezetek ez dute jada balio, ezta?
      XANTI- Bakarrak ez, baina horrela, denak batera...
      OLATZ- Oraindik aldatu litezke Banco de Españan, ez?
      XANTI- Hori ez dakit. Enteratu egin beharko dut.
      KRISTINA- Hara, eta komisaldegian ez al zizuten ezer esan?
      XANTI- Galdetu ere ez nien egin eta!
      KRISTINA- Eta maletina han geratu al zen?
      XANTI- Aizue, nik joan eta esan nien: hau azaldu da nire taxian, ni halako naiz eta hau eta beste eta... Eta gero paper batzuk betetzeko eskatu zidaten.
      OLATZ- E, e, Xanti, eta jabea azaltzen ez bada, zuretzat izango dira, noski!
      XANTI- Hori ez dakit, maitea!
      KRISTINA- Hori ere ez al zenuen galdetu?
      XANTI- Ezetz, ba! Ezer ez! Paperak bete eta ospa! Toki horietan zenbat eta denbora gutxiago, hobe!
      OLATZ- Aizu, eta maletina nork utzi zuen, arrastorik ere ez?
      XANTI- Keba, ze pentsa, hasieran Pakorena zela uste nuen!
      KRISTINA- Baina Xanti, zuk ez al dituzu, ba, bezero guztiak gogoan hartzen?
      XANTI- Bai horixe! Baina goiz hartan ez daukat gogoan maletinarekin sartu zen inor. Hobe gogoratuko banintz!

      5.3. Xanti+Serafina

      (Etxeko atarian. Xanti iritsi berria, Serafina, ate ondoan zain)

      SERAFINA- Ai ene, Santiago! Ai ene! Eskerrak iritsi zaren!
      XANTI- Zer gertatzen da orain, ama?
      SERAFINA- Horixe jakin nahi dut. Zer gertatzen da? Bi ertzain etorri dira zutaz galdezka. Zer egin duzu, umea?
      XANTI- Ama, nik ezer ez!
      SERAFINA- Motorzaleren bat jo al duzu?
      XANTI- Ama, maletinaren kontuagatik izango da.
      SERAFINA- Maletina? Taxian azaldu zena?
      XANTI- Bai, huraxe. Komisaldegira eraman nuen.
      SERAFINA- Esan nizun, Xanti, ez zeukala itxura onik! Esan nizun!
      XANTI- Eta zer egitea nahi zenuen?
      SERAFINA- Ez dakit, ez dakit, baina berri txarrak, beti egiak irteten dira!
      XANTI- Baina zer berri txar eta zer...
      SERAFINA- Askotan esaten zuen zure aita zenak, gizarajoak: Berri onak oinez, txarrak airez!
      XANTI- Eta nola etorri dira ertzainak, hegan edo?

      5.4 Xanti+Pako

      (Taxi geltokian, kalean)

      XANTI- Hi, Pako! Komisaldegira noak, eta gero printzesaren bila, Karlosen tailerrera.
      PAKO- Xanti, pentsatu duzu nirea?
      XANTI- Motel, motel! Latoso jartzen haizenean, ondo latoso jartzen haiz hi, e? Zer presa daukak?
      PAKO- Prisa ez. Jakin nahi dut.
      XANTI- Esaiok (esan iezaiok), zera... Esaiok "maite zaitut" eta kito!
      PAKO- Ez,  hori da "te quiero" eta nik nahi dut "me gustas".
      XANTI- Ba, esaiok horrelaxe. Edo ez zekik gazteleraz?
      PAKO- Joe! Euskaldun zaharrak zarete "la pera", e?
      XANTI- Eta bestela galdeiok (galde iezaiok) Olatzi! Hark asko zekik, e!

      5.5. Kristina+Olatz+Pako+Serafina

      (Kristinaren tabernan. Jende asko dabil)

      KRISTINA- Ez zaitezte kezkatu!
      PAKO- Denbora asko komisaldegian, edo, igual, Karlosen tailerrean.
      KRISTINA- Baina ez al duzue oraindik Xanti ezagutzen? Hor ibiliko da batekin eta bestearekin kontu-kontari.
      OLATZ- Pakok arrazoi du, Kristina. Denbora asko darama.
      KRISTINA- Ai, tila bana jarriko dizuet.
      PAKO- Ez, ni ez.
      OLATZ- Nik ez, Pako.
      PAKO- Nik ezta.
      KRISTINA- Beno, kafetxo bana. Hara, falta zena!
      SERAFINA- Keai! Xanti hemen al dabil?
      KRISTINA- Kaixo, Serafina. Ez, zera... ez da azaldu oraindik.
      SERAFINA- A, lan asko izango du.
      KRISTINA- Bai, hala izango du.
      SERAFINA- Jarridazu (jar iezadazu) deskafeinatu bat, Kristina.
      KRISTINA- Oraintxe.
      SERAFINA- Beno, beno, eta zuek, zer? Lanik ez?
      OLATZ- Tira, atseden txiki bat hartzen.
      PAKO- Xantiren zain.
      SERAFINA- A, Xantiren zain. Ondo, ondo. Zer ote dabil mutil hau?
      PAKO- Komisaldegian.
      OLATZ- Pako!
      SERAFINA- A, badakizue, orduan. Esan diot nik, gauza bat etxean esan, laster jakingo dute plazan! Ez alferrik!
      KRISTINA- Lasai, ez aztoratu, badator-eta!
      OLATZ- Kaixo, Xanti.
      XANTI- Kaixo, keai!
      PAKO- Zer moduz?
      XANTI- Hementxe!
      SERAFINA- Zer gertatu da, umea?
      XANTI- Kristina, jarridazu (jar iezadazu) kafetxo bat, eder horrek! Zer gertatu den?
      KRISTINA- Zera, denak zain dauzkazu, gizona!
      XANTI- Maletina indarrean irekita omen dago.
      SERAFINA- Baina ireki egin al zenuen, ba?
      XANTI- Ez! Bestela nola jakin behar nuen barrenean zer zegoen?
      SERAFINA- Baina, Xanti, hori ezin da egin!
      XANTI- Horixe esan didate! Hori ezin dela egin! Aurpegi gogorra behar da, gero! Hurrengo batean, ireki gabe eramateko, gainera! Jakin izatera, ireki eta disfrutatu egingo nuen! Lapurrari bezala begiratzen zidaten!
      SERAFINA- Baina, baina zer zegoen, ba, maletinaren barruan? Dirua?

    • Galdera arraroak

      Related audio
      Description

      6.1 Xanti+Serafina

      (Etxeko sukaldean. Serafina bazkaria prestatzen ari da)

      SERAFINA- Baboa halakoa! Bost milioi aurkitu eta ertzainei eman? Dena? Beno, beno, Santiago!
      XANTI- Ama, on eginak, damurik ez, akordatzen al zara? Zuk erakutsitakoa da!
      SERAFINA- On eginaren saria, esker txarra!
      XANTI- Lapurra baino lapurragoa, lapurrari laguntzen diona!
      SERAFINA- Lapurrari lapurreta egin ezkero, Jaungoikoak barre egiten du!
      XANTI- Kaguensos, zuk nahi duzun eran erabiltzen duzu zuk zera... zaharren jakinduria!
      SERAFINA- A, ez! Eta zertarako da, ba, bestela, e?
      XANTI- Nik kontzientzia lasai daukat, behinik behin!
      SERAFINA- Hori da! Hori da, Santiago, biziko gara zure kontzientziaren errentatik! Zozo hori!

      6.2 Xanti+Kristina

      (Kristinaren tabernan ez dago inor. Xanti bakarrik)

      XANTI- Eta batere bazkaldu gabe alde gin dut, dedio! Nire onetik atera nau-eta!
      KRISTINA- Jarriko dizut pintxo bat.
      XANTI- Eskerrik asko, Kristina.
      KRISTINA- Hala ere, zure amak ez du arrazoi faltarik.
      XANTI- Hasi zaitez zu ere!
      KRISTINA- Hara, den-dena eraman ez bazenu ere, zeinek jakingo zuen?
      XANTI- Etzazu (ez ezazu) pintxorik jarri, Kristina, ze denon artean gosea kendu didazue-eta!

      6.3 Xanti+Ines

      (Taxi barruan, geldirik dago)

      INES- Taxi geltoki nagusian autorik bai? Geltokitik gertu zerbitzu bat behar dut.
      XANTI- 1777 prest.
      INES- Kaixo, Xanti!
      XANTI- Ni libre.
      INES- Xanti, egia al da bost milioi taxian aurkitu eta komisaldegira eraman dituzula?
      XANTI- Zer, irratian esan al dute?
      INES- Irrati honen bidez dena jakiten da.
      XANTI- Oraintxe esan duzu. Bai, bai, egia da, eta zer?
      INES- Gizon zintzoa zaren seinale. Zorionak!
      XANTI- Benetan hala iruditzen al zaizu?
      INES- Bai, benetan. Auto bat behar dut, plaza nagusirako.
      XANTI- Eta zintzoa bada, igual ote dio?
      INES- Zuretzat. Taxi onenak, esan?

      6.4 Xanti+Emakume exekutiboa

      (Taxian doaz. Sekulako ataskoa dago. Bozinazoak, motor soinua)

      EMAKUMEA- Begira, kasik hementxe jaitsiko naiz, e? Lehenago iritsiko naiz.
      XANTI- Beno, nahi duzun bezala, baina hau errotondara iritsi bitartekoa da, e?
      EMAKUMEA- Seguru?
      XANTI- Aizu, ondo daki herriaren berri alkate baino lehenago izan denak aguazil.
      EMAKUMEA- Aguazila izandakoa al zara?
      XANTI- Ez, emakumea! Bakoitzak dakiela bere etxeko berri!
      EMAKUMEA- Baina zer gertatzen da? Denak batera ateratzea erabaki al dute?
      XANTI- Hala ematen du, ezta? Ez. Ordua da. Beno, ordua eta obrak, eta aldaketak. Badakizu. Begira hemen ere, espaloi guztia altxatuta! Despatxuan ari denak erraz ikusten baitu dena paper gainean! Lehen gora zena, orain behera, eta beste hartan dirección-prohibida jarrita, listo! Hemen ibili egin behar baita egun osoan gora eta behera! Dabilenak daki. Eta etxean dagoenak, etxeko berri bakarrik daki!
      EMAKUMEA- Ondo da. Geratu hementxe. Zenbat da?
      XANTI- Esto... sei euro!
      EMAKUMEA- Sei euro? Zoratu egin zara! Nola ordainduko dizkizut sei euro? Hamar metro ez ditugu egin-eta!
      XANTI- Aizu, metroak ehun zentimetro besterik ez ditu gero!
      EMAKUMEA- Tori (har ezazu/itzazu) hiru euro! Eta zentimetroa metroa adina ordainduta!

      (Autotik irtengo da, ateari danbatekoa emanez)

      6.5 Xanti+Pako+Kristina

      (Kristinaren tabernan. Jende asko)

      XANTI- Azkenean egia izango da.
      KRISTINA- Ez zaitez horrela jarri, gizona!
      XANTI- Egia izango da baboa naizela, amak esaten duen bezala!
      PAKO- Ez, Xanti. Antza baduzu, baina ez zara.
      KRISTINA- Hori da, Pako! Zuk animatu, gainera!
      XANTI- Eta zer egin behar nuen, e? Atzetik jarraitu? Autoarekin jo?
      KRISTINA- Ai, hara, kafe eder-eder bat jarriko dizut, kargatu-kargatua, eta ikusiko duzu nola pasako zaizun.
      XANTI- Eskerrik asko, Kristina. Eta maletina zeraman bestea...
      PAKO- Ahaztu, Xanti
      XANTI- Ahaztu, ahaztu! Bateko maletina eta bost milioiak. Besteko, ertzainen abixua, gainera! Ezin dela zurea ez den maletina ireki, jode! Eta orain ordaintzen ez duten bezeroak! Eta maletinarekin, gainera!
      PAKO- Lasai!
      XANTI- Bai, ni lasai, oso lasai, baina...
      KRISTINA- Torizu (tori ezazu/har ezazu)!
      XANTI- Eskerrik asko, Kristina!

      6.6 Xanti+Kristina

      (Xanti taxi aldera doa oinez. Atzetik korrika etorriko zaio Kristina)

      KRISTINA- Xanti!!! Xanti!!!
      XANTI- Zer da? Aizu, kafea ordaindu dizut, ezta?
      KRISTINA- Bai, badakit. Ez da hori.
      XANTI- Bai arraroa, zu gerri parean barrarik gabe ikustea, Kristina!
      KRISTINA- Ez zaitez orain adarra jotzen hasi, e?
      XANTI- Zer, zer gertatzen da?
      KRISTINA- Hara, lehen ez dizut esan, jende gehiegi dago-eta, baina...
      XANTI- Zer susto eman behar didazu orain?
      KRISTINA- Ez, txorakeria bat da, baina... gaur tabernan jende arraro asko ibili da. Hori esateko zen.
      XANTI- Jende arraroa? Zer jende arraro?
      KRISTINA- Ba, ez dakit seguru, baina ertzainak akaso... edo ez. Ez dakit.
      XANTI- Eta beldurtu egin zara.
      KRISTINA- Ez, gizona! Ni ez naiz edozerekin beldurtzen!
      XANTI- Orduan?
      KRISTINA- Galdera arraroak egiten aritu dira: maletinaz, diruaz, zutaz... Badaezpada esaten dizut.

    • Kartek esana

      Related audio
      Description

      7.1 Xanti+ Olatz

      (Kalean, taxi geltokian)

      OLATZ- Xanti, enteratu naiz! Pezetak oraindik aldatu litezke!
      XANTI- Uztazu (utz ezazu), Olatz! Ez dakit-eta zertan bukatuko den kontu zikin hau.
      OLATZ- Ez, egiatan! Interneten begiratu dut.
      XANTI- Eta?
      OLATZ- Eta Banco de Españaren sukurtsaletan oraindik aldatu litezke pezetak! Mugarik gabe, gainera!
      XANTI- Hori atxilotzen ez banaute, esan nahiko duzu!

      7.2 Olatz+Kristina

      (Kristinaren tabernan, giro nahikoa lasaia)

      OLATZ- Ba, niri pasada bat iruditzen zait, Kristina.
      KRISTINA- Beno, oraindik ez dakigu zertan ari diren.
      OLATZ- Ez, baina ez dago eskubiderik! Xantik maletina aurkitu, barruan bost milioi zeudela ikusi eta jabearen bila hasi beharrean, Xanti bijilatzen aritzea...
      KRISTINA- Olatz, Olatz, beno, esan dizut oraindik ez dakigula ezer, ez asaldatu!
      OLATZ- Hobe zuen inori ezertxo ere esan gabe, bost milioi horiez disfrutatzea!
      KRISTINA- Beno, eziozu (ez iezaiozu) hori esan, behintzat! Gozoa jarriko zaizu, bestela! Zer kafesnetxo bat?

      7.3 Serafina+Feli+M.Dolores

      (Serafinaren etxe atarian daude)

      SERAFINA- Lasaiago geratu naiz, Feli.
      FELI- Begira, Serafina, nik nahi duzun adina botako dizkizut kartak, baina gauzak ez dira egun batetik bestera aldatzen.
      M.DOLORES- Ez! Aldatu gabe!
      FELI- Emakume bat dago Xantiren bizitzan eta diru asko inguruan.
      SERAFINA- Asko, asko, gainera!
      FELI- Bai, bai, kartek horrela esaten dutenerako...
      SERAFINA- Ai, lastima emakumeez gehiago ezer ez esatea.
      M.DOLORES- Utziozue (utz iezaziozue) Xanti gizarajoari! Nahikoa egiten du guk behar dugun bakoitzean ekarri eta eramaten.
      SERAFINA- Zer gutxiago, aizu? Amaren alderako zorra, ezin ordaindua!
      M. DOLORES- Makina bat joan dira zorrak kitatu gabe, orduan!
      FELI- Total, Maria Dolores, zer kostatzen zaio, ba? Ez al da taxista?
      SERAFINA- Beno, zuek ez zaitezte kezkatu, behintzat.
      FELI- Ni, ni ez naiz kezkatzen, Serafina.
      M. DOLORES- Ba, ni bai, ze gizarajoak oraindik uste du musean aritzen garela. Engainatuta daukagu.
      SERAFINA- Baita zera ere! Axola zaio hari bost gu zertan aritzen garen!
      M. DOLORES- Ez daki ondo gizarajoak!
      FELI- Gizarajoa... gizarajoa... Bere etorkizuna ikusi besterik ez dugu egin-eta!
      SERAFINA- Arazorik eta horrelakorik ez da azaldu, ez?
      FELI- Ezetz ba, Serafina, arazorik ezta batere!
      SERAFINA- Hara, begiratu, hortxe dator gure mutila!
      M.DOLORES- Ai, zintzo asko, beti bezain puntual.

      7.4 Xanti+Feli+M.Dolores

      (Taxi barruan, martxan)

      XANTI- Zer? Nork irabazi du gaur?
      FELI- Nork irabaziko zuen, ba, Xanti? Zure amak.
      M.DOLORES- Zu bezalako seme batekin dena irabazia dauka.
      XANTI- Aizu, Maria Dolores, azkenean adoptatu egin beharko nauzu, e?
      M. DOLORES- Serafinak utziko balit, ez nuke dudarik egingo!

      7.5 Xanti+Kristina

      (Tabernan)

      XANTI- Jarridazu (jar iezadazu) kafea, Kristina, zuk dakizun horietakoa.
      KRISTINA- Oraintxe.
      XANTI- Zer? Gaur izan al da mugimendu arrarorik edo?
      KRISTINA- Bai, gaur ere ibili dira, bai.
      XANTI- Kaguen, zer kristo nahi ote dute, ordea?
      KRISTINA- Hara, egiten dituzten galderengatik ematen du, ez dakit ezer, baina ematen du... Hara, diru hori benetan aurkitu egin ote duzun jakin nahi dutela!
      XANTI- Jode! Hurrena etorritakoan esaiezu (esan iezaiezu) ezetz, lapurtu egin dudala, eta horregatik eman diedala Komisaldegira!
      KRISTINA- Lasai, Xanti, lasai. Lehentxoago edo geroago argituko da dena.

      7.6 Xanti+Serafina

      (Iluntzean. Serafina telebista ikusten ari da)

      XANTI- Ama! Hemen naiz, e!
      SERAFINA- Ai ama, ai ama! Santiago, sustoa eman didazu!
      XANTI- Orain ere lotan zeunden!
      SERAFINA- Ez, ba, telebisioa ikusten ari nintzen!
      XANTI- Ja, begiak itxita!
      SERAFINA- Ai ama, Jesus! Afaldu al duzu?
      XANTI- Bai, mokadu bat jan dut, bai.
      SERAFINA- Hori ez da pulamentua, Xanti! Hori ezin da egin. Ez dakit noiz hasi behar duzun gauzak pulamentuz egiten
      XANTI- Ama, mesedez, ez hasi, e!
      SERAFINA- Xanti, neska fin bat ezagutu, eta familia batekin pentsatzen hasi hasi behar duzu, ez dakit ba...
      XANTI- Ama! Ez daukat, ba, aurreragoko buruhausterik!
      SERAFINA- Aizu, jaberik azaldu da edo?
      XANTI- Ez, ez, oraingoz ez.
      SERAFINA- Beno, lasai hartu, ba,e? Ez duzu ur garbirik aterako atxurrarekin emanaz; utzi bere kasa, bakarrik aterako da
      XANTI- Ea lehenbaitlehen argitzen den kontua, ze bestela...
      SERAFINA- Tira, tira, Xanti, segi lotara, umea, ilunak ekarriko du argia.
      XANTI- Ez, ez, beste ordu pare batean lanean jarraitu beharko dut nik.
      SERAFINA- E? Orain? Gauean?
      XANTI- Egunez egin ez dudana gauez egin behar, ama!

      7.7 Xanti+Olatz

      (Xantiren taxi barruan daude. Irratia piztuta.Gaua da. Dena isilik dago)

      XANTI- Uste dut, berehala joango naizela. Total, egiten ari garenagatik!
      OLATZ- Beno, hemen gutxienez babesean gaude.
      XANTI- Bai, hori bai.
      OLATZ- Uf! Fresko egiten du hor kanpoan!
      XANTI- Bai horixe! E, Olatz, e, ahaztu baino lehen, nola esango zenuke euskaraz "me gustas"?
      OLATZ- Zer? Norbaiti esateko asmotan, ala?
      XANTI- Bakarren bati, igual, e?. Ez, ez.. lagun baten enkargua da.

    • Aintzaneren apologia

      Related audio
      Description

      8.1 Xanti+Ines+Serafina

      (Ines zentralitan. Serafinaren telefono deia jasoko du)

      INES- Taxi Onenak, esan?
      SERAFINA- Serafina naiz. Aizu, bidalidazu (bidal iezadazu) Xanti etxera, e?
      INES- Momentu  bat. Jode! 1777, etxera.
      XANTI- Keai, Ines! Zer, jai ematen al didazu?
      INES- Hori beste bati galdetuko beharko diozu!

      8.2 Xanti+Serafina+Ines

      (Taxian doaz, Serafina atzeko aldean eserita)

      SERAFINA- Ez "mesedez" bat, ez "eskerrik asko" bat...
      XANTI- Ama! Bere lana taxiak batetik bestera bidaltzea da
      SERAFINA- Badakit, Xanti!
      XANTI- Ba, orduan?
      SERAFINA- Baina zer kostatzen da, ba, "kaixo, Serafina, zer moduz?" esatea? Hainbeste kostatzen al da?
      XANTI- Aizu, ez dauka horretarako betarik, ama!
      SERAFINA- Gero eta lehorragoak!
      INES- Poligonoetan zerbitzua! Poligonoetatik gertu dabilenen bat?
      SERAFINA- Ikusten? IKusten duzu? Marmar hori egun osoan...
      INES- Poligonoak? Momentu bat.
      XANTI- Kenduko dizut.
      SERAFINA- Igualeko Aintzane!
      XANTI- Ama, uste dut badakidala zertan hastera zoazen!
      SERAFINA- Ustea, ustea ez da jakitea, Xanti! Ai, gozoa da, atsegina, edukatua, langilea... eta zer eskuak, Xanti! Zer eskuak!
      XANTI- Hori oraindik ez dakit, ama!
      SERAFINA- Nola jakingo duzu, ba, zuk! Begiratu, hark ilea garbitzen didan bakoitzean...
      XANTI- Beno, listo, listo, et, et, iritsi gara-eta, ama! (Abiadura txikiagotu eta gelditu)
      SERAFINA- Xanti, zergatik ez zara sartzen nirekin pelukerian?
      XANTI- Ja, hori da! Lanean ari naizelako, ez al zara akordatzen?
      SERAFINA- Beno, ba, eskumuinak emango dizkiot Aintzaneri zure partetik, e? Eta asko poztuko da!

      8.3 Xanti+Mutila

      (Taxi geltokian. Xanti, kotxe barruan dago. Kanpotik, mutila. Kalea)

      MUTILA- Kaixo!
      XANTI- Hola, keai!
      MUTILA- Aizu, galdera bat egin nahi nizuke!
      XANTI- Ez nago, ba, ni galderatarako, baina tira. Etxoizak (itxaron ezak) pixka bat. (irten egingo da taxitik. Atea itxi) Zer? Botazak (bota ezak)! Zer behar duk?
      MUTILA- Lehengo batean taxi batean ibili nintzen.
      XANTI- Ez nirekin.
      MUTILA- Ez, ez, uste dut ezetz!
      XANTI- Nik ez diat sekula ahazten, e, zera, bezero baten aurpegia!
      MUTILA- Ba, ni ez nintzen fijatu taxistaren aurpegian!
      XANTI- Hori ez da delitua, gizona!
      MUTILA- Ez, baina... motxila ahaztu nuen bere taxian!
      XANTI- Motxila... edo maletina?
      MUTILA- Niri ikusten al didazu maletinarekin ibiltzeko planta?
      XANTI- Ez, baina... badaezpada...
      MUTILA- Eta jakin nahi nuke zer egin behar dudan aurkitzeko.
      XANTI- Beno, ba, onena, zera, zentralera deitzea izango duk. Haruntza eramaten ditiagu taxian aurkitutako gauzak eta, baldin eta milioi askokoak ez badira!
      MUTILA- Ez, ez! Milioirik ez daukat nik!
      XANTI- Ba, galde ezak han. Ez duk kontua gordeta edukiko?
      MUTILA- Keba! Ez nion eskatu!
      XANTI- Gauza hauetarako inportantea izaten duk, baina, beno, galdetu, galdetu zentralean.
      MUTILA- Eskerrik asko!
      XANTI- Hi, hi! Kuriositatez, hi ez haiz ertzaina izango, ezta?
      MUTILA- E, mesedez! Lehendabizi maletina, orain ertzaina? Zer? Ertzain itxura al daukat ala?

      8.4 Xanti+Pruden

      (Tailer mekanikoan. Prudenekin egingo du topo)

      XANTI- Karlos!!! Hemen al habil?
      PRUDEN- Etzagok (ez zagok)! Alferrik ari haiz builaka.
      XANTI- Honbre, zer, denbora askorako al dik?
      PRUDEN- Ez zekiat. Nire taxia hartuta joan duk buelta bat ematera!
      XANTI- Ondo zagok. Esaiok (esan iezaiok) pasako naizela beste batean.
      PRUDEN- Zer? Auto berria erosteko asmotan, ala?
      XANTI- Hik ere entzun al duk zer edo zer?
      PRUDEN- Zerbait.
      XANTI- Ikusten diat, bai!
      PRUDEN- Babo konpletoa haiz, Xanti! Ez huen ezer esan behar, motel! Hiretzat hartu, eta kitto! Galtzeko bost milioi dauzkanari zer axola zaiok, ba?
      XANTI- Hi, orain ari nauk konturatzen zer perkaletako jendearekin nabilen!

      8.5 Xanti+ Serafina+Ines

      (Serafinak berriro zentralitara deituko du pelukeriatik)

      INES- Taxi onenak, esan?
      SERAFINA- Keai, señorita. Hemen, Serafina. 1777ari esaiozu (esan iezaiozu), mesedez, pelukerira inguratzeko.
      INES- Segituan. 1777, pelukerira!
      XANTI- Hola, keai, Ines!
      INES- Pelukerian daukazu señora zain!
      XANTI- Aizu, señora hori nire ama da, e?
      INES- Niri igual zait.
      XANTI- Niri ez, ordea.
      INES- Joan zaitez lehenbailehen, lata ematen hasi baino lehen!
      XANTI- Zer polita geratu zaizun, Ines.

      8.6 Xanti+Serafina

      (Taxi barruan doaz, martxan. Trafiko handia dabil)

      SERAFINA- Santiago, ez zara entzuten ari!
      XANTI- Aizu, trafiko asko dabil, ama! Hemen arreta jarrita joan beharra dago, e?
      SERAFINA- Zure amak ere merezi du, ba, pixka bat, e?
      XANTI- Ez al duk intermitentea ikusi edo zer krtisto gero?
      SERAFINA- Jesus!
      XANTI- Baboa, hi!
      SERAFINA- Ene! Xanti, esan diot Aintzaneri, e, zeinen mutil ona zaren.
      XANTI- Ama, Aintzanek aspalditik ezagutzen nau.
      SERAFINA- Badakit, baina nik badaezpada gogorarazi diot, aberatsaren diruarekin eta pobrearen borondatearekin zenbat gauza egin litezkeen.
      XANTI- Ama! Ez zitzaizun burutik pasako historia guztia, non eta, zera, pelukerian kontatzea, ezta?

    • Enkargua

      Related audio
      Description

      9.1 Pako+Olatz

      (Taxi geltokian. Taxira sartzera doa Olatz)

      OLATZ- A, Pako! Fabore bat!
      PAKO- Zer?
      OLATZ- Xanti etortzen denean, emaiozu (eman iezaiozu), mesedez, paper hau.
      PAKO- Eta zu?
      OLATZ- Azterketa daukat! Azkenekoa!!!
      PAKO- Suerte!

      9.2 Pako+Bixente

      (Taxi geltokian jarraitzen du Pakok. Taxi barruan, oraingoan. Bixente inguratuko zaio)

      BIXENTE- Aizu, gazte!
      PAKO- Bai?
      BIXENTE- Xanti azaldu al da?
      PAKO- Ez, oraindik ez.
      BIXENTE- Fabore bat egingo bazenit...
      PAKO- Bai!
      BIXENTE- Etortzen denean, esaiozu (esan ezaiozu), mesedez, Bixente etorri dela, Bixente pilotazalea, badakizu.
      PAKO- Bai, bai.
      BIXENTE- Jose Luis gaixotu egin zaigu. Beno, gaixotu edo... Kontua izango du ezer baino gehiago, baina igual dio.
      PAKO- Jose Luis  gaixotuta dago.
      BIXENTE- Hori da. Beraz, ez egoteko gure zain.
      PAKO- Bale!
      BIXENTE- Esango al diozu?
      PAKO- Bai.
      BIXENTE- Estimatuta dago, ze bestela bere zain geratu beharko nuke eta ez daukat egun osoa hemen egoteko.

      9.3 Pako+Kristina

      (Kristina tabernatik kanpora aterako da. Pako urrutira ikusiko du)

      KRISTINA- Pako!!!
      PAKO- Zer?
      KRISTINA- Xanti ez al da oraindik etorri?
      PAKO- Ez!
      KRISTINA- Ba, esaiozu (esan iezaiozu) iristen denean...
      PAKO- Pako ezin. (Autotik aterako da, eta Kristinarengana inguratuko da). Kafe bat behar du.
      KRISTINA- Sartu, ba!(Tabernara sartuko dira) Hutsa?
      PAKO- Bai, mesedez! Zer eguna, Kristina!
      KRISTINA- Zer, ba?
      PAKO- Denak errekaduak Xantirentzat. Zuk zer?
      KRISTINA- Ez, lasai! Nahi baduzu, neronek esango diot, baina lehenbailehen esateagatik zen.
      PAKO- Esan, nik apuntatuko.
      KRISTINA- Paperik nahi?
      PAKO- Ez. Daukat (Olatzek eman dion papera aterako du poltsikotik)
      KRISTINA- Beno, uztazu (utz ezazu), ikusten dut gauza asko dauzkazula apuntatuta-eta! Hitz egingo dut nik berarekin.
      PAKO- Bixente ez da etorriko!
      KRISTINA- A zer bakea! (Pakok idazten jarraitzen du. Kristina papera irakurtzen ari da eta tonua aldatuko du) Zer, Pako? Norbaiti deklaratzeko asmotan, ala?
      PAKO- Zer?
      KRISTINA- Gogoko zaitut, gustoko zaitut, txoratuta naukazu, txolindu egiten nauzu... Zer? Zer da? Enkargutarako zerrenda?
      PAKO- Zer, Zer???

      9.4 Xanti+Olatz

      (Taxi banatan, semaforoan topo egingo dute. Altu xamar hitz eginez. Konbersazioa bukatzerako bozina joko diete, mugitzeko, berdea dagoelako)

      OLATZ- Aizu, Xanti!!
      XANTI- Ei, lan eta lan?
      OLATZ- Ez, azterketara noa korrika eta presaka!
      XANTI- Beno, ba!
      OLATZ- Aizu, utzi diot Pakori lehengoan eskatu zenidana!
      XANTI- Zer?
      OLATZ- "Me gustas" nola esaten den!
      XANTI- A, primeran, eskerrik asko!
      OLATZ- Aizu, eta nobedaderik?
      XANTI- Ez, oraingoz ez! Suerte on!
      OLATZ- Bai, beharko dut-eta! Aio!!!

      9.5 Kristina+Bixente

      (Kristinaren tabernan. Ordua aldatu da. Jende asko dago orain)

      BIXENTE- Keai, etxekoandre!
      KRISTINA- Kaixo! kafea?
      BIXENTE- Ez. Xantiren bila nentorren.
      KRISTINA- Ez da ba azaldu goiz osoan.
      BIXENTE- Ba, harritzekoa, ezta?
      KRISTINA- Beno, lanpetuta ibiliko da.
      BIXENTE- Abisua eman nahi nion...
      KRISTINA- Gaur ez zarela etorriko, zure konpañeroa gaixotu egin delako.
      BIXENTE- Hara! Zer zara zu, sorgina ala?
      KRISTINA- Pixka bat bai, hori ere, baina Pakok esanda dakit.
      BIXENTE- A, horko gazte horrek. Bai, bai, berari utzi diot enkargua, baina badaezpada...
      KRISTINA- Egon zaitez lasai, esango diogu-eta!
      BIXENTE- Konforme, baina zer gertatzen zaio?
      KRISTINA- Ez dakit, ba, bihotzeko konturen bat uste dut.
      BIXENTE- Eta horrela bihotzeko kontuengatik? Tira, tira! Aizu, gazte! (Pako pixka bat aparte dago. Inguratu egingo zaio)  Ez du merezi bihotzeko asuntoengatik horrela jartzeak, e? Konponbidea badu, konponduko da, eta konponbiderik ez badu, zu horrela jarri edo ez, ez da konponduko!
      KRISTINA- (Barratik) Utziozu  (utz iezaiozu) bakean, pasako zaio-eta!

      9.6. Xanti+Kristina+Pako

      (Kristinaren tabernan. Berriro giro lasaiagoa. Pako, lur jota)

      PAKO- Bixente ez da etorriko, eta Olatz hau eman dit zuretzat.
      XANTI- Bai neska zintzoa! Hau hiretzako duk, Pako!
      PAKO- Niretzako?
      XANTI- Bai, hik eskatutakoa! "Me gustas"! Zer gertatzen zaik?
      KRISTINA- A, Xanti, eta nire abokatuak esan dit begiratuko duela gauzak nola diren eta bihar goizean egiteko bisita, sinfalta!

    • Alproja halakoa!

      Related audio
      Description

      10.1 Xanti+Kristina

      (Kristinaren tabernan)

      XANTI- Kristina, jarridazu (jar iezadazu) kafetxo bat, eder horrek! Doblea!
      KRISTINA- Egin al diozu bisita abokatuari?
      XANTI- Bai, bai, bai.
      KRISTINA- Eta?
      XANTI- Notizia onak!
      XANTI- Jaberik azalduko ez balitz, dirua niretzako izan liteke!
      KRISTINA- Hori ospatu egin behar dugu!
      XANTI- Et, et, itxaron, itxaron! Maletina aurkitu eta partea eman ondoren, jabea azaltzen ez bada azaltzen, niretzat izango da dirua... bi urtetara!
      KRISTINA- Beno, ba, kasik bi urte barru ospatuko dugu, ezta?
      XANTI- Eta azaltzen bada ere, kodigoak esaten omen du jabeak saria eman behar didala. Hamarreko bat niretzat, berez, baina bi mila pezeta baino gehiago direnez, ba...
      KRISTINA- Joe, gehiago!!
      XANTI- Hogeitik bat, uste dut. Beno, ezidazu (ez iezadazu) kasu handirik egin, e?
      KRISTINA- Begira, nik, zu izatera, Komisaldegira joan eta argi utziko nieke hori.
      XANTI- Joe, beraiek jakin behar dute, ba!
      KRISTINA- Bai, baina jakin dezatela zuk ere badakizula, badaezpada!
      XANTI- Beno, zer, eta nire kafe doble hori?
      KRISTINA- Gaur nire kontu!!

      10.2 Kristina+Bixente
       
      (Kristinaren tabernan)

      BIXENTE- Keai, etxekoandre!
      KRISTINA- Egun on! Zer hartuko duzu?
      BIXENTE- Kafetxo bat, mesedez.
      KRISTINA- Xantiren bila ibiliko zara?
      BIXENTE- Beno...
      KRISTINA- Gaur ere bakarrik?
      BIXENTE- Bai.
      KRISTINA- Ez du, ba, ezer txarrik izango zure...
      BIXENTE- Jose Luis?
      KRISTINA- Hori da, Jose Luisek?
      BIXENTE- Ez, ez, sendatu da.
      KRISTINA- Pozten naiz.
      BIXENTE- Eta Xantik askorako ote du, edo?
      KRISTINA- Ez dakit, ba!
      BIXENTE- Esaiozu (esan iezaiozu)... esaiozu gaur zerbitzu berezia behar dudala.
      KRISTINA- Ordu berean?
      BIXENTE- Bai, baina  beno, geroxeago etorriko naiz.
      KRISTINA- Aizu, aizu, eta kafea zer?

      10.3 Bixente+Aktorea1+Aktorea2

      (Kalean barrena datoz, taxi geltoki aldera)

      BIXENTE- Zuek egon lasai, Bixentek eramango zaituzte-eta.
      AKTOREA1- Zer zintzoa, "mi amor!"
      AKTOREA2- "Un encanto", Bixente, Bixentito.
      BIXENTE- Badaukat lagun bat, taxista, ikusiko duzue zer mutil jatorra!
      AKTOREA1- Eta taxia berea da?
      AKTOREA2- Den-dena berea?
      BIXENTE- Bai, berea... eta oso txofer ona eta atsegina da, gainera.
      AKTOREA1- "Que bien!"
      AKTOREA2- Horrela iritsiko gara lanera, ze bestela...
      BIXENTE- Horixe iritsiko zaretela!
      AKTOREA1- Oraindik badugu denbora!
      AKTOREA2- Espektakuloa ez da hasiko gu gabe!
      BIXENTE- Itxaron, kale kantoi honetan. Oraintxe etorriko naiz Xantirekin
      AKTOREA1- Xanti! Xanti, zer izen polita!
      AKTOREA2- Eta etorriko da gure espektakulora?
      BIXENTE- Ea animatzen dudan! Itxaron, itxaron hemen, ez joan, e? Guapisimas!

      10.4 Xanti+Bixente

      (Taxi geltokian. Xanti auto barruan dago)

      XANTI- Honbre, Bixente! Esan dit bai Kristinak gaur zerbitzu berezia behar duzula!
      BIXENTE- Berezia? Oso berezia (Atea ireki eta barrura sartuko da, misterio handiarekin)
      XANTI- Sartu!
      BIXENTE- Xanti, bi kale beherago dauzkat lagun batzuk zain. Han hartuko ditugula esan diet.
      XANTI- Bien, bien! Zer? Gizarajoak ezin honaino iritsi, edo? Zer edadekoak, edo?
      BIXENTE- Et, et, et! Edadedoak ez prexixo. Edade onekoak esango nuke, Xanti!
      XANTI, Beno, ba!

      10.5 Xanti+Bixente+Aktorea1+Aktorea2

      (Taxi barruan, martxan doaz)

      XANTI- Beno, beno, beno.. hauxe bai sorpresa, Bixente!
      BIXENTE- Aizu, zerako artistak omen dira, e?
      XANTI- Bai, bai, bai, imajinatzen dut. Zer, neskak, zer zinemaldira etorrita, edo?
      AKTOREA1- Ez, ez! Espektakuloa daukagu.
      AKTOREA2- Etorri nahi baduzu...
      XANTI- Hara! Ez dakit, ba, e?
      AKTOREA1- Etorri, "mi amor", oso ondo pasako duzu.
      AKTOREA2- Gurekin ondo pasatzen da. E, Bixentito? Esan, esan Xantiri.
      BIXENTE- Beno... bai... ez dut nik kontrakorik esango.
      XANTI- Joe, Bixente! Zer? Hi, beno, aizu, Jose Luisek ba al du honen berri, e?
      BIXENTE- Oraindik ez. Beno... badakizu, ondo ezik zegoen-eta...
      AKTOREA1- Nor da Jose Luis? Zure laguna, Bixente?
      AKTOREA - Esan etortzeko. Guk mimatuko dugu.
      XANTI- E!! Kieta!!! Gidatzen ari naizela, neska!

      10.6 Xanti+Kristina

      (Kristinaren taberna, inor ez dago. Ixtera doa)

      XANTI- Zer, kafetxo bat jartzeko  moduan, Kristina?
      KRISTINA- Hara, ba, itzali dut, ba, kafetera.
      XANTI- Beno, igual dio, igual dio.
      KRISTINA- Eta zer? Zerbitzu berezia egin al diozu aitonari?
      XANTI- Zerbitzu berezia? Kontatuko banizu...
      KRISTINA- Ba, kontatu, kontatu!
      XANTI- Alproja halakoa! Aitona ederra! Ez da galduko, ez!

    • Polizia-etxean

      Related audio
      Description

      11.1 Xanti+Ertzaina

      (Kalean , taxi geltokian)

      ERTZAINA- Santiago Irusta?
      XANTI- Bai, ni neroni, jauna. Xanti esaten didate.
      ERTZAINA- Komisaldegira lagundu behar diguzu, mesedez.
      XANTI- E... Nik? Orain?
      ERTZAINA- Oraintxe!
      XANTI- Beno, horko hori da, zera, nire taxia.
      ERTZAINA- Ez, ez, ez! Gure autoa hemen daukagu. Zatoz gurekin!

      11.2 Serafina+Feli

      (Kalean doaz. Trafiko dezente dabil)

      FELI- Kontuz, Serafina, gorria dago-eta!
      SERAFINA- Ai, ama! Izan ere, nerbio hauekin ikusi ere egiten al dut, ba?
      FELI- Ez zaitez horrela jarri. Dena ondo aterako da-eta.
      SERAFINA- Zuk uste?
      FELI- Baietz ba!
      SERAFINA- Ez dadila, behintzat, Maria Dolores enteratu. E, Feli?
      FELI- Ez da enteratuko. Total, gaizki pentsatzeko!
      SERAFINA- Bai, gaizki pentsatzen duenak, ondo ezin egin!
      FELI- Horregatik, ba! Gu bion artean geratuko da kontua. Zer, nora joango gara orain?
      SERAFINA- Ba, lehendabizi, pelukerira joango gara, Feli!
      FELI- Konforme!
      SERAFINA- Gero egingo dugu Xantirena, baina, jakina, lehendabizi Aintzane bidali behar dugu (Auto bat ziztu bizian pasako zaie ondotik)
      FELI- Serafina! Kontuz! Ia-ia harrapatu zintuen!
      SERAFINA- (Bere onetik aterata) Ene, Maria eta Jose! Ikusi al duzu, Feli? Zuk ere ikusi al duzu? Gure Xanti zen!
      FELI- Keba, Serafina. Ertzainak ziren-eta.
      SERAFINA- Ai, ama! Gure Xanti zeramakiten! Begi hauekin ikusi dut!
      FELI- Iruditu egingo zitzaizun. Ale, lasaitu zaitez.
      SERAFINA- Ezetz ba! Ai, Feli, goazen komisaldegira, Feli! Entzun beharko dituzte epelak! Zer uste dute, ordea? Gure Xanti edozein lapur bezala tratatzen! Zer demontre, gero!
      FELI- Baina, baina zer esaten ari zara?

      11.3 Xanti+Ertzaina

      (Polizia-etxean)

      XANTI- Beno, asieske, dena argi geratu da, orduan, ezta?
      ERTZAINA- Bai, bai, bai. Barkatu endredoa, baina ulertuko duzu guk ere ikertu beharra geneukala.
      XANTI- Tira, ulertu-ulertu...
      ERTZAINA- Halere, kasi seguru gaude, orain ez bada geroxeago azalduko dela norbait maletinaz galdezka.
      XANTI- Ia, ia, ia! Bost milioi ez direla hola-hola galtzen uzten?
      ERTZAINA- Horregatik ba, horregatik ba! Baina jabeak izango du arrazoiren bat orain, segituan, galdezka ez hasteko.
      XANTI- Eta arrazoi inportantea, inondik inora! Edo bestela, askoz gehiago dauzka eta ez zaio batere axola!
      ERTZAINA- Hori bai, fabore bat eskatu behar dizugu: arretaz ibili.
      XANTI- Zer esan nahi didazue?
      ERTZAINA- Gerta liteke jabea edo bere lagunak zure inguruan ibiltzea, maletinaren nondik norakoa aurkitu nahian.
      XANTI- Andajoño!
      ERTZAINA- Susmagarria den zerbait ikusten baduzu, hots egiguzu (egin iezaguzu)!
      XANTI- Eta, orain zer? Orain espia lanetan hasi behar al dugu?
      ERTZAINA- Ez, ez, ez. Arretaz ibiltzeko besterik ez dizugu eskatzen.
      XANTI- Beno, bale!
      ERTZAINA-  Paper hauek sinatuta, gugatik libre zara.

      11.4 Xanti+Serafina+Feli

      (Polizia-etxearen atarian Serafina eta Feli eskandalu bizian)

      SERAFINA- Uzteko pasatzen esan dizut!
      FELI- Kendu iezadazu eskua gainetik!
      SERAFINA- Nire semea ekarri duzue hona, edozein lapur balitz bezala, eta ez nago hori horrela uzteko prest!
      FELI- Non da komisarioa?
      XANTI- Ama! Feli! Zer zabiltzate?
      SERAFINA- Ai, Xanti, Xanti! Ene, zer poza! Zer egin dizute, umea?
      FELI- Zer egin duzu?
      XANTI- Hementxe!
      SERAFINA- Feli, berak ez du ezer egin, e? Zenbat aldiz esan behar dizut!
      XANTI- Beno, lasai, lasai, ama, lasai! Ez da ezer. Zera, paper batzuk firmatzera eta, zera, maletinarena argitzera.
      FELI- Zer maletin?
      XANTI- Feliri ez al diozu kontatu, ama?
      SERAFINA- Argitu, argitu zer?
      XANTI- Beno, tira, goazen kanpora, hemen nahikoa ikusi gaituzte-eta!
      SERAFINA- Bai, bai horixe! Toki hauetan zenbat eta gutxiago, hobe!

      11.5 Xanti+Serafina+Feli

      (Kalean daude)

      XANTI- Eta maletinaren jabea ez da oraingoz azaldu. Horixe da kontua.
      SERAFINA- Eta hori esateko ekarri al zaituzte, edozein lapur bezala?
      XANTI- Beno, hori eta ikerketak egiten aritu direla esateko, badaezpada. Beno, badakizu...
      SERAFINA- Bai, horixe, lapurra  zu zerorri zinelakoan.
      XANTI- Beno, ama, hori, hori normala da.
      SERAFINA- Normala? Normala izango da! Onari urrutitik antzematen zaio ona dela!
      FELI- Beno, beno, beno! Inportateena: non, non geratu da, non dago dirua?
      XANTI- Ba, beraiek daukate.
      SERAFINA- Lotsagabe halakoak!
      FELI- Eta jabea azaltzen ez bada?
      XANTI- Ba, susmoa daukate azalduko dela. Eta bi urte omen dauzka azaltzeko!
      FELI- Jo, ez zaio aukera makala eman!
      XANTI- Legeak hala agintzen omen du, eta... Orain, bi urte horiek pasatutakoan, azaltzen ez bada, bost milioiak niretzat!
      SERAFINA- Ene! Eta aizu, Xanti, lehenago ezin al da parte txiki bat...
      FELI- Ai, Serafina! Esaten nizun, ba, nik... Kartek beti egia esaten dutela!
      XANTI- Zer kartek, Feli?
      SERAFINA- Eeee... Ezer ez, Xanti. Honen gauzak. Feli, badakizu... Lehengoan kartetan ari ginela, ba, berriketan, ba, Feli hau, badakizu...

      11.6 Serafina+Feli

      (Telefonoz ari dira)

      SERAFINA- Feli! Ia-ia hanka sartu zenuen!
      FELI- Ez da konturatu ere egin, emakumea!
      SERAFINA- Ai, ama, Feli! Asko nahi duenak, dena galdu!
      FELI- Ai, zer da orain?
      SERAFINA- Feli, ahaztu egin al zaizu? Plana! Erabat ahaztu zaigu gure plana! FELI- Beste batean saiatuko gara. Egon zaitez lasai.

    • Jainkoaren izenean

      Related audio
      Description

      12.1 Xanti+Pruden

      (Taxi geltokian. Kalean. Arratsaldeko ordu punta. Trafiko handia)

      PRUDEN- Hara, gure Rockefeller!
      XANTI- Hi, Pruden, bakea behar diagu, e? Nomejodas!
      PRUDEN- Uste nian oraingo honetan lanik egin gabe libratuko hintzela.
      XANTI- Hik nahi bai! Ez ba! Hemen izango nauk oraindik denboraldi baterako!
      PRUDEN- Sikiera, baxoerdi bat-edo hartuko diagu hire kontura?
      XANTI- Bai horixe! Etorri hadi bi urte barru!

      12.2 Xanti+Moja gaztea+Ines

      (Taxia martxan. Moja gazte bat darama atzean, abitu eta guzti)

      XANTI- Joe, zer? Zinemaldira?
      MOJA- Barkatu?
      XANTI- Zinemaldira joango zarela, alegia?
      MOJA- A, ez, ez, komentura noa.
      XANTI- Etzazu (ez ezazu) esan! Baina egiatan ari al zara?
      MOJA- Bai. Egiatan. Ez dut gezurra esateko ohiturarik.
      XANTI- A, nik uste nuen... Barkatu, e? Orduan, benetan zoaz horrela jantzita, osea, abitu eta guzti?
      MOJA- Bai.
      XANTI- Ez dakit, ba... Horren, horren neska polita ikusi zaitut. Beno, eee, atrebentziarekin, beno, mojak ere neskak izango zarete, noski?
      MOJA- Bai, jakina!
      XANTI- Bai, beno... esto... barkatu, e? Barkatu!
      MOJA- Ez dago zer barkaturik.
      XANTI- Lehendabiziko aldia da hain neska gaztea, horrela... zera...
      INES- Erdigunean nor dabil? Azokatik gertu autorik?
      XANTI- Bai, keai, Ines! Esto... orain ni, zera, komentura noa orain, baina...
      INES- Zer? Fraile sartzeko asmotan?
      XANTI- Ez, ez, ez. Esto... hemen, zera, moja batekin.
      INES- Xanti, mojekin ere bai?
      XANTI- Zera, barkaiozu (barka iezaiozu) , e? Zera, neska gaztea da hau ere eta, zera, badakizu, moderna eta...
      MOJA- Ez dago zer barkaturik!

      12.3 Kristina+Pruden

      (Kristinaren tabernan, jende asko)

      PRUDEN- Baxoerdi bat!
      KRISTINA- Oraintxe.
      PRUDEN- Espezialetik.
      KRISTINA- Zu espeziala eskatzen, Pruden? Ez dugu gauza onik!
      PRUDEN- Xantiren kontura!
      KRISTINA- Zer da, ba?
      PRUDEN- Aberastu egin zaigula gizona! Ez al zara enteratu?
      KRISTINA- Beno, Pruden!
      PRUDEN- Jarridazu (jar iezadazu) baxoerdi hori, eta gero egin kontuak Xantirekin!

      12.4 Xanti+Moja gaztea

      (Komentu barruraino sartu da Xanti mojaren maletarekin)

      XANTI- Jesus! Emakumea, zer ekarri duzu maleta honetan? Zer, urrea, edo?
      MOJA- Ez, ez, ez, hemen beharko dudan guztia.
      XANTI- Joe, gero zera esaten dute gutxirekin pasatzen zaretela!
      MOJA- Tira, bizitza osorako gauza guztiak hor daudela kontuan izanda...
      XANTI- Eta, zer? Bizitza osorako, e?
      MOJA- Asmoa bai, behintzat, Jaungoikoa lagun.
      XANTI- Joe, hor kanpoko guztia galdu behar al duzu?
      MOJA- Ez nauzu tentatuko!
      XANTI- Ez, ez.
      MOJA- Erabakita daukat!
      XANTI- Ez da nire asmoa! Aizu, hemen bakoitzak daki bere etxeko berri!

      12.5 Kristina+Pruden

      (Prudenek ia baxoerdi bat baino gehiago edan ditu)

      PRUDEN- Kristina! Beste bat!
      KRISTINA- Zer, Pruden, hau ere Xantiren kontura?
      PRUDEN- Hori da! Bete goraino! Oso ondo!
      KRISTINA- (Ahapeka) Aterako ditugu kontuak zuk eta nik!
      PRUDEN- Gora Xanti!

      12.6 Xanti+Moja gaztea

      (Komentuan jarraitzen dute)

      MOJA- Jainkoak eskertuko dizu!
      XANTI- Bai, amen-jesus! Esto... beno... baina ordaindu zuk egin beharko didazu!
      MOJA- Ui!!! Tuntuna halakoa!
      XANTI- Bai, badakizu, hor kanpoan egunero jaten baitugu eta... amigo!
      MOJA- Bai horixe! Tori, eta bueltak zuretzat, hain atsegina izateagatik!
      XANTI- Eskerrik asko!

      12.7 Xanti+Ines

      (Taxian dator, marmarka)

      XANTI- "Eta bueltak zuretzat!". Jode, eta ni fidatu, mozoloa bezala! Printzesa, ez dut inoiz ikasiko!
      INES- Geltokian taxirik? Inor bai geltokian?
      XANTI- Oraintxe noa ni, Ines!
      INES- Zer, komentuan planik ez, ala?
      XANTI- Adarjotze gutxiago, nahikoa jo didate-eta han.
      INES- Ez al zuten frailerik behar?
      XANTI- Gratis joan ezkero bai, akaso! Euroa ordaindu dit, zera, monjatxoak!
      INES- Kexatu egingo zara! Euro bedeinkatua izango da!
      XANTI- Ines, Ines, ez nabil gaur umorez!

      12.8 Xanti+Kristina

      (Tabernan. Aurrekoan baino giro lasaiagoa)

      KRISTINA- Zera, hor ibili da bibaka, zure kontura baxoerdiak hartzen!
      XANTI- Nire kontura?
      KRISTINA- Beno, uste horretan.
      XANTI- Izango ote da...
      KRISTINA- Lasai, Xanti, kobratuko dizkiot pixkanaka!
      XANTI- Eskerrik asko, Kristina! Jode, bestela gaurko eguna borobila atera zaidala esateko moduan nengoke.
      KRISTINA- Bai, egun guztiak ez dira igualak izaten, Xanti!
      XANTI- Ez horixe, ez horixe! Eta eskerrak horri!

    • Zinerako sarrerak

      Related audio
      Description

      13.1 Xanti+Olatz+Pako

      (Kristinaren tabernan. Giro lasaia)

      XANTI- Ba, nahikoa dut hori entzutea, hots egin duenak nora joan nahi duen asmatzeko!
      OLATZ- Baita zera ere!
      XANTI- Baietz ba, Olatz, urteekin ikasiko duzu zuk ere.
      PAKO- Ba, ba, ni ez dut asmatzen.
      OLATZ- Nik, nik ez dut asmatzen, Pako!
      PAKO- Ez, ni ere ez.
      OLATZ- Nik ere ez!
      PAKO- Pues, hori!

      13.2 Serafina+Feli

      (Kalean doaz. Oinez)

      SERAFINA- Beno, Feli, Aintzanek ez du aurpegi txarrik jarri, behintzat!
      FELI- Txarra! Zinea izugarri gustatzen zaiola esan ez du, ba?
      SERAFINA- Joango dela iruditzen al zaizu?
      FELI- Joango ez da, ba? Sarrera gratis edukita?
      SERAFINA- Ekinak, erdia egina!
      FELI- Orain Xanti konbentzitzea falta!

      13.3 Xanti+Olatz+Pako

      (Kristinaren tabernan jarraitzen dute)

      XANTI- A, hi, hi, Pako, Ez diat gehiago galdetu, gainera! Erabili al hituen beste esaldi famoso haiek?
      PAKO- Esaldi, zer esaldi?
      XANTI- "Me gustas" esanda ulertzen al duk?
      PAKO- A, haiek? Ez, beno, bai, ikasten.
      OLATZ- A! Zuretzat al ziren, ba, Pako?
      PAKO- Bai, ni, ni eskatu nion Xantiri.
      OLATZ- Nik, nik eskatu nion Xantiri.
      PAKO- Ez! Ni!
      OLATZ- Pako! K guztiak jaten dituzu. Den-denak. Bakarren bat uztazu (utz ezazu) postretarako, behintzat!
      PAKO- Zer postre?
      XANTI- Bai, neska! Sekulako interesa zeukan! Ibiliko da zerbaitetan!
      OLATZ- Kontatu, kontatu.
      PAKO- Ez. Nik banoa!
      OLATZ- Pako! Ni banoa.
      XANTI- Beno, segi, segi biok batera.

      13.4 Serafina+Feli

      (Kalean jarraitzen dute. Auto bat oso gertutik pasako zaie)

      FELI- Aizu, gazte, semaforoa berdea dagoenean, gure txanda da, e?
      SERAFINA- Alferrik ari zara! Gazteak nahi duena, zaharrak ahal duena!
      FELI- Ai, horrela hasten zarenean, Serafina...
      SERAFINA- Ai, Feli, nerbioak jota nago. Xantirekin aitzakia onen bat beharko dugu.
      FELI- Aintzaneri esan diogun bera!
      SERAFINA- Bai, baina ez dakit onartuko ote duen.
      FELI- Ez! Onartu gabe!

      13.5 Xanti+Serafina+Feli

      (Kristinaren tabernan dago oraindik Xanti. Hara sartuko dira besteak)

      XANTI- A zer parea, karakola eta barea! Eta, zer, non utzi duzue hirugarrena?
      FELI- Gajoa ez dabil oso ondo azkenaldian.
      XANTI- Andakristo! Ez, e? Kristina, ateraiezu (atera iezaziezu) deskafeinatu bana emakume hauei! Eta zer, oso grabe?
      SERAFINA- Xanti! Beno, beno, motel! Pattal xamar. Udazkena, badakizu.
      XANTI- Ez nion, ba, ezer antzeman lehengoan.
      FELI- Ba, begira, juxtu gaur gara bisitan joatekoak bere etxera.
      SERAFINA- Egia esateko, ez genuen asmorik.
      FELI- Zinerako asmoa genuen, baina...
      XANTI- Zinera?
      SERAFINA- Bai, eta sarrerak ere erosi ditugu, baina...
      FELI- Kontzientzia txarra jarri zaigu, Xanti, Maria Dolores gajoa horrela egonda.
      XANTI- Eta, eta zer inporta dio, ba? Bihar joan bisitan, eta kito!
      SERAFINA- Ez, Xanti, ahal izatea baino, nahi izatea hobe. Horretara etorri naiz, zine sarrera zuri ematera.
      XANTI- Niri?
      SERAFINA- Bai, zuk aprobetxatuko duzu, ezta?
      XANTI- Ez dakit, ba, nik!
      FELI- Motel, motel!!! Eskura edukita!
      XANTI- Beno, eskerrik asko, ama! Eta, bakarra eman behar al didazue?
      FELI- Izan ere, nirea beste lagun bati eman diot, ba!

      13.6 Serafina+Feli

      (Kalean berriro)

      SERAFINA- Ai, Feli, hartu egin du!
      FELI- Ez, zera! Esan dizut nik!
      SERAFINA- Guk egin dugu ahal duguna!
      FELI- A, hortik aurrera beraiek moldatu beharko dute.
      SERAFINA- Ba, ezin esango dute saiatu ez garenik.
      FELI- Elkarren ondoko asientoak izango ziren, ba?
      SERAFINA- Jakina, Feli! Galdetzea ere!

      13.7 Olatz+Pako+Xanti

      (Kalean daude, geltokian)

      PAKO- Eskerrik asko, Olatz!
      OLATZ- Hara! Eta eskerrik asko, zergatik?
      PAKO- Ba, nirekin daukazu pazientzia asko.
      OLATZ- Bokazioa da, Pako, ez kezkatu.
      PAKO- Euskaldun zaharrak pazientzia gutxi, baina zu...K asko.
      OLATZ- Oso ondo!
      (Xanti inguratuko zaie)
      XANTI- Iepa! E, barkatu tartean sartzea.
      OLATZ- Barkatu?
      XANTI- Hi, Pako, gaur gauerako zine sarrera bat zeukaat, zera, Zinemaldirako!
      PAKO- Joe, zer suerte!
      XANTI- Bai, bai, amak eman zidak. Eta bazekiat hi oso zinezalea haizela eta...
      PAKO- Puff! Ba, gaur gaueko pelia da oso ona, e?
      XANTI- Joan nahi al duk?
      PAKO- Benetan? Joe, eskerrik asko, Xanti!

    • Hanka-sartzea

      Related audio
      Description

      14.1 Serafina+Xanti

      (Etxeko sukaldean daude. Ama Xantirentzat arrautzak frijitzen ari da)

      XANTI- Zer, ama? Niretzako gosaria prestatzen, edo?
      SERAFINA- Horixe! Merezi duzu-eta! Artorik merezi ez duen hamaikak ogia jaten du!
      XANTI- Bai, baina...
      SERAFINA- Zer? Goiz etorri zara gauean?
      XANTI- Beno, bai!
      SERAFINA- Tori (har ezazu), arrautza pare bat! Ondo... zinean?
      XANTI- Esto, zera, primeran! Eta zer, Maria Dolores zer moduz?
      SERAFINA- Ondo, ondo, Jaungoikoari eskerrak. Ogia ere nahiko duzu, ezta?
      XANTI- Bai, bai.
      SERAFINA- Eta, ezagun asko?
      XANTI- Badakizu, horrelakoetan...
      SERAFINA- Ai, ez daukazu hitz egiteko gogorik, eta ni hemen galdezka eta galdezka! Esango duzu...
      XANTI- Ez, ez, ama, lasai!
      SERAFINA- Ez zineten gero ezer hartzen geratu, ezta?
      XANTI- Ez, beno... Eta, gainera, gaur goizean ere jaiki behar-eta!
      SERAFINA- Ai, umea, Jesus! Batzuetan ez dago hain arduratsua izan beharrik!
      XANTI- Zer, zer gertatzen zaizu, ama?
      SERAFINA- Ezer ez! Ezer ez! Eramango al nauzu pelukerira?
      XANTI- Akabaramos! Hori eskatzeko al zen? Ez zeneukan hainbeste lan hartu beharrik, emakumea!

      14.2 Xanti+Karlos

      (Tailer mekanikoan)

      KARLOS- Hi, Xanti! Ez diat berriro esango!
      XANTI- Zer esan behar didak orain?
      KARLOS- Bat, botatzeko hau putzura; eta bi, erosteko berria!
      XANTI- Beno, beno, etzak (ez ezak) horrelakorik esan! Sekulako disgustua hartzen dik-eta printzesa gajoak, jode!
      KARLOS- Disgustuak, hemendik aurrera, berak emango dizkik hiri.
      XANTI- Begiraiok (begira iezaiok) nire Mertxeri, e? Begiraiok gozo-gozo.
      KARLOS- Aurrekoan ere ez nioan ezer aurkitu, Xanti, eta ondo begiratzea nahi baduk, egun batzutarako utzi egin beharko didak!
      XANTI- Hi, Karlos, eta lana zer? Zer nahi duk gurdia hartuta ibiltzea edo zer kristo?
      KARLOS- Ez zekiat, ba! Nik utziko niake beste auto bat, baina, jakina, ez duk taxia izango.
      XANTI- Mekaguen! Bale, pentsatuko diat!

      14.3 Serafina+Ines

      (Ines, zentralean, telefono deiak hartzen)

      INES- Taxi onenak, zure agindutara daudenak, esan?
      SERAFINA- Señorita, Serafina naiz!
      INES- Bai, ezagutu zaitut.
      SERAFINA- A, bai?
      INES- Bai, jakina, hasita nago eguneroko ahotsak ezagutzen.
      SERAFINA- Aizu, ezta egunero deituko banu ere!
      INES- Ai, zer da orain?
      SERAFINA- Pelukerira etortzeko esaiozu (esan iezaiozu) Xantiri, bukatu dudala hemen.

      14.4 Xanti+Ines

      (Taxian doa Xanti. Inesek deituko dio)

      INES- 1777, deitu zentralera.
      XANTI- Keai, Ines! Telefonoz, edo?
      INES- Ez, horrela nahikoa da.
      XANTI- Zer behar duzu, polit horrek?
      INES- Aizu, esaiozu (esan iezaiozu) zure amari, tio, nahikoa duela.
      XANTI- Zer egin du orain?
      INES- Pelukerian dagoela esateko deitu. Bukatu duela! Eta horrela ezin da. Nik dei asko izaten ditut, Xanti. Entzuten? Momentu bat. Taxi onenak, bai? Bai. Ea, alde zaharrerako autorik? Konforme!
      XANTI- Bai, bai, gaizki ohituta daukat. Arrazoi duzu.
      INES- Zergatik ez duzu poltsikoko telefonoa erosten?
      XANTI- Zergatik? Jode, nik ere lan egin behar dudala, ba, prexioxa! Eta Serafinak jakiten badu poltsikokoa daukadala, adios!
      INES- Beno, beno, zuk ikusi. Pelukerian dagoela.
      XANTI- Bale, bale! (Moto bat pasako da ziztu batean Xantiren albotik) Baboa halakoa! Nora hoa hi?
      INES- Barkatu?
      XANTI- Ez, karrera irabazi nahi duen beste motozale nazkagarri horietako bat pasa zait albotik.
      INES- Ni ere motozalea naiz, Xanti
      XANTI- Baina zu ez zara nazkagarria izango, moto gainean ibili arren, ezta?

      14.5 Xanti+Serafina

      (Taxi barruan)

      SERAFINA- Oso kontentu zegoen, Aintzane, oso, oso!
      XANTI- Pozten naiz, ba! Ines, berriz, ez hainbeste.
      SERAFINA- Ines? Zein da Ines?
      XANTI- Emisoratik hitz egiten duen neska berria.
      SERAFINA- Mutur estu horrekin ez da inoiz kontentu egongo hori!
      XANTI- Ama, ez zaitez pasa, e?
      SERAFINA- Zer? Ez al daukat nire semeari deitzeko eskubiderik ere, ala?
      XANTI- Ama!
      SERAFINA- Ba, esaten ari nintzena, atzo zinean izan omen zen... Aintzane, esan nahi dut.
      XANTI- Bejondeiola, ba!
      SERAFINA- Alproja halakoa! Ai, tira, utzidazu  (utz iezadazu) hor, ferian enkargu pare bat egiteko aprobetxatuko dut.

      14.6. Serafina+M.Dolores

      (Azokan)

      M.DOLORES- Ene, Serafina, bai dotore etorri zarela azokara!
      SERAFINA- A, Maria Dolores! Kaixo, bai, pelukeritik.
      M. DOLORES- Ondo egongo zara, ba?
      SERAFINA- Ni? Ondo? Beno, batean erori, bestean jaiki, bitartean ez nabil gaizki.
      M. DOLORES- Ez, nola aste honetan ez duzun hots egin, pentsatu dut...
      SERAFINA- Lanpetuta, neska, lanpetuta! Beno, ni baino gehiago Xanti, badakizu, Zinemaldia eta... Beno, joan beharra daukat, e? Deituko dizut, Maria Dolores.
      M. DOLORES- Aizu, ondo al zaude, Serafina?
      SERAFINA- Baietz ba! Baietz ba! Joan beharra daukat.

    • Gaizki-ulertua

      Related audio
      Description

      15.1 Jose Luis+Bixente+Xanti

      (Kalean doaz, taxi geltoki aldera)

      JOSE LUIS- Ezin dut ulertu, Bixente!
      BIXENTE- Ai, Jose Luis, ulertuko duzu, egon lasai!
      JOSE LUIS- Bezperako ogia baino gogorragoa jartzen zara.
      BIXENTE- Eta oraindik, eskerrak emateko zaude.
      JOSE LUIS- Nik zuri? Eskerrak?
      BIXENTE- Ikusiko duzu, ikusiko duzu, zer sorpresa!
      JOSE LUIS- Sorpresak eta... Hara hor Xanti!

      (Xantik taxia bi jubilatuen parean geratuko du, frenazo batekin)

      XANTI- Zer, gure beharrean gaur ere?
      BIXENTE- Bai, bai. Jose Luisi sorpresa eman behar diot gaur.
      XANTI- Bien, bien! Benga, ba, igo! Kontuz hor, e, buruarekin!

      15.2 M.Dolores+Feli

      (Telefonoz ari dira)

      M.DOLORES- Zuk nahi duzuna esan, Feli, baina Serafinak badu zerbait!
      FELI- Ai, M. Dolores! Gaixo ez dagoena ere gaixotuko zenuke zuk!
      M.DOLORES- Haren erreakzioa ez zen normala izan!
      FELI- Presaka ibiliko zen!
      M.DOLORES- Eta ez digu kartetarako deitu ere egin!
      FELI- Lanpetuta ibiliko da!
      M.DOLORES- Bai, hori esan zidan, baina ni ez naiz hain erraz engainatzen den horietakoa.
      FELI- Egon zaitez, lasai, M. Dolores. Berak esan bazizun ondo zegoela... ba, ondo egongo da.
      M.DOLORES- Aizu, Xantiren asunto horrekin kezkatuta igual dabil, e?
      FELI- Beno, beno, ez da gutxigotarako!
      M.DOLORES- Ba, lagun onak laguntzeko gaude, ezta?
      FELI- Zu lasai, M. Dolores. Nik deituko diot, e? Zu lasai.

      15.3 Xanti+Jose Luis+Bixente

      (Taxi barruan doaz. Jose Luis aurrean, Bixente atzean)

      JOSE LUIS- Zuk uste adin honetan sorpresatxoekin ibiltzerik badagoela?
      XANTI- Zergatik ez, ba, Jose Luis?
      JOSE LUIS- Beno, beno.
      BIXENTE- Ai, Jose Luis, sorpresa hau edozein adinetarako da ona!
      JOSE LUIS- Jakin al liteke nora goazen?
      BIXENTE- Ez zaitez urduri jarri!
      JOSE LUIS- Hemendik frontoira joaten da...
      XANTI- Bai, bai, frontoira ere joaten da, baina baita beste toki batera ere. E, Bixente?
      BIXENTE- Bai horixe!

      15.4 Feli+M. Dolores

      (Telefonoz)

      M.DOLORES- Ba, justu-justu harrapatu nauzu, Feli, ospitalera nindoan.
      FELI- Ospitalera?
      M.DOLORES- Bai, bisitan.
      FELI- A, beno... ez. Hitz egin dut Serafinarekin, eta arrazoi duzu, atzo oso nerbioso zegoela esan dit.
      M.DOLORES- Esan dizut nik!
      FELI- Xantiren kontu horrekin, badakizu, mafiakoak bere atzetik ote dabiltzan esaten hasita omen dago jendea.
      M.DOLORES- Zer esan duzu?
      FELI- Oso nerbioso dabilela, baina zu lasai egoteko, eta datorren astean elkartuko garela.
      M.DOLORES- Ai, eskerrik asko, Feli! Lasaiago uzten nauzu.

      15.5 Xanti+M.Dolores

      (Taxia semaforo batean geratuta dago. Maria Dolores ikusi eta bozina joko dio)

      XANTI- Maria Dolores!
      M.DOLORES- Ai, Xanti! Kaixo!
      XANTI-. Zer, nora zoaz?
      M.DOLORES- Ospitalera.
      XANTI- Eramango zaitut, nahi baduzu.
      M.DOLORES- Ez, ez, ezta pentsatu ere! Taxia bete jende zoaz-eta!
      XANTI-Beno, hauek lagun batzuk dira. Igo, lasai! Igo, igo ! Jarri Bixenteren ondoan.
      M.DOLORES- Eskerrik asko!

      (Atea ireki eta Bixenteren ondoan eseriko da, atzean)

      15.6 Xanti+M. Dolores+Jose Luis+Bixente

      (Taxiak martxan jarraitzen du)

      M.DOLORES- Kaixo! Esango duzue lotsagabe bat naizela!
      XANTI- Zera esango dute! E, mutilak?
      M.DOLORES- Semaforoa gorria egon izan ez balitz, begira!
      XANTI- Bai, zerbaitetarako jartzen dira semaforoak gorrian, ezta? Zer? Zuek ez al duzue ezer esan behar, edo?
      JOSE LUIS- Hitz egin dezala horrek!
      BIXENTE- Hara bestea! Hitz egin zuk!
      M.DOLORES- Beno, beno, nigatik behintzat, ez haserretu!
      XANTI- M. Dolores, beti horrela ibili beharrekoak dira hauek.
      M.DOLORES- Eta zer? Ospitalera?
      XANTI- Ja, ja, ja! Ospitalera! Ez, zera, beno, beste terapia klase batera.
      M.DOLORES- A, badakit: frontoira!
      BIXENTE- Hori da, frontoira!

      15.7. Xanti+M. Dolores

      (M. Doloresi taxitik jaisten lagunduko dio)

      M.DOLORES- Ai, Xanti, ez dakit nola eskertu zure...
      XANTI- Asko pozten nau hobeto zaudela ikusteak, M. Dolores. Kontuz hor, e?
      M.DOLORES- Hobeto?
      XANTI- Ba, bai! Kontatu zidan amak oso pattal zabiltzala, eta...
      M.DOLORES- Ni pattal?
      XANTI- Bai, zugatik geratu ziren zinera joan gabe, ezta? Zuri bisita egiteagatik?
      M.DOLORES- Baina, zer esaten ari zara, Xanti?
      XANTI- Ez al zara, ba, zu ospitalera etorri?
      M.DOLORES- Bai, bisita bat egitera.
      XANTI- Andakristo! Nik zera uste nuen...
      M.DOLORES- Igual dio, igual dio, Xanti. Hemen gaizki ulerturen bat izan da eta nik argituko dut. Ez kezkatu, Xanti!

    • Romeo eta Julieta

      Related audio
      Description

      16.1 Xanti+Ines

      (Taxian doa Xanti)

      XANTI- 1777 zentralera deika!
      INES- Kaixo, Xanti!
      XANTI- Honbre, hor ote zeunden jakin nahi nuen, besterik ez.
      INES- Hemen nago, baina ez denbora askorako!
      XANTI- Hara! Eta nora joan behar duzu, ba?
      INES- Oraindik ez dakit, baina ez dut uste hemen asko iraungo dudanik.
      XANTI- Zer, hain karganteak al gara?
      INES- Ez da hori, Xanti! (...) Taxi onenak, esan? Itxaron! (...) Xanti, hotel handira inguratzeko modurik?
      XANTI- Zuk agindu eta nik obeditu!
      INES- Aprobetxatu, ba, hemen nagoen bitartean!
      XANTI- (Bere kasa) Aprobetxatu? Aprobetxatu esan al du, printzesa?

      16.2 Xanti+senar-emazteak

      (Senar-emazteak taxiaren kanpoan daude. Xanti, atea zabalduta, zain)

      EMAZTEA- Nik uste hobe dugula, lehendabizi, alde zaharrera joatea, maitea.
      SENARRA- Begira, laztana, niri igual zait. Baina planoari begiratuta...
      EMAZTEA- Planoari begiratuta, zer? Parisen bezala, maitea?
      SENARRA- Aizu, laztana, trapu zaharrak ateratzen hasi behar badugu...
      EMAZTEA- Ez, baina ez niri esan berriro planoarena, maitea! Bost urte egin nituen hemen bizitzen eta...
      SENARRA- Eta, badakit, laztana, zure bizitzako bost urterik ederrenak izan ziren.
      XANTI- E, bien, bien, bien! Beno, atrebentziarekin... nik ez dauzkat, ba, beste bost urte hemen, zera, zain egoteko!
      EMAZTEA- Ez, barkatu.. baina honek alde zaharrera joan nahi du eta nik uste...
      SENARRA- Ez da nik nahi izatea edo ez izatea, laztana! Hobe genuke...
      EMAZTEA- Hobe genuke? Hobe zenuke, esan nahiko duzu. Ze, orain ere kontra egiteagatik ari zara, maitea, ez esan...
      SENARRA- Laztana, horrela jartzen zarenean...
      EMAZTEA- Zer? Horrela jartzen naizenean, zer?
      SENARRA- Ezer ez! Beno, ba, nora joango gara lehendabizi?
      EMAZTEA- Alde zaharrarera.
      XANTI- Bien, e... nik uste erabakita daukala, orduan. Ea! Goazen!
      EMAZTE- Aizu, inporta ez bazaizu hori guk erabaki beharrekoa da!
      XANTI- A, bai, bai... Ez, ez naiz  horretan sartuko, baina... Beno, gaizki iruditzen ez bazaizue, taximetroa martxan jarriko dut, beno, eta nik, nik barruan itxarongo dizuet.

      16.3 Xanti+Ines

      (Xanti auto barruan dago denbora-pasa)

      INES- Erdigunean autorik?
      XANTI- Honbre, Ines! Ni hemen nago, ba, ataskatuta.
      INES- Zer dabil, trafiko asko?
      XANTI- Keba, neska! Ez direla ados jartzen.
      INES- Nor?
      XANTI- Hotelean hartu behar nituenak!
      INES- Oraindik hotelean zaude?
      XANTI- Pare-parean, siseñora. Senar-emazteak baitira! Alferrik da! Matrimonioa, badakizu!

      16.4 Senar-emazteak+Xanti

      (Bikotea auto barrura sartuko da. Biak atzean)

      XANTI- Beno, listo! Zer, "fumata blanca", edo... e?
      SENARRA- Plaza Nagusira, mesedez.
      XANTI- Bien, segituan.
      EMAZTEA- Denbora galtzeko, jakina, baina, beno, hemen gizontxoak esaten du...
      SENARRA- Nor da gizontxoa, laztana? Ni?
      EMAZTEA- ...esaten du Plaza Nagusitik hastea dela onena, beraz...
      SENARRA- Laztana, esan genuen bidaia honetan ez genuela haserretu behar, akordatzen?
      EMAZTEA- Akordatzen naiz, baina, maitea, zuk ez duzu zure partetik ezer jartzen.
      SENARRA- Ez dudala ezer jartzen? Nor ari da zerbait jartzen, laztana? Galdetu gizon honi, aber...
      XANTI- Et, et, et... Nik esandako tokira eramatea, beno, hori bai, baina hortik aurrera...
      SENARRA- Ba, Plaza Nagusira!
      XANTI- (Isilik doaz) Beno, eta zer? Hiria ezagutzeko asmotan, e, ezta?
      EMAZTEA- Nik ezagutzen dut. Bera da ezagutzen ez duena.

      16.5 Xanti+Ines+Senar-emazteak

      (Martxan doaz. Senar-emazteek barruan jarraitzen dute, baina isil-isilik)

      INES- 1777, etxera lehenbailehen!
      XANTI- Esto... Ines, oraintxe ezin dut.
      INES- Beno, nik enkargua eman dizut!
      XANTI- Bale, joango naiz ahal dudanean.
      INES- Zer, Romeo eta Julietak erabaki ezinik jarraitzen dute?
      XANTI- Ez, ez, keba! Ez... zera... erabaki dute, e...
      EMAKUMEA- Erabaki dute? Erabaki du, Romeok erabaki du esan nahiko duzu!
      SENARRA- Hasi al gara berriro? Zergatik ez zara isilik egoten, laztana? Askoz ere politagoa zaude hitzik esan gabe!

      16.6 Xanti+Ines

      (Autoan doa, printzesarekin hizketan)

      XANTI- Ai, printzesa, emakumeak zu bezalakoak balira, zenbat ez hobe, baina, beno... (Berriro moto bat pasako zaio albotik ziztu batean) Baina, baina hauek zer uste dute, ordea, kamino guztia beraiena dela-edo? Hi!!!
      INES- 1777, deitu zentralera!
      XANTI- Lasai, Ines! Geltokira bisita egin eta segituan noa, e?
      INES- Sei aldiz deitu du ia. Berriz deitzen badu...
      XANTI- Ba, ba, bale, bale! Esango diot zu bakean uzteko, lasai. Lasai, Ines!

      16.7 Senar-emazteak

      (Taxi geltokian, kalean dago Xanti, taxiaren alboan)

      SENARRA- Aizu, barkatu! Alde zaharrera ondo al goaz hemendik?
      XANTI- E, e, ez dakit, ba, ez naiz-eta ni hemengoa.
      EMAZTEA- Ikusten? Planoak, planoak... Esan dizut ez zela hemendik!

    • Kontuak argitzen

      Related audio
      Description

      17.1 Xanti+Olatz

      (Kristinaren tabernan. Goiza. Lasai)

      OLATZ- Ba, gaur zaharren eguna dela entzun dut irratian.
      XANTI- Eta zer nahi duzu? Zuri zorionak ematea?
      OLATZ- Joe, Xanti! Grazioso esnatzen zarenean...
      XANTI- Alto, alto, alto! Zer esatea nahi zenuen, ba?
      OLATZ- Ezer ez! Ba, hori entzun dudala, eta izango dugula horren aitzakian zahar-festa!
      XANTI- Aizu, errespetu pixka bat, e? Merezi dute urtean egun bat, ezta?
      OLATZ- Bai horixe! Urteko gainontzeko guztiak ere beraienak ez balira bezala, aizu!

      17.2 Serafina+M.Dolores+Feli

      (Gela berdean, kartak mahai gainean jartzen ari da Feli)

      FELI- Zer esatea nahi duzue? Ni pixka bat aspertzen hasia nago, e, Tarotarekin.
      SERAFINA- Ba, ni ere bai, egia esatea nahi baduzue! Eta, gainera, galdetu bai, baina gero, erantzuna jakinda ere, ezin dugu ezer egin.
      FELI- Ez daukagu, gainera, zeinetaz galdeturik!
      SERAFINA- Hori okerragoa da! Bai. Ezagutzen ditugun guztei buruz galdetu dugula uste dut!
      M.DOLORES- Ez!
      FELI- Ez?
      M.DOLORES- Ez.
      SERAFINA- Zein falta zaigu, ba, Maria Dolores?
      M.DOLORES- Nire osasuna.
      FELI- Beno, beno, beno. Ez dugu hasi behar, e!
      M. DOLORES- Galdetu nire osasunaz.
      FELI- Joan dan astean galdetu genuen-eta, Maria Dolores!

      17.3 Xanti+Olatz

      (Taxi geltokian. Kalean. Oraintxe iritsiko da autoarekin Olatz)

      XANTI- Zer, Olatz? Anbiente ona zahar-etxean, e?
      OLATZ- Ai, ez dakizu ondo, Xanti! Adarra jo nahian zabiltza, baina ni handik nator.
      XANTI- Eta? Geratzeko tentaziorik ez?
      OLATZ- Zuk ba al dakizu zer den bost jubilatuk zure taxian sartu nahi eta batek kanpoan geratu behar duela konbentzitzen saiatzea?
      XANTI- Imajinatzen dut, bai.
      OLATZ- Ez, Xanti, ez duzu imajinatu ere egiten, e!
      XANTI- Bale!
      OLATZ- Zerbait hartzera noa.

      17.4 Serafina+M.Dolores+Feli

      (Gela berdean jarraitzen dute)

      FELI- Zerorren begiekin ikusten duzu, Maria Dolores! Ona, osasun ona! Primerakoa!
      M.DOLORES- Eta honek etorkizuna bakarrik leitzen du, ez?
      FELI- Hori da!
      M.DOLORES- Pasatakoa ez?
      FELI- Hara bestea! Pasatakoaz zerorrek jakingo duzu kartek baino hobeto, ezta?
      M.DOLORES- Ez dakit, ba!
      SERAFINA- Eta zertarako jakin nahi duzu, ba, Maria Dolores? Bizi erdia daramakizu osasuna galtzen eta beste erdia konpontzen.
      M.DOLORES- A, nik bakarrik?
      SERAFINA- Beno, zuk eta denak. Denak osasun ona, galdu arte.
      M.DOLORES- Nik, behintzat, aspaldian ona, Serafina.
      SERAFINA- Eta iraun dezala, e?, ze galtzen denean jakiten da osasunak zer balio duen.
      M.DOLORES- Bai hoixe! Jakin egin nahi nuen, ordea, Xantik esan baitzidan lehengoan pattal samar ote nenbilen!
      SERAFINA- A, bai?
      FELI- Eta Xantik zer daki?

      17.5 Xanti+Olatz

      (Taxi geltokian)

      XANTI- Joe, Olatz! Nolakoak zareten oraingo gazteak!
      OLATZ- Hara! Hitz egin du gure aitonak!
      XANTI- Izan ere, zaharrari errespetua zor zaio.
      OLATZ- Baaaai!
      XANTI- Eta ez hori bakarrik! Taxian doazenean, konbertsazioa eman behar zaie.
      OLATZ- Baita zera ere! Prezio berean, gainera!
      XANTI- Eta galdetzen dutenari erantzun.
      OLATZ- Xanti, zer ari zara, Konsejuak ematen?
      XANTI- Uste horretan, bai. Zer, ba?
      OLATZ- Zergatik ez zara zerorri joaten zahar-etxera, e? Ez dakit zer festa klase antolatu duten, baina egun osoan beharko dituzte zerbitzuak, haruntza ez bada, honuntza!
      XANTI- Nik nire zahar-etxe partikularrera joan beharra daukat, ba! Honezkero bukatu dute mus-partida nire señora horiek!

      17.6 Serafina+Feli+M.Dolores

      (Etxe-atarian daude, Xantiren zain)

      SERAFINA- Entenditu ezazu, Maria Dolores! Zerbait esan behar, eta aitzakia horixe okurritu zitzagun, e, Feli?
      FELI- Bai. Bestela nola azaldu behar genion Xantiri zinearena, ba?
      M.DOLORES- Bai, ni gaixo nengoela esan, eta listo! Eta niri abisatu ere ez!
      SERAFINA- Ez molestatzeagatik, Maria Dolores.
      FELI- Ez molestatzeagatik, eta zu azaldu bazina, ezingo genuelako esan gaixo zeundenik!
      M.DOLORES- Ai, beno, beno, konforme! Eta? Zer? Joan al ziren azkenean zinera Xanti eta beste zera hori?
      SERAFINA- Aintzane izena du. Pelukera, badakizu. Maria Dolores, ez diozu Xantiri ezer esango, ezta? Ezetz?
      M.DOLORES- Ez, neska! Baina zinera joan ziren edo ez ziren joan?
      FELI- Ba, bai, bai, bai, ez? Ezta, Serafina?
      SERAFINA- Baai, Feli! Ene! Eta izugarri gustura egon omen ziren. Beno, beno, ez diate gauza handirik kontatu. Badakizue gazteak nolakoak izaten diren kontuokin, e?

      17.7 Xanti+Feli+M.Dolores

      (Taxian, martxan)

      XANTI- Beno, ba, enmartxa, señorak! Eta, zer? Zaharren eguna ospatu beharko duzue, ba, gaur, e?
      M. DOLORES- Mesedez, Xanti!
      XANTI- Beno, ez zenidaten gaizki hartuko, ezta? Nik, zera, kariño guztiarekin esan dizuet, e?
      FELI- Ez, motel! Zer edade daukagun jakiteko adina edade badaukagu!

    • Nobedadea

      Related audio
      Description

      18.1 Xanti+Kristina

      (Kristinaren tabernan. Arratsaldea)

      XANTI- Eee, Kristina!
      KRISTINA- Zer? Beste bat?
      XANTI- Ez, ez, ez. Esto, zera, esto, zera, mutilzahar planta al daukat nik?
      KRISTINA- Zer?
      XANTI- Mutilzahar planta ote daukadan!
      KRISTINA- Oi, oi, oi, oi, Xanti! Zer kezka klase da hori? Mutilzaharrik ba al dago, ba, gaur egun?
      XANTI- Horrek baietz esan nahi al du?
      KRISTINA- Ezetz, gizona! Hartuko nuke nik zure sasoia!
      XANTI- Sasoia bai, baina eta planta, piura (itxura)?

      18.2 Xanti+Karlos

      (Xanti iristearekin batera, Harley moto batek alde egin du tailerretik)

      XANTI- Zer, konpetentziara pasa al haiz, Karlos?
      KARLOS- Zer konpententzia, eta zer konpetentzia?
      XANTI- Orain zer hasi haiz? Motoristekin? Jode!
      KARLOS- Niri beti gustatu izan zaizkidak motoak, hi?
      XANTI- Bai, baina hire asuntoa, zera, kotxeak dituk, kotxe onak!
      KARLOS- Eta motozale onak ere bai, hala eskatu ezkero!
      XANTI- Motozale onik ba al zagok, ba?
      KARLOS- Ez diok ondo begiratu horri, ezta?
      XANTI- Ez, ez zidak betarik eman!
      KARLOS- Ba, hurrengoan begiratuiok (begiratu iezaiok), ze ona, horixe duk ona! Jateko modukoa!

      18.3 Kristina

      (Taberna jendez gainezka dauka. Telefono deia jasoko du, eta denak bidaliko ditu)

      KRISTINA- Bai, esan? (...) Ezidak (ez iezadak) esan! (...) Eta non dago? (...) Oraintxe noa. (Tabernan dagoen jendeari) Aber, aber, zuek! Bukatu lehenbailehen konsumizioak, mesedez! Itxi beharra daukat! Urjentziazko kontu bat da!

      18.4 Xanti+Karlos

      (Tailerrean jarraitzen dute)

      XANTI- Orduan, zer esaten didak?
      KARLOS- Berriz esan behar al diat, Xanti? Badakik nik zer pentsatzen dudan: zaharra bota eta berria erosi!
      XANTI- Horixe duk errazena! Jode! Pertsonekin ere igual-igual egiten diagu: zera, zaharra bazterrera eta gaztea aurrera.
      KARLOS- Bizitzaren legea duk, hi!
      XANTI- Ba! Eta zaharra gaztea baino hobea bada, zer?
      KARLOS- Inork ez dik esaten zaharra ona ez denik, zaharra dela baizik!
      XANTI- Bale, bale, bale! Beno, orduan, zer, kotxea hemen uzten badiat, zer?
      KARLOS- Ba, egun batzutarako uzten badidak saiatuko nauk, baina ez diat gaztetuko!
      XANTI- Beste auto bat utziko al hidake, orduan?
      KARLOS- Esan nian baietz aurrekoan, ezta? Utziko diat, baina ez duk beste taxia izango. Hik ikusi!
      XANTI- Bale! Ostiralean edo, e?
      KARLOS- Beno! Ez duk egunik onena, asteburua gainean izanda.
      XANTI- Beno, hik ibili ezak asteburuan, zera, konprobatzeko.
      KARLOS- Konforme! Ekarridak (ekar iezadak) ostiralean!

      18.5 Xanti+neska unibertsitarioa

      (Taxi barruan, martxan... )

      XANTI- Ai, ama! Inbidia ematen didazue gazteok! Ez, ez dizut ukatuko,  hala da-eta.
      NESKA- Beno, zu ere gaztea izango zinen, ezta?
      XANTI- A, beno, txikita! Ni gaztea naiz oraindik, e?
      NESKA- Zuk esan duzu inbidiarena, ez nik!
      XANTI- Beno, gaur egun dauzkazuen aukerak nik izan banitu, mekaguen!
      NESKA- Beno, beste batzuk izango zenituen, ala?
      XANTI- Bai, beno, nik suertea izan nuen, gainera, ze nik txikitatik esaten nuen taxista izan nahi nuela, eta...
      NESKA- Ikusten? Nik astronauta izan nahi nuen, eta albaitaritza ikasten ari naiz!
      XANTI- Honbre, begira, begira! Hori ere ez da aukera txarra! Gustatzen zait nire ere.
      NESKA- Baina zuk suerte gehiago izan zenuen, orduan, nik baino. Nahi zenuena lortu zenuen!
      XANTI- Beno, hori ere, igual horrela begiratuta...(...) Eta, zer, oraindik oporretan?
      NESKA- Beno, denbora gutxirako.
      XANTI- Aprobetxatu ondo!
      NESKA- Saiatuko naiz. Hortxe uzten banauzu...
      XANTI- Zuk esan, zuk esan.
      NESKA- Bai, hor, begira! Edo, kasik, semaforo hau aprobetxatuko dut. Bai, hementxe, gorria dagoenez...
      XANTI- Bale, bale! Aprobetxatu, e, guapisima!

      18.6 Xanti+Kristina

      (Kristina tabernako pertsiana isten ari da. Kalean)

      XANTI- Zer, Kristina, nahikoa kaxa eginda, ala?
      KRISTINA- Ez, motel! Anaiak deitu dit! Ama ingresatu dutela!
      XANTI- Andakristo! Ez du ezer txarrik izango, ezta?
      KRISTINA- Ba, ez dakit nik. Ikusten denez, mareatuta-edo erori egin dela eta... badaezpada, ingresatzeko kontua.
      XANTI- Eramango zaitut, salto batean.
      KRISTINA- Ez, ez. Ezetz, lasai. Moldatuko naiz!
      XANTI- Ezetz ba! Ezetz ba! Aizu, zertarako daude, ba, lagunak? Tira, tira, igo, igo!

      18.7. Xanti+Kristina

      (Taxi barruan doaz, martxan. Semaforo batean jende piloa pasatzen)

      XANTI- Baina zer uste dute, ordea? (Bozina joko die Xantik)
      KRISTINA- Hartzazu (har ezazu) lasai, gizona! Pasako dira!
      XANTI- Aitona-amonak izango dira, baina semaforoa gorria daukate, e!
      KRISTINA- Niregatik lasai, behintzat! Lasai, Xanti! Amak ez du dagoen tokitik alde egingo!
      XANTI- Izan ere, ikusten al duzu horko hori? Ibili ere ezin, eta, hala ere, segi!
      KRISTINA- Eta laguntza daukanean, kontentu egoteko moduan!
      XANTI- Zer egingo ote dugu guk edade hoiretan, Kristina?
      KRISTINA- Guk? Bentaja bat daukagu, Xanti!
      XANTI- Zein?
      KRISTINA- Ez garela iritsiko!
      XANTI- Jode!

    • Lizentziatua

      Related audio
      Description

      19.1 Xanti+Olatz+Neska+Mutila

      (Xanti eta Olatz taxi geltokian dauden bitartean, kaminoaren beste aldetik korrika eta builaka datoz Eneritz eta Jon, Olatzen koadrillakoak. Ez da oso ondo ulertzen, halere, esaten dutena)

      NESKA- Olatz!!!! Olatz!!!
      MUTILA- Badakigu , iasta!!!
      NESKA-  Baietz, tia!
      MUTILA- Bukatu dugula!!!!
      XANTI- Apostu egingo nuke bi horiek ez datozela taxi bila!
      OLATZ- Zer, ba?
      XANTI- Buila egiteko moduagatik!
      OLATZ- Ba, ez ditut hemendik ondo ikusten!
      XANTI-Eta, non dituzu, ba, antiojuak, neska?
      OLATZ- Kotxean.
      XANTI- Ba, jantzi, zer esango nuke zuri builaka datozela!Ummm!

      19.2 Kristina+Pruden

      (Kristinaren tabernan. Jende gutxi. Lasai)

      PRUDEN- Atzo azkar itxi zenuen, Kristina.
      KRISTINA- Bai, joan egin behar izan nuen.
      PRUDEN- Horrelakoetan abisatu! Kaferik gabe geratu nintzen!
      KRISTINA- Bai, horixe! Ama ingresatu behar didaten hurrengoan telefonoz deituko dizut!
      PRUDEN- A, beno, ez nekien ezer.
      KRISTINA- Ez, ez da ezer, obserbazioan dago.
      PRUDEN- A!
      KRISTINA- Baina ospitaletik deitu zidaten eta, badaezpada, joatea erabaki nuen.
      PRUDEN- Beno, beno.
      KRISTINA- Eta gaur ere goiz samar itxiko dut. Abisatuta zaude!
      PRUDEN- Jarridazu (jarri iezadazu), orduan, doblea!

      19.3 Xanti+Olatz+Neska+Mutila

      (Toki berean. Neska-mutilek oso arrapaladan hitz egingo dute, batak bestea zapalduz, aztoratuta)

      OLATZ- Baina, zera, esan zuten, esan zuten, datorren astera arte ez zutela...
      MUTILA- Bai, tia, baina Bakarnerekin egon gara.
      NESKA- Eta berak esan digu. Seguru!
      OLATZ-Tabloian begiratu al duzue?
      NESKA- Ez, ez, kalean ikusi dugu!
      MUTILA- Eta kasu egin digu, eta esan du: aprobatu duzue!
      OLATZ- Aber, eta nirea nola dakizue orduan?
      MUTILA- Jode, tia, ba, berak esan digulako!
      OLATZ- Begira, hala ere, nik nota ikusi arte...
      NESKA- Segurua dela, seguru-seguru.
      MUTILA- Berak zuzendu ditu azterketak.
      OLATZ- Eta gu hirurok bakarrik?
      MUTILA- Ez, eta Leirek, Sintxanek...
      OLATZ- Eta Haritzek?
      NESKA- Ez digu esan, ez dakit, hori ez diogu galdetu, Jon!
      MUTILA- Ez, baina guk seguru!
      OLATZ- Entzuten al duzu Xanti?
      XANTI- Tira... entzun, entzun, bai, baina...
      OLATZ- Aprobatu egin dudala! Irakaslea naizela!!!
      XANTI- Zorionak, Olatz!
      OLATZ- Beno, baina notarik eta... erantzunik...
      NESKA- Ez, hori ez. Datorren astean.
      MUTILA- Jode, datorren astean, lasai!

      19.4 Xanti+Kristina+Pruden

      (Kristinaren tabernan. Jende gutxi)

      XANTI- Kristina, kafexka bat, eder horrek!
      KRISTINA- Baina, baina zer festa klase dabilkizue hor kanpoan?
      XANTI- Jode, zer festa! Galdeiozu (galde iezaiozu) honen alabari!
      PRUDEN- Zer gertatzen da nire alabarekin?
      XANTI- Mekaguen! Hi, karrera bukatu duela, laospera!
      KRISTINA- Zeinek, Olatzek?
      XANTI- Bai!
      KRISTINA- Jesus! Hori ospatu egin behar da!
      XANTI- Horixe! Ba, bi lagun etorri zaizkio oraintxe berria ematera.
      KRISTINA- E, zer, Pruden, ez al zara pozten?
      XANTI- Hau? Jode!
      PRUDEN- Bai, baina horixe zen egin behar zuena, ezta?
      XANTI- Hi, Pruden, mekagu...! Segizak (segi ezak) alabari zorionak ematera, derrepentean! Segi!
      PRUDEN- Niri ez zidak inork zorionak esaten lana ondo egiteagatik!
      XANTI- Jode! Kristina, jarriozu (jar iezaiozu) azukre gehixeago honi, ea pixka bat gozatzen den.

      19.5 Olatz+Neska+Mutila

      (Taxi geltokian jarraitzen dute)

      OLATZ- Beno, orduan, iganderako arazorik ez.
      NESKA- Ez, ez. Planak lehen bezala jarraitzen du.
      MUTILA- "Lo que pasa", orain arrazoi gehiago dauzkagula kristoren juerga egiteko!
      OLATZ- Aizu, eta besteekin geratuta al zaudete?
      NESKA- Bai, zortzi eta erdietan tren estazioan.
      MUTILA- Trenik egoten al da hain goiz?
      OLATZ- Ez badago, geuk jarriko dugu!
      MUTILA- Beno!
      NESKA- Hori da!
      MUTILA- E! E! Eta gero, etortzeko?
      OLATZ- Beno, hori han bertan ikusiko dugu.
      NESKA- Jode, tia! Gure bizitzako kilometrorik onenak izango dira.
      MUTILA- Bai.

      19.6 Xanti+Olatz+Pruden

      (Kristinaren tabernan)

      OLATZ- A, aita! Hemen al zaude?
      PRUDEN- Bai, goizaxogo etorri naiz.
      OLATZ- Aprobatu dut, aita! Irakaslea naiz!
      PRUDEN- Ondo da, baina lana aurkitu arte taxiarekin jarraitu beharko duzu.
      OLATZ- Bai, gizona!!! Eneritz eta Jon etorri dira esatera!
      PRUDEN- Beste zereginik ez zuten izango!
      OLATZ- A, eta iganderako plana egin dugu Kilometroetara joateko.
      PRUDEN- Olatz, igandean taxia tokatzen zaizu.
      OLATZ- Jo, aita, aprobatu dut eta lagun guztiak geratu gara.
      PRUDEN- Obligazioak dira lehendabizi, gero gerokoak.
      XANTI- Hi, hi, Pruden!! Ez zaidak justua iruditzen. Neska gazteak aprobatu eta oraindik...
      PRUDEN- Xanti, hi ez hadi sartu. Nik bazekiat zer den justua eta zer ez
      XANTI- Ikusten diat, ikusten diat.
      PRUDEN- Lanaren ondoren, nahi duena. Lehendabizi, lana!

    • Apustua

      Related audio
      Description

      20.1 Karlos+Ines

      (Ines bere Harleyaren gainean dago Karlosen tailerrean. Martxan jarriko du motorra)

      KARLOS- Nik uste, puntu-puntuan jarri dizudala.
      INES- Oraintxe egingo dut proba. Beno, ondo hitz egiten du, behintzat.
      KARLOS- Emantzazu (eman ezazu) buelta bat, eta gero etorri.
      INES- Horixe egingo dut. Oraintxe arte! (Eta badoa)

      20.2 Xanti+Olatz

      (Olatz bere taxian eserita dago, triste, eta Xanti inguratu, atea zabaldu eta ondoan eseriko zaio)

      XANTI- Hola, keai, polit hori!
      OLATZ- Kaixo, Xanti!
      XANTI- Zer, konpondu al zenuten etxean, zera, igandekoa?
      OLATZ- Konpondu? Ez al duzu Pruden ezagutzen oraindik?
      XANTI- Aspalditik!
      OLATZ- Gizon egoskorragorik!
      XANTI- Jode! Ez da egoskorra bakarrik!
      OLATZ- Ez horixe! Esan nion biharko bi turnoak nik egingo nituela, igandekoaren partez. Eta ezetz!
      XANTI- Izango ote da?
      OLATZ- Eta aste guztian zehar ordu gehiago sartuko nituela, nahi bazuen.
      XANTI- Eta horrela ere ez.
      OLATZ- Ama ere nire alde atera zen!
      XANTI- Alferrik, ordea!
      OLATZ- Bai, e! Alfer-alferrik dena! Eta nola alaba bakarra naizen, beste inor ez nire alde egiteko!
      XANTI- Olatz, ez kezkatu! Nik aurkituko dut soluzioren bat!
      OLATZ- Bai, aita atropellatzea ez bada!
      XANTI- Mekaguen, Olatz! Ez eman horrelako ideiarik, e!

      20.3 Xanti+Karlos+Ines

      (Xanti Karlosen tailerrera joan da printzesa uzteko asmotan)

      XANTI- Kaguensos! Hemen utziko diat, orduan.
      KARLOS- Konforme! Oraintxe begiratuko diat zer auto dagoen uzteko moduan.
      XANTI- Hi, niri ez gero edozer gauza utzi, e! Ni ondo ohituta nagok-eta!
      KARLOS- Egongo duk zerbait. Itxoinzak (Itxoin ezak)!
      (Ines sartuko da bere motoaren gainean. Kaskoa kendu eta...)
      INES- Ui, Xanti! Zu ere hemen!
      XANTI- Honbre, Ines!
      INES- Karlos ez dago?
      XANTI- Bai, esto, zera, oraintxe... Hori al da zure katxarroa?
      INES- Bai. Gustatzen?
      XANTI- Beno, ni ez naiz oso motozalea baina...
      INES- Esan zenidan zerbait bai.
      XANTI- Aizu, ez zenuen gaizki hartuko, ezta?
      INES- Ez, gizona! (Karlos inguratuko da) A, Karlos, oso ondo, e?
      KARLOS- Pozten naiz.
      KARLOS- Hi, Xanti, notizia txarrak!
      XANTI- Zer gertatzen da?
      KARLOS- Ez zeukaat orain eskura auto bakar bat ere!
      INES- Beno, nik utzi egingo zaituztet, e?
      XANTI- Bai, aio, Ines!
      INES- Aio, Xanti! Aio, Karlos! (Badoa)
      KARLOS- Ezagutzen al zenuten elkar?
      XANTI- Beno... ezagutu edo... Zera, taxi-emisoran aritzen duk.
      KARLOS- Joder!
      XANTI- Baina, hi! Beno, zer? Orduan, zer egin behar diat?
      KARLOS- Nahi baduk, astelehenean izango diat bat.
      XANTI- Beno, astelehenean ekarriko diat orduan, e?
      KARLOS- Ez, ez, ez. Asteburua hartzak (har ezak) jai, nik begiratuko zioat hireari eta aber astelehenean entregatzeko moduan daukadan. Eta bestela, astelehenean bestea utziko diat.

      20.5 Xanti+Ines

      (Xanti oinez doa kalean, eta Ines geratuko zaio ondoan motoarekin)

      INES- A zer faena, ezta?
      XANTI- Hobre, ez zaitut ezagutu ere egin kaskotzar horrekin! Ez dakizu ondo, jode! Ni nire printzesarik gabe, larru-gorritan bezala sentitzen naiz.
      INES- Ulertzen dizut, ni ere halaxe sentitzen naiz hau gabe.
      XANTI- Aidios, zer egingo diogu, ba? Beti badu zerbait gaixoak eta... Behingoagatik ondo begiratzen badio, ba, hobe, hobe.
      INES- Apropos etorri naiz.
      XANTI- Nora?
      INES- Zuregana.
      XANTI- A, bai, e? Nomejodas!
      INES- Ez, ba, norabait inguratzera nahi baduzu, eramango zaitut.
      XANTI- Estimatuta dago, Ines, baina katxarro horren gainean...
      INES- Aizu! Ondo eramaten dut, e?
      XANTI- Ez daukat zalantzarik, Ines! Baina oinez larru gorritan sentitzen banaiz, ez dizut kontatuko nola sentituko nintzatekeen moto baten gainean.
      INES- Ia, baina mototik motora aldea dago.
      XANTI- Baietz, ba! Baietz, ba! Etzazu (ez ezazu) gaizki hartu, baina joango naiz oinez, pauso galantak eginez.
      INES- Beno,  nahi duzun bezala.
      XANTI- Eta, zer, lanera, edo?
      INES- Ez, gaurkoa bukatu dut, eta ea noiz bukatzen den betirako!
      XANTI- Horixe da gogoa, neska!
      INES- Hamabost egun eman dizkiot neure buruari beste zerbait aurkitzeko!
      XANTI- Hamabost egun?
      INES- Bi aste barru ez naiz hor izango!
      XANTI- Ezetz! Zer apustu?
      INES- Afari bat?

      20.6 Xanti+Olatz

      (Taxi geltokian, kalean)

      OLATZ- Ez, Xanti, ez. Oso zintzoa zara, baina ezin dut onartu.
      XANTI- Nola ezin duzula onartu?
      OLATZ- Ez, ezin dut. Eskerrik asko, baina ez.
      XANTI- Baina zure aita baino egoskorrago jarri behar al duzu?
      OLATZ- Ez nuke nahi!
      XANTI- Jode, ba, orduan egina dago! Aizu, begira, zu: ni taxirik gabe nago, kotxerik gabe, e! Eta igandean, jode, Urretxura joan nahi dut!
      OLATZ- Baina ez zara inoiz Kilometroetara joan-eta!
      XANTI- Horregatik, ba! Noizbait joango beharko dut!
      OLATZ- Ba, joan trenean!
      XANTI- Bai, baita zera ere! Zera, taxista trenean? Besterik ez genuen behar, jode! Zuk eraman behar nauzu, Olatz, eta han ibili, e, atzera eta aurrera, eta niri etortzeko, zera, gogoak eman arte!

    • Auto berria

      Related audio
      Description

      21.1 Xanti+Karlos

      (Tailer mekanikoan)

      KARLOS- Esaidak (esan iezadak) ez dela egia, Xanti!
      XANTI- Baietz ba, Karlos! Zergatik esan behar diat, ba, nik gezurra?
      KARLOS- Taxia hartuta Urretxura? Ez duk egia!
      XANTI- Hi, Karlos! Taxistok ere izango diagu, ba, taxian ibiltzeko eskubidea, ezta?
      KARLOS- Ba! Hau ez zidak inork sinistuko!
      XANTI- Hi, ba, kontatzen lanik ez orduan, e!
      KARLOS- Taxista taxian, hi!
      XANTI- Hi, hi! Zera, autobusean! Notejode!  Zer, bertsoak ateratzea nahi al duk, edo zer? Beno, eta?
      KARLOS- Eta, zer?
      XANTI- Nire printzesa?
      KARLOS- A, beno, asteburuan, badakik, baina biharko ikusi...
      XANTI- Hi, hi, hi! Esaidak (esan iezadak) ez dela egia, e, Karlos!

      21.2 Xanti+Olatz+Pako

      (Xanti beste auto batekin iritsiko da taxi-geltokira)

      OLATZ- Esan dizut, Pako, hemen datorren gizon honengatik izan ez balitz, adios aurtengo Kilometroak Olatzentzat!
      PAKO- A, orain ulertzen! Xanti txofer.
      OLATZ- Ez, Pako. Xanti txofer, ez. Ni txofer, nik eraman nuen Xanti. Xanti izan zen atzoko nire bezero bakarra!
      PAKO- A! Zu eraman eta zu ekarri!
      OLATZ- Nik eraman eta nik ekarri, bera! Goizean joan ginen eta iluntzean itzuli, e, Xanti?
      PAKO- Ba, haserre dago.
      OLATZ- Zer da Xanti? Ez al genuen, ba, ondo pasa?
      XANTI- Bai, primeran, Olatz! Oso ederki!
      OLATZ- A, banengoen, ba, ni! Koadrilakoekin oso gustura ibili zinela iruditu zitzaidan.
      XANTI- Bai, bai, oso, zera, neska-mutil jatorrak ematen dute, bai.
      OLATZ- Eta, zer duzu, orduan?
      XANTI- Zer dudan? Ez al duzu ikusten non etorri naizen?
      PAKO- Ufff! A zer katxarro!
      XANTI- Kristorena, baina hau ez da nire printzesa, e!
      OLATZ- Uau, Xanti! Jende guztiak gaur zure taxira igo nahiko du!
      XANTI- Eta nola jaso behar ditut nik nire mezuak, e? Ez dauka-eta emisorarik!
      OLATZ- Karlosek ez dizu zurea konpondu, ezta?
      XANTI- Ezta begiratu ere! Ezta begiratu ere! Biharko egongo omen da! Biharko beti!
      PAKO- Beno, beno, hau polita da.
      XANTI- Bai, oso polita, Pako. Auto ederra, baina ez da nire Mertxe, hau ez da nire printzesa.
      PAKO- Beno, egun bat bakarrik, ez?
      XANTI- Ba, horixe esan behar diet, ba, nik ere nire bezeroei: etortzeko bihar!
      PAKO- Nahi baduzu nirea hartu ahal duzu, eta nik hori.
      XANTI- Et, et! Estimatzen diat, Pako. Moldatuko nauk!

      21.3 Xanti+Gizon ezezaguna

      (Taxi barruan. Xanti aurrean, atzean gizon ezezaguna. Serioa)

      GIZONA- Taxi ederra daukazu!
      XANTI- Bai, katxarro ederra da, bai.
      GIZONA- Oso berria, gainera. Ez du urtebete izango.
      XANTI- Ba, ez du izango, ez.
      GIZONA- Asko hondatuko da autoa lanbide honetan, ezta?
      XANTI- Beno, badakizu, badakizu...
      GIZONA- Sarri-sarri aldatzera behartuak egongo zarete.
      XANTI- Etzazula (ez ezazula) uste!
      GIZONA- Beti auto berrian inbertitzen.
      XANTI- Ez, ez, ez! Ez da derrigorrezkoa, e, keba! Kotxea ona izanez gero, eta mimo batzuk emanez gero...
      GIZONA- A, ia, ia. Baina hau berria da, eta ez da merkeenetakoa, ez horixe!
      XANTI- Ba, ez nizuke esango zer balioko ote duen.
      GIZONA- Eta erosi zenuenean?
      XANTI- Aizu, baina hau zer da, interrogatorioa, edo?
      GIZONA- Ez, ez. Jakin-mina besterik ez, gizona!
      XANTI- Ba, begirazu (begira ezazu), lasai egon zaitezen: kotxea ez da nirea. Tailerrean utzi didate hau, neurea konpontzen duten bitartean, eta...
      GIZONA- A, beno! Horrek lasaitzen nau! Hementxe, mesedez! Eta itxaron!

      21.4 Olatz+Pako

      (Taxi geltokian daude eta Xanti inguratzen entzungo dugu. Eta gizon ezezaguna taxitik jaisten ere bai)

      PAKO- Eta atzo ondo, e?
      OLATZ- Pako, esan dizut lehen ere primeran pasa genuela! Hara, hor dator Xanti!
      PAKO- Oraindik dago haserre.
      OLATZ- Bai, eta ez zaio pixka batean pasako. Ez, behintzat, bere printzesa konpondu arte.
      PAKO- Ba, auto hori da oso ona.
      OLATZ- Bai, baina ez da taxia, eta ez da berea.
      PAKO- Eta zure taxian, Xanti eta zu?
      OLATZ- Eta Jon, Eneritz eta Ane, denok batera joan ginen. Xantik esan zuen: total, behin biajea ordaintzen hasiz gero, zenbat eta gehiagok aprobetxatu, hobe! Jode, zer gizon ona den Xanti, Pako!
      PAKO- Bai, oso ona.

      21.5 Xanti+Gizon ezezaguna

      (Urrutixeago, kalean, entzungo ditugu hizketan Xanti eta bere bezeroa)

      GIZONA- Barkatu nire jakin-minak molestatu egin bazaitu.
      XANTI- E, Ez dago zer barkaturik, gizona!
      GIZONA- Beti pentsatu izan dut zuen lanbide hau oso gogorra dela eta...
      XANTI- Egoteko lasai! Egoteko lasai!
      GIZONA- Hainbeste ordu lanean eta hainbeste gastu!
      XANTI- Ba, gastuak ordaintzeko behinik behin iristen zaigu, e! Hori bai, zera, ordaintzen digutenean.
      GIZONA- A, egia. Barkatu! Zenbat da?

      21.6 Xanti+Pako

      (Kristinaren tabernan daude biak; ez dago jende asko)

      PAKO- Xanti, ondo Kilometroan?
      XANTI- Ba, zer? A, bai, bai, ondo, ondo. Esan diat, ez?
      PAKO- Olatz gustora?
      XANTI- Bai, bai, oso gustora, hi! Motiborik ez zian falta!
      PAKO- E? Motiboa?
      XANTI- Jode, Kilometrotara joan nahi, eta joan egin huan. Ez al da, ba, nahikoa?
      PAKO- A, hori? Bai, beno...
      XANTI- Hi, Pako! Barkaidak, Kristinari eskatu behar zioat enkarguak hartzeko. Hi, hala ere, hik ez duk, ba, hik interes bereziren bat izango Olatzekin, e?

    • Irratiko taxista

      Related audio
      Description

      22.1 Xanti+Jose Luis+Bixente

      (Kristinaren tabernan. Goiza. Oso bezero gutxi dago)

      JOSE LUIS- Egun on, Xanti!
      BIXENTE- Egun on!
      XANTI- Hola, keai! Hola, pareja! Zer, zer zabiltzate zuek hain goiz?
      JOSE LUIS- Zure bila, Xanti.
      BIXENTE- Bai, bai, pentsatzen genuen hemen aurkituko zintugula!
      XANTI- Ikusten duzue, hementxe nago, ba, bakar-bakarrik. Orain hemen jasotzen ditut aginduak.
      JOSE LUIS- Xanti, zerbait arraroa gertatzen ari da.
      XANTI- Ez, ez, lasai... Printzesarik gabe nagoela, besterik ez. Konpondu arte.
      BIXENTE- Ba, Jose Luisek esaten du, ba...
      JOSE LUIS- Jose Luisek ez du ezer esaten. Jose Luisek entzun egin du!
      BIXENTE- Eta, orduan, esaten du...
      JOSE LUIS- Nola "Gran Hermano"? Telebisiokoa?
      BIXENTE- Egun osoa kamarekin bizi diren horiena...
      XANTI- Aizue, aizue, pareja! Begira, lehendik ere nahikoa buruhauste badaukat, orain zuen asmakizunekin hasteko, e!
      JOSE LUIS- Ez da asmakizuna!
      BIXENTE- Izan ere, honek ezer esplikatzen ba al daki, ba?
      JOSE LUIS- Esplikaiozu (esplika iezaiozu), ba, zerorrek, horretan trebeagoa bazara!
      XANTI- Beno, zer demontre gertatzen da?
      JOSE LUIS- Irratian taxista bat entzuten da egunero!
      BIXENTE- Eta taxista horrek, taxista horrek Xanti du izena!
      XANTI- Zer disparate klase da hori?

      22.2 Xanti+Aintzane

      (Taxi geltokian)

      AINTZANE- Ai, Xanti!
      XANTI- Honbre!
      AINTZANE- Aspaldiko! (Bi muxu)
      XANTI- Aintzane! Hauxe bai sorpresa! Nolaz zu hemen, e?
      AINTZANE- Beno, zu pelukeriara azaltzen ez zarenez...
      XANTI- Ez naizela azaltzen? Jode, astero joaten naiz-eta!
      AINTZANE- Bai, baina ez ni bisitatzera. Ba hori, zu azaltzen ez zarenez, nik neronek etortzea erabaki dut!
      XANTI- Ba, jode, hauxe bai ez nuela espero!
      AINTZANE- Aizu, eguerdian libre izango al zara?
      XANTI- Libre? E, nola libre?
      AINTZANE- Libre, libre! Ba, libre!
      XANTI- Ba, ez dakit, ze printzesa tailerrean daukat eta Karlosek beste auto hau utzi dit, eta honek ez dauka emisorarik eta tailerrera joan beharko dut, ea konpondu ote duen edo...
      AINTZANE- Xanti! E! Xanti! Ez urduri jarri!
      XANTI- Ez, ez, ez.
      AINTZANE- Pelukeriara etortzea nahi nuke.
      XANTI- Ni pelukeriara?
      AINTZANE- Bai, nire bila, bobolioa!
      XANTI- Andakristo! Bien, bien, bien!
      AINTZANE- Ni lanetik ateratzeko orduan han zain egotea, alegia.
      XANTI- Bale, bale!
      AINTZANE- Lagun batekin geratu bainaiz bazkaltzeko, eta...
      XANTI- A, bien, bien, beno, ondo. Lagun batekin, e? Bien, bale! Esto, beno, lasai, joango naiz, Aintzane. Zer ordutan?
      AINTZANE- Ordu bietan?
      XANTI- Bale! Han izango naiz ordu bietan. Nire kontu!
      AINTZANE- Bale, ba! Gero arte, Xanti,e! Eskumuinak Serafinari!
      XANTI- Bai, zure partetik!
      AINTZANE- Aio!

      22.3 Xanti+Karlos

      (Tailerrean)

      XANTI- Mekaguenlaindia! Ez diat onartuko, Karlos! Ez, ez! Arratsalderako behar diat kotxea!
      KARLOS- Hi, Xanti, esan diat arratsalderako ezin izango dudala!
      XANTI- Jode, ba, bihar goizean lehendabiziko ordurako orduan!
      KARLOS- Tira, saiatuko nauk!
      XANTI- Et, et, et! Saiatuko nauk, ez! Behar diat! Jode, ez al haiz konturatzen emisorarik gabeko taxista, zera, llabeinglesarik gabeko mekanikoa bezala dela! Jode, ezin diat ezer egin!
      KARLOS- Ba, auto eder askoa utzi diat, ba!
      XANTI- Bai, ederra bai, baina inutil hutsa!
      KARLOS- Gutxienez ederra.
      XANTI- Bihar goizerako egina ez bazagok, beste tailer batera eramango diat!

      22.4 Xanti+Aintzane

      (Taxi barruan doaz. Aintzane ondoan eserita)

      AINTZANE- Ba, nik uste asko irabazi duzula aldaketarekin!
      XANTI- Itxuraz bai, baina, aizu, hau ez da nire Merzedes, hau ez da nire printzesa!
      AINTZANE- Ondo leiala zara!
      XANTI- Printzesarekiko.
      AINTZANE- Bakarrik.
      XANTI- Horixe!
      AINTZANE- Banengoen ba... Oso gizon leial gutxi geratzen da bazterretan!
      XANTI- Zer, asko ezagutzen al dituzu, ba?
      AINTZANE- Beno, bakarren batzuk bai. Baina inor ez astero-astero amaren aginduak zuk bezain zintzo betetzen dituenik!
      XANTI- Astero? Astero esan al duzu? Jode, Serafinarekin bizi denak egunero egon behar izaten du bere agindutara, neska!
      AINTZANE- Ba, badakizu zer egin.
      XANTI- Zer?
      AINTZANE- Ez berarekin bizi.
      XANTI- Beno, Aintzane! Zera, ez dugu txorakeriak esaten hasi behar, e!
      AINTZANE- Dirua kobratzen duzunean, igual...
      XANTI- Zer, zer diru?
      AINTZANE- Xanti, herri honetan dena jakiten da!
      XANTI- Ikusten dut bai!

      22.5 Xanti+Jose Luis+Bixente

      (Taxi geltokian daude zain jubilatuak. Orduantxe iritsiko da Xanti)

      JOSE LUIS- Hortxe dator!
      BIXENTE- Bai, bai, ikusten dut!
      JOSE LUIS- Utzi niri hitz egiten, e? Bazterrak gehiago nahastu gabe.
      XANTI- (Inguratuz) Zer, hemen al zarete berriz ere, pareja?
      JOSE LUIS- Euskadi Irratian, Xanti, Euskadi Irratian hitz egiten du egunero taxista batek.
      XANTI- Jose Luis, esan dizut lehen ere egun txarra daukadala, e!
      JOSE LUIS- Ez zizuten, ba, mikrofonoren bat-edo jarriko?
      BIXENTE- Zuk jakin gabe esan nahi du.
      XANTI- Bai, bai. Ikusten al duzue auto hau, e? Konturatuko zineten ez dela betikoa, ez dela nire Mertxe?
      JOSE LUIS- A, egia da, gainera!
      XANTI- Ba, mikrofonoz josita dago! Eta nik esaten dudan guztia entzuten da.
      BIXENTE- Akabaramos!
      JOSE LUIS- Horrela bai! Akabo misterioa!
      XANTI- Zer, lasai geratu al zarete orain?
      JOSE LUIS- Ba, bai!
      BIXENTE- Aizu, Xanti, eta guk... guk esaten duguna ere entzun egiten al da?
      XANTI- Den-dena, Bixente. Beraz, ondo zaindu zuen hitzak hemendik aurrera!

    • Zuzendaria bera

      Related audio
      Description

      23.1 Xanti+Serafina

      (Serafinak Euskadi Irratia jarrita dauka. Goizeko albisteak. Sukaldean)

      XANTI- Zer irrati entzuten ari zara, ama?
      SERAFINA- Egun on, lehendabizi, Santiago!
      XANTI- Bai, egun on, bai. Eta zer irrati entzuten ari zara?
      SERAFINA- Nola zer irrati entzuten ari naizen? Euskadi Irratia, jakina!

      XANTI- Eta beti Euskadi Irratia entzuten al duzu?
      SERAFINA- Hara bestea! Eta zuk zer entzuten duzu, ba, taxian?
      XANTI- Nik, beno, ba, denetik, badakizu, segun nor igotzen den eta...
      SERAFINA- Taxia zurea da, ezta?
      XANTI- Bai, hala izango da, bai.
      SERAFINA- Ba, orduan zuk nahi duzuna jarri behar zenuke.
      XANTI- Ai, ez zenuke zuk karrera handirik egingo taxista bezala, ama!
      SERAFINA- Konpondu al dizute?
      XANTI- Keba! Oraintxe noa Karlosengana!
      SERAFINA- Mekaniko horiekin beti igual ibili beharra ere bada gero!
      XANTI- Ama!
      SERAFINA- Zer?
      XANTI- Eta Euskadi Irratian azkenaldian ezer arrarorik entzun al duzu?
      SERAFINA- Arraroa? Zer esan nahi duzu?
      XANTI- Ez dakit, ba, zerbait, horrela, berria, desberdina.
      SERAFINA- Ez, betikoa da, nik dakidala!
      XANTI- Umm, beno.

      23.2 Xanti+Kristina

      (Kristinaren tabernan, goizez)

      KRISTINA- Ez zaitez horrela jarri, Xanti, konponduko dizu-eta!
      XANTI- Konpondu? Taxi berria egiteko denbora izan du, zera, ganoragabeko horrek!
      KRISTINA- Baina autoa utzi dizu zurea itzuli arte!
      XANTI- Horixe besterik ez nuen behar! Zera, neurea konpondu ez eta bestea kentzea! Kristina...
      KRISTINA- Lasai, Xanti, bizitzan badaude gauza inportanteagoak.
      XANTI- Bai, hasi zaitea (zaitez) zu ere irratiko Xanti horren kontuekin.
      KRISTINA- Zer irrati eta zer Xanti? Gure amaz ari nintzen.
      XANTI- A, barkatu, Kristina! Ez nintzen akordatzen. Barkatu! Ez nabil oso umore oneko gaur, e!
      KRISTINA- Konturatuta nago, bai.
      XANTI- Eta, zer, zer moduz?
      KRISTINA- Ni oso ondo! Ez zu bezain petral, behintzat!
      XANTI- Ei, ei, ama esan nahi nuen.
      KRISTINA- A, ama? Ondo, ondo. Itxuraz ondo, baina ingresatuta oraindik.
      XANTI- Ea ba, ea ba, ea ba! Beno, ni banoa, ea norbait inguratzen den geltokira. A, begira zein datorren! Hola, keai, Pako!

      (Gurutzatu egingo dira tabernan. Pako barrura dator, Xanti kanpora)

      23.3 Pako+Kristina

      PAKO- Kaixo! Bazoaz, Xanti?
      KRISTINA- Badoa bai. Kafea?
      PAKO- Bai, mesedez!
      KRISTINA- Gozoa dabil, ba!
      PAKO- Normala da.
      KRISTINA- Ala normala dela! Hementxe nago ni! Eguneroko lanaz gain, amarena eta, gainera, Xantirentzako enkarguak hartu behar orain! Eta kexatu al naiz, e? Kexatu al naiz ni, Pako? Eta egun osoan marmarka aritzeko adina motibo dauzkat, e!
      PAKO- Beno, bai, Kristina.
      (Tabernako telefonoa joka)
      KRISTINA- A! Orain ere baietz izan zentraletik? Bai? Bai! Bai, Ines! Oraintxe joan da taxira. Esango diot. Bai, nire kontu!
      PAKO- Ines zen, bai?
      KRISTINA- Bai, Pako, bai. Esaiozu (san iezaziozu), mesedez, Xantiri Euskadi Irratian bere zerbitzua behar dutela!

      23.4 Xanti+Kristina

      (Xanti tabernan sartuko da berriro)

      XANTI- Ia, zer adarjotze klase da hau, Kristina?
      KRISTINA- Zer?
      XANTI- Zer esan dit Pakok?
      KRISTINA- Nik ez dakit Pakok zer esan dizun zuri, baina nik esan diot Euskadi Irratian behar zaituztela esateko.
      XANTI- Beno, beno, e, Kristina! Aspalditik ezagutzen dugu elkar, e!
      KRISTINA- Horixe! Bestela uste al duzu zuri faborea egiten ariko nintzenik?
      XANTI- Bien, bien. Nork deitu du?
      KRISTINA- Xanti, egun batzuk jai hartu behar zenituzke.
      XANTI- Besterik ez dugu behar!
      KRISTINA- Nork deitzea nahi duzu? Inesek deitu du!
      XANTI- A, baina... egiatan ari al zara?
      KRISTINA- Hara, ez! Begira, gaua ospitalean pasa dut, goizeko seietatik kafeak jartzen ari naiz eta tarte hauxe aprobetxatu dut zuri adarra jotzen hasteko. Zer iruditzen zaizu?

      23.5 Xanti+Odile Kruzeta

      (Taxi barruan doaz. Odile atzean eserita)

      XANTI- Ba, egia esango dizut, e! (Ondoan doan autoari) Segizak (segi ezak), segizak! (Atzeko bidaiariari) Hasieran ez dut sinistu (sinetsi) enkargua benetakoa zenik ere.
      ODILE- A, ez?
      XANTI- Ez, ez, ez!
      ODILE- Inoiz ez al zaizu egokitu Euskadi Irratira etortzea?
      XANTI- A, bai, bai, askotan. Ez da lehendabiziko aldia, baina gaur, zera, esto... zuk Euskadi Irratian bertan egiten al duzu lan?
      ODILE- Bai!
      XANTI- Orduan, zerorrek, igual, igual argituko didazu.
      ODILE- Ez dakit, ba! Segun zer jakin nahi duzun.
      XANTI- Baina zu, osea, zer zara, zer? Periodista edo besteetakoa edo, teknikakoa edo?
      ODILE- E... beno... esan dezagun...
      XANTI- Igual dio, igual dio. Zera esan didate, aizu, Euskadi Irratian taxista baten kontuak ematen dituzuela.
      ODILE- Ondo esan dizute, bai! Egunero, e! Orain hilabete-edo hasi ginen.
      XANTI- Hara, hara! Eta taxista horrek Xanti duela izena.
      ODILE- Bai, Xanti du izena
      XANTI- Mekaguensos! Baita nik ere!
      ODILE- Hara! Zer kasualitatea!
      XANTI- Bai, kasualitatea, bai, bai. Eta zera, eta nondik ateratzen dituzue kontu horiek edo?
      ODILE- Ba, bizitzatik bertatik. Beno, zehatz-meatz ez nizuke esango, e! Talde bat ari da horretan lanean eta haiek arduratzen dira...
      XANTI- Bale, eta, beno, jakina, zuk ez duzu jakingo, zu teknikoa baldin bazara, ba...
      ODILE- Ez! ni... ni... Odile Kruzeta naiz.
      XANTI- A, Odile Kruzeta. Bien, bien! Urte askotarako, aizu!
      ODILE- Euskadi Irratiko zuzendaria.
      XANTI- E? Jode! Galdetzen hasita, ez diot, ba, nik edozeini galdetu orduan! Jode! Zuzendaria, "oye"!

    • Printzesarik gabe

      Related audio
      Description

      24.1 Xanti+Kristina

      (Kristinaren tabernan, telefonoak joko du. Jende asko dago)

      KRISTINA- Banoa! Banoa! Zergatik jotzen du telefonoak beti gutxien komeni zaidanean?
      XANTI- Zu zirikatzen disfrutatzen duelako izango da!
      KRISTINA- Eta ez da bakarra, ezta? Bai? Bai, hemen dago. Bai, esango diot jartzeko. A! Beno, konforme, nire kontu.
      XANTI- Zer, enkarguren bat?
      KRISTINA- Bai. Kafetxo bat jarriko dizut?
      XANTI- Nor zen? Ines?
      KRISTINA- Ez...
      XANTI- Ez didazu esango Inesek beste lan bat topatu duenik, ezta? E? Afaria daukagu jokoan!
      KRISTINA- Ez, ez. Kafetxo on bat jarri eta esango dizut.
      XANTI- Zer gertatzen da?
      KRISTINA- Ezer ez.
      KRISTINA- Torizu (Tori ezazu), kargatua.
      XANTI- Eskerrik asko!
      KRISTINA- Zuri gustatzen zaizun bezalakoa.
      XANTI- E, Kristina...
      KRISTINA- Esto... Karlos zen!
      XANTI- Bazen garaia! Konpondu al du nire printzesa?
      KRISTINA- E, beno... pasatzeko bihar.
      XANTI- Zer?
      KRISTINA- Gaur ondoezik etxean geratu dela!
      XANTI- Jode! Nik sendatuko dut hori harrapatzen dudanean! Mekaguenla...

      24.2 Xanti+Olatz

      (Taxi geltokian daude. Arratsaldea da)

      OLATZ- Xanti, mekaniko gizarajoek ere izango dute, ba, gaisotzeko eskubidea!
      XANTI- Bai, horixe! Eta nahiago nuke medikuak bihar begiratuko diola esatea! Eta bihar, etzi egingo duela eta etzi, etzidamu! Orduan konturatuko litzateke.
      OLATZ- Ez konparatu osasuna eta...
      XANTI- Eta zer? Nire taxiaren osasuna? Aizu, niretzat biak dira inportanteak, e!
      OLATZ- Bai, Xanti, baina ezin denean ezin da, eta orduan...
      XANTI- Konforme, konforme, e! Ez hasi zu ere, zera, sermoigintzan, e! Baina zuetako edonor ikusi nahi nuke nire egoeran! Ba al dakizu gaur zenbat karrera egin ditudan?
      OLATZ- Ba, ez!
      XANTI- Ba, oraintxe esango dizut.
      OLATZ- Egun batzutako kontua da, Xanti.
      XANTI- Bai, egun batzutakoa, baina azkenaldi honetan denek lelotzat hartzen nautela pentsatzen hasita nago, ba.
      OLATZ- Aizu, eta zergatik esaten duzu hori?
      XANTI- Jode! Atzo bertan, Euskadi Irratiko zuzendari horrek jakin nahi nuke zer pentsatu zuen! Xantiri buruz galderak egiten ni, nori eta, zera, zuzendariari berari! Taxista lelo bat naizela pentsatzen ariko da.
      OLATZ- Bai, seguruenik ez du lorik egingo zurekin pentsatzen, zera!
      XANTI- Aizu, "oye"! Ez, baina ez didazu esango kasualitatea ez denik, e! Nor eraman beharko eta... Joe! Hori niri bakarrik gertatzen zait.
      OLATZ- Berezia zarelako, Xanti.
      XANTI- Bai horixe, berezia. Zera! Aizu, ba, taxistak bereziak garela esan zidan, e!
      OLATZ- Ez denak, ordea. Batzuk zarete bereziak. Ale, kafetxo bat?
      XANTI- Et, et, et. Gaurko kupoa beteta daukat nik.

      24.3 Kristina+Olatz

      (Kristinaren taberna orain lasaiago dago)

      KRISTINA- Ez zaitez kezkatu, Olatz, udazkeneko depresioa izango du.
      OLATZ- Ai, ez du bururik altxatzen! Eta Xanti ez da horrelakoa!
      KRISTINA- Ai, ez dela horrelakoa! Printzesarik gabe uzten duten bakoitzean horrela jartzen da, eta zenbat eta urte gehiago, okerrago. Badakizu 40 urtetako krisia eta...
      OLATZ- Zer?
      KRISTINA- Beno, adina ere garrantzitsua izaten dela horrelakoetan. Eta gizarajoari hainbeste gauza gertatzen ari zaio, gainera...
      OLATZ- 40 urtetako krisia esan duzu?
      KRISTINA- Bai, hala esaten dute.
      OLATZ- Xantik 40 urte al ditu?
      KRISTINA- Paseak izango ditu honezkero.
      OLATZ- Paseak?
      KRISTINA- Beno, baietz uste dut. Beno, ez dakit seguru, baina...
      OLATZ- Baina 40 urte bakarrik?
      KRISTINA- Hara bestea! Eta zenbat uste zenuen, ba?
      OLATZ- Ez dakit, Kristina, baina gehiago.
      KRISTINA- Zuk kontu egizu (egin ezazu) zure aita eta berea elkarrekin lan egindakoak direla.
      OLATZ- Bai, bai, baina...
      KRISTINA- Ba, hortxe-hortxe, ez dakit. Izan ditzake berrogeita hiru-lau, ez askoz gehiago!
      OLATZ- Ba, begira, apustu egingo nuen, zera, gehi...
      KRISTINA- Ixo, ixo, hemen dator-eta! Eta hitzik ere ez honetaz, e? Besterik ez du behar gizarajoak!

      24.4 Xanti+Serafina

      (Etxeko sukaldean, afaltzen. Euskadi Irratian klasikoak entzuten dira)

      SERAFINA- Umea, oso gutxi afaldu duzu. Izan ere, asko esan eta gutxi egiten duten horiekin... Neroni joango naiz mekaniko horrengana, ez badizu bihar bertarako zure taxia konpontzen! Mutil gizarajoa horrela eduki egin behar da gero!
      XANTI- Lasai, ama, konponduko du. Hori esan zidan!
      SERAFINA- Bai, esatea erraza da, egitea da hemen zaila!
      XANTI- A, e, zera, ez nizun esan, zera, atzo Euskadi Irratiko zuzendaria eraman nuen taxian.
      SERAFINA- Etzazu (ez ezazu) esan! Bai, ala?
      XANTI- Bai, bai, bai!
      SERAFINA-  Eta galdetu al zenion Euskadi Irratiko taxista horri buruz?
      XANTI- Zer, zuk ere ezagutzen al duzu, ba?
      SERAFINA- Ezagutuko ez dut! Zeinek ez du ezagutzen?
      XANTI- Jode! Neronek!
      SERAFINA- A, beno!
      XANTI- Eta, aizu, zera, Xanti omen du izena!
      SERAFINA- Bai. Bai gizon jatorra, zintzoa, leiala. Eta ez dakizu zer ateraldiak!
      XANTI- Nire modu-modukoren bat izango da, orduan.
      SERAFINA- Ez du izenak egiten izana!
      XANTI- Ez, baina...
      SERAFINA- Ez du zure antzik ezertan! Ezertan ez, e?
      XANTI- A, ba lasaitzen naiz, ba, ze, aizu, kezkatzen hasita nengoen, e!
      SERAFINA- Beno, Xanti! Hark, gutxienez, badauka zer kontatua! Zurekin hasiko balira, bi egunetan akabo radionobela, umea! Ale, segizazu (segi ezazu) lotara!

    • Istripua

      Related audio
      Description

      25.1 Xanti

      (Taxi barruan doa bera bakarrik. Aldamenetik autobusa sartuko zaio)

      XANTI- Hi, Baboa! Ez al duk ikusten nora hoan, ala? Eta eman egingo zidak, gainera! Hi!!!! Zer tonbolatan eman diate hiri karneta? Mekaguen, eman egingo didala, ba! Hi,  baina noiztik uzten diete tximuei autobusak...? Mekaguenlaindia! (Elkar joko dute azkenean)

      25.2 Xanti+Autobus gidaria

      (Kale erdian daude. Sekulako ataskoa eratzen ari dira)

      XANTI- Mekaguenlaindia, esandakoa! Azkenean eman egin zidak, la...!
      GIDARIA- Hi, sentitzen diat.
      XANTI- Sentitzen diat esaten al duk? Hi, baina, ez al huen bozina entzuten edo zer kristo gero? Mekaguen...
      GIDARIA- Iruditu zaidak, baina...
      XANTI- Iruditu! Urrutitik ikusi haut, gainera, etortzen! Baboa, hi!
      GIDARIA- Apartatzea huen!
      XANTI- Babo arraoia! Gainetik hori entzun behar! Apartatu!
      GIDARIA- Barkazak (barka ezak), barkazak, hi!
      XANTI- Mekaguenlaletxe! Hi zer, Ondo al hago?
      GIDARIA- Bai, bai, ondo nagok!
      XANTI- Mekaguensos!
      GIDARIA-  Hemen, kopetan hartu diat kolpea, baina... bai, ondo nagok.
      XANTI- Baina hi nora begira hindoan?
      GIDARIA- Puntual iritsi nahi nian geltokira, lehendabiziko lan eguna diat, eta...
      XANTI- Ba, mekaguen, uste diat gaur ez haizela puntual iritsiko.
      GIDARIA- Aberia handia egin al diat?
      XANTI- Aberia? Ez diat oraindik begiratu. Aber! Dedio! Karlosek hau ikusten duenean! Mekaguensos!
      GIDARIA- Autobusak ez zeukak ezer, ikutu bat besterik ez.
      XANTI- Mekaguenla... Bale!!! Hi, kotxeak bazterrera kendu beharko dizkiagu, bestela...
      GIDARIA- Paperak egin arte itxoitea hobe, igual, ez?
      XANTI- Ez al duk ikusten zer festa antolatzen....? "Esperate, oye, chocholo!"
      GIDARIA- Horiek ere itxoin dezatela!
      XANTI- Bai, bai. Nirea apartatuko diat pixka batean, tartetik pasatzeko, ze... "Pasate ahora! Todo libre!" Anormala, hi!

      (Auto barrura sartuko da eta abian jartzen saiatuko da. Alferrik. Irten egingo da berriro)

      XANTI- Benga, ba! Orain ez zidak arrankatu nahi! Mekaguen! (Bozina joka ari direnei buila eginez) Alferrik ari zarete! Pazientzia pixka batekin hartu beharko duzue.
      (Sirena hotsa inguratzen hasiko da)
      GIDARIA- Hi, hor zatozek!
      XANTI- Ba, orain bai itxaron beharko dutela, autobus-gidari nobatoa eta taxirik gabeko taxistaren paperak egin arte! Eta, luze joko digula uste diat, e!

      25.3 Serafina+Feli

      (Serafina sukaldean ari da, irratia piztuta. Tinbrea joko diote. Atea zabaltzera joango da)

      SERAFINA- Ui, Feli! (Bi muxu)
      FELI- Kaixo, Serafina!
      SERAFINA- Ui, kaixo! Hauxe bai ezustekoa! Zer zabiltza?
      FELI- Ez zintudan, ba, lanean harrapatuko?
      SERAFINA- Ba! Lanak zenbat eta gehiago egin, gehiago egiteko. Badakizu nola izaten den.
      FELI- Paseatzera atera naiz eta...
      SERAFINA- Bai, pasa, pasa, Feli, pasa. Sukaldean ari nintzen.
      FELI- Zertan ari zinen? Laguntzea nahi duzu?
      SERAFINA- Keba, neska!
      FELI- Lagunduko dizut, benetan.
      SERAFINA- Bai, lanean lagundu egiten ez duenak, traba egiten du. Beraz, akabo gaurkoz lanak. Jarriko dizut kafetxo bat.
      FELI- Deskafeinatua, mesedez! Beno, baldin badaukazu.
      SERAFINA- A bai! Besterik ez da hartzen etxean! Segituan, e! Bitartean, Feli, pasa gela berderaino. Zure etxean zaude, Feli!

      25.4 Xanti+Autobus gidaria

      (Kalean jarraitzen dute, baina trafikoa badabil haruntza eta honuntza)

      XANTI- Laindia! Hau bai ona irratiko beste, beste taxista horrentzat!
      GIDARIA- Zer, barkatu?
      XANTI- Ez, ez, ez. Nire gauzak, gazte! Lasai!
      GIDARIA- Beno, ba, dena argi geratu da, ezta?
      XANTI- Beno, bai! Orain, zera, seguruak jarri beharko dute elkarrekin harremanetan, e?
      GIDARIA- Uste dut nire lan berria hasi den egun berean amaituko dela.
      XANTI- Keba, motel! Ez hadi horrela jarri! Etzak (ez ezak) disgusturik hartu, gizona! Lehendabiziko egunean kolpe txiki bat zer da, ba? E?
      GIDARIA- Hori nagusiari galdetu behar!
      XANTI- Jo, marka duk gero! Taxia tailerrean duen taxistak eta autobusa estrenatzen duen autobus gidariak elkar jo behar! Hi, jode! Eta ertzainak agertu, eta haiek ere nobatoak, hi! Jode! Hau sinistuko duenik ez zagok, motel!
      GIDARIA- Hor zain egon direnek sinistuko zuten ondo! Zenbat denbora egon behar izan ditek?
      XANTI- Ba, ez zekiat, baina puska batean bai, behintzat, ertzainari esan diodan arte: "oye, oye, oye, eta autoak erretiratuko bagenitu?" Akordatzen al haiz zer aurpegi jarri duen?
      GIDARIA- Bai, bai. Hark bozinazoak entzun ere ez zizkian egiten nerbioekin.
      XANTI- Hura ere erdi-baboa. Eskerrak oraindik umorea geratzen zaigun! Eta, eta Gurutze Gorriko praktikantea? Hura ere praktiketan zegoela.
      GIDARIA- Hura bestea!
      XANTI- Jode! Okerrena, bihar jai... Mekaguensos, bihar jai dela! Karlosek tailerra itxia izango dik!

      25.5 Xanti+Serafina+Feli

      (Gela berdean kafea hartzen ari dira Serafina eta Feli)

      FELI- Pentsatzen aritu naiz, Serafina. Tarotarena bukatu zaigu.
      SERAFINA- Ba, bai, konforme nago.
      FELI- Begira zer aurkitu dudan (Liburu bat aterako du poltsatik) "Nola jarri harremanetan zure arbasoekin".
      SERAFINA- Ea, utzi! Beno, interesantea ematen du, ezta?
      FELI- Botaiozu (bota iezaziozu) bistadizo bat. Niri asko gustatu zait eta ikasteko prest nago.
      SERAFINA- A, ba, ni ere bai, e? Aizu, gogoa daukan ikasleak ez daukanak baino gehiago ikasten du, ezta?
      FELI- Eta ez du zaila ematen.
      SERAFINA- Arituz arituz ikasten da edozer gauza.
      FELI- Horregatik, ba! Ea, ea zer iruditzen zaizun.
      (Kanpoko atea zabalduko du Xantik)
      SERAFINA- Feli, gorde, gorde orain, e, Xanti dator-eta.
      FELI- Gordezu (gorde ezazu), Serafina, eta begiratu ahal duzunean.
      SERAFINA- Xanti!! Xanti!! Zu al zara?
      XANTI- Ez! Zera, bere espiritua!
      SERAFINA- Zer????
      XANTI- Ezer ez, ama! Ni naizela! Ezer ez!

    • Tailerrean

      Related audio
      Description

      26.1 Xanti+Ines

      (Xanti kalean oinez doa. Goiza da. Trafiko dezente dabil. Ines inguratuko zaio bere motoan. Kaskoa jantzita hitz egingo dio)

      INES- Xanti!!!! Xanti!!
      XANTI- Zer? Ines? Joe, ez zaitut kaskoarekin ezagutu, guapisima! Zer moduz? Aspaldiko! Ez, ez, ez kendu, ez kendu, lasai!
      INES- Ondo, ondo. Zer zoaz, Karlosengana?
      XANTI- Ba, bai. Jakingo duzu istripuarena, e?
      INES- Bai, zerbait esan didate, bai. Oraintxe zaude ederki: zaharra hondatuta eta eta berria kolpatuta, ezta?
      XANTI- Oraintxe esan duzu! Horrelako zerbait, bai, bai.
      INES- Benga, igo! Eramango zaitut!
      XANTI- Zer, motoa? Estimatuta dago, Ines. Ez, ez. Baina paseatuz nahiago dut, lasai, lasai.
      INES- Beno, nahi duzun bezala! Baina nahi baduzu, ni ere haruntza noa, e!
      XANTI- Ez, ez, ez. Eskerrik asko, Ines!
      INES- Ale ba, gero arte!
      XANTI- Ea, ea printzesa gaur bertan ematen didan!
      INES- Aber, aber, ba! (Badoa)
      XANTI- (Bere kasa) Bestela ezin izango zaitut entzun emisoratik-eta!

      26.2 Ines+Karlos

      (Tailerrean)

      INES- Xanti ikusi dut honuntzakoan.
      KARLOS- Badaukat nik ere ikusteko gogoa! Autorik onena utzi nion! Tailerrean neukan onena. Ikusi nahi al duzu nola utzi dion muturra?
      INES- Aizu, tio, ezta apropos egin balu ere!
      KARLOS- Merkea aterako zait broma!
      INES- Berea garaiz konpondu izan bazenio, ez zenuen arazorik izango!
      KARLOS- Ines, Xantiren katxarro hori konponduko duen mekanikorik ez dago.
      INES- Mekaniko ona bazina...
      KARLOS- Ez naizela esan nahi al didazu?
      INES- Ez, ez, ez. Ez dut hori esan. Bakarrik esan dut ona bazina, konponduko zenukeela.
      KARLOS- Baina zuk ba al dakizu zenbat urte dituen traste horrek?
      INES- Ba, ez, ez dakit, baina badakit nire honek asko izaten dituenean ere, ondo zaintzea nahiko dudala.
      KARLOS- Eta nik ondo zainduko dizut, hori badakizu zuk.
      INES- Hala espero dut. Bestela ahaztu nirekin.
      KARLOS- Ez, neska! Karlosek konponduko ez duenik ez da sortu oraindik.
      INES- Ea, ba, Xantirenarekin ere gauza bera egiten duzun eta gaur bertan jartzen diozun. Aio! (Badoa)
      KARLOS- Ezta bere bizkarzaina balitz ere! Hori da enpeinua, hori!

      26.3 Xanti+Aintzane

      (Itsas-ertzean doa paseatuz Xanti)

      AINTZANE- Xanti!
      XANTI- Andadios! E! Hola, keai, Aintzane!
      AINTZANE- Maitemindutako gazte bat ematen duzu, gizona!
      XANTI- Bai, horixe! Ez baitaukat nik aurreragoko buruhausterik! Jode!
      AINTZANE- Maitasuna baino inportanteagorik, esan nahi duzu?
      XANTI- Bai, bai, bai. Horixe, horixe!
      AINTZANE- Eta, zer zabiltza?
      XANTI- Ba, hementxe. printzesaren bila nindoan, eta depaso, pues, zera, pixka bat paseatzeko aprobetxatu dut, bai.
      AINTZANE- Motel, motel! Printzesa gora eta printzesa behera! Ea benetakoa noiz topatzen duzun!
      XANTI- Bai, ba, beno, zera, nik nahikoa dut nirearekin, e! Eskerrik asko!
      AINTZANE- Edo erregina, igual.
      XANTI- Uztazu (utz ezazu), Aintzane. Erreinu bakarrerako gehiegi dira erregina eta printzesa. Beno, esto, zera, egun ona izan, e!
      AINTZANE- Bai, agur!
      XANTI- Adio!

      26.4 Xanti+Ines

      (Itsas ertzean jarraitzen du, Inesek urrutitik buila egingo dio)

      INES- Xanti!!!
      XANTI- Honbre, Ines! Gaur ere dena beltzez. (Inguratu egingo zaio itsasoa atzean utzita)
      INES- Zer, andregaia?
      XANTI- Zer? A, Aintzane! Ez, keba, keba, aspaldiko ezagun bat.
      INES- Aizu, izan naiz Karlosenean.
      XANTI- A, ba, zera, amaren pelukera da.
      INES- Eta gaur bertan kotxea jarriko dizula esan dit.
      XANTI- A, ba, pozten naiz, benetan, baina ez, osea, Aintzane, ba...
      INES- Baina zer Aintzane?
      XANTI- Ba, emakume horixe.
      INES- Lasai, Xanti! Niri ez daukazu esplikaziorik eman beharrik!
      XANTI- A, beno, bale!
      INES- Lanera noa! Aio!
      XANTI- Bai, bai. Gero arte!

      26.5 Xanti+Karlos

      (Tailerrean)

      XANTI- Hara! Nire printzesa hemen dago-eta!
      KARLOS- (Autoaren azpitik aterako da) Bai, eta ni bere azpian.
      XANTI- Zer? Ikusi al duk bestea?
      KARLOS- Ikusi diat, bai! Hik zer uste duk, ordea?
      XANTI- Et, et,et, kieto hor, Karlos! Jode! Zer uste duk, zera, apropos jo nioala, e?
      KARLOS- Hara! Inesek ere gauza bera esan zidak!
      XANTI- Hori esan al dik?
      KARLOS- Bai. Beno, konponduko gaituk.
      XANTI- Hi, hi, konponketa nire kontu, Karlos!
      KARLOS- Ez, Xanti. Hitz egingo diagu. Ea modua egiten dudan aleroi berri bat eskuratu eta aldatzeko.
      XANTI- Bien, bien!
      KARLOS- Bi xentimotan aterako zaidak.
      XANTI- Beno, nik emango dizkiat, e, ez zagok kuidadorik.
      KARLOS- Beno, proba ezak hirea, eta gero hitz egingo diagu!
      XANTI- Eta zer gehiago esan dik?
      KARLOS- Esan?
      XANTI- Zera, Inesek.
      KARLOS- A! Ez, ez, ezer ez, baina interes handia azaldu dik hire autoarekiko.
      XANTI. Hara!
      KARLOS- Ez duk, ba, erosi nahian ibiliko?

      26.6 Xanti+Ines

      (Xanti taxi barruan. Ines irratitik)

      XANTI- Ea, e, 1777 zentralera deika.
      INES- Aupa, Xanti! Ongi etorri!
      XANTI- Eskerrik asko, Ines!
      INES- Eskerrik asko, zergatik?
      XANTI- Ba, zera... Ez. Denagatik, eskerrik asko. Pozten naiz hor jarraitzen duzula ikusita.
      INES- Ia! Apustuagatik esango duzu.
      XANTI- Baita ere, baita ere, baina, beno, afaria zure kontu, e?
      INES- 1777, oraindik ez dira pasa hamabost egun!

    • Gizon susmagarria

      Related audio
      Description

      27.1 Gizon ezezaguna+Pruden

      (Taxi geltokian Pruden taxi barruan dago eta gizona inguratuko zaio)

      GIZONA- Kaixo! Igo al naiteke?
      PRUDEN- Ez, aurreko hartara igo behar duzu.
      GIZONA- Ez, ez, barkatu. Nik zure autora igo nahi dut.
      PRUDEN- Estimatzen dizut, baina arauak arauak dira, eta arauek diote iladan lehendabizikora igo behar duzula.
      GIZONA- Eta nik zurera igo nahi badut?
      PRUDEN- Ba, itxaron egin beharko duzu nire txanda izan arte!
      GIZONA- Ba, itxaron egingo dut.
      PRUDEN- Aizu, aizu, broma zen. Joan zaitez lehendabizikora, eta berak eramango zaitu nahi duzun tokira.
      GIZONA- Baina nik zurekin hitz egin nahi dut!

      PRUDEN- A! Hitz egin! Hori beste kontu bat da!
      GIZONA- Orduan, igo naiteke?
      PRUDEN- Aizu, ez zinen, ba, nahastuko?
      GIZONA- Ez, ez. Ez naiz nahastu.
      PRUDEN- Zer zara? Ertzaina?
      GIZONA- Ertzaina ez. Zera, taxisten mundua interesatzen zait, ikerketa bat egiten ari naiz eta egunotan zuei begira egon ondoren...
      PRUDEN- Ondo ordaintzen al duzu?
      GIZONA- Lehendabizi, behintzat, hartu nahi duzuna, eta gero gerokoak.
      PRUDEN- Tabernan?
      GIZONA- Hori da!
      PRUDEN- Ni gizon-gizona naiz gero.
      GIZONA- Ez daukat batere zalantzarik!

      27.2 Gizon ezezaguna+Pruden+Kristina

      (Kristinaren tabernan. Giro lasaia. Jende gutxi)

      PRUDEN- Ba, egia esan, hasieran pentsatu dut ez ote zinen izango beste zera horietako bat.
      GIZONA- Mesedez, Pruden!
      PRUDEN- Ez, ez, ez itxura hala daukazulako, baina gaur egun ba al dago, ba, itxuraz fidatzerik? E, beste whiski bat?
      GIZONA- Hartu zuk. Nire kontu!
      PRUDEN- Kristina! Jarridazu (jar iezadazu) beste bat! Doblea!
      KRISTINA- Pruden!
      PRUDEN- Pruden horrela esaten duzunean, gure andrea gogorarazten didazu, Kristina! Baina hari ez diot ordaintzen, asieske, doblea!
      KRISTINA- Zuk ikusi, baina aurretik atera kontuak!
      PRUDEN- Kontuak beste lagun honek atera beharko ditu, ezta?
      GIZONA- Bai, bai, gizona, lasai! Zenbat da, andrea?
      PRUDEN- Gero ordainduko diozu. Ez kezkatu. Hau da gure bigarren etxea!

      27.3 Kristina+Pako

      (Barraren beste aldean daude. Baju hitz egingo dio Kristinak Pakori)

      KRISTINA- Ez zait batere gustatzen, Pako, ezta batere!
      PAKO- Zer ez gustatzen?
      KRISTINA- Gizon hori eta Pruden, hor barra ertzean jarrita, ez diot itxura onik hartzen.
      PAKO- Nor da?
      KRISTINA- Ez dakit. Ez du lehendabiziko aldia hemen. Eta Prudeni hainbeste whiski ordaintzeko, zerbait nahiko du.
      PAKO- Lasai, Kristina! Prudeni ez gustatzen gizonak!
      KRISTINA- Ez nintzen horretaz ari, babalorea!
      PAKO- Zer nahi, orduan?
      KRISTINA- Horixe ez dakit. Hitz-erdiak bakarrik entzuten dizkiet, taxisten bizimoduaz, gastuaz...Pruden kexatzen ari zen oraintxe gutxi, bizitzeko adina ez duela ematen. Eta bestea, jo ta ke, autoez galdezka. Eta zenbatean behin aldatu behar diren eta...
      PAKO- Beno, hori dena entzun duzu?
      KRISTINA- Aizu, Pakito! Ni profesionala naiz!

      27.4 Pruden+Gizon ezezaguna+Xanti

      (Taxi geltokian, kalean)

      PRUDEN- Seguru ez duzula nahi inora eramatea?
      GIZONA- Ez, ez, eskerrik asko! Izugarri lagundu didazu. Nahikoa dut horrekin.
      PRUDEN- Nahi duzun bezala!
      GIZONA- Etorriko naiz beste batean.
      PRUDEN- Nahi duzunean azaldu! (Xanti iritsiko da bere taxian. Ondoan aparkatuko du) Begira! Ikusten hemen datorren hori? Hori da gure taxistarik famosoena! Xanti taxista! Kontatu dizut, ba, maletinarena-eta? Bera! E, Xanti!
      XANTI- Zer, zer habil, Pruden? Zer, orain ere tabernatik bueltan, e?
      PRUDEN- Zer esan nahi duk, Xanti?
      XANTI- Hik badakik ederki asko.
      PRUDEN- Whiski pare batengatik...
      XANTI- Bai, bai, bai! Hik ikusi! Segi horrelaxe!
      GIZONA- Zu zara, orduan, Xanti famosoa?
      XANTI- Famosoa? Zer, ba?
      GIZONA- Dirua aurkitu eta itzuli zuen taxista.
      XANTI- Bai, siseñor! Eta zu zara taxistei, zera, interrogatoria egiten ibiltzen dena, ezta? Xantik ez du inoiz aurpegi bat ahazten, e!
      GIZONA- Ikusten dut, bai. Esan diot zure lagunari, ikerketa bat egiten ari naiz, eta...
      XANTI- Bai, bai, berak esango zizun esan beharreko guztia, bai. Oso hiztun dabil-eta gaur, e!
      PRUDEN- Galdetu, galdetu honi! Honek asko daki taxiez.
      XANTI- Hik adina bai!
      PRUDEN- Eta beste gauza askoz ere bai! E, Xanti?

      27.5 Xanti+Kristina

      (Kristinaren tabernan)

      XANTI- Jode, Kristina, uste dut Olatzi deitu beharko diozula. Ez dut uste Pruden gidatzeko moduan dagoenik! Jode!
      KRISTINA- Lasai, Xanti, lasai, deitu diot. Oraintxe etorriko da.
      XANTI- Eta, beste zera, beste gizonezko hori, nor arraio da? Lehengo batean ere taxira igo eta ziento bat galdera egin zizkidan, gutxienez.
      KRISTINA- Ez dakit, ba, ez dakit, baina zerbaiten bila dabilela seguru!
      XANTI- Ba, kontua behintzat esango zion nik dakidan batek! Mekaguen!
      KRISTINA- Isildu gabe aritu da! Dozenerdi bat whiski ordaindu dizkio besteak!
      XANTI- Jo, alajainena! Interes handia zeukan, bai, gauzak jakiteko! Asunto txarra!
      KRISTINA- Pakori esan diot jarraitzeko.
      XANTI- Zer! Kristina! Nori eta Pakori! Hori beste, zera, galdu egingo da-eta!
      KRISTINA- Xanti, Pako bada gauza. Beno, eta beste inor ez zegoen!

    • Elikaduraz

      Related audio
      Description

      28.1 Xanti+Ines

      (Xanti taxian, geldirik. Purua erretzen. Inesi deituko dio irratiz)

      XANTI- Ines, egun on! Egun on, Ines! Hemen Xanti  A, ez, horrela ez. 1777 zentralera deika!
      INES- Esan?
      XANTI- Ines, aurrekoetan ez al didazu entzun?
      INES- Tio, hau zentralita bat da! Zenbat aldiz gogorarazi behar dizut?
      XANTI- Bale, bale, bale. Ikusten dut hor zaudela. Horixe frogatzeko zen, besterik gabe. Eguneko lehendabiziko zerbitzua egitera noa eta...
      INES- Jakingo duzu, ba, ez daukazula hori guztia niri kontatu beharrik?
      XANTI- Eta hala egin nahi badut, zer?
      INES- Ba, irratiko taxista zu zarela sinisten hasiko naiz!
      XANTI- Eta zu bere Ines!
      INES- Xanti! Ondo hasi behar dugu eguna, e?
      XANTI- Zer zaude, haserre al zaude apustua irabazten ari naizelako, e?
      INES- Taxi onenak, esan?

      28.2 Xanti+Pako

      (Pako geltokian dago, taxian iritsiko da bozina joka Xanti)

      XANTI- Zer? Harrapatu al huen gaizkilea?
      PAKO- Zer?
      XANTI- (Taxia geratu eta atera egingo da taxitik) Jakin al huen nor zen atzoko gizona?
      PAKO- A, ez!
      XANTI- Ez?
      PAKO- Ez. Joan zen oinez, eta gauza "rarisimo" bat egin zuen. Kotxea zeukan hor, tabernaren ondoan, eta igo zen eta joan zen.
      XANTI- Ja, Ja. Eta hi oinez haren atzetik, eta gero, zera, betarik ez hire autoa hartzeko.
      PAKO- Klaro! Nik uste nuen bera oinez eta ni ere bai.
      XANTI- Nik bai asmatu!
      PAKO- Asmatu duzu nor den?
      XANTI- Ez, ez motel! Asmatu dudala hik zer egingo huen!
      PAKO- Ezin nuen egin. Joan zen.
      XANTI- Ba, horixe, ba! Horixe asmatu dudala, ba! Dios, Kristinak okerrago egin zian hi bidaltzearekin! Motel, hori duk pulementua, laospera!
      PAKO- Ez zegoen inor, Xanti! Ni bakarrik!

      28.3 Xanti+Ines

      (Taxi geltokian, geldirik dago berriz ere Xanti, purua errez)

      INES- Taxi geltoki nagusian ba al da inor?
      XANTI- Jode, horrela eskatuta, egongo ez da, ba, neska!
      INES- Xanti, auto bat behar dut kongresuen jauregian.
      XANTI- Zer dira, korbatadunak edo sektaren batekoak?
      INES- Eta nik zer dakit, tio! Zer uste duzu, galderak egiten aritzen naizela, edo?
      XANTI- Ez. Ba ote zenekien edo.
      INES- Ba, ez, ez dakit. Eta, gainera, ez zait inporta.
      XANTI- Bale, bale! Banoa!

      28.4 Xanti+Dietista1+Dietista2

      (Taxi barruan. Martxan)

      XANTI- Kongresutik, orduan?
      DIETISTA1- Ba, bai, bai, bai.
      XANTI- Bien, bien! Asko ikasita, edo zer?
      DIETISTA1- Beno, gu erakusten izan gara ikasten baino gehiago.
      XANTI- Hara, andakristo! Hain gazteak eta erakusten? Jode, ez zarete edonor zuek! Zer, abokatuak, edo "Recursos humanos", edo?
      DIETISTA2- Ez, ez, ez. Gu dietistak gara.
      XANTI- Andadio! "De dietistas", akabaramos! Bien, bien!
      DIETISTA1- Elikaduraren egunaren aitzakian, badakizu.
      XANTI- Oso interesantea hori, oso, e! Beno, ni ez naiz beti konforme egoten zuekin, baina oso interesantea iruditzen zait. Hori bai, ni oso klasikoa naiz jate-kontuetan eta...
      DIETISTA2- Klasikoa edo modernoa da gutxienekoa, ondo elikatzea da kontua.
      XANTI- "Si señora!" Bai, bai, dudarik gabe, e, baina txuleta on baten aurrean, e?
      DIETISTA1- Ahoa ixtea onena.
      XANTI- Bai, irekita eta gero, zera! Ez didazue horrelako disgusturik emango! Zer kalte egingo du, ba, txuleta batek, e?
      DIETISTA2- Batek ez, akaso, baina...
      XANTI- Beno, bai, hori bai, neurrian, hori bai. Nik astean behin, txuleta. Badakizue, soziedadean eta...
      DIETISTA1- Ba, neurri hori zabal samarra ez ote den, ez dakit nik, e!
      XANTI- Neurria zabal samarra? Astean behingo txuletagatik?
      DIETISTA2- Ez, ez. Lasai! Gero astean zehar denetik eta neurrian janez gero, ez dago arazorik.
      XANTI- Klaro! Klaro!
      DIETISTA1- Ez dagoela arazorik? Astero txuleta janda? Zenbateko txuletak?
      XANTI- Ez dakit, ba, nik, ba! Kilo... e, ederrak, "oye!" Eta gehiegi egin gabeak, hori bai, gordin puntuan... Behar duen bezala!
      DIETISTA1- Kolesterolarekin hasten zarenean sortuko zaizkizu kezkak, bai!
      DIETISTA2- Zu ez kezkatu. Berdura, potajea eta fruta suelto jaten badituzu...
      XANTI- Ui, berdurak! Jode! Horixe bai ezin dudala! Berdea behientzat! Hori esaten zuen beti gure aita zenak, eta...
      DIETISTA1- Ba, osasunarentzat onena!
      XANTI- Ba, nolakoak zareten, e! Osasunarentzat onena beti txarrena!
      DIETISTA2- Ohitura kontua da. Jateko ohiturak aldatzea da kontua.
      XANTI- Bai, bai, bai. Baina behin edade honetara ezkero, nik uste, e...
      DIETISTA2- Beno, beno, inoiz ez da berandu.
      XANTI- Apustu egingo nuke zuek ere, ba, kongresuan horrelako gauzak esan bai eta orain bapo bazkaltzera zoaztela!
      DIETISTA2- Jakina, guk ere bazkaltzen dugu.
      XANTI- Txuletarik ez, orduan?
      DIETISTA1-Hobe zenuke!
      DIETISTA2- Denetik eta neurrian

      28.5 Xanti+Ines

      (Xanti taxian doa bakarrik)

      XANTI- 1777 zentralera deika!
      INES- Zer da orain?
      XANTI- Listo! Amaitu dut gaurkoa, Ines!
      INES- Eta zer esan behar dizut, zorionak?
      XANTI- Ez, baina hor jarraitzen duzu gajoak eta, e! Beno, uste dut bi egun bakarrik falta direla nik apustua irabazteko, ezta?
      INES- Oraindik bi egunetan beste lanpostu bat aurkitu dezaket!
      XANTI- Bai, jakina, baina aurkituko ez bazenu, erabaki dut zure kontura zer afaldu, Ines!
      INES- Ja! Ez egin azkarregi amets!

    • Planak porrot

      Related audio
      Description

      29.1 Xanti+Jose Luis+Bixente

      (Taxi geltokian. Xanti taxi barruan. Kanpotik jubilatuak inguratuko zaizkio)

      JOSE LUIS- Arratsalde on, Xanti!
      XANTI- Hola! Arratsalde on, pareja!
      BIXENTE- Zer, Xanti, libre al zaude?
      JOSE LUIS- Ez al duzu ikusten libre dagoela?
      XANTI- Ostegunero libre egoten naiz ni zuentzat, baina, tx... ez ordu honetan, e! Ez al da, ba, goizegi?
      JOSE LUIS- Pilota partidutarako bai.
      BIXENTE- Baina, baina ixo, e!
      XANTI- Beno, eta zer da orain, e? Zer istorio kontatu behar didazue gaur?
      JOSE LUIS- Ez, ez, gaur ez dago istoriorik
      BIXENTE- Aizu, Xanti, mikrofonoena gezurra zen, ezta? Zergatik zure taxian ez dago mikrofonorik, e?
      XANTI- Adarra jotzen ari nintzaizuen, gizona! Nola irratiko Xanti horren kontuarekin etorri zineten, pues...
      JOSE LUIS- Esaten nizun nik, Bixente. Honek dena sinisten baitu. Dena! Baita ama birjina azaldu zaizula esango bazenio ere.
      XANTI- Ba, ba, azaldu egin zait.
      JOSE LUIS- Baita zera ere!
      XANTI- Beno, edo antzeko zerbait, baina igual dio. Beno, segi, segi gora! Ale, ale, goazen!

      29.2 Xanti+Ines

      (Jose Luis eta Bixente igotzen ari diren bitartean, Inesek deituko du)

      INES- 1777, non zabiltza?
      XANTI- Keai, Ines!
      INES- Serafinak deitu du; ahal duzunean pasatzeko pelukeriatik.
      XANTI- Pelukeria al du, ba, gaur? Ba, osteguna da-eta!
      INES- 1777, ulertuko duzun bezala, nik esan didana esan besterik ez dut egin! Niri ez dit kontatzen pelukeria tokatzen zaion ala ez. Eta eskerrak.
      XANTI- Eta orain joateko esan al du?
      INES- Taxi onenak, esan? Barkatu, momentu bat! Xanti, ez orain eta ez gero: "Señorita, Xantiri esaiozu (esan iezaiozu) pelukeriara azaltzeko!" Hori izan da agindua. Hortik aurrerakoa, zure kontu.
      XANTI- Bale!
      INES-  Barkatu, nora nahi duzu...
      XANTI- Eskerrik asko, e, Ines!

      29.3 Xanti+Jose Luis+Bixente

      (Taxi barruan doaz)

      XANTI- Beno, zuek lasai, e? Sartu-irten bat izango da eta segituan, e!
      BIXENTE- Bai, bai, gugatik ez kezkatu, Xanti, ez daukagu presarik, ez!
      JOSE LUIS- Presa-presa ez, baina...
      XANTI- Bi ordu falta dira oraindik eta partiduak hasteko eta!
      JOSE LUIS- Bai, partiduak hasteko bai, baina...
      BIXENTE- Zu lasai, Xanti, oraindik denboraz gabiltza.
      XANTI- Bai, bai. Jode, iritsiko ez gara, ba, bi ordutan!
      JOSE LUIS- Ez! Baina, ez duzu ulertu, Xanti?
      XANTI- Aizue, zuek zer asmorekin zabiltzate?  (Abiadura moteldu eta gelditzeko imintzioa egingo du)
      JOSE LUIS- Ez gelditu, segi-segi!
      XANTI- Zer, frontoi aldera?
      BIXENTE- Frontoi alderal, bai, ondo esan duzu, baina, Xanti, bidean alto txiki bat eginda, e!
      XANTI- Alto txiki... Oraintxe konturatzen naiz! Jode! Zuen lagun aktoresei bisita egin nahi diezue zuek.
      BIXENTE- Aspaldian ez ditugu ikusi-eta!
      XANTI- Horregatik presa! Ez, ez kezkatu! Ea amak zer nahi duen, eta segituan joango gara. A zer granuja parea zuek! Itxaron pixka bat!

      29.4 Xanti+Aintzane

      (Pelukeria barruan)

      AINTZANE- Zure ama? Joan da, Xanti!
      XANTI- Baina nola joan dela? Baina hona etortzeko agindu dit-eta!
      AINTZANE- Ba, ez dakit. Hamar minutu bat joan dela.
      XANTI- Mekaguen! Beno, ba, orduan, gero arte!
      AINTZANE- E, E, itxaron, itxaron, Xanti. Nik ere amaitu dut gaurkoz. Nahikoa egin dut.
      XANTI- Bai, baina, esto, e, taxian jendea zain daukat eta, e...
      AINTZANE- Ez zarete kanpo aldera joango?
      XANTI- Bai, baina, beno, e, e, aizu, esan dizut taxian bezero batzuk dauzkat zain, aizu, Aintzane.
      AINTZANE- Eta, eta zuk uste inportako zaiela Mari Joseren etxe ondoraino inguratzen banauzu!
      XANTI- Jesus Maria ta...
      AINTZANE- Ez dakizu zer nolako faborea egingo zenidakeen, Xanti.
      XANTI- Bale!
      AINTZANE-  Hankak porru eginda dauzkat!
      XANTI- Bale!

      29.5 Jose Luis+Bixente

      (Taxi barruan daude zain. Geldirik. Xanti eta Aintzane ikusiko dituzte)

      JOSE LUIS- Hori ez al da pelukera, Aintzane?
      BIXENTE- Ixo, ixo! Hala ematen du, bai.
      JOSE LUIS- Maja dago oraindik, e, jo?
      BIXENTE- Beti izan da neska ederra!
      JOSE LUIS- Bai horixe!
      BIXENTE- Aizu, honuntza datozela esango nuke.

      (Taxiko atea zabaldu eta atzean eseriko da Aintzane)

      29.6 Xanti+Jose Luis+Bixente+Aintzane

      (Bitartean Xantik autoa abian jarriko du)

      AINTZANE- Ui! Kaixo, Jose Luis!
      JOSE LUIS- Ondo, ondo.
      AINTZANE- Zer moduz, Bixente?
      BIXENTE- Kaixo, zer moduz?
      AINTZANE- Hauek al ziren zain zeudenak!
      XANTI- Hauexek, bai jauna!
      AINTZANE- Jesus, Xanti! Betidanik ezagutzen ditut-eta!
      XANTI- Bai, bai.
      JOSE LUIS- Hori da!
      XANTI- Esto, zera, pareja, e, Aintzanek lagun baten etxera joan nahi duela, eta, e, di-da!
      AINTZANE- Ez zaizue axolako zuekin joaten banaiz, ezta? Esan dit Xantik frontoira zoaztela.
      BIXENTE- Bai, hala da, bai, bai. Badakizu, afizioa eta...
      AINTZANE- Halere, ez al zoazte oso goiz?
      XANTI- Hauek toki onena hartzeagatik, edozer gauza. Ez daukate beste, zera, beste zereginik eta...
      AINTZANE.- Ba, kasualitatea, nire lagun bat justu frontoiaren atzeko aldeko etxeetan bizi da.
      BIXENTE- Joño!
      AINTZANE- Eta inporta ez bazaizue...
      BIXENTE- Ez, kia, ez, ez, emakumea! Nola, ba! Segi, segi.
      AINTZANE- Ai, gustua ematen du zuek bezalako borondate oneko jendearekin topo egiteak.
      XANTI- Zu lasai, Aintzane! Esto, zera, zure lagunaren etxe ondora inguratuko zaitugu, ezta, pareja?
      BIXENTE- Hori da, hori da.
      XANTI-  Eta gero joango gara gu, zera, frontoira, e.
      BIXENTE- Hori da!
      AINTZANE- Ez kezkatu, e. Frontoiraino joango naiz zuekin
      XANTI- Bien, bien.
      AINTZANE- Eta nahi baduzue, ireki bitartean konpainia egingo dizuet, gainera. Zer, zer iruditzen?

    • Hitzordua

      Related audio
      Description

      30.1 Xanti+Olatz+Pako

      (Kristinaren tabernan bezperakoa kontatzen ari da Xanti. Jende asko)

      XANTI- Ikusi egin behar zenituzten, zera, Jose Luis eta Bixenteren aurpegiak!
      OLATZ- Ez da gutxigotarako!
      XANTI- Zera, bi ordu gozo pasako zituzten esperantzatan, eta, zera, han egon behar izan genuen bi orduz frontoiaren atarian Aintzaneri konbersazioa ematen!
      PAKO- Beno, konpainia ona.
      XANTI- Bai, oso ona! Baina ez, zera, bi alproja horiek espero zutena!
      OLATZ- Eta Aintzane ez al zen ezertaz konturatu?
      XANTI- Keba! Hura erabat sinistuta joan zen frontoia ireki baino lehenago joaten direla gure aitonak, zera, toki ona hartzeagatik!
      PAKO- Eta Aintzane eta zu...?
      XANTI- E, Aintzane eta ni, zer?
      PAKO- Ba, hori!
      OLATZ- Zer, zer, zer?
      XANTI- E, honen txorakeriak! Hi, baboa. Banoa, e, beno lanean hasteko ordua da-eta!

      30.2 Xanti+Gizon ezezaguna

      (Taxi geltokian. Xanti taxi barruan dago. Atea zabalduko du gizonak)

      GIZONA- Kaixo, egun on!
      XANTI- Bai, egun on. Bai zuri ere, bai! (Taxia martxan jarriko du)
      GIZONA- Plaza Nagusira, mesedez!
      XANTI- Ederki, ederki! Ondo da! Bien, bien! Aizu, zu, mekaguen !(Geratu egingo du bapatean autoa) Jakin al liteke zer behar duzun orain?
      GIZONA- Barkatu?
      XANTI- Esan nizun aurreko batean ez dudala aurpegi bat inoiz ahazten, e!
      GIZONA- Bai, eta?
      XANTI- Zu zara lehengoan Prudeni galdezka ibili zena, eta egun batzuk lehenago niri interrogatorioa egin zidana, ezta, e?
      GIZONA- Eta esan al dut nik kontrakorik?
      XANTI- Ez, ez, baina zer nahi duzun jakin nahi nuke nik.
      GIZONA- Plaza Nagusira joan!
      XANTI- Eta zergatik ez zara zure kotxean joaten?
      GIZONA- Zer?
      XANTI- Zergatik ez zaren zeure kotxean joaten, horixe galdetzen dizut. Badakit hemen ondoan aparkatuta uzten duzula, e!
      GIZONA- Eta zuri zer axola zaizu non aparkatzen dudan nire kotxea?

      30.3 Olatz+Pako

      (Tabernatik Xanti ikusten ari dira)

      OLATZ- Geldirik jarraitzen dute oraindik!
      PAKO- Bai, Xanti hizketan.
      OLATZ- Aizu, eta seguru al zaude hori dela lehengo eguneko gizon bera?
      PAKO- Bai, Olatz, seguru.
      OLATZ- Eta zer demontre nahi ote du?
      PAKO- Nik ez jakin, baina bera da.
      OLATZ- Aizu, Pako, joango al gara Xantik laguntza behar ote duen galdetzera?
      PAKO- Bai.
      OLATZ- Ez, ez, ez. Itxaron! Badoaz! Taxia martxan jarri du. Konpondu direla ematen du.
      PAKO- Gizon hori oso arraroa da, e!
      OLATZ- Beno, itxuraz, korrientea da.
      PAKO- Bai, baina galderak asko eta autoa hor aparkatu...
      OLATZ- Beno, Xanti lasai doala ematen du. Oraingoz!

      30.4 Xanti+Gizon ezezaguna+Ines

      (Auto barruan. Martxan)

      XANTI- Ez naiz geratuko esku artean zer joko zikin darabilzun esan arte, e!
      GIZONA- Ez dakit zergatik esaten duzun hori!
      XANTI- Ba, nik uste badakizula!
      GIZONA- Nik nire lana egin besterik ez dut egiten!
      INES- Erdigunean autorik bai? Autorik bai libre erdigunean?
      XANTI- Hola, keai, Ines! Esto, ni erdigunean nabil, baina, zera, okupatuta.
      INES- Plaza Nagusiko geltokian behar dut zerbitzua.
      XANTI- Bale, ale. Akaso inguratuko naiz.
      INES- Nola akaso?
      XANTI- Gertu nabil, baina akaso luzerako izango dut, eta...
      INES- Nora zoaz, ba?
      XANTI- Ba, Plaza Nagusira, baina bezero berezi batekin, mekaguenlaindia! Ba, beno,beste inor ez bada inguruan, arrimatuko naiz, baina ez dakit noiz, e!
      INES- Xanti, ez nago txantxetarako!
      XANTI- Ezta ni ere, Ines!
      INES- Ba, beste norbaiti pasako diot, orduan.
      XANTI- Beno, beste norbait gertu topatzen baduzu...
      GIZONA- Ez, lasai, ni oraintxe jaitsiko naiz.
      XANTI- Ba, et, txet, txet. Hori ikusteko dago oraindik!
      GIZONA- Segituan kontatuko dizut. Lanarena, esan nahi dut. Egon lasai. Ez daukat ezkutatzeko ezer.
      XANTI- Bale, itxaron pixka batean! Ines! 1777 zentralera!
      INES- Zer duzu orain?
      XANTI- Esto, bale, neroni joango naiz Plaza Nagusira!
      INES- Xanti...
      XANTI- Baietz, joango naizela. Eta zuk zer daukazu kontatzeko?

      30.5 Xanti+Ines

      (Xanti taxi barruan. Geldirik dago. Iluntzea da. Trafiko gutxi)

      XANTI- Ines! Ines, hor al zaude? Dios, izango ote da kazkagogorra, e! 1777 zentralera deika!
      INES- Zentrala, esan?
      XANTI- Ines, oraindik hor jarraitzen duzu, ezta?
      INES- Ez, alde egin dut. Erantzungailuarekin ari zara hizketan!
      XANTI- Neska, neska! Hitz egiteko era bat da, e!
      INES- Oso hitz egiteko era berezia daukazu zuk, e!
      XANTI- Este, zera, goizekoa argitu nahi dizut!
      INES- Zer goizeko?
      XANTI- Bezero bereziarena, akordatzen al zara?
      INES- Xanti, nahiago nuke beste batean kontatuko bazenit. Etxera noa.
      XANTI- Bale, beste batean. E, adibidez, e, elkarrekin afaltzen?
      INES- Edo...
      XANTI- Afaria zor didazu, e, akordatzen al zara?
      INES- Bai, akordatzen naiz, bai.
      XANTI- Astelehenean zer moduz?
      INES- Konforme
      XANTI- Konforme esan al duzu?
      INES- Konforme esan dut, bai.
      XANTI- Honbre!
      INES- Zortzietarako ateratzeko moduan izango naizela uste dut.
      XANTI- Zortzietarako? Eta zer egin behar dugu, ba, afaria ala merienda?
      INES- Zu azaldu hemen zortzietan eta ikusiko dugu zer egin!

    • Azkenean afaltzera!

      Related audio
      Description

      31.1 Xanti+Serafina

      (Serafina sukaldean ari da, irratia jarrita. Nafarroa oinezko kanta entzuten ari da. Xanti sartzen sentituko du)

      SERAFINA- Xanti, zu al zara?
      XANTI- Zer, beste norbait espero al duzu edo?
      SERAFINA- Galdetzeko era bat besterik ez da. Zer jarriko dizut afaltzeko?
      XANTI- Ez, ezer ez, ezer ez, banoa-eta.
      SERAFINA- Baina ez al duzu etxean afaldu behar?
      XANTI- Ez, esto, zera, joan beharra daukat. Alkandora aldatzera besterik ez naiz etorri!
      SERAFINA- Afaria al daukazu?
      XANTI- Bai, bai.
      SERAFINA- Soziedadean?
      XANTI- E, Ez. Beno, esto, zera, bai.

      31.2 Xanti+M.Dolores

      (Kalean dago Xanti. Zentralaren atarian, Inesen zain)

      XANTI- Hola, keai!
      M.DOLORES- Ui, Xanti, zer zabiltza nire auzoan?
      XANTI- Zure auzoan? Ai, Maria Dolores! Zera, hementxe dago gure zentrala.
      M.DOLORES- Hemen? Etxe honetan?
      XANTI- Hementxe!
      M.DOLORES- Ui, ez nekien. Ez zaitut inoiz topatu-eta.
      XANTI- Ez, ez naiz asko etortzen, eta...
      M.DOLORES- Beno, pozten naiz zu ikusteaz.
      Xanti- Bien, bien.
      M.DOLORES- Lagunen baten zain egongo zara?
      XANTI- Bai, horixe, lagun baten zain.
      M.DOLORES- Afaltzeko edo...
      XANTI- Bai, afalduko ote dugun-edo, asmo horrekin.
      M.DOLORES- Beno, ba, ondo-ondo pasa, Xanti!
      XANTI- Bien, bien. Eskerrik asko, M. Dolores!

      31.3 Xanti+Ines

      (Kalean, zentralaren atarian)

      INES- Epa!
      XANTI- Hola, keai, Ines! Jo, behin behar-eta, jode, dotore jarri zara beltzez, e!
      INES- Dotore?
      XANTI- Bai, bai, oso, oso polita zaude!
      INES- Eskerrik asko, Xanti!
      XANTI- Beno.
      INES- Hori gaur miraria da, atzo Tuteran egin nuen parrrandaren ondoren! Tira, zurean ala nirean?
      XANTI- Barkatu?
      INES- Zurean ala nirean joango garen!
      XANTI- A zer sustoa, neska! Uste nuen zuzenean asuntora joan zinela!
      INES- Zer asunto, tio?
      XANTI- E, ez, ezer ez, zera, nire printzesa hementxe daukat eta...
      INES- Begira, onena, bakoitza berean joatea.
      XANTI- Nora goazen erabaki al duzu?
      INES- Bai, segi niri tren geltokiraino, han itxarongo dizut!

      31.4 Xanti+M. Dolores+Estitxu Fernandez

      (Kalean, Maria Dolores zakarra botatzeko aitzakian jaitsi da. Xanti bere taxiko atea zabaltzen ari da)

      M.DOLORES- Taxi!!! Taxi!!!
      XANTI- Ei, barkatu, baina okupatuta nago, e!
      M. DOLORES- Ni naiz, Xanti! Adarra jotzen ari nintzen!
      XANTI- Honbre, Maria Dolores! Berriz ere zu!
      M. DOLORES- Bai, basura botatzera jaitsi naiz.
      XANTI- Ederki! Paseo bat emanez, e?
      M. DOLORES- E, oso polita da, e, Xanti?
      XANTI.- Zer hori?
      M. DOLORES- Oso polita dela zure lagun hori! Ez nuen uste hain polita izango zenik!
      XANTI- Mekaguen! Horixe bai polita!
      M. DOLORES- Zer?
      XANTI- Hori, e, hemen datorren, zera, katxarro hau.
      M. DOLORES- Suerteko zabiltza gaur, Xanti. Taxi bila dabilela esango nuke.
      ESTITXU- Kaixo!
      XANTI- Hola, kaixo!
      ESTITXU- Kasualitatez taxi hau ez da zurea izanen?
      XANTI- Kasualitatez, bai, bai!
      ESTITXU- Eta kasualitatez ez duzu ni eramaterik izanen?
      XANTI- Beno, akaso bai, aizu.
      ESTITXU- Ba, Miramona igo nahi nuke
      XANTI- Beno, ba, zure nahiak agindua dira niretzat!

      31.5 Xanti+Estitxu Fernandez

      (Taxi barruan doaz)

      XANTI- Miramona ordu honetan, e?
      ESTITXU- Bai, bai.
      XANTI- Baina zuk gaur ez daukazu programarik, oso oker ez banago.
      ESTITXU- Ez, ez, ez. Zuzen zabiltza, baina aurrez prestatu egin behar izaten dira gauzak, gero ondo irteteko.
      XANTI- Jakina, jakina. Zer, atzo Tuteran izango zinen, e?
      ESTITXU- Zu ere bai?
      XANTI- Jendetza izugarria, e!
      ESTITXU- Bai, bai, aunitz, aunitz.
      XANTI- Aizu, oso guapa ateratzen zara telebistan, e, esango zizun batek baino gehiagok.
      ESTITXU- Eskerrik asko. Egunen batean etorri nahi baduzu, gonbidatuta zaude.
      XANTI- Et, et, uztazu (utz ezazu), uztazu! Estimatuta dago, baina...
      ESTITXU- Taxista bezala zer kontatua izanen duzu zuk.
      XANTI- Baita bestela ere!
      ESTITXU- A, ba, aunitzez hobeki! Eta, gainera, nahi baldin baduzu, andregaia aurkitzeko modua ere egin zenezake Bexamelan.
      XANTI- Aizu, aizu, zuri zuri nork esan dizu ni andregai beharrean nagoenik?
      ESTITXU- A, ez dakit, ez dakit. Ni ideia ematen ari nintzen, bertzerik gabe.
      XANTI- Ja, Ja. Aizu, zu bihurri samarra izango zara zu ere, e?
      ESTITXU- Bihurria? Zergatik erraiten didazu hori?
      XANTI- Ez dakit, ba! Irudipena!
      ESTITXU- Ez fidatu irudipenekin, e!

      31.6 Xanti+Ines+Laguna1+LAGUNA2

      (Inesek motozaleak elkartzen diren toki batera eraman du afaltzera. Musika ozen jarrita dago. Xantik builaka hitz egin beharko du)

      XANTI- Barkatu atzerapena, Ines, baina ez duzu sinistuko nor etorri zaidan serbizio eskean!
      INES- Zer?
      XANTI- Hemen, hemen, hemen ezin da hitz egin, neska!
      INES-(Beste norbaiti) Aupa, tio! Zer ondo atzo, e?
      LAGUNA- Atzo? Kristoren parranda egin genuen.
      INES- Zer, Xanti?
      XANTI- Hemen ezin dela hitz egin!
      INES- Ez al ginen afaltzeko geratu?
      XANTI- Bai, baina seguru al zaude hemen afaltzen ematen dutela?
      INES- Denetik, gainera! Bokata bejetaletatik hasi eta hanburgesataraino!
      XANTI- Eta txuletarik?
      INES- Txuleta? Ba, hori ez, ez dut uste. Galdetuko dut.
      XANTI- Aizu, eta gainera...
      INES- (Beste norbaitengana zutituko da) Ei, tio! Zenbat denbora!
      LAGUNA2- Ei! Zerbait hartzen?
      INES- Hementxe, lankide batekin. Hitz egingo dugu.
      XANTI- Beno, eta gainera...
      INES- Lehen horiekin joaten nintzen asteburuetan!
      XANTI- A, bai, e?
      INES- Bai, bai, jende legala da, e!
      XANTI- Eta orain ez al dira?
      INES- Beno, orain ere legalak dira, baina ez naiz beraiekin hainbeste ibiltzen.
      XANTI- Eta zergatik, ba?
      INES- Zuk dena jakin nahi duzu, e?
      XANTI- Ja! E, lagun bereziren bat edo?
      INES- Hori da, horrela esan liteke: lagun berezi bat topatu nuen. Atzo ere berarekin izan nintzen Oinezen.
      XANTI- A!
      INES- Xanti, e, lagun hori...
      XANTI- Zer?
      INES- Ez, ez. Ezer ez. Kontatuko dizut beste batean lasaiago.
      XANTI- (Ahapeka hitz eginez) Ba, nik ere gauza asko neuzkan kontatzeko, Ines. Estitxurenaz gain, amak bere pelukerarekin ezkondu nahi nauela eta horrelako kontuak.
      INES- Altuago ez baduzu hitz egiten!
      XANTI- Ez. Ezer ez, Ines
      INES- Zer afalduko duzu?
      XANTI- Ba, zuk eskatzen duzuna.
      INES- Bale! Oraintxe nator!
      XANTI- Ez al dute mahaira ekartzen?
      INES- Ez, barran eskatu behar da, baina ez kezkatu, hemen etxekoa naiz eta...
      XANTI- Ikusten dut bai, Ines. Hemen zu etxekoa, eta ni inor ez!

    • Fantasmei deika

      Related audio
      Description

      32.1 Xanti+Serafina

      (Etxean, eguerdi partean. Bazkaria bukatu berria dute ama-semeek)

      SERAFINA- Ondo atzo? Afarian?
      XANTI- Bai, beno, ondo.
      SERAFINA- Eta jende asko soziedadean?
      XANTI- Ez, e, azkenean ez ginen soziedadera joan, e!
      SERAFINA- A, ez? Nolaz, ba?
      XANTI- Ez, beno, e, keba, beno, ama, ordua ere...
      SERAFINA- Ene, ene! Hainbeste ordu ba al da?
      XANTI- Bai, bai, bai!
      SERTAFINA- Honezkero Feli-eta zain dituzu!
      XANTI- Bai, bai!

      32.2 Xanti+Feli+M.Dolores

      (Taxi barruan datoz)

      XANTI- Kendu hadi paretik, babalorea, hi!
      FELI- Jesus! A zer jenioa, Xanti!
      XANTI- Baita behar ere! Aurreko batean horrelaxe eman zidan autobus batek, e!
      FELI- Zerbait jakin genuen bai!
      XANTI- Jode!
      M.DOLORES- Halere, ez du beti jenio hori. E, Xanti? Atzo bertan, gozo asko zebilen.
      FELI- A, bai! Ez esan!
      XANTI- Beno, M. Dolores, e!
      FELI- Kontatu, kontatu.
      XANTI- Ez dago zer kontaturik, Feli! Atzo lagun batekin geratu nintzela afaltzeko eta M. Dolores espiatzen aritu zela, besterik ez!
      FELI- Espiatu esan duzun honetan, gure etxe parean ere jarri dute beste, zera, kamara horietako bat, trafikoaren aitzakian. Ez dakit zer ikusi behar dugun! Alde guztietan kamarak! Saludatuz joan beharko dugu kalean!

      32.3 Serafina+Feli+M.Dolores

      (Gela berdean. Erlojua atzean entzungo da)

      SERAFINA- Lehendabizi, behintzat, fuera argia. M. Dolores, itxi ezazu pertsiana hori, mesedez.
      M.DOLORES- Pertsiana itxi? Baina zertarako, ordea? (Pertsiana itxi)
      FELI- Baso bat ere beharko dugu.
      SERAFINA- Sukaldetik hartu!
      FELI- Eta hortik aurrerakoa (Badoa, hizketan ari den bitartean) azaltzen denaren esku beharko du.
      M.DOLORES- Aizue, zer joko klase da hau?
      SERAFINA- Gure arbasoekin hitz egiten saiatuko gara.
      M.DOLORES- A, zuek ez zaudete ondo!
      SERAFINA- Beno, eta zer kalte egingo digu, ba?
      M.DOLORES- Niri gauza horiek beldurra ematen didate!
      FELI- (Sukaldetik dator basoa eskuan duela) Zuri edozerk ematen dizu beldurra, M.Dolores.
      M.DOLORES- Edozerk ez, baina hildakoekin hitz egiteak bai.
      FELI- Hildakoekin ez dago hitz egiterik. Izatekotan, arimekin, eta arima ez da inoiz hiltzen, M. Dolores. Ez ahaztu!
      M.DOLORES- Beno, beno, ni banoa.
      SERAFINA- Ez zaitez horrela jarri, M. Dolores. Tira!
      M.DOLORES- Eta txorakeria horiekin hasi eta joan egiten banaiz, ezingo dizuet esan atzo zeinekin ikusi nuen Xanti! Eta esateko asmoa nuen, e!

      (Ate-hotsa entzungo da. Xanti dator etxera)

      32.4 Xanti+Serafina+Feli+M.Dolores

      XANTI- Ama! Feli!
      SERAFINA- Feli, Feli! Pertsiana!  (Presaka irekiko du!)
      XANTI- Zer, non zabiltzate?
      SERAFINA- M. Dolores, tapetea, tapetea! Jartzazu (jar ezazu) tapetea mahai gainean!
      M.DOLORES- Bai, baina non dago?
      XANTI- (Gela berdean sartuz) Zer? Oraindik hasteko? Epa! Baina zuei, zuei berriketan joaten zaizue denbora, e!
      SERAFINA- Zer da, Xanti?
      XANTI- E, beno, gaur ere ez naizela afaltzera etorriko. Horixe esateko da, ama!
      SERAFINA- E, baina gaur ere ez?
      XANTI- Ez, ez, gaur ere soziedaderako plana egin dugu eta...
      SERAFINA- Aizu, baina Feli-eta eramango dituzu, ezta?
      XANTI- Bai, eta pasako naiz geroxeago, e! Eta leihoa zabalduko dizuet, e! (Leihoa zabalduko du) Gela honetan sekulako itxi-usaia dago-eta! Beno, gero arte, orduan, e!
      M.DOLORES- Ba, nik ez dut ezer usaintzen!
      SERAFINA- Ai ama, ia-ia.
      FELI- Ez du ezer antzeman, neska!
      M.DOLORES- Soziedadera? Ja, ja! Bai, bai! Hemen sekretuak ez dauzkazu zuk bakarrik, Serafina. Lasai egoteko  moduan zaude!
      FELI- Zer sekretu?
      SERAFINA- Aizu, baina zergatik esaten duzu hori, M. Dolores?
      M.DOLORES- Esan dizuet atzo neska batekin ikusi nuela.
      SERAFINA- Nire Xanti?
      M. DOLORES- Bai, zure Xanti, bai!
      SERAFINA- Eta berarentzako moduko neska eder batekin?
      M. DOLORES- Ba... bai, nahiko ederra. Argal xamarra, baina bai, bai.
      SERAFINA- Morena bat?
      M. DOLORES- Bai, morena bat. Aintzane izango zen, noski, hori pentsatu nuen.
      FELI- Ene, ene! Zuk zer edo zer badakizu, Serafina?
      M. DOLORES- Nik ez dut ezagutzen, baina zuei entzundakotik.
      SERAFINA- Ai, ama! Ai, ama! Hobe bai sekretu guztiak horrelakoak balira!

      32.5 Xanti+Aitzpea Goenaga

      (Taxi barruan doaz)

      XANTI- Noiz edo noiz eraman izan zaitut orain baino lehen.
      AITZPEA- Bai? Ba, ez dakit. Ez naiz ni taxian asko ibiltzen, e!
      XANTI- Bai, bai. Xantik ez du inoiz aurpegi bat ahazten, e! Sekula ez!
      AITZPEA- Beno, ba, ni izugarri despistatua naiz, beno, taxistekin batez ere.
      XANTI- Ez zara bakarra! Jode! Jende askok begiratu ere ez digu egiten, eta...
      AITZPEA- Beno, ez da erraza hemen atzetik.
      XANTI- E, e! Aitzakiak, aitzakiak!
      AITZPEA- Ez, ez da aitzakia!
      XANTI- Ez zera!
      AITZPEA- Etzetz, ba! Zuk horko ispilu hortatik oso ondo ikusten nauzu ni, baina nik hemen atzetik...
      XANTI- Begiratzea da kontua, e! Begiratu gabe ikusiko duenik ez dago!
      AITZPEA- Hori ere, hori ere egia da. E, aizu, aizu! Baina, zuk, zuk aurrera begiratu, e?
      XANTI- Ez, ez! Ez ba!
      AITZPEA- Nola ezetz?
      XANTI- Ez zaitudala nik taxian inoiz eraman!
      AITZPEA- A! Zerorrek esaten duzu dena, gizona!
      XANTI- E, zure aurpegia ezaguna egiten zait, baina ez zara nire taxira inoiz igo. Orain, orain seguru nago!
      AITZPEA- Beno, aurpegia ezaguna egitea posible da.
      XANTI- Bai, bai, aizu, itxoidazu (itxoin iezadazu), utzidazu (utz iezadazu) pixka batean...
      AITZPEA- Aizu, aizu, aurrera, aurre...
      XANTI- Xanti. Xanti da nire izena, zuk nahi duzunerako!
      AITZPEA- Ba, Xanti, nahi-nahi, nik kasi nahiago aurrera begiratuko bazenu!
      XANTI- Badakit! Zu... zu... Klaro!
      AITZPEA- Ez dakit, ba. Telebistatik, igual?
      XANTI- Hori da! Telebistatik! "Si señora!"
      AITZPEA- Bai, bai, litekeena, bai
      XANTI- Zu zara, zera, esto... nola da, ba? Ba, presentadora. Hori da!
      AITZPEA- Ba, ba, segi aurrera. Ez, presentadora prexixo, prexixo, ez, ze ni, ni aktorea naiz.
      XANTI- Horixe, horixe, aktorea! Horixe esan nahi nuen, ba. Zera, esto, zerean azaltzen zara zu...
      AITZPEA- E, beno, ba, ez dakit, ba. Gauza dezente egin ditut. Ez dakit, antzerkian ere igual, e... Ze ni ez naiz gaur goizekoa!
      XANTI- Et, et, et! Aizu, maja askoa zaude zu oraindik, e!
      AITZPEA- Eskerrik asko, gizona, eskerrik asko!
      XANTI- Etzazu (ez ezazu) izenik esan, e, etorriko zait-eta!
      AITZPEA- Ez, ez, nik ez dizut ezer esango.
      XANTI- Esto... Baita! Listo! Orain badakit nor zaren. Horixe! Horregatik egiten zitzaidan ezaguna zure aurpegia!

      32.6 Xanti+Serafina

      (Gaua da. Dena isil-isilik dago Serafinaren etxean. Xanti sartuko da)

      SERAFINA- Santiago!
      XANTI- Am...! A zer sustoa! Zer egiten duzu ordu hauetan esna?
      SERAFINA- Zure zain, ume!
      XANTI- Baina zoratzen hasi al zara edo?
      SERAFINA- Ez al daukazu ezer kontatzeko? Ezagutzen dugun neska bati buruz edo...
      XANTI- Ama, ama! Zu sorginduta zaude erabat, e! Aizu, nola jakin duzu Aitzpearena?

    • Emakumeak!

      Related audio
      Description

      33.1 Xanti+Pako

      (Taxi geltokian daude. Kalean. Ez dabil trafiko handirik. Arratsaldea da)

      XANTI- Ez zekiat zer pentsatu, motel! Emakumeak gauza konplikatua dituk, e, ondo konplikatua!
      PAKO- Bai, badakit.
      XANTI- Zera jakingo duk hik!
      PAKO- Bai, hori badakit!
      XANTI- Begira, nik ez diat esaten, zera, aurreneko juntadizoan ba, hori, baina... hi!
      PAKO- Hori da hori, ez?
      XANTI- E, ba, espero nian, ez zekiat, ba, baina... Jode, nik uste, nik uste garbi dagoela! Nik ez zizkioat inori esaten Inesi esaten dizkiodanak, eta uste nian, ba, ulertzen ziala berak ere, baina keba, keba!
      PAKO- Motera da.
      XANTI- Ja! Motoan ibiltzen... Eta zer? Horregatik ez didala ulertzen esan nahi al duk?
      PAKO- Ez, baina...  Moterak, badakizu.
      XANTI- Moterak, zer?
      PAKO- Beno, orain hemen, gero han... beti motoan.
      XANTI- Eta okerrena ez duk hori! Jode, lagun berezi bat duela aitortu zidan, ba!
      PAKO- A, ba, listo!
      XANTI- A, ba, listo! Zer? Listoa hi! Lagun berezi bat daukala eta, eta zer?
      PAKO- Jode, zuk esaten duzu dena, Xanti.

      33.2 Serafina+Feli

      (Mahaiaren inguruan eserita, serio ari dira biak espirituei hoska)

      FELI- Ba al da inor gurekin? Hemen al zaude?
      SERAFINA- Feli, hotzikarak!
      FELI- Beno, Serafina, egongo al zara isilik? Hemen baldin bazaude, mugi ezazu basoa.
      SERAFINA- Nire dardarizoek mugituko dute, deskuidatzen bazara.
      FELI- Zurekin hitz egin nahi dugu.
      (Basoa mugituko da)
      SERAFINA- Ikusi al duzu hori, Feli? Mugitu egin da!
      FELI- Horixe eskatu diogu!
      SERAFINA- Bai, baina...
      FELI- Aber, Serafina, lasaituko al zara? Esaiozu (esan iezaiozu), mesedez, lasaitzeko, ez zarela kalte egitera etorri. (Berriro basoa mugitzen)
      FELI- Ikusten?
      SERAFINA- Nik ez dut ezer ikusten, Feli. Oso ilun dago hemen.
      FELI- Nor zara? Hemen dauzkazu letrak. Esaiguzu (esan iezaguzu) nor zaren, edo nola deitzea nahi duzun (Basoa mugitu egingo da letraz letra)
      SERAFINA- S...A...N...T...I...A...
      FELI- Santiago! Santiago da, Serafina! (Serafina aulkitik eroriko da konortea galduta) Barkaiozu (barka iezaziozu), Santiago, zure emaztea oso sentibera da-eta, ematen ez badu ere. Beste egun batean jarraitu beharko dugu (Pertsiana irekiko du...) Serafina! Serafina! Ondo al zaude? Serafina!

      33.3 Xanti+Pako

      (Xantiren taxi barruan, biak erretzen)

      XANTI- Nahi al duk, zera, puruxka bat, zera, farias bat?
      PAKO- Ez, nik txikia: zigarroa. (Piztu egingo dituzte)
      XANTI- Ez zekiat apropos ez ote zian egin, e! Han ez zegoan ez hitz egiterik, ez ezer!
      PAKO- Eta gero?
      XANTI- Gero? Noiz gero? Jode! Beno, afaldu genian, beno, afaldu-edo... Berak ordaindu zian agindu bezala, eta gero hura bere motora eta ni, zera, nire taxira!
      PAKO- Beno.
      XANTI- Nola beno? Hamabost egun egin nizkian gau horrekin ametsetan, e, Pako! Hamabost egun! Eta horretarako, e?
      PAKO- Bestean zuk gonbidatu!
      XANTI- Bai, soziedadera!
      PAKO- Zergatik ez? Igual gustatuko da. Bera bere anbientean eta zu zure anbientean, ez?
      XANTI- Keba, keba, keba! Seakabo! Gainera, zer, ezin al diagu, ba, emakumerik gabe bizi edo zer kristo? E, Pako?
      PAKO- Ni ez
      XANTI- Etzak (ez ezak) horrelakorik esan! Ez al gaituk ondo bizi, e? Zer, hik uste, emakume bat alboan izanez gero, utziko ligukeela, zera, horrela taxian erretzen?

      33.4 Xanti+Ines+Joxe Felipe Auzmendi

      (Xanti autoan doa. Martxan. Irratiz deituko dio Inesek)

      INES- 1777, zentralera deitu, mesedez!
      XANTI- Bai horixe! Zuk agintzen didazulako.
      JOXE FELIPE- Zu al zara 177 hori?
      XANTI- Bai, jauna. Ni neroni naiz.
      INES- 1777, entzuten badidazu, jarri harremanetan zentralarekin, ahal duzuenean.
      JOXE FELIPE- Ba, zurekin hitz egin nahi duela esango nuke.
      XANTI- Bai, konturatuta nago, bai. Eskerrik asko!
      JOXE FELIPE- Ez al diozu erantzun behar?
      XANTI- Ezta pentsatu ere!
      JOXE FELIPE- A, beno, zuk ikusi.
      INES- 1777, azkeneko deia. Xanti, deituko al didazu, mesedez?
      XANTI- Egon zaitez pixka batean!
      JOXE FELIPE- Gajoa!
      XANTI- Gajoa? Kontatuko banizu...
      JOXE FELIPE- Kezkatuta dagoela ematen du.
      XANTI- A bai, e? Hala iruditzen al zaizu?
      JOXE FELIPE- Nik hala esango nuke, behintzat.
      XANTI- Begira, lanean hasi zenetik... Beno, ez, ez. Oso luzea da kontatzeko eta...
      JOXE FELIPE- Iritsi baino lehen kontatzen badidazu...
      XANTI- Hitz gutxitan kontatuko dizut, ba. Bere atzetik ibili naiz, bere atzetik nabilela antzemateko moduan, eta...
      JOXE FELIPE- Horixe da, ba, inoiz egin behar ez dena!
      XANTI- Bai, bai, konturatu naiz, bai. Lehengo batean izan ginen afaltzen.
      JOXE FELIPE- A, beno! Eta, orduan?
      XANTI- Orduan? Orduan esan al duzu? Jode, hitz egiterik ere ez zegoen toki batera eraman ninduen!
      JOXE FELIPE- Ba, orain esango nuke bera ari dela saiatzen.
      INES- Zentrala 1777ari deika. Xanti, hor al zaude, Xanti? Entzuten?
      XANTI- Ai Ines, Ines, zu beti adarra jotzeko prest! Itzali egingo dut, e, bestela ez gaitu bakean utziko-eta!
      JOXE FELIPE- Zer, ez al zaizu interesatzen?
      XANTI- Interesatu bai, baina...
      JOXE FELIPE- Ez, ba, galdu aukera!
      XANTI- Beno, zuk esaidazu (esan iezadazu) egiatan, e, zuk kontu hauetaz gehiago jakingo duzu-eta...
      JOXE FELIPE- Be, ez dakit zergatik!
      XANTI- Ba, zu bezalako jende ezagunak gehiago jakiten du beti gauza hauetaz taxista batek baino.
      JOXE FELIPE- Etzazula (ez ezazula) uste!
      XANTI- Ja, ja!
      JOXE FELIPE- Jendeak asko hitz egiten du, eta erdia gezurra.
      XANTI- Et, et, et! Esaidazu (esan iezadazu), zuk, nire tokian bazeunde, zer egingo zenuke?
      JOXE FELIPE- Erantzun, dudarik gabe.
      XANTI- Baina zer, orain bertan?
      JOXE FELIPE- Ez! Horretan, horretan arrazoi duzu.
      XANTI- A!
      JOXE FELIPE-  Ez daukazu hor korrika eta presaka erantzun beharrik!
      XANTI- Ekilikua! Horixe entzun nahi nizun!
      JOXE FELIPE- Ea, ba, suertea izaten duzun!
      XANTI- Ba! Hurrengoan igual eramango dut dantza saioren bat egitera, e!
      JOXE FELIPE- Ez da ideia txarra!
      XANTI- Ez!
      JOXE FELIPE- Dantzan gauza asko argitzen dira!
      XANTI- A, bai, bai, "ya lo creo!" Zuk ezagutzen dituzun horiek bezala egingo banu sikiera, e!
      JOXE FELIPE- Ikasteko inoiz ez da berandu, e?
      XANTI- Ez, ez!

      33.5 Xanti+Serafina

      (Etxean. Xanti iritsi berria. Ama sukaldean ari da zerbait frijitzen)

      XANTI- Ama, gabon!
      SERAFINA- Aiiiii!
      XANTI- Ama, zer pasatzen zaizu?
      SERAFINA- Ai, ai, Xanti!!!
      XANTI- Baina zer gertatzen zaizu? Ni naiz, e! Ezta, zera, fantasma bat ikusi bazenu ere!
      SERAFINA- Ene, ene, ene!
      XANTI- Emakume hauekin... esaten dut, ba, nik!

    • Zer gertatzen da?

      Related audio
      Description

      34.1 Karlos+Ines

      (Karlosen tailerrean. Ines sartuko da moto eta guzti)

      KARLOS- Honbre, Ines!
      INES- (Mototik jaitsi gabe, kasko eta guzti) Epa, Karlos! Xanti ez zen hona azalduko, ezta?
      KARLOS- Xanti? Ez, oraindik ez, behintzat. Zer, ba?
      INES- Ez, badaezpada.
      KARLOS- Ez ba!
      INES- Atzo ere ez?
      KARLOS- Ez, ez. Aste honetan ez da etorri! Seinale ona da hori!
      INES- Bai, oso. Konforme!
      KARLOS- Nahi al duzu motorrari begiratzea?
      INES- Ez, ez, ez. Oso ondo dabil, eskerrik asko! Pasako naiz beste batean.

      34.2 Xanti+Ines+Agurtzane Intxaurraga

      (Xanti taxian, Ines motoan, semaforo batean. Bozina Inesek)

      INES- Xanti!!
      XANTI- Keai, Ines! Zer, gaur lanik ez, ala?
      INES- Bai, berandu noa.
      XANTI- Ondo da. Segi, segi.
      INES- Karlosenean izan naiz zure bila!
      XANTI- Zer, tailerrean?
      INES- Bai. Nola ez zenidan (Atzeko autoak bozina joka hasiko dira, berde dagoela adierazteko) irratiz erantzuten, ba, pentsatu dut...
      XANTI- Berdea dago, e, Ines.
      INES- Itxoin dezatela! Zer pasatzen da? Pentsatu dut, ba, berriz ere taxia hondatuta izango zenuela.
      XANTI- Keba, keba! Oso ondo dabil. E, e, printzesa? Olioa aldatzera eraman behar dut, baina gainontzean oso ondo.
      INES- Ba, konforme.
      XANTI- Bai, segi, bakarren bat bere onetik atera baino lehen! Itxaron ezak pixka batean! "Esperate un poco, oye!" E, barkatu, e!
      AGURTZANE- Nigatik lasai, e!
      XANTI- Bai. Zerorri ere ez zaude, ba, oso lasai.
      AGURTZANE- Ez? Hala iruditzen al zaizu?
      XANTI- Bai. Eta normalean asmatu egiten dut nik, e!
      AGURTZANE- Ba, ez zara sikologo txarra, ez.
      XANTI- Ez, ez, ez, ez horixe! Eta zer, egun txarra edo?
      AGURTZANE- Txarra? Ez, ona, oso ona!
      XANTI- Hara! Eta nolakoak zareten artistak, e! Egun ona delako nerbiosa? Jode, nola jartzen ote zara orduan egun txarretan?
      AGURTZANE- Estreno eguna da.
      XANTI- Akabaramos! Hori da, orduan!
      AGURTZANE- Bai, gaur estrenoa dugu, eta horrek, ba, badakizu, ba, nerbioak airean jartzen dizkizu egun osorako.
      XANTI- Ja, ja, ja. Beno, jarriko ditu, bai. Beno, nik, nik ez dakit. Nik ez dut estrenorik izaten eta...
      AGURTZANE- Zuretzat hobe!
      XANTI- Eta zer, teatroa edo?
      AGURTZANE- Bai. Ai, ama!
      XANTI- Ez zaitez horrela jarri, emakumea!
      AGURTZANE- Ez, ez. Ai, ama! Izenburua da
      XANTI- A, titu... A, ja, ja, ja. Begi... zerb... zerbait entzuna naiz, bai, bai.
      AGURTZANE- Bai, Arantxa Iturberen liburuan oinarritua, badakizu.
      XANTI- Andakristo! Bai, bai.
      AGURTZANE- Joan nahi baduzu, gonbidatuta zaude, e!
      XANTI- Estimatuta dago, baina nik ez dut teatrorako denbora asko izaten, e!
      AGURTZANE- Ba, hartzea da kontua! Denbora, esan nahi dut.
      XANTI- Bai. Aktorea zara, ezta?
      AGURTZANE- Bai, baina lan honetan ez, lan honetan zuzendaria.
      XANTI- Honbre! Jode! Ez naiz harritzen, orduan, nerbiosa egotea, e!
      AGURTZANE- Bai. Eta benetan esaten dizut, e, etorri nahi baduzu, gaur iluntzean dugu estrenoa.
      XANTI- Beno, eta nik benetan esaten dizut, e, estimatzen dizudala.
      AGURTZANE- Beno, zer, ez al zara, ba, antzerkizalea?
      XANTI- Zalea, zalea, bai, bai, baina esan dizut. Eguneko ordu guztiak hemen egin behar izaten ditut nik, e!
      AGURTZANE- Ai, behingoagatik emaiozu (eamn iezaiozu) jai zure buruari! Gaur Jareñon !
      XANTI- Hain erraza balitz! Gaur, hogeita lauan?
      AGURTZANE- Bai. Gaur hogeita lautik igandera bitartean.
      XANTI- Bien, bien. Ea pasatzen naizen!
      AGURTZANE- Beno!

      34.3 Xanti+Karlos

      (Tailerrean, olioa aldatu berri dio Karlosek)

      XANTI- Oso ondo, Karlos! Apunta ezak nire kontuan!
      KARLOS- Hori egina zagok.
      XANTI- Hi, esto, zera, gauza bat: e, zera, esto, Ines, zentralekoa, badakik.
      KARLOS- Bai, motel, motozalea.
      XANTI- Hemen izan al da kasualitatez?
      KARLOS- Bai, gainera! Esan behar niala eta... Hitaz galdezka etorri duk!
      XANTI- A, ondo zagok
      KARLOS- Zer? Zertan zabiltzate?
      XANTI- Nola zertan? Zer, ba?
      KARLOS- Bat besteaz galdezka, hamabost urteko umeak bezala. Gezurra zirudik toki berean lan egitea!
      XANTI- Ja, buf, beno...
      KARLOS- Neska ederra duk,  gero!
      XANTI- Bai, hala da. Hala duk, bai!
      KARLOS- Eta kristoren motorra zaukak!

      34.4 Xanti+Kristina+Pruden

      (Kristinaren tabernan. Eguerdia. Jende dezente. Barraren mutur banatan Xanti eta Pruden. Kristina batetik bestera)

      KRISTINA- Zer, kafea, Xanti?
      XANTI- Bai, jarridazu (jar iezadazu), zera, txorrot pixka batekin.
      PRUDEN- Kaixo, Xanti! Zer, indarberritzen?
      XANTI- Lan egiten dugunok behar izaten diagu hori ere!
      PRUDEN- E, hi! Ez diat zirikatzeagatik esan, e?
      XANTI- E, e, pentsatzen diat, hi!
      PRUDEN- Kristina! Jarridazu (jar iezadazu) baxoerdi bat.
      KRISTINA- Berezia?
      PRUDEN- Zer ospatzen dugu, ba?
      KRISTINA- Nik ezer ez. Eta zuk?
      PRUDEN- Nik ere ez. Korrientea!
      XANTI- Zer, gaur ez al zaik azaldu gonbidatzeko inor, edo?
      PRUDEN- Hik ez baduk erronda ordaintzen!
      XANTI- A, e, nik joan beharra zeukaat, hi!
      PRUDEN- Ordainduta utzita joan!
      XANTI- Bai, hori duk! Zergatik ez diagu aldrebes egiten?
      KRISTINA- Ez egin kasurik, Xanti. Beti horrela ibili behar izaten du.

      34.5 Xanti+Ines

      (Xanti autoan. Bezero bat jaitsi da oraintxe. Ines irratiz)

      XANTI- Bale, eskerrik asko! Egun ona izan, bai! (Autoa abian jarri eta badoa)
      INES- 1777, zentralera deitzeko moduan? Dei hau 1777rentzat da!
      XANTI- Ai! Zer gertatzen da, Ines?
      INES-. Horixe jakin nahi nuke nik! Zer gertatzen da?
      XANTI- Zer, ba?
      INES- Lehen minutuoro hoska zinen eta orain, bapatean...
      XANTI- Eta zer? Nire falta antzematen hasi al zara, edo?

      34.6 Kristina+Pruden

      (Kristinaren tabernan. Lehen baino jende gutxiago)

      KRISTINA- Nahikoa duzu Pruden!
      PRUDEN- Utzidazu (utz iezadazu) bizitzen, Kristina!
      KRISTINA- Kontua erakutsiko dizut, nahiago baduzu.
      PRUDEN- Uztazu (utz ezazu)! Banoa!
      KRISTINA- Et, et, et! Zu ez zoaz inora Kristinari ordaindu gabe!
      PRUDEN- Apuntatu nire kontuan! Hilabetea amaitzeko gutxi falta da-eta!
      KRISTINA- Baina, baina, baina aurpegi gogorra du, gero, e!

    • Lotsagabe halakoa!

      Related audio
      Description

      35.1 Serafina+Ines

      (Serafina telefonoz. Inesen ahotsa zentralean, zuzenean)

      INES- Taxi onenak, esan?
      SERAFINA- Señorita, mezu bat daukat Xantirentzat.
      INES- Ba, ez dakit hartuko ote duen!
      SERAFINA- Esaiozu (esan iezaziozu) orduerdi barru pelukeriatik pasatzeko nire bila.
      INES- Nik, esan esango diot, baina egunotan arraro samar dabil eta...
      SERAFINA- Aizu! Bere amarekin ari zara, e! Errespetu pixka bat!
      INES- Errespetuz ari naiz! Azken egunotan ez du nire mezurik jaso nahi!  Barkatu! Taxi onenak? Momentu bat.
      SERAFINA- Mutil onari izen txarra jartzeko deseatzen ibiltzen dira bakar batzuk! Arraro baldin badabil, izango ditu bere arrazoiak!
      INES- Zer esaten ari zara?
      SERAFINA- Eta jakingo duzu gauza onak ez direla tximinitik behera etortzen, ala?
      INES- Bale! Nahikoa dugu, e?
      SERAFINA- Inpertinentea halakoa!

      35.2 Xanti+Ines

      (Xanti autoan. Ines emisoratik)

      INES- Zentrala 1777ri deika! 1777, mezu bat daukat zuretzat.
      XANTI- Ai, printzesa, nire Mertxe! Emakumeak? Nola ulertu emakumeak? Nik deitzen badiot, latosoa, eta orain bera, jo eta ke, deitu eta deitu.
      INES- Xanti, 1777, entzuten al duzu? 1777, Zentralera deitu! 1777, entzuten ari al zara?
      XANTI- Ea zenbat aldiz deitzen duen! Bitartean eskua altxata dagoen gizonezko hori hartuko dugu, e. Hori da!
      XANTI- (Autoa geratuko du bezero baten parean) Pasa, pasa, libre nago-eta.
      XABIER- Eskerrik asko! Liburutegira, mesedez!
      INES- Xanti, erantzuten ez baduzu, zuretzat kalte.
      XANTI- E, Momentu bat, e, emisora itzaliko dut, bestela ez dit hizketan ere utziko-eta.

      35.3 Xanti+Xabier

      (Autoa barruan, abian)

      XANTI- A zer inbidia! Horrela, astegunean liburutegira, e!
      XABIER- Beno, badakizu edozeinentzat dago zabalik hura, e!
      XANTI- Ja, ja, badakit, baina hori ez da hain erraza, e!
      XABIER- Bai, ulertzen dizut. Ni ere, ez pentsa, ni ere lanera noa, e!
      XANTI- Han idazten al duzu? Zer? Zer uste zenuen, ez zaitudala ezagutu ala?
      XABIER- Beno, idaztera ez noa, e! Orain liburu baten aurkezpenera.
      XANTI- A! Eta nola egiten da hori?
      XABIER- Nola egiten den? Ba, begira, han idazleak eta argitaletxekoek liburua eramaten dute, eta kazetariei, ba, esplikatu egiten diete zertaz den, nolakoa den, eta horrelako gauzak.
      XANTI- A, begira, begira! Horregatik jakiten dute gero hainbeste kazetariek!
      XABIER- Bai, horixe, besteek esanda. Eta gero kazetariek, ba, gainontzeko guztiei, ba, kontatu egiten diete.
      XANTI- Ja, ja. Eta, aizu, nik joaterik izango al nuke?
      XABIER- Ba, zergatik ez, ba! Hura denentzat zabalik dago.
      XANTI- Aizu, ba, igual egunen batean, e, ze, neri idazleen kontuak-eta asko gustatzen zaizkit eta...
      XABIER- A, bai, e?
      XANTI- Bai, bai, bai. Nik ere izango nuke makina bat kontu liburuetan jartzeko.
      XABIER- A, badakizu zer egin behar duzun! Hori erraza da.
      XANTI- Kita! Kita! Nik kontatu, eta beste batek apuntatu.
      XABIER- Ba, orduan, badakizu zer egin behar duzun: idazleren bati kontatu zuk eta...
      XANTI- Hori da! Eta zu zer, zer moduz zabiltza denboraz?
      XABIER- Ba, oraintxe bertan ez daukat nik denbora gehiengi, baina... Gero Durangoko hori, badakizu, orain gertu daukagu.
      XANTI- Bai, Durangoko feria.
      XABIER- Bai, bai, baina... Feria edo azoka edo horrela esaten diogu. Abenduan, badakizu, abendu hasieran, baina, hori pasa eta gero, lasaixeago ibiliko naiz, e!
      XANTI- Bai? Eta gero liburuan aterako al zenuke, e? Niri asko gustatzen zait leitzea gero, e!
      XABIER- Gauza ederra da-eta!
      XANTI- Beti eramaten dut hemen aurrean liburu bat. Orain ere... hemen behar du. Itxaron, itxaron pixka bat!
      XABIER- Lasai, lasai, lasai, sinisten dizut, e!
      XANTI- Ez da siniste kontua, ordea! Ea, hemen (Bozina hotsa kanpotik) Zer gertatzen zaik hiri, babalorea, e? Barkaidazu (barka iezadazu), baina batzuetan...
      XABIER- Lasai, lasai, lasai.
      XANTI- Hau ez gero kontatu zure liburuetan, e?
      XABIER- Ez, ez, ez. Ez kezkatu. Badakizu, liburuetan kontatzen da nahi dena bakarrik.
      XANTI- Bien, bien! Nik uste zuk eta nik lan polita egingo genukeela! Bai horixe! Tipo sinpatikoa ematen duzu, e!
      XABIER- Eskerrik asko!
      XANTI- Xanti, Xanti Irusta da nire izena. Apuntatu, nahi baduzu.

      35.4 Serafina+Aintzane

      (Ileapaindegian)

      SERAFINA- Ene! Ui! Oso ondo, Aintzane! Oso egoki utzi didazu!
      AINTZANE- Bai, ezta?
      SERAFINA- Ai, baina noiz ez didazu zuk egoki uzten ilea?
      AINTZANE- Ai, Serafina! Kontrakoa larriagoa izango litzateke! Ez zenuen, ba, ahaztuko pelukera naizenik!
      SERAFINA- Ez horixe! Ez daukat ahazteko! Baina alde ederra dago batetik bestera!
      AINTZANE- Iletik ilera adina!
      SERAFINA- Oraintxe esan duzu!
      AINTZANE- Xanti bila etortzekoa al duzu?
      SERAFINA- Bai, deitu diot.
      AINTZANE- Rebistaren bat nahi?
      SERAFINA- Ai, estimatuko dizut, Aintzane. Etortzen den bitartean, ba...
      AINTZANE- Eskumuinak eman nire partetik.
      SERAFINA- Emango dizkiot, egon lasai! Edo zerorrek saludatu, bestela, etortzen denean. Ai, ba...
      AINTZANE- Ikusiko dut lanez nola nabilen.

      35.5 Xanti+Ines

      (Xantik bezeroa utzi berri du. Atea entzungo dugu. Emisora piztuko du)

      XANTI- Bale! Ea dena ondo joaten den! Bai, hitz egingo dugu, bai! Ai! Aber, ba! Aber, ba, Ines hemen ote zauden.
      INES- 1777. Mezu hau 1777rentzat da. Honezkero ama pelukerian zain izango duzu!!!!
      XANTI- Ines! Ines? 1777 zentralera hoska!
      INES- Zer?
      XANTI- Zer esan duzu?
      INES- Honezkero ama pelukerian zain izango duzula!
      XANTI- Kaguenlarrusia! Eta zergatik ez didazu, ba, lehenago esan?
      INES- Xanti, batzutan... Barkatu! Momentu bat. Batzutan... Zenbat aldiz deitu dizut?
      XANTI- Ja! Eta nik zer nekien zer mezu eman behar zenidan?
      INES- Hori deituta jakiten da, ala? Ba, horixe da mezua!

      35.6 Xanti+Aintzane

      (Xanti arnasestuka sartuko da pelukerian)

      XANTI- Iepa!
      AINTZANE- Ai! Beranduegi, Xanti!
      XANTI- Zer?
      AINTZANE- Joan da!
      XANTI- Meka... Jode! Gozoa jarriko zait!
      AINTZANE- Jo, jarri da! Sunsunkorda bati buruz gaizki esaka alde egin du hemendik!
      XANTI- Mekaguenzotz! Errua nirea izan da, e!
      AINTZANE- Ai, gera zaitez arnasa itzuli arte, behinik behin!
      XANTI- Jode!
      AINTZANE- Ito egingo zara, gizona! Zerbait hartu nahi duzu?

      35.7 Serafina+Ines

      (Serafina telefonoz; Ines zentralean, zuzenean)

      SERAFINA- Eta jakin ezazu hau ez dela horrela geratuko, e! Nire kexa ailegatuko da ailegatu behar duen lekura, e!
      INES- Aizu, señora! Nik eman diot mezua!
      SERAFINA- Jakin nahi nuke noiz eman diozun!
      INES- Zuk deitu eta segituan hasi naiz, bale? Eta zure seme babalore horrek ez badu erantzun, berak jakingo du zer dabilen!
      SERAFINA- Babalorea? Nire semea babalorea? Non da zuzendaria? Don Zeferinorekin hitz egin nahi dut segituan!!

    • Zelestinoa

      Related audio
      Description

      36.1 Xanti+Olatz+Kristina

      (Tabernan. Goizez. Giro lasaia)

      OLATZ- Itxoin, itxoin, Xanti! Halere, nik ez dut oso ondo ulertzen.
      XANTI- Ba...
      OLATZ- Inesek mezua eman bazizun...
      XANTI- E, oso luzea da esplikatzen, Olatz. Baina, beno, kontua da ez nintzela iritsi ordurako, eta gero amak sekulako iskanbila sortu zuela...
      OLATZ- Eta Ines?
      XANTI- Ea gero joaten naizen barkamen-eske, ze, ez zen bere errua izan eta...
      KRISTINA- Nik esango nuke bi hauek lardaskan dabiltzala, Olatz.
      XANTI- Aizu, Kristina!
      OLATZ- Bai, bai! Zuen bion artean izan da guk ez dakigun zerbait, Xanti!
      XANTI- Bai, zera izango zen!
      KRISTINA- Bai, Xanti. Nahi eta ezinen bat bada ere.
      OLATZ- Eta ez ahaztu emisoratik gauza asko entzuten direla, Xanti.
      XANTI- Beno, horrela hasi behar baduzue, ni banoa!
      OLATZ- Itxaron ezazu pixka batean, motel!
      XANTI- Et, et, et! Beldurra ematen didazue!

      36.2 Xanti+Pako

      (Taxi-geltokian, taxien ondoan ari dira hizketan)

      XANTI- Oraintxe bai eskuetatik ihes egin didala asuntoak!
      PAKO- Beno, zu lasai, Xanti. Konponduko da.
      XANTI- Et, et, et! Ez zagok hau konponduko duen amaren semerik! Eta ni nauk justu orain amaren semea!
      PAKO- Beno, eta Ines?
      XANTI- Ez zekiat, motel! Zeferinok deitu omen ziok. Horixe jakin diat, baina zer esan dion ez.
      PAKO- Jode, igual despeditu?
      XANTI- Hi, hi, hi! Gainetik etzak (ez ezak) horrelakorik esan, jode!
      PAKO- Beno, ez, ez. Ez dut uste.
      XANTI- Halamoduzko bi hitz esan badizkio -badakik nola jartzen den Zeferino haserretzen denean eta-, gutxi fidatu berak alde egitea!
      PAKO- Ba, hori bai.
      XANTI- Ez diat uste, halere, e! Gure ama aspalditik ezagutzen dik Zeferinok.
      PAKO- Horregatik.
      XANTI- Ez, ez. Beno, zera esan nahi diat: azken batean gure amak ez ziok dirurik ematen eta...
      PAKO- Ja, ja, baina Serafina, Serafina da.
      XANTI- Inesekin hitz egin behar, e?
      PAKO- Bai. Bai uste dut.
      XANTI- Gauzak zeuden bezala egonda, ordea...
      PAKO- Ez ausartzen!
      XANTI- Hori duk! Ez nauk atrebitzen, Pako!
      PAKO- Normala. Ni, ni ere ez.
      XANTI- Hi, hi ere ez, ez al haiz ausartzen Inesekin hitz egitera?
      PAKO- Ez. Bai, bai! Inesekin bai!
      XANTI- Hara! Eta norekin ez haiz ausartzen, ba?

      36.3 Olatz+Kristina

      (Tabernan jarraitzen dute)

      OLATZ- Aizu, Kristina, zuk ba al daukazu Inesekin konfiantzarik?
      KRISTINA- Beno, konfiantza-konfiantzarik ez. Hasi berria da.
      OLATZ- Ja! Baina deitzeko adina bai.
      KRISTINA- Bai, baina Xantirekin zertan dabilen galdetzeko adina, ez!
      OLATZ- Ai, Kristina, nolaz bururatu zaizu hori? A zer okurrentzia!
      KRISTINA- Zertarako hitz egin nahi duzu, ba, Inesekin?
      OLATZ- Neska-neska, ba, ba, animatzeko, esateko berarekin gaudela, Serafina hemen denok ezagutzen dugula, eta ez histutzeko!
      KRISTINA- A, beno! Horretarako adina bai!
      OLATZ- Deituiozu (deitu iezaiozu), ba! Zuk badakizu Zeferino nolakoa jartzen den bere onetik ateratakoan!

      36.4 Xanti+Pako

      (Taxi geltokian jarraitzen dute)

      XANTI- Beno, gauza bat egingo diagu, Pako! Gero, iluntzean, berriro elkartzen garenean, e, egingo diagu modua zuek biok bakarrik geratzeko, bale?
      PAKO- Ez, ez...
      XANTI- Baietz, ba! Baietz, ba! Baietz, ba! Ez baduk pauso hori ematen, ez duk, zera, sekula...
      PAKO- Ni egoten naiz bakarrik berarekin. Asko.
      XANTI- Eta orduan?
      PAKO- Ez dut ezer esaten.
      XANTI- Ba, hiri, hori. Beno, hori beste kontu bat duk, hi!
      PAKO- Baina egon bai. Asko.
      XANTI- Eta, eta ez al diok ezer esan behar?
      PAKO- Beno, lehendabizi ondo pentsatu!
      XANTI- Beno! Gehiegi pentsatzen baduk, ez diok ezer esango!
      PAKO- Beno, beno, beno. Denbora denborari!
      XANTI- Beno, ba, baniak, baniak. Beste zera hori ere nire zain dagoela esango nikek-eta. Bai, ea, aber, bai, tximaluze horrek tren-estaziora joan nahi dik.
      PAKO- Seguru?
      XANTI- Zer apostu?

      36.5 Xanti+Iñaki Beraetxe

      (Kalean, taxi-geltokian)

      XANTI- Sartu, sartu lasai! Zer, tren-geltokira, ezta?
      IÑAKI- Zer?
      XANTI- Tren-geltokira joan nahiko duk?
      IÑAKI- Ez, ba!
      XANTI- Kaguenlarrusia! Ez didak ezetz esango!
      IÑAKI- Hi, sentitzen diat, baina zentrora joan nahi diat! Hik ezin baduk, beste bati esango zioat!
      XANTI- Hi, hi! Oraintxe konturatu nauk! Hi, zera, hi ez haiz edozein tximaluze! Orain ulertzen diat!
      IÑAKI- Ez dakit horrek zer zerikusi duen tren-geltokiarekin, e!
      XANTI- Hi, barkazak (barka ezak), baina hi bezalako jendea normalean estaziora joaten duk, baina, klaro, ez, ez bainauk konturatu!
      IÑAKI- Beno, hi! Kontu gutxixeago, eta inguratuko al nauk zentrora? Presa pixka bat zeukaat-eta. Bestela oinez joango ninduan, hi!
      XANTI- Bai, motel! Nola ez, ba! Baina, klaro-klaro, nola asmatuko nian, ba? Atzetik ikusita denak berdinak ematen duzue-eta!
      IÑAKI- Eta taxista guztiek ere bai, e, taxi barruan!
      XANTI- Hi, etzak (ez ezak) gaizki hartu,e!
      IÑAKI- Ez diat gaizki hartu, motel!
      XANTI- Ez niake nahi, behintzat! Oraintxe eramango haut! Ziztu batean!

      36.6 Xanti+Pako+Olatz+Kristina

      (Xanti eta Pako kaletik Kristinaren taberna aldera doaz. Iluntzea da jada. Trafiko dezente eta tabernan ere jende asko)

      PAKO- Tren-estaziora joan da?
      XANTI- Eta konturatu al haiz nor zen?
      PAKO- Bai, ikusi dut, baina estaziora joan da?
      XANTI- Bai, ingurura, bai.
      PAKO- Beno, nik ia bukatu.
      XANTI- Ba, nik ere uste diat baietz, hi! Nekatuta nagok oso! (Tabernan sartu dira) Hara,  begira, hor, hor zagok Olatz! Zer, gaurkoa bukatuta, edo?
      OLATZ- Hitz egin al duzu Inesekin?
      XANTI- Esto, ba, ez, ez.
      OLATZ- Ez al zarete konturatu ez duela gaur emisoratik hitzik ere esan!
      XANTI- Bai!
      PAKO- Bai, egia!
      KRISTINA- Ez kezkatu! Gaurko eguna jai eman dio Zeferinok!
      XANTI- Eta zuk nola dakizu hori?
      KRISTINA- Deitu egin diodalako, Xanti! Horrela jakiten dira gauzak, deituta. Erantzunak ez dira bere kasa airean etortzen, normalean.
      XANTI- Ondo da, ondo da, Kristina.
      KRISTINA- Eta ez al didazue beste ezer galdetu behar?
      OLATZ- Zer moduz dagoen, edo Zeferinok zer esan dion edo...
      PAKO- Zer moduz dago?
      XANTI- Zeferinok zer esan dio?
      KRISTINA- Serafina aspalditik ezagutzen dugula etxe honetan, eta pazientziaz hartzeko. Hori esan omen dio Zeferinok!
      XANTI- Beno, beno!
      OLATZ- Eta lata handia ematen badio, abisatzeko berari! Hori ere bai!
      XANTI- Serafina ez ahal da enteratuko, behintzat!

    • Loreak erostera

      Related audio
      Description

      37.1 Xanti+Olatz

      (Xanti taxian eserita purua erretzen eta liburua leitzen)

      OLATZ- U! Hau ere ikusi behar genuen, Xanti!
      XANTI- Hola, egun on, Olatz! Zer, zer ikusi duzu, ba?
      OLATZ- Xanti liburua eskutan hartuta!
      XANTI- Aizu, txikita, e! Nik asko leitzen dut, e!
      OLATZ- Asko leitzen duzula?
      XANTI- Bai, bai, bai!
      OLATZ- Ba, lehendabiziko aldia da liburua eskutan hartuta ikusten zaitudala!
      XANTI- Ba, beti eramaten dut alboan libururen bat!
      OLATZ- A, hori bai! Hori banekien, e! Baina leitzea beste gauza bat da, e, Xanti? Ez da liburua alboan eramatea!
      XANTI- Si, si. Zirikatzeko gogoarekin jaiki al zara, e?
      OLATZ- Ez ba! Xanti, itzaliko al duzu puru zikin hori, faborez?
      XANTI- Ai, Olatz! Ohetik bota zaituzte, e?
      OLATZ- Ba, bai! Hori bai! Horretan asmatu duzu, ba! Aitak eginkizun inportanteren batzuk izango zituen, antza, eta etortzeko agindu dit.
      XANTI- Beno, ba, ez daukat zertan nik ordaindu beharrik, e?
      OLATZ- Noski!

      37.2 Xanti+Joxantonio Arana

      (Taxi-geltokian jarraitzen dugu. Kalean)

      ARANA- Aizu, gazte!
      XANTI- Esadazu (esan iezadazu)!
      ARANA- Kasualitatez, taxi-paradarik ez da izango hemen inguruan?
      XANTI- Taxi-parada? Hauxe! Hauxe! Taxi-parada batean zaude! Zera eta zera, katxarro hau taxia  eta neroni, zera, taxista!
      ARANA- A, Koño, andakoño! Urte askotarako!
      XANTI- Igualmente, bai!
      ARANA- Nik bai errezeloa hemen inguruan bazela taxi-parada.
      XANTI- Bai, bai!
      ARANA- Aspaldiko kontuez ari naiz, baina esan diot semeari: hemen inguruan behar du, ba!
      XANTI- Bai, bai! Nik beti ezagutu izan dut hementxe, bai.
      ARANA- "Ya lo creo". Garai batean, etorria naiz ni hona presaka taxi baten bila.
      XANTI- Garai batean izango zen, bai!
      ARANA- Bai, garai batean. Baita aurkitu ere! "Ya lo creo". Bila ibilita aurkitzen baita!
      XANTI- Bai, bai, bai, gaur ere aurkitu duzu, ba!
      ARANA- Normalean semeak eramaten nau batera eta bestera.
      XANTI- Hara!
      ARANA- Baina gaur ezin gizarajoak!
      XANTI- Bien, bien!
      ARANA- Eta esan dut: "Joxantonio, ez ote zara bakarrik joateko gauza izango?" Eta, hara, ikusten duzu!
      XANTI- Beno, esku onetara iritsi zara, ba!
      ARANA- Ba, hori ez da beti erraza izaten.
      XANTI- Ez! Ez!
      ARANA- Akordatzen naiz behin...
      XANTI- E, beno, esto, kontatuko didazu bidean, e!
      ARANA- Baina akordatzen naiz...
      XANTI- Nora joan behar duzu?

      37.3 Olatz+Serafina

      (Kristinaren tabernan dago Olatz Serafina sartzen denean)

      SERAFINA- Egun on, Olatz!
      OLATZ- Kaixo, Serafina!
      SERAFINA- Santiago ez zenuen ikusiko?
      OLATZ- Xanti? Bai, hortxe dago. A, baina itxaron, e, norbaitekin ari da-eta!
      SERAFINA- Ea harrapatzen dudan alde egin baino lehen!
      OLATZ- Segituan etorriko da, bestela ere.
      SERAFINA- Ez, ez. Presako kontua da. (Badoa) Santiago!!
      OLATZ- Nahi baduzu, nik esango diot. Ezer ez

      37.4 Xanti+Joxantonio Arana+Serafina

      (taxi barruan doaz. Martxan)

      ARANA- Orduan, esan didazu emakume hau zure ama dela.
      XANTI- Bai, "si señor"!
      SERAFINA- Serafina, Santiago Irusta taxistaren alarguna.
      ARANA- Hain gazte eta alargunduta, e? Gutxi irauten du jendeak gaur egun, "ya lo creo". Eta zer, mutila zaintzen?
      XANTI- Aizu, zera, jauna, e...
      ARANA- Joxantonio Arana, zure agindutara.
      XANTI- Ba, bien, aizu, Arana jauna, zera, nik ez daukat zaintzaile beharrik, e!
      ARANA- Ai, gazte! Gaztetan hori uste izaten da, baina munduko zaintzaile guztiak ere gutxi.
      XANTI- Ba, amak zentrora joan nahi du eta horregatik hartu dut, e, zurekin batera...
      SERAFINA- Bai, atrebentzia ez bada, behintzat!
      XANTI- Hori da! Hori da!
      ARANA- Atrebentzia? Igualeko konpainia onean ibiltzea! "Ya lo creo!" Niri asko gustatzen zait konpainia onean ibiltzea. Eta konpainia ona eta, gainera, ederra denean, gustorago.
      SERAFINA- Oi, eskerrik asko!
      ARANA- Eta nora zoazela esan duzu?
      SERAFINA- Loreak enkargatu behar ditut.
      ARANA- A, loreak!
      SERAFINA- Bai, badakizu ze egun den berehala eta...
      ARANA- Eta zer egun da, ba?
      SERAFINA- Santu Guztien eguna.
      ARANA- Gaur al da? Ez naiz akordatu ere egin! Aizu, gazte, zera, kanposantura!
      SERAFINA- Ez, ez, lasai. Ez da gaur. Gaur ez.
      ARANA- Eskerrak! Izutu naiz burua galdu ote dudan erabat! Burua galdu ezkero, ez da erraz aurkitzen. "Ya lo creo!"
      SERAFINA- Ez, ez, ostiralean da, baina aurretik loreak enkargatzea gustatzen zait, badakizu, Santiagori eramateko.
      ARANA- Asmatzen al du loreekin, gazte?
      XANTI- Asmatu? Asmatuko du. Urtero egiten du behintzat, eta hori, hori bere kontua izaten da, e!
      ARANA- Zer lore mota gustatzen zaizu? Edozeinekin konformatzen zara edo baduzu estima handikoren bat?
      XANTI- E, Arana jauna, loreak ez dira niretzat, e!
      ARANA- A, beno, klaro, klaro!
      XANTI- Ni oraindik ez nago, zera, kanposantuan, e!
      ARANA- A, kanposantuan jartzeko dira, orduan, ezta?
      SERAFINA- Bai, hori da! Senar zenari jartzen dizkiot.
      ARANA- Guk ere jarri beharko ditugu, bai! Joaten gara gu ere, urtean behin, sikiera, badakizu. Eta non saltzen dituzte?
      SERAFINA- Ba, oraintxe erakutsiko dizut, nahi baduzu.
      XANTI- Beno, e, baina, barkatu, zu, zuk, zuk ez al zenuen, ba, ospitalera joan nahi?
      ARANA- Bai, nahi ez! Horixe! Nahi? Nahiago loreak erostera joatea!
      XANTI- Ba, ez, ez, beno, baina, aber, aber...
      SERAFINA- Baina, Xanti, utziozu (utz iezaiozu) gizonari bakean, e,! Loreak erosi eta gero joango da joan behar duen tokira.
      XANTI- Ama, ez zaitez zu bera baino okerrago jarri, e! Ordua hartuta baldin badauka, aizu...
      SERAFINA- Baina zer kalte egingo dio, ba, bizipoz pixka batek, e? Joxantonio?
      ARANA- Horixe behar dugu: bizipoza! Oraintxe esan duzu! Emakume jator askoa ekarri didazu, gazte! Estimatzen dizut, "ya lo creo!"
      XANTI- Bai, bai, beno, baina lehendabizi, e, ospitalera joango gara!
      ARANA- Beno, joan beharra badaukazu, nik ez daukat presarik, aizu!
      XANTI- E, zuk joan behar duzu! Ez nik!
      ARANA- Nire semeak esan al dizu?
      XANTI- Zuk esan didazu, aizu! Ni taxista naiz, akordatzen al zara? Eta emakume hau nire ama.
      ARANA- A, egia, egia, gainera. Nik izan nuen lagun taxista bat, gudaria, Uzturpeko batailoian.
      XANTI- Hara!
      ARANA- Bai lagun zintzoa! Ez dakit zer egin zuen gero. Taxista bazen, taxiarekin jarraituko zuen, noski.
      XANTI- Bai, ez da harritzekoa.
      SERAFINA- Beno, ba, lehendabizi ospitalera bazoazte, nik kasik nahiago, orduan, ba, hemen jaistea, Santiago, e! Eta bueltarakoan etorri bila.
      XANTI- Bai.
      SERAFINA- Aio, Arana jauna!
      ARANA- Etorriko gara, bai.
      XANTI- Ba, etorriko naiz ni.

      (Serafina jaitsi egingo da taxitik)

      ARANA- Ez nuke nik bakarrik utziko horrelako emakume puska! Ez horixe!
      XANTI- Aizu, badaki bere burua zaintzen, e! Ez zaitez kezkatu!
      ARANA- Jatorra andrea! Oso jatorra ere!
      XANTI- Bai, bai.
      ARANA- Eta orain zer egingo dugu?
      XANTI- Ba, ospitalera eramango zaitut, aizu, hitz emanda bezala edo...
      ARANA- A, ni, ni zuk esaten duzun tokira joango naiz, gazte!
      XANTI- Zer?
      ARANA- "Ya lo creo!" Eta gustora, gainera. Bai horixe!

    • Penak ahazteko

      Related audio
      Description

      38.1 Xanti+Pako

      (Kalean. Bazkalondoa. Trafiko gutxi)

      XANTI- Tabernan zabilek! Oraintxe egon nauk berarekin!
      PAKO- Bazkaldu eta gero ere lana?
      XANTI- Hori ematen dik! Beno, Prudenek beste eginkizun batzuk omen dizkik-eta! Jakin nahi nikek zer eginkizun diren horiek, baina...
      PAKO- Jo Olatz! Olatz gaixoa!
      XANTI- Bai horixe! Ez zeukak lan makala aita horren agindutara bizitzen!
      PAKO- Esto... igual kafe bat.
      XANTI- Bai, motel, motel! Segizak (segi ezak), segizak lasai!

      38.2 Pako+Olatz

      (Kristinaren tabernan. Bazkalondoko kafea hartzen jendea)

      PAKO- Ei, Olatz, kaixo!
      OLATZ- Aupa, Pako!
      PAKO- Orain ere lana?
      OLATZ- Bai, motel! Gure aita horrek beti badu zerbait azkenaldian.
      PAKO- Jo, "que morro"!
      OLATZ- Beno, ekarriko du honek buelta. Azken egunotan ni ibili naiz goiz eta arratsalde taxiarekin. Berari ere tokatuko zaio egunen batean!
      PAKO- Olatz!
      OLATZ- Zer, Pako?
      PAKO- Esto...
      OLATZ- Zer gertatzen da?
      PAKO- Aber ondo esaten dut, e: gogoko zaitut.
      OLATZ- Oso ondo.
      PAKO- Gustoko zaitut.
      OLATZ- Hori ere ondo.
      PAKO- Emm... txoratuta naukazu eta txolindu egiten nauzu.
      OLATZ- Jode, ondo ikasi duzu, gero! Zer, norbaiti esatekotan?
      PAKO- Bai... zuri.
      OLATZ- Zer? (Barregura sartuko zaio) Pako, mesedez! Barkatu, baina, baina niri? Ea, ea, esan berriro, esan berriro!

      38.3 Xanti+Pako

      (Kalean, taxi-geltokian daude biak. Pako lur jota)

      XANTI- Eta horrela, besterik gabe, barrez hasi al zaik?
      PAKO- Bai.
      XANTI- Eta zer esan dik?
      PAKO- Ezer ez.
      XANTI- Baina barre nola egiten zian? Edo zer? Esan nahi diat, hitaz barre, edo grazia egin ziok edo...
      PAKO- Barre eta barre. Besterik ez!
      XANTI- Jo! Beno, hi, berez barre egitea ez duk seinale txarra, hi!
      PAKO- Xanti, "hecho polvo" nago!
      XANTI- Hi, gauza bat egingo diagu. Igo hadi nire taxira, e, oraintxe ahaztuko dizkiagu emakume txoro horiek denak-eta!
      (Xantiren taxira igo eta abiatu egingo dira)

      38.4 Xanti+Pako+Aktorea1+Aktorea2

      (Club-ean daude)

      XANTI- Etorri hadi, Pako, hator! Aldazak (alda ezak) aurpegi hori, motel! Ikusiko duk hemen zer neska katxarroak dauden! Hi, eta inori barrerik egiten ez dioten horietakoak, gainera, e!
      PAKO- Xanti, baina hau da...
      XANTI- Hau bai, klub-a! Eta zer? Xantik bazeuzkak hemen ezagunak, e, eta ez nolalanahikoak!
      AKTOREA1- Ui ui ui! "Cuanto de bueno", taxista! Zer moduz?
      XANTI- "Hola, preciosas!"
      AKTOREA2- Beste lagun bat gaur?
      XANTI- "Efectivamente!"
      AKTOREA2- Bi muxu, "no"?
      XANTI- Hola! Zer? Hau, zer, hau Pako. Hau ere taxista.
      AKTOREA1- "Uy, que rico!"
      PAKO- Kaixo!
      XANTI- Zer, bukatu al duzue espektakuloa? Hauek, zera, aktoresak baitituk!
      AKTOREA2- "Ay, Chico", oraintxe ! "Que lastima!"
      AKTOREA1- Oraintxe bukatu dugu... baina bihar berriz, asieske, etorri nahi baduzue...
      AKTOREA2- ..gonbidatuta zaudete
      XANTI- Bale! Pako, zer iruditzen zaizkik, e?
      PAKO- Jatorrak.
      XANTI- Oso jatorrak dituk! Bai horixe! Eta, hi, hauek ez ziotek inori barrerik egiten, e!
      AKTOREA1- Momentu bat, Xanti, "cariño".
      AKTOREA2- Ai, eske, Xanti, beste lagun batekin gaude, baina oraintxe etorriko gara.
      AKTOREA1- A, begira, hor dator!
      AKTOREA2- Enpresarioa da... "Yuhu!" Hemen gaude!
      AKTOREA1- Ez dugu alde egin!
      PAKO- Xanti, Xanti!
      XANTI- E?
      PAKO- Baina hori ikusi duzu?
      XANTI- Bai, bai, bai. Ikusi diat, bai. Kontuz, hi!

      38.5 Xanti+Pruden+Aktorea1+Aktorea2

      (Toki berean jarraitzen dute)

      XANTI- Asieske enpresarioa, e?
      PRUDEN- Bai, beno...
      AKTOREA1- Bere enpresa dauka! Baietz, "chatin"?
      AKTOREA2- "Aja!" Eta langileak eta guzti, e?
      XANTI- Gaur egun langileak oso merke ateratzen dira, itxuraz. Bai, bai.
      PRUDEN- Etzakela (ez ezakela) uste!
      XANTI- Baaai! Nik bazekiat zerbait horri buruz. Oso, oso oso merke, gainera.
      AKTOREA1- Hau da Xanti. Eta da taxista. Baietz, "mi amor"?
      XANTI- Bai, eta hau, zera, Pako, eta hau ere taxista.
      AKTOREA2- Taxista bat.
      AKTOREA1- Taxista bi.
      XANTI- Eta enpresarioa!
      AKTOREA1- Baina uste dut joan behar duela, ezta?
      PRUDEN- Ea zer ordu den! Beno, oraindik badauzkat minutu batzuk.
      AKTOREA2- E! Bihar berriro?
      AKTOREA1- Egunero etortzen da! "Que majo!"
      AKTOREA2- Gure espektakuloa gustatzen zaio asko-asko-asko, ezta?
      XANTI- Bai, bai, hi!
      PRUDEN- Oso onak dituk!
      XANTI- Bai, imajinatzen diat, bai. Hi, Pako, nora hoa?
      AKTOREA1- Baina nora zoaz, Xanti?
      XANTI- Uste dut beste batean pasako garela, e! Pako, itxoidak (itxoin iezadak), hirekin niak-eta!
      AKTOREA2- "Ay, pero que pena, mi amor!"
      XANTI- Hemen, izan ere, hemen zeregin garrantzitsuak dauzkan jende gehiegi elkartu garela uste dut. Beno, esto, aio, "guapisimas"! Itxoidak (txoin iezadak), Pako!
      AKTOREA1- Xanti, etorri bihar! Eta esan zure lagunari ere etortzeko!
      AKTOREA2- Oso jatorra da! Oso isila, baina oso jatorra!

      38.6 Xanti+Arantxa Iturbe

      (Clubaren atarian, Xanti Pakoren bila dabil)

      ARANTXA- Aizu, barkatu, taxirik hemen inguruan?
      XANTI- Bat behintzat bai.
      ARANTXA- Non dago parada?
      XANTI- E, E, hemen paradarik ez, e! Taxia dago hemen atarian, eta, beno, ni ere taxista baten bila nabil! Ez zenuen ikusiko kasualitatez?
      ARANTXA- Ba, ez dakit. Gizonezko bat pasa da oraintxe ziztu batean, baina, baina ez diot ezertan antzeman taxista zenik.
      XANTI- Mekaguenla!
      ARANTXA- Hori zertan antzematen da?
      XANTI- Bera! Seguru! Bera! Kaguenla! Noruntza joan da?
      ARANTXA- Hortik alde egin du, uste dut. A zer faena orain! Zertarako dut taxista taxirik gabe?
      XANTI- Ez, ez, egon lasai. Ni ere taxista naiz, e!
      ARANTXA- A! Benetan?
      XANTI- Bai. Ez al zait antzematen, ba?
      ARANTXA- Eta dale! Zertan antzematea nahi duzu?
      XANTI- Jo, ez dakit, ba! nik zuri azkar asko antzeman dizut nor zaren eta...
      ARANTXA- A bai?
      XANTI- Clubekoa
      ARANTXA- Ez, ba! Ez prexixo!
      XANTI- Nola ezetz?
      ARANTXA- Ez.
      XANTI- Apustu egingo nuen!
      ARANTXA- Ba, ez. Ez club honetakoa, behintzat.
      XANTI- Eta zer demontre egiten duzu, ba, hemen, horrela, atarian?
      ARANTXA- Buff! Oso luzea da esplikatzen hasteko, eta orain joan beharra daukat.
      XANTI- Oraintxe, e! Oraintxe! Utzidazu (utz iezadazu) hemen inguruan begiratzen eta segituan, e! Aizu! Aizu, niri zure aurpegia ezaguna egiten zait, ba!
      ARANTXA- Aurpegia? Seguru?

    • Barkamena

      Related audio
      Description

      39.1 Xanti+Pruden

      (Kalean, taxi-geltokian. Trafiko gutxi. Goizerdia da)

      PRUDEN- Aupa, Xanti!
      XANTI- Hola, kaixo
      PRUDEN- Hi... atzokoaz...
      XANTI- Atzoko zer?
      PRUDEN- Beno, badakik, eskertuko nikek...
      XANTI- Hik eskertu, Pruden? Hik zer eskertu?
      PRUDEN- Etzak (ez ezak) ezjakinarena egin!
      XANTI- Hi, joan beharra zeukeat, Pruden! Ez zekiat zertan ari haizen! Baina bazekiat hemendik aurrera nik dakidan batek ez duela hainbeste lan egingo
      PRUDEN- Hi, hi, Xanti!

      39.2 Xanti+Ines

      (Zentralean. Ines bere lanean ari da ateari bizkarra emanda)

      INES- Bai, momentu bat! Polikiroldegira auto bat! Bai, zuretzat! Taxi onenak, esan?
      XANTI- Hola, keai, Ines!
      INES- Xanti! Sustoz akabatuko nauzu egun batean! Zer gertatzen da?
      XANTI- Esto, zera, momentu bat, e, izango al zenuke?
      INES- Ba, ez gehiegi. Ikusten duzu! Barkatu! Bai esan? Bai, segituan joango zaizu! Inor bai geltoki nagusian? Geltoki nagusia? Konforme!
      XANTI- Esto, Ines, uste dut barkamena eskatzea dagokidala, e!
      INES- Barkamena? Zergatik, tio?
      XANTI- Ba, lehengo eguneko zera... Joe, badakizu, amarena eta...
      INES- A, lasai. Esan gehiago ez deitzeko, eta listo!
      XANTI- Bale!
      INES- Barkatu, e!
      XANTI- Ez, segi lasai!
      INES- Ez, konfunditu egin zara. Ez, ez dakit anbulatorioko zenbakia. Sentitzen dut.
      XANTI- Esto, nire, zera, ez dakit nola esan, baina hori, ba, minduta nengoen eta...
      INES- Minduta?
      XANTI- Bai.
      INES- Zu minduta?
      XANTI- Bai, bai, afariarena, pues, hori.
      INES- Ordaindu nizun, ezta? Ez al nizun ordaindu?
      XANTI- Bai, bai, bai, baina nik, zera, uste nuen...
      INES- Barkatu, Xanti! Bai, esan?
      XANTI- Bai, bai, lasai, segi horrelaxe!
      INES- Fijoa? Konforme!
      XANTI- Ez naiz hemendik mugituko. Lasai!
      INES- Horrela hitz egitea ezinezkoa da.
      XANTI- Bai, hori da!
      INES- Zer iruditzen gaur elkarrekin afaltzen badugu?
      XANTI- Zer? Benetan?
      INES- Edo kafe bat, ez dakit, nahi duzuna.
      XANTI- Ez, ez, ez. Afaldu, baina gaur ez, gaur ezin dut.
      INES- Zuk esan noiz!
      XANTI- Astelehenean!
      INES- Konforme.
      XANTI- E, baina, "vamos", zera, baldintza batekin, e: oraingoan tokia nik aukeratuko dut, e!
      INES- Ederki, tio... hitz egingo dugu.
      XANTI- Jode, bale, bale!
      INES- Taxi onenak, esan?
      XANTI- Beno, aio, e, Ines!

      39.3 Kristina+Pruden+Olatz

      (Kristinaren tabernan, Olatz kafea hartzen ari da. Pruden sartuko da)

      KRISTINA- Ixo, Olatz! Hortxe dator-eta!
      PRUDEN- Aupa, Kristina! Jarridazu (jar iezadazu)... jarridazu...
      KRISTINA- Zer, baxoerdi bat?
      PRUDEN- Ez, ez. Esto... deskafeinatu bat, hori da, makinakoa.
      OLATZ- A, kaixo, aita!
      PRUDEN- Hara! Hemen al zeunden? Ez zaitut ikusi
      OLATZ- Ez baina, oraintxe nindoan, e, kafe bat hartu di-da eta...
      PRUDEN- Ez, ez, lasai, hartu lasai kafea nigatik, e?
      KRISTINA- (Baju, Olatzi) Elurra, Olatz! Elurra dator!

      39.4 Xanti+Anjel Alkain

      (Taxi barruan. Martxan)

      XANTI- Ez dakit zer gertatzen den azkenaldi honetan, baina taxira igotzen zareten guztion aurpegiak ezagunak egiten zaizkit.
      ANJEL- Ez dakit, ba.
      XANTI- Beti harro egon izan naiz aurpegi bat ahazten ez dudalako, eta orain denak ezagunak, hi!
      ANJEL- Nik aurpegi asko ditut. Igual, horietakoren bat ezagutuko duzu.
      XANTI- Aber, aber, aber, hitz egin ezazu pixka batean.
      ANJEL- Eta zer esatea nahi duzu?
      XANTI- Bertsolaria?
      ANJEL- Ez!
      XANTI- Deportista?
      ANJEL- Ez, profesionala, behintzat.
      XANTI- Kaguenla...
      ANJEL- Zu taxista.
      XANTI- E? Bai, bai, betidanik.
      ANJEL- Profesionala.
      XANTI- Baita ere.
      ANJEL- Ei! Semaforo hori gorria dago!
      XANTI- Eeepaaa! Baitaaa! Semaforoak ezagutzen ere badakizu, orduan, e?
      ANJEL- Zuk baino gehiago, itxuraz.
      XANTI- Et, et, et! Nik ere badakit, baina...
      ANJEL- Bai, baina ia-ia pasa zenuen.
      XANTI- Izan ere, beste pistarik ematen ez badidazu...
      ANJEL- Ez al zara, ba, hain ona aurpegiak ezagutzen?
      XANTI- Ez zenuke sinistuko! Ez dut aurpegi bat inoiz ahazten!
      ANJEL- Ba, asmatu!
      XANTI- Badakit! Kozineroa!
      ANJEL- Hori ere bai, batzutan!

      39.5 Kristina+Pruden+Olatz

      (Tabernan jarraitzen dute)

      OLATZ- Eta nolaz, ba, zu hemen, aita? Ez al zenuen, ba, gaur zera...
      PRUDEN- Ba, ez. Hala esan nizun, baina gaur ez daukat joan beharrik. Beraz, nahi baduzu, egingo dizut turnoa.
      KRISTINA- Elurra ez, Olatz, sekulako erauntsiren bat dator!
      OLATZ- Oraintxe?
      PRUDEN- Beno, utzidazu (utz iezadazu) kafea hartzen eta...
      OLATZ- Bai, bai, kafea eta nahi duzuna!
      KRISTINA- Kafearekin nahikoa du! Etzazu (ez ezazu) zerorrek animatu!
      PRUDEN- Eta zer? Lan asko edo?
      OLATZ- Beno, bastante. Zerbitzu gehienak kanposantu aldera.
      PRUDEN- A, jakina! Egunotan...
      KRISTINA- Niri ez esan horrelakorik! Gaizkitu egiten naiz!
      OLATZ- A! Zer moduz ama, Kristina?
      PRUDEN- Hori da, zer moduz? Aspaldian ez dizut galdetu nik ere.
      KRISTINA- Badoa poliki poliki. Etxean daukat.
      OLATZ- Pozten naiz.
      PRUDEN- Ni ere bai! Ondo jarriko al da?
      KRISTINA- Medikuek baietz esaten dute.

      (Xanti sartuko da saludatuz...)

      XANTI- Hola, keai! Kristina, polit hori, jarridazu (jar iezadazu), zera, kafexka bat, azkar-azkar.
      KRISTINA- Zer presa klase daukazu?
      XANTI- Señora kanposantura igo behar dut-eta garbiketak egitera.
      KRISTINA- Baina ez aipatzeko niri toki hori!
      XANTI- Ba, sentitzen dut, baina ez dago beste konturik. Edo, edo bai? Hara, aita-alabak hemen eta familia giroan, e!
      OLATZ- Bai!
      PRUDEN- Bai, oraintxe esaten ari nintzen Olatzi, libre nagoela eta nahi badu hartzeko eguna jai.
      XANTI- A, bai, e?
      OLATZ- Bai! (Xantiri) Ez dakit zer arraio gertatzen zaion!
      XANTI- Santu Guztien bezperak aztoratuko zuen!
      KRISTINA- Eta ezer edan gabe!
      PRUDEN- Gajoak ez al du, ba, nahikoa lan egiten?
      XANTI- Bai horixe!
      PRUDEN- Ez al du eguna jai merezi? Eta ez gaurkoa bakarrik, baita biharkoa ere! Zer demontre! Aita batek ez badu hainbeste egiten alabagatik...
      KRISTINA- Adios! Eskuetatik joan zaigu zeharo!
      OLTAZ- Bai.

    • Jateaz

      Related audio
      Description

      40.1 Xanti+Pako

      (Taxi geltokian, arratsaldea. Trafiko handia)

      XANTI- Gizonaren anbizioa emakumearen ipurdian akabatzen da!
      PAKO- Zer esaten duzu, Xanti?
      XANTI- Aita zenak esaten zuena. Zer, puruxka bat erre nahi al duk?
      PAKO- Ez, erre dut. Nola da?
      XANTI- Igual ziok, Pako! Igual ziok! Uztak (utz ezak), uztak! Txoratu egingo nauk oraindik eta!
      PAKO- Txoratu zu? "Si" gaur afaria daukazu!
      XANTI- Uff! Afaria, gainera! Bai, bai! Berak bere terrenora? Nik nirera!
      PAKO- Terrenoa daukazu?
      XANTI- Soziedadera, Pako! Soziedadean afalduko dugula!
      PAKO- Eta nahi du?
      XANTI- Ez zioat galdetuko! Bere bila joan eta soziedadera eramango diat!
      PAKO- Ba, nik ez dut ikusi bestea, osea, Olatz.
      XANTI- Ja! Prudenek jai eman omen ziok asteburu osoan, ezta?
      PAKO- Bai.
      XANTI- Uste diat bukatu zaizkiola oporrak. Hor, hor zetorrek, hi!
      PAKO- Ni banoa.
      XANTI- Et, et, et, Pako. Hi gera hadi, e! Ni baniak eta...
      PAKO- Geratu pixka bat, Xanti, mesedez.
      XANTI- Ez, ez, ez, ezin iritsiko nauk berandu nire Anttonirengana.
      PAKO- Anttoni? Zer Anttoni?
      XANTI- Joe! Anttoni, Anttoni, ate ondoan nago ni!

      40.2 Pako+Olatz+Ines

      (Pako taxian sartuko da. Olatz inguratuko zaio)

      OLATZ- Kaixo, Pako!
      PAKO- A, Olatz! Zer moduz?
      OLATZ- Ni oso ondo! Pentsa, asteburu osoa jai izanda!
      PAKO- Bai. Esto, joan behar dut.
      OLATZ- Ui! Ez al daukazu segundo bat ni saludatzeko ere?
      PAKO- Ez. Esto, presa dut. Deitu du Inesek eta behar du taxi bat eta...
      OLATZ- A, beno, beno, beno.
      INES- Geltoki nagusia! Geltoki nagusian autorik bai?
      OLATZ- Ui! Hori Ines da, Pako!
      PAKO- Bai.
      OLATZ- Ez al diozu erantzun behar?
      PAKO- Bai, orain.
      INES- Ez al dago inor geltoki nagusian?
      OLATZ- Momentu bat.
      PAKO- Baina Olatz, zer egiten duzu? Olatz! Aplastatzen nauzu!
      OLATZ- Zentrala! Hemen Pako.
      INES- Pako? Zer Pako?
      OLATZ- Olatz naiz, neska! Pako libre dago!
      INES- Hara! Eta hizketan egitea ahaztu al zaio?
      OLATZ- Ez, ez, ezin zuen hartu.
      INES- Zer zeundeten, okupatuta?
      OLATZ- Horrelako zerbait! Benga, oraintxe jarriko zaizu.
      INES- Pako, autoa behar dut polikiroldegian! Joateko moduan al zaude?
      OLATZ- Ikusten, Pako? Orain bai, orain joan beharra daukazu!

      40.3 Xanti+Ines

      (Zentralitan azalduko zaio Xanti Inesi)

      XANTI- Hola, keai, Ines! Gaur ere beltzez?
      INES- Ui, Xanti! Ez zintudan espero hain goiz!
      XANTI- Nora joan behar dugun esatera etorri naiz. Han itxoingo dizut, ez bazaizu gaizki iruditzen.
      INES- A, ondo. Barkatu.
      XANTI- Lasai, lasai! Segi, segi!
      INES- Taxi onenak, esan? Bai, momentu bat. Mesedez...
      XANTI- E, ez dizut denborarik kenduko, e! E, udaletxe zaharra nola da?
      INES- Bai, azoka ondokoa.
      XANTI- Hori da, hori da. Hari buelta eman eta atzeko kale-kantoian aparkatu, e!. Han egongo naiz zure zain.
      INES- Han ba al dago, ba, jatetxerik?
      XANTI- Jateko tokia bai! Ordubete barru, e?
      INES- Konforme, tio.

      40.4 Pako+Olatz

      (Pako geltokian dago bakarrik. Olatz taxiarekin etorri eta bozina joko dio)

      OLATZ- Benga, Pako! Igo!
      PAKO- Zer?
      OLATZ- Igotzeko nire taxira!
      PAKO- Ez, ez. Eskerrik asko. Daukat nirea.
      OLATZ- Bai, baina zure taxian ez dago Olatzik! Tira, igo zaitez, motel. Ez zaitut jango-eta! Beno, edo igual bai, pixka bat.

      40.5 Xanti+Ines

      (Soziedadean ez dago inor. Xanti eta Ines bakarrik)

      INES- Bai, polita da. Klasiko xamarra nire gustorako, baina...
      XANTI- Ba hauxe da nire txokoa! Orain, eseri zaitea (zaitez) hemen eta itxaron pixka bat, e! Hemen emakumeek ezin dute sukaldean aritu!
      INES- Xanti!!!
      XANTI- Zer?
      INES- Gero eseriko zara, ezta?
      XANTI- Bai, noski, Ines.
      INES- A, ez, bestela... zu hor zutik eta ni hemen, ba...
      XANTI- Lasai, lasai, eseriko naiz eta, txuletak erretakoan! Zu, zu zaude lasai.
      INES- Xanti!!
      XANTI- Zer duzu orain?
      INES- Inporta al zaizu telebista jartzea?
      XANTI- Ez, ez, ez. Entxufatu egin beharko duzu lehendabizi, e!
      INES- Hemendik, ezta?

      (kortozirkuitoa eragingo du)

      XANTI- Kaguenlarrusia! Ines! Ines?
      INES- Zer gertatu da?
      XANTI- Eta nola nahi duzu nik jakitea? Zer egin duzu, e? Hemen ez da ezer ikusten!
      INES- Xanti! Non zaude?
      XANTI- Hementxe, Ines! Zure ondo-ondoan, jateko moduan!
      INES- "Que bobo, tío!"
      XANTI- Lasai! Lasai! Hau Xantik "santiamen" batean konponduko du-eta!
      INES- Erre usaina dago, Xanti!
      XANTI- Kaguen...
      INES- ...la Rusia, bai! Baina txuleta horiek erretzen ari dira!
      XANTI- Itxoin, itxoin! Ez larritu zu, e, ez larritu, Ines.
      INES- Ez nago larrituta!
      XANTI- Ea atea aurkitzen dudan. Itxoi... a, hementxe, hementxe. Dios!
      INES- Uste dut gaurko afaria...
      XANTI- ...beste baterako utzi beharko dugula? Ezta pentsatu ere! Hau konpondu eta berehala afalduko dugu! Itxoin! Kandelak ere badauzkagu hemen eta! Zer uste duzu, e? Ondo prestatuta gaude hemen!
      INES- Optimista bat zara, Xanti! Horixe da zutaz gehien gustatzen zaidana!
      XANTI- Gustatu esan al duzu?
      INES- Bai, horixe esan dut.
      XANTI- Ba, orduan...
      INES- Orduan, zer?
      XANTI- Afaldu eta gero, e...
      INES- Xanti! Lehendabizi afaldu! Eta uste dut gaurkoan lanak izango ditugula!
      XANTI- Utzi, utzi Xantiri! Bururatuko zaio zerbait!
      INES- Ai, eta telebistarekin zer egin behar duzu?
      XANTI- Telebistarekin ezer ez, Ines; zertarako dut telebista Ines hemen edukita?
      INES- Ai!

    • Zertarako hitz egin?

      Related audio
      Description

      41.1 Olatz+Eneritz

      (Kristinaren tabernan)

      OLATZ- Eta orduan esan nion: "Igo zaitez, motel! Ez zaitut jango-eta. Edo igual bai, pixka bat!"
      ENERITZ- Eta?
      OLATZ- Eta igo egin zen.
      ENERITZ- Eta?
      OLATZ- Eta zer?
      ENERITZ- Ba, hori, zer moduz?
      OLATZ- Zer moduz? Ondo, jakina!
      ENERITZ- Baina, Olatz, zuri ez zaizu Pako gustatzen-eta!
      OLATZ- Aizu, zuk badakizu bost nor gustatzen zaidan niri!
      ENERITZ- Zerorrek esandakoa da!
      OLATZ- Ba, esan banuen, hala izango zen, baina orain...
      ENERITZ- Orain bai?
      OLATZ- Ez dakit.
      ENERITZ- Baina ondo?
      OLATZ- Bai, ondo.

      41.2 Pruden+Xanti

      (Geltokian. Pruden iritsi da bere taxian. Jaitsi eta Xantirekin egin du topo)

      PRUDEN- Xanti, ez huen Olatz ikusiko?
      XANTI- Bai, Kristinarenean sartu duk oraintxe lagun batekin.
      PRUDEN- Ondo zagok!
      XANTI- Zer? Lanean jarri duk berriro, e?
      PRUDEN- Hi, asteburu osoa jai izan dik, e?
      XANTI- Jode! Asteburu osoa. Hi, oso-osoa! Eskuzabala haiz ondo, gero, e!
      PRUDEN- Hi, ez hadi zirikatzen hasi!
      XANTI- Ni zirikatzen? Jode! Zer esaten ari haiz, Pruden?
      PRUDEN- Bere hobe-beharrez egiten diat! Hik ez dakik gaur egungo gazteek zenbat arrisku dituzten inguruan!
      XANTI- Bazekiat, bai! Drogak eta, sexoa eta...
      PRUDEN- Eta politika eta...
      XANTI- Eta politika, arriskua?
      PRUDEN- Nik bazekiat zer esaten ari naizen!
      XANTI- Honbre!
      PRUDEN- Zenbat eta okupatuago, orduan eta denbora gutxiago txorakeriatan denbora galtzeko!
      XANTI- Ja, ja, noski! Horregatik egoten haiz hi beti hain okupatua!
      PRUDEN- Ez diat horretaz hitz egin nahi!
      XANTI- Ez, ez!
      PRUDEN- Hi, asteburu osoa jai eman zioat, ezta? (Berriro taxian sartuko da)
      XANTI- Jode, hi! Taxian geratu behar al duk? Ez al duk, ba, alabatxoaren bila joan behar,e?
      PRUDEN- Utziok (utz iezaziok) pixka batean, oraindik ez duk txanda egiteko ordua!

      41.3 Kristina+Olatz+Eneritz

      (Tabernan jarraitzen dute)

      KRISTINA- Ai, nik ez dakit ezer, baina jartzen ari zareten aurpegiekin jakiteko gogoa sartu zait!
      OLATZ- Ez da ezer, Kristina!
      KRISTINA- Ez dela ezer? Ai, gazte, ni ez nauzu hori esanda engainatuko, e! Urte asko daramatzat barraren atzean!
      ENERITZ- Asko? Zenbat dira, ba, asko?
      KRISTINA- Ba... aber... utzidazu (utz iezadazu) kontuak ateratzen...
      OLATZ- Buff! Kontuak ateratzen! Ni banoa, e, aita etorri da-eta. Hitz egingo dugu, Eneritz!
      KRISTINA- Gero arte, Olatz! Kontuz taxiarekin! Burua beste norabait joaten bazaizu, aparkatu disgutoa izan baino lehen!
      ENERITZ- Hau zenbat da?
      KRISTINA- Beno, kontu txiki batzuen truke, prezio berezia egingo dizut, akaso.
      ENERITZ- Ez, ez, hori berak kontatu beharko dizu.
      KRISTINA- Bai, lasai. Txantxetan ari nintzen. Oso pareja polita egiten dute!
      ENERITZ- A, baina ba al dakizu, ba?
      KRISTINA- Ni Kristina naiz, gazte, eta Kristinak dena jakiten du.

      41.4 Olatz+Xanti

      (Xanti taberna aldera doa, tabernatik ateratzen Olatz)

      OLATZ- Aita etorri da, ezta, Xanti?
      XANTI- Bai, baina presarik gabe, itxuraz. Taxian geratu da. Zer, zer moduz, Olatz?
      OLATZ- Ondo, eta zu?
      XANTI- Beno, ondo. Aizu, Olatz, e, nik ez daukat zertan sartu beharrik, ezta, baina, jode, Pakorekin zerbait egin beharko duzu. Ez dakit zer ematen didan horrela ikusteak eta. Jode, lur-jota daukazu mutila.
      OLATZ- Hori esan al dizu?
      XANTI- Bai, bai, bai. Eta esan izan ez balit ere, antzemateko moduan dabil. Konturatuko zinen, ezta?
      OLATZ- Ez esan!
      XANTI- Bai, bai, bai, bai.
      OLATZ- Nik uste nuen atzo eman niola animoa denboraldi baterako! Saiatu nintzen, behintzat. Gogor saiatu, gainera...
      XANTI- A, hitz egin al duzue? Horixe ez nekien.
      OLATZ- Hitz egin? Zertarako hitz egin?

      41.5 Xanti+Kristina+Pruden

      (Kristinaren tabernan. Pruden geroxeago sartuko da)

      XANTI- Ba, ez dakit zer esan nahi izan didan Olatzek horrekin. Esto, jarridazu (jar iezadazu) kafetxo bat, eder horrek.
      KRISTINA- Zera esan nahiko zizun: hitz egin gabe ere gauza asko konpondu litezkeela.
      XANTI- Jode! Erraza dago zuek ulertzea! Ez al zarete, ba, emakumeak beti hitz egitearen aldeko?
      KRISTINA- Xanti! Noiztik dakizu zuk hainbeste emakumeez?
      XANTI- Jode! Entzuten dudana. Asko ikasten da entzunez, e, badakizu. Eta ikusiz? Jode! Ikusi eta ikasi!
      KRISTINA- Ikusten dut, bai. Torizu! (har ezazu)
      XANTI- Eskerrik asko! Asike, batzutan hitz egitea derrigorrezkoa da. Hitz egin gabe ezin dira gauzak konpondu eta beste batzutan, berriz, e...
      PRUDEN- Kristina, deskafeinatua ahal duzunean. Zertan ari zarete?
      XANTI- Esto, zera, esto...
      PRUDEN- Zerbait entzun dut. Eta nik uste hitz egin egin behar dela! Hitz egin behar dutenek hitz egiten ez duten bitartean, herri hau ez da konponduko.
      XANTI- Jode! Ez horixe!
      KRISTINA- Baina ze herri eta zer, zer, zer...?
      PRUDEN- Alferrik ari dira denak! Hitz egitean, hortxe dago gakoa! Hitz egiten ez duten bitartean, jai daukagu!
      XANTI- Oraintxe esan duk, Pruden!
      KRISTINA- Ba, ez dakit, ba, nik Olatzek igual pentsatzen ote duen, e!
      PRUDEN- Olatzek? Olatz gazteegia da oraindik gauza hauetaz jakiteko.
      XANTI- Jo! Jo!
      KRISTINA- Ja, ja, gazteegia. Beti izango da gazteegia! Egon zaitez horretan!
      PRUDEN- Eta nik dakidala Olatzek ez du politikaz hitz egiten!
      XANTI- Ez, ez. Eta beste gauza batzutaz ere ez, itxuraz.
      PRUDEN- Aizue, hitz egiten al du? Zuekin hitz egiten al du politikaz?
      KRISTINA- Ez, Pruden, ez du hitz egiten politikaz. Ez zaitez kezkatu. Halere, hitz egitean ez al dago, ba, gakoa?
      PRUDEN- Baina hitz egin behar dutenek hitz egin beharko dute, ez guk! Eta gutxiago Olatzek!
      XANTI- Et, et. Ez hadi preokupatu! Olatzek ez dik hitz egiten. "Zertarako hitz egin?", berak esango lukeen bezala! E, Kristina?
      PRUDEN- Banengoen, ba, ni! Zer uste duzue, aitak baino hobeto ezagutzen duzuela nire alaba, ala?

    • Zorabioa

      Related audio
      Description

      42.1 Serafina+Feli

      (Gela berdean. Espiritismo saioa)

      FELI- Hemen baldin bazaude, azaldu zaitez!
      (Aulki bat lurraren kontra joango da)
      SERAFINA- Bera da, Feli! Beti bezain baldarra jarraitzen du!
      FELI- Etzazu (ez ezazu) horrelakorik esan, Serafina! Haserretzen bada, ez da hobea izango!
      SERAFINA- Gizon txikia, zalaparta handia!
      FELI- Santiago, zure laguntza behar dugu.
      SERAFINA- Beno, behar-behar...
      FELI- Beno, Serafina, jarraitu nahi duzu ala ez?
      SERAFINA- Ez dakit, ba, Feli, hildakoak bakean uztea hobea ez ote den.
      FELI- Ale, ba, Santiago, amaitu dugu gaurkoz! Tira, ireki pertsiana!
      (Pertsiana irekiko da)
      FELI- Begira zer sinpatikoa! Laguntzeko prest dago, gainera!
      SERAFINA- Garai ederrean hasi da laguntzen hau ere!

      42.2 Xanti+M.Dolores+Ines

      (Taxi barruan doaz)

      M.DOLOR- Hau ordaindu egingo dizut, e, Xanti!
      XANTI- Baita zera ere!
      M.DOLOR- Aizu! Nik deitu dizut, eta niri dagokit ordaintzea!
      XANTI- Bai, Maria Dolores, egon zaitez lasai.
      M.DOLOR- Gauza bat da zuk zure borondate onarekin gu eraman eta ekarri egitea, baina...
      XANTI- Baietz ba, baietz ba, Maria Dolores, egingo ditugula, ba, kontuak.
      INES- Kanpoaldera doan bakarren bat? Inor bai hirigunetik kanpo?
      M. DOLOR- Ikusten? Orain ere ni eramateagatik beste lanen bat galdu duzu.
      XANTI- Maria Dolores, isilik ez bazara egoten, e, ezingo dut emisora entzun.
      M. DOLOR- Tira, tira, barkatu, Xanti!
      XANTI- Ines! Hemen, 1777, zentralera deika! Oraintxe noa zerbitzu batekin hirigunetik kanpora eta non behar duzu autoa?
      INES- Zentro komertzialean
      XANTI- Ondo da, ba! Berehala noa, e!
      M. DOLOR- Ni utzi hementxe, Xanti. Inguratuko naiz oinez.
      XANTI- Maria Dolores, nire etxera eramango zaitudala esan dut, eta nire etxera eramango zaitut, eta ez dut hitz erdi bat gehiago entzun nahi,e!
      M. DOLOR- Beno, beno.
      XANTI- Honbre!

      42.3 Serafina+Feli

      (Gela berdean jarraitzen dute)

      FELI- Ez naiz haserretu, Serafina, ez naiz haserretu.
      SERAFINA- Ai, erreparoa ematen dit, neska.
      FELI- Baietz, ba, ulertzen dudala. Eta, gainera, Santiago dela jakinda, gehiago.
      SERAFINA- Hori da. Beste edozein balitz, baina Santiago berriz hemen ibiltzea...
      (Kaleko atea itxi da kolpe batez)
      FELI- Hara! Begira! Joan egin dela uste dut.
      SERAFINA- E, zer esaten ari zara?
      FELI- Hori ez al zen kanpoko atea?
      SERAFINA- Baietz uste dut.
      FELI- Serafina, berriz ere zurbiltzen ari zara.
      SERAFINA- Ai, inpresioa.
      FELI- Joateko esan diogu eta joan egin da, eta listo! Ez dauka beste misteriorik!
      (Pauso hotsak)
      SERAFINA- Ei! Hemen dago, Feli! Ez al dituzu oinotsak entzuten! Ez da joan!
      (Serafina erori egingo da)

      42.4 Serafina+Feli+Xanti+M.Dolores

      (Etxeko sukaldean daude)

      XANTI- Zer, hobeto, ama, e?
      SERAFINA- Bai, umea! Lasai egon!
      XANTI- Eramango zaitut medikutara, e!
      SERAFINA- Ezetz, ba, ez dela ezer.
      XANTI- Jode! Tentsioa begiratu beharko zenuke.
      SERAFINA- Atzo begiratu nuen, eta ondo neukan.
      FELI- Inpresioa izan da, Xanti!
      XANTI- Bai, ni ikusteak egin dion inpresioa, e?
      M. DOLOR- Zu ikusteak ez dakit, ni ikusteak, beharbada!
      XANTI- Mek... Ines!
      M. DOLOR- Ines? Maria Dolores.
      XANTI- Ai, esto, Maria Dolores! Ez, zera, Ines!

      42.5 Xanti+Ines

      (Zalapartaka taxian sartzen entzungo dugu Xanti)

      XANTI- Ines! Ines! Hemen 1777, hemen Xanti! Zentrala?
      INES- Jakin al liteke non sartu zaren, Xanti?
      XANTI- Esplikatuko dizut, Ines, baina ezin naiz joan, e!
      INES- Konturatuta nago.
      XANTI- Bidaltzazu (bidal ezazu) besteren bat.
      INES- Bale, tio!
      XANTI- Bar... barkatu, e, Ines, baina etxera etorri naiz eta ama ondoezik zegoen eta...
      INES- Laguntzarik behar?
      XANTI- Ez, ez, ez, eskerrik asko, Ines. E... pasa da, pasa da, e, baina oraingoz ezin joango naiz.

      42.6 Serafina+Feli+M.Dolores+Xanti

      (Sukaldean jarraitzen dute)

      FELI- Zer txorakeria klase da hori, Maria Dolores? Zuk inpresionatu Serafina! Besterik ez genuen behar!
      M.DOLOR- Ez, nola ez ninduzuen espero. Garbi dago ez ninduzuela espero. Zuek biok bakarrik zaudete hemen.
      SERAFINA- Ez gaizki hartu, Maria Dolores.
      FELI- Utziozu (utz iezaziozu), Serafina! Era guztietara ere gaizki hartuko du.
      M.DOLOR- Eta azaldu naizenean, ondoezak eman dizu.
      SERAFINA- Ez dizut deitu, Maria Dolores, ba, zera, badakizu. Beste horretan aritzekoak ginen, eta nola esan zenuen zuk ez zenuela aritu nahi, ba, pentsatu dugu...
      (Edalontzi bat bat eroriko da lurrera eta txikitu)
      FELI- Zer zabiltza?
      M.DOLOR- Ni ez naiz izan.
      SERAFINA- "Ni pekatari" ez du honek ikasi oraindik.
      (Orain platera erori eta txikituko da)
      SERAFINA- Aiiii!
      FELI- Ix... Serafina, Maria Dolores, uste dut Santiago zerbait esan nahiean ari zaigula. Iruditzen zait ez duela joan nahi. Ezta, Santiago? Ez duzu joan nahi. Gurekin geratu nahi duzu!
      (Iturria ireki eta itxi egingo da)
      SERAFINA- Aiii! Gurutzetako ama!
      XANTI- (Sukaldera sartuko da) Beno, beno, nahi-nahi. Ondo zaudetela esaten badidazue, lasai joango naiz, e, baina... Señorak, zer gertatzen zaizue? Zergatik begiratzen didazue horrela, e? Eta nork egin du txikizio hau?

    • Bost kiloak berriro

      Related audio
      Description

      43.1 Xanti+Ines

      (Zentralitan)

      XANTI- Eta hiru emakumeak, niri begira, zera, fantasma bat azaldu izan balitzaie bezala.
      INES- Ja!
      XANTI- Eta platera eta basoa txikituta lurrean.
      INES- Ja!
      XANTI- Zuk zer itxura hartzen diozu, Ines? Esaidazu (esan iezadazu) bihotzez!
      INES- Hori galdetzera etorri al zara honaino?
      XANTI- E...
      INES- Taxi onenak, esan? Momentu bat.
      XANTI- To eta zu ikustera, Ines, bide batez.
      INES- A, beno!
      XANTI- Ez zaizu batere inporta kontatu dizudan guztia, e?
      INES- Ba, zer esatea nahi duzu? Zure amari gertatzen zaiona ezer gutxi inporta zait.
      XANTI- Jo, Ines, mesedez, nire tokian jar zaitez.
      INES- Xanti, zure tokia taxian dago, eta nirea hemen. Bai, esan?

      43.2 Xanti+Jose Luis+Bixente+Pako

      (Kalean, taxi geltokian. Arratsaldea da)

      BIXENTE- Pentsatzen aritu gara, Xanti, pentsatzen.
      JOSE LUIS- Eta aurkitu dugu erremedioa.
      XANTI- Jo, kontatuko didazue bidean.
      JOSE LUIS- Ez. Adi entzutea nahi dugu, eta gidatzen zoazen bitartean ez daukazu adi entzuterik.
      XANTI- A, ez, e? Frontoirako bidea begiak itxita egingo nuke-eta, gizona!
      BIXENTE- Entzun esan dizu, Xanti, entzun, ez ikusi!
      JOSE LUIS- Kontua serioa da.
      XANTI- Joe, beldurtu egingo nauzue oraindik.
      JOSE LUIS- Lojika kontu bat da.
      BIXENTE- Bai, badu bere, bere lojika, bai.
      XANTI- Beno, beno, beno, jakin al liteke zertaz ari zareten?
      JOSE LUIS- Gauzak ez dira beti esaten diguten bezala izaten.
      BIXENTE- Eta esaten diguten bezala izanda ere, ba, horrek ez du esan nahi beti, beti horrela izan behar duenik. Izan liteke beste, beste era batera ere. Ulertzen?
      XANTI- Bai, bai, beno... Egia esatea nahi baduzue, ezta, ezta pitorik ere.
      JOSE LUIS- Eman dezagun zuri esaten dizutela auto hau zuria dela.
      XANTI- Aibadios! Eta zer kolore izango da, ba? Jo, zuria!
      BIXENTE- Bai, hau zuria da, baina ez da zuri bakarra.
      XANTI- Beno, aizue, pareja...
      JOSE LUIS- Konforme. Hau zuria da, baina horko hori ere ez al da zuria?
      BIXENTE- E, Xanti, ez al da zuria?
      JOSE LUIS- Bixente, horixe galdetu diot nik oraintxe.
      BIXENTE- E, e? Ez al da zuria?
      XANTI- Ba, ba, baietz, ba, gizona, hau zuria dela eta baita horko hori ere.
      JOSE LUIS- Eta biak desberdinak dira, ala?
      XANTI- Bai, baina zuriak.
      BIXENTE- Hori ba!
      XANTI- Aber, aber, aber. Aber ulertzen dudan: nire printzesa zuria da.
      BIXENTE- Hori da! Bai jauna!
      JOSE LUIS-. Zuria da, bai!
      XANTI- Eta Prudenen taxia ere zuria da.
      BIXENTE- Oso ondo, Xanti! Hasi zara ulertzen! Hori da!
      XANTI- Jode!
      JOSE LUIS- Baina bata bestearen ondoan jarrita, desberdinak dira, ezta?
      XANTI- Uju! Eta hori pentsatzen pasa al duzue aste osoa? Aste osoa bi taxiak zuriak, baina zuri desberdinetakoak direla erabakitzen? Beno, beno! Ala, ala, igo zaitezte taxira, mesedez, eta eman izena zeramika kursiloren batean, e? Jode, denbora gehiegi daukazue zuek libre gauza onerako!
      PAKO- (Jose Luis eta Bixente taxira igotzen diren bitartean, Pako iritsiko da berean) Aupa, Xanti!
      XANTI- Honbre, Pako! Momentu bat, e, pareja.
      BIXENTE- Bai, bai!
      PAKO- Zoazte frontoira?
      XANTI- Bai, motel, baina ez zekiat gaur hego haizea edo zer dabilen. Aste osoa pasa ditek bi hauek gure taxiak zuriak, baina zuri desberdinetakoak direla pentsatzen. Eta, joe...
      PAKO- Jo, ba, egia da.
      XANTI- Jode, hi, bazekiat egia dela!
      PAKO- Eta, gainera, nirea zikina dago. Garbitu behar dut.
      XANTI- Hi, Pako!
      PAKO- Zer?
      XANTI- Ez hadi hasi orain hi ere, e!
      PAKO- Egia. Ez da zuri hori. Da beste zuri bat, baina zikina dago.
      XANTI- Bale, bale, bale! Ez diat ezer esan, e? Beno, esto, alde egin baino lehen...
      JOSE LUIS- Hemen barruan eduki behar al gaituzu arratsalde osoan edo?
      BIXENTE- Utziozu (utz iezaziozu), utziozu, Jose Luis, denboraz gabiltza-eta.
      XANTI- Banoa, banoa, banoa! Beno, gero hitz egingo diagu, e, Pako, gauza batzuk argitu behar dizkidak-eta!
      PAKO- Garbituko dut taxia eta gero beste gauzak!

      43.3 Xanti+Jose Luis+Bixente+Ines

      (Taxi barruan doaz)

      JOSE LUIS- Beste era batera esango dizugu, Xanti.
      BIXENTE- Zera, kolore zuriarena garbi geratu da, ezta?
      XANTI- Ez dakit adarra jo nahian zabiltzaten edo...
      JOSE LUIS- Ezetz ba, Xanti! Ezetz!
      INES- Erdigunerako auto bat. Nor dago erdigunean zerbitzua egiteko moduan?
      BIXENTE- Ene, ba! Bost milioiak eskuratzeaz ari gara.
      XANTI- Zer, zer esan duzu, Bixente?
      INES- Erdigunerako inor ez? Norbait ibiliko ...
      JOSE LUIS- Esan du zure bost milioi pezetaz ari garela.
      XANTI- Aber, aber, aber, aber!. Nire printzesa zuria izateak zer ikusi du bost milioiekin?
      INES- Denak etxera joan al zarete? Autoa behar dut erdigunerako!
      XANTI- Momentu bat.
      BIXENTE- Xanti! Semaforo hori gorri dago, joño!
      XANTI- (Frenazoa) Bale, bale, arrazoi duzu, Bixente! Lasai! Barkatu. 1777 zentralera. Frontoira noa, baina berehala naiz bueltan, Ines.
      INES- Eskerrak, Xanti! Uste nuen inor ez zegoela!
      XANTI- Segituan naiz bueltan.
      INES- A, Xanti, goizekoa barkatu.
      XANTI- Beno, hitz egingo dugu, Ines, okupatuta noa-eta. Aber, aber, banan-bana: zer kontu da bost milioiak eskuratzeko hori, pareja?

      43.4 Xanti+Pako

      (Kristinaren tabernan)

      XANTI- Eta kontuak ba... badik bere lojika, e!
      PAKO- E, zer?
      XANTI- Pako, non daukak burua? Bost milioiena esaten ari nintzen.
      PAKO- A, bai. Bai, badu lojika, bai.
      XANTI- Ze, hauek esaten duten bezala, egia da: bi urte barru niretzat izango omen dira, baldin eta denbora horretan jaberik azaltzen ez bada.
      PAKO- Bai, badakit hori.
      XANTI- Jode, hi, bi hilabete pasa dituk et ez duk inor azaldu.
      PAKO- Ja, baina ez bi urte.
      XANTI- Ez, ez, bazekiat, baina legeak ez du esaten aurkitutako diruak non egon behar duen denbora horretan, e! Ez dik esaten nik eduki ezin dudanik! Ulertzen al duk?
      PAKO- Ez asko.
      XANTI- Jode, legeak ez badik ezer esaten, zergatik ezin diat, ba, nik eduki epe horretan, e?
      PAKO- Ba, zergatik?
      XANTI- Hori esaten diat, ba, nik. Zergatik?
      PAKO- Eta zergatik?
      XANTI- Jode, Pako, non daukak, ba, burua?

    • Sonia

      Related audio
      Description

      44.1 Xanti+Kristina+Olatz

      (Kristinaren tabernan. Goizez)

      KRISTINA- Zer, egia esatea nahi, Xanti?
      XANTI- Jode, jakina, Kristina!
      KRISTINA- Nik asunto honi inoiz amaitzen ez diren irrati-nobela horietako baten antza hartzen diot.
      OLATZ- Arrazoi du Kristinak, Xanti.
      XANTI- Jode, tokitan daude bi urteak, e! Hori esan nahi al didazu?
      KRISTINA- Nik, zu izatera, kontu hau ahaztu egingo nuke.
      XANTI- Nik ia ahaztuta neukan! Beste bi horiek azaldu ez balira bazterrak nahasten! Baina okerrena zera da ez dutela arrazoi faltarik, e!
      OLATZ- A, ba, niri ahaztea ere ez zait irtenbidea iruditzen, e! Ni, noizbehinka galdetzera joango nintzateke: "aizue, jabearen berririk?". Kontura daitezela beraiek ere ez daukazula ahaztuta!
      KRISTINA- Ahaztu-rekin ez nuen ahaztu esan nahi!
      OLATZ- A, nola ahaztu esan duzun, ba...
      KRISTINA- Lorik ez galtzeko, alegia. Gertatu behar duena gertatuko dela.
      XANTI- Ez dakit, ba, zer esan, e! Oraintxe ingurua lasaitu denean, ez galdera arrarorik, ez ertzainik, ez haziendako inspektorerik...
      OLATZ- Bai, hori bai, Xanti, baina milioiak zureak dira, jabea azaltzen ez den bitartean, eta hori ez da ahazteko kontua, e!
      XANTI- Ez! Ba al dakizue zer egingo nukeen oraintxe bost milioirekin, e?
      KRISTINA- Milagrorik behintzat ez, Xanti! Hori seguru! Bost milioi pezetaz ari gara, e! Ez dira bost milloi euro! Hori, behintzat, ez ahaztu!

      44.2 Xanti+Olatz+Pako

      (Geltoki nagusian. Iluntzea da)

      XANTI- Mekaguenlaletxe! Ez dago mugimendu handirik, e!
      OLATZ- Ai, ez, motel! Horrela zain jarritakoan ez du inork deitzen.
      XANTI- Bueltaxka bat egingo dut ea norbait topatzen dudan.
      OLATZ- Ederki!
      XANTI- Begira, begira! Hor dator Pako.
      (Pako taxian etorri eta aparkatu egingo du)
      XANTI- Keai, Pako!
      PAKO- Kaixo!
      XANTI- Beno nik utzi egingo zaituztet, e!
      PAKO- Ez, ez.
      OLATZ- Uste dut Pako beldurtu egiten dela nirekin.
      PAKO- Ez da hori.
      XANTI- Beldurtu? Olatzekin beldurtu egiten al haiz, Pako?
      PAKO- Ez, jode! Baina ni etorri eta zu joan.
      XANTI- Ba horrelaxe izaten duk bizitza: batzuk etorri eta besteak joan
      PAKO- Ez, baina...
      OLATZ- Segi lasai, Xanti, esku onetan geratuko da-eta.
      XANTI- Hi, hi! Jode, ez haiz kexatuko, Pako! Hi zaintzeko prest zagok!
      (Taxira igoko da eta badoa. Purua piztu eta bere kasa hizketan)
      XANTI- Ea, ba, printzesa, gure zerbitzua behar duenen bat aurkitzen ote dugun. Honbre, begira emakume hori. Guri eskua altxatzen ari da. Noski! Bai, bai. Ikusten al duzu, e? Gure amak esaten duen bezala, lana aurkitzeko bila joan behar!

      44.3 Xanti+Emakume1

      (Taxia geratzen ari da Xanti, iritsi direlako. Emakumeak eskuzapi batekin estaltzen du aurpegia. Hitz egiterakoan ere antzemango zaio)

      XANTI- Beno, listo, señora, iritsi gara-eta.
      EMAKUME1- Ez, zera, kasik nahiago plazara eramaten banauzu.
      XANTI- A, e, barkatu! Zera ulertu dizut...
      EMAKUME1- Bai, bai, baina ez, iritziz aldatu dut.
      XANTI- Xanti taxista, zure esanetara! Zer, plazara orduan?
      EMAKUME1- Bai. Edo igual... ez dakit.
      XANTI- Zer? Aizu, aizu, ondo al zaude?
      EMAKUME1- Zer?
      XANTI- Ondo al zauden!
      EMAKUME1- Bai, bai, ondo nago.
      XANTI- Igual ari naiz ez dagokidan tokian sartzen, baina zergatik zoaz aurpegia estalita?
      EMAKUME1- Ba... beno...
      XANTI- Aizu, ondo ez bazaude anbulatoriora eramango zaitut, e?
      EMAKUME1- Ez, ez! Ez da beharrezkoa.
      XANTI- Ospitalera bestela!
      EMAKUME1- Ez, benetan.
      XANTI- Aizu, Eskuak odolduta al dauzkazu? Baina, emakumea, baina lehenago esan besterik ez zenuen!
      EMAKUME1- Ez, egiatan, ondo nago, egiatan.
      (Xanti bere asientotik atera eta atzeko aldera pasako da)
      XANTI- Ea, ea, utzidazu ( utz iezadazu) ikusten.
      EMAKUME1- Ez. Ez da ezer. Pasako da.
      XANTI- Baina, baina zer kristo pasa zaizu? Dena odolduta zaude-eta! Baina... Lasai, e! Ospitalera eramango zaitut ziztu batean, eta zu isil-isilik!

      44.4 Xanti+Kristina+Emakume1

      (Kristinaren tabernan. Gaua. Isten ari da. Biltegian ari da)

      XANTI- Kristina!!!
      KRISTINA- Zer, Xanti?
      XANTI- Hor al zaude?
      KRISTINA- Almazenean ari naiz. Itxita daukat!
      XANTI- Zatoz pixka batean, emerjentzia bat da-eta
      KRISTINA- Baina zer emerjentzia eta zer... zer...
      XANTI- Zu lasai, e, Kristina oso emakume ona da-eta, e!
      KRISTINA- Ez al dizut esan itxita daukadala?
      XANTI- E, esto, emakume hau Sonia da, Kristina.
      KRISTINA- Urte askotarako! Baina zer demontre gertatu zaizu?
      XANTI- Kontatu, kontatuiozu (kontatu iezaiozu), Sonia, kontatu zer gertatu zaizun.
      EMAKUME1- Ez, igual dio. Begira, eraman nazazu etxera, mesedez.
      XANTI- Baita zera ere etxera!
      KRISTINA- Jakin al liteke zer saltsatan sartu zaren orain, Xanti?
      XANTI- Zein, ni? Beno, mesedez, e! Zuk uste emakume hau etxera eraman litekeela?
      KRISTINA- Ez dakit, ba! Segun non bizi den.
      XANTI- Problema ez da hori, Kristina.
      EMAKUME1- Problema nire senarra da.
      KRISTINA- Ezidazu (ez iezadazu) esan hori senarrak egin dizunik!
      XANTI- Baa, bai, bai. Ospitaletik gatoz oraintxe.
      KRISTINA- Aitaren, eta semearen.
      XANTI- Eta ez du komisaldegira joan nahi.
      KRISTINA- Ba, joan egin behar zenuke!
      XANTI- Horixe! Horixe!
      EMAKUME1- Ez, ez dut nahi. Okerragoa da.
      KRISTINA- Zera izango da okerragoa!
      XANTI- Horixe esaten diot nik ere, baina ez dago konbentzitzeko modurik.
      EMAKUME1- Biharko pasako zaio. Bihar lasai egongo da.
      XANTI- Jode! Biharko pasako omen zaio, alajainena!
      KRISTINA- Begira, Sonia, nik uste...
      EMAKUME 1- Bai, badakit zer uste duzun, baina nik ere badakit. Gaur ez naiz etxera joango, baina biharko dena ahaztuta izango du. Ez da lehendabiziko aldia.
      XANTI- Baina, entzuten al duzu, Kristina? Ea zuk konbentzitzen duzun!
      KRISTINA-Nik? Nik ez dakit, ba...
      XANTI- Esaiozu (esan iezaziozu) hobe duela denuntziatzea!
      KRISTINA- Bai, baina...
      XANTI- Jode! Behin egin badio, berriro ere egingo diola! Esaiozu (esan iezaiozu), ba!
      EMAKUME 1- Hori guztia badakit. Egiatan!
      XANTI- Hara! Gaur uzten baduzu, e, bihar ez da errazagoa izango!
      KRISTINA- Xanti, ederki ikasita daukazu lezioa!
      XANTI- Begira, Begira! Honelako gauzek, egiatan, e! Hau bai ezin dudala aguantatu, e! Nire onetik ateratzen nau honelako gauzak ikusteak! Jode, egiatan esaten dizuet, e! Mekaguenla...

    • Gurpilarena

      Related audio
      Description

      45.1 Xanti+Serafina

      (Taxi barruan, martxan. Trafiko asko)

      SERAFINA- Gajoa!!!
      XANTI- Azkenean, behintzat, ordu txikitan komisaldegira lagundu eta denuntzia jarri zuen,
      SERAFINA- Eta zu ere komisaldegian izan al zinen?
      XANTI- Zer, zer nahi zenuen, ba? Zera, emakume gajoa bakarrik uztea?
      SERAFINA- Ez, ez, baina toki horrek...
      XANTI- Bai, badakit, ama, baina lagundu beharra zegoen eta...
      SERAFINA- Eta gero?
      XANTI- Ba, gero, zera, Kristinak etxean tokia egingo ziola astebururako eta han geratu zen, behintzat.
      SERAFINA- Hori ez da soluzioa, ordea!
      XANTI- Ez, ez, ez da soluzioa! Eta zein da soluzioa?
      SERAFINA- Begiratu, seme! Nik ez dakit zein den soluzioa, e, baina ez da zure ardura! Ezin hasiko zara orain gizonak jotako emakume guztiak zaintzen!
      XANTI- Ama, baina zer kristau klase zara zu, ordea?
      SERAFINA- Beno, beno, beno ez gaitezen hasi ezer ez eta festa, e! Ale, bakea behar dugu!
      XANTI- Hori da! Entzun nahi ez duzuna ez entzuteagatik, bakeari deitu!
      SERAFINA- Ordua hartuta daukat, eta ordurako iristea gustatzen zait. Eta ixo!

      45.2 Xanti+Karlos

      (Tailerrean)

      KARLOS- Hau bai harritzekoa, Xanti!
      XANTI- Zer? Zer iruditzen zaik hain harritzekoa!
      KARLOS- Kotxea osorik, arazorik ez, eta hi hemen ikustea!
      XANTI- Jode, hi! Ezta lehenengo aldia balitz ere! Lagun zaharrak bisitatu egin behar dituk noizean behin, e!
      KARLOS- Bai, motel, bai.
      XANTI- E, pelukerira etorri nauk amarekin, eta zera esan diat: Hi, jode, pauso batera egonda, zer kostatzen zaik, ba, Karlosi bisita egitea!
      KARLOS- Hi, ba, bide batez lagundu nahi badidak, bazeukat lana suelto.
      XANTI- Uztak (utz ezak), uztak, uztak. Horretatik bazeukat nik ere.
      KARLOS- Eta kotxea?
      XANTI- Ondo! Oraingoz bai, behintzat.
      KARLOS- Eta berria?
      XANTI- Zer berri?
      KARLOS- Berria noiz, alegia.
      XANTI- Jode, hi, Karlos! Marka duk gero!
      KARLOS- Hi, ba, datorren astean iritsiko zaizkidak modelo berriak.
      XANTI- Hi, ba, nirea bezalakorik ez, ordea!
      KARLOS- Ez, jakina, hirea bezalakorik ez ditek egiten joan den gizalditik!
      XANTI- Beno, beno, beno!

      45.3 Aintzane+Serafina

      (Pelukerian)

      SERAFINA- Zintzoa baita, gizarajoa! Zintzoegia!
      AINTZANE- Hori ez da txarra, Serafina.
      SERAFINA- Ez, txarra ez, baina, badakizu, zintzotik tontora...
      AINTZANE- Ai, etzazu (ez ezazu) horrelakorik esan!
      SERAFINA- Ez nuke esan behar, ez. Arrazoi duzu. Baina, aizu, ezin hasiko da bera besteen etxetako arazoak konpontzen, ezta? Orain, ikustekoa omen zegoen gajoa, e! Dena odolduta, aurpegia nola estali ez zekiela...
      AINTZANE- Eskerrak laguntza egokia topatu zuen!
      SERAFINA- Baita, baita, baina hori ere gure Xantiri tokatu behar!
      AINTZANE- Ez kexatzeko, Serafina, batek baino gehiagok hartuko lukeela Xanti etxerako!
      SERAFINA- Zuk uste?
      AINTZANE- Ez daukat dudarik!
      SERAFINA- Ba, aber, ba, lehenbailehen ematen dituen eman beharreko pausoak!
      AINTZANE- Zeinek?
      SERAFINA- Xanti etxerako hartuko lukeen horrek!

      45.4 Xanti+Ines

      (Taxi barruan, martxan)

      INES- Kristinak kontatu dit.
      XANTI- Ederrak zaudete zuek sekretuak gordetzeko! Jode!
      INES- A, baina sekretua al da, ba? Ez dit horrelakorik esan Kristinak!
      XANTI- Ez, ez, Ines, ez da sekretua, zorionez.
      INES- Zintzoa zara, Xanti.
      XANTI- Esaten duzun posturan ez dakit ondo ala gaizki hartu, Ines!
      INES- Zintzoarena?
      (Leherketa baten soinua. Gurpila lehertu zaio Xantiri)
      XANTI- Kaguenla! Hau ere niri gertatu behar oraintxe! Kaguenla...
      INES- Xanti! Xanti!
      XANTI- Dios!
      INES- Ondo al zaude? Zer izan da hori?
      XANTI- Ezer ez, ezer ez, Ines. E, gurpila lehertu zait oraintxe! Hori besterik ez, e! E, fabore bat egingo...? E, beno, beno, e, uztazu (utz ezazu), uztazu, Ines!

      45.5 Aintzane+Serafina

      SERAFINA- Ez dakit zer pentsatu, Aintzane!
      AINTZANE- Zer pentsatuko duzu, ba? Entretenitu egin dela!
      SERAFINA- Zuk ni bezain ondo dakizu ez dela horietakoa.
      AINTZANE- Uste baino biaje luzeagoren bat aterako zitzaion.
      SERAFINA- Abisatuko zidan, hala izan balitz.
      AINTZANE- Egon zaitez lasai, Serafina, segituan azalduko da-eta.
      SERAFINA- Zerbait izan du. Seguru!
      AINTZANE- Edo ez dakit, igual, atzoko emakumea...
      SERAFINA- Atzoko emakumeari lagundu zion lagundu behar zionean!
      AINTZANE- Bai, baina ez dakit, ba, igual, eraman du gaur etxera!
      SERAFINA- Bai, horixe! Eta, igual, joan da gizonarekin hitz egitera, gehiago ez jotzeko esateko! Aintzane, zintzoa bada, baina hainbeste, e!
      AINTZANE- Ai, jarraitu egin beharra daukat, Serafina.
      SERAFINA- Telefonoa erabili al dezaket?
      AINTZANE- Bai! Zure etxean zaude!
      SERAFINA- E, beno, ez, ez, ez. Itxoin egingo dut pixka batean. Sursunkorda horrekin ez hitz egiteagatik, beno! Ai, zer gertatu ote zaio?

      45.6 Xanti+Karlos

      KARLOS- Zer, Xanti, ezin ni gabe bizi, ala?
      XANTI- Ez hadi adarra jotzen hasi, Karlos! Jode! Gurpila lehertu ez zaidak, ba!
      KARLOS- Eta aldatzea nahiko duk!
      XANTI- Ez, zera, mimo batzuk emateko ekarri diat!
      KARLOS- Hi, ba, momentu honetan errepuestokorik...
      XANTI- Hi, hi, hi! Begirazak (begira ezak) almazenean, e!
      KARLOS- Jode, nahiago dizkiat goizekoa bezalako bisitak, hi!
      XANTI- Kaguenlapu...!!!
      KARLOS- Egiatan! Ez hadi haserretu!
      XANTI- Ez, ez, ez, motel! Jode, bisita esandakoan akordatu nauk! Laosp... amaz ahaztu nauk erabat! Jode! Berriz ere gozoa jarriko duk! Laospera!
      KARLOS- Esaiok (esan iezaziok) norbait laguntza beharrean etorri dela.
      XANTI- Bai, bai, berriz esango zioat hori!
      KARLOS- Edo gurpila zulatuta hona etorri haizela!
      XANTI- Bai, bai!
      KARLOS- Ezta pekatua balitz ere!
      XANTI- Harentzat bere burua duk inportanteena, motel! Gainontzekoenak bost axola. E, e, deitu egingo zioat. Esto... utzidak (utz iezadak) telefonoa!

    • Erremedioak

      Related audio
      Description

      46.1 Xanti+Pruden+Olatz

      (Kristinaren tabernan daude. Eguerdia da)

      XANTI- Benetan esaten dizut, e, Olatz. Hara, batzutan... batzutan...
      OLATZ- Dena eta denak haizea hartzera bidaltzeko gogoa sentitzen duzu.
      XANTI- Meka... Nola dakizu?
      OLATZ- Nik ere badakidalako hori zer den, Xanti!
      XANTI- Beno, jakina, zurea ere ez da hobea, ez!
      OLATZ- Ez hobea eta ez okerragoa. Hemen bakoitzak bere miseriak ditu, edo zuk esaten duzun bezala, bakoitzak daki bere etxeko berri.
      XANTI- Arrazoi duzu, Olatz, arrazoi duzu, bai! Eta gero, jode, lehengo eguneko emakume gajo hartaz akordatzen naiz eta...
      OLATZ- Kexatzeko eskubiderik ez daukazula iruditzen zaizu.
      XANTI- Horixe! Horixe! Horixe! Aizu, nire pentsamenduari hitzak jartzen ari zara, e!
      OLATZ- Niri ere berdina gertatzen zaidalako, Xanti.
      XANTI- Aizu, eta, beno, gauza serioez ari garenez, ahaztu baino lehen, esto, zer moduz Pakorekin?
      PRUDEN- Kaixo, Xanti! Kaixo, Olatz!
      OLATZ- Aupa, aita!
      XANTI- Hola! Kaixo!
      PRUDEN- Zer gertatzen da Pakorekin?
      OLATZ- Pakorekin?
      XANTI- Zer, zer gertatzen da, ba?
      PRUDEN- Ez dakit. Ez al diozu oraintxe Olatzi Pakoz galdetu?
      XANTI- A, bai, beno, esto, zera, esto goizean zera esan baitio Pakok, e, gerritako minez dabilela eta ikusi ote duen edo pasa ote zaion edo...
      PRUDEN- A bai? Probatu al du fajarekin?
      XANTI- Zer faja? A, zera, sor Birji... A, ba, e, ez dakit, ba! Beno, ni banoa, e? Aio, Olatz, e! Gero arte, Pruden!
      PRUDEN- Ikusten baduzu, esaiozu (esan iezaziozu) fajarena!

      46.2 Xanti+Emakumea2

      (Taxian doaz, martxan)

      EMAKUMEA2- Uste nuen ez nintzela zutituko!
      XANTI- Gertatzen da, bai, bai, bai!
      EMAKUMEA2- Jarri zait hemen, buelta honetan guztian, halako zera bat.
      XANTI- Eta zera, probatu al duzu, zera, gerrikoarekin, Perurenak bezala?
      EMAKUMEA2- Fajarekin? Lo ere fajarekin egiten dut-eta!
      XANTI- Ez dakit, ba, komeni ote den, e! Ojo!
      EMAKUMEA2- Komeni? Gorputzari tente eutsiko badiot, ez daukat beste erremediorik.
      XANTI- Ibiltzea ere ona dela esaten dute.
      EMAKUMEA2- Bai, esan denetik esaten dute, baina mina etortzen denean...
      XANTI- Antiinflamatorioak hartu behar, e!
      EMAKUMEA2- Ez didate efekturik egiten.
      XANTI- Lasai, emakumea! Eguraldiarena izango da-eta!
      EMAKUMEA2- Keba! Lehen hala uste nuen, baina urteekin konturatu naiz, hotz edo bero, umel edo lehor, igual-igual diola.
      XANTI- Jode!
      EMAKUMEA2-  Beno, nire kasuan, behintzat, ze ezagutzen ditut beste batzuk eguraldiaren gorabeherekin ibiltzen direnak, baina nik lehendabiziko krisia orain... hamabost bat urte... Zer hamabost urte?  Hogei ere bai!
      XANTI, Bai, e?
      EMAKUMEA2- Eta artean sasoiko emakumea nintzen.

      46.3 Xanti+Gizona1+Emakumea2

      (Taxi barruan, semaforo baten geratuta daude. Kanpotik gizonezko bat kristala garbitzen hasiko zaio)

      XANTI- Et, et, et! Aizu, aizu, ez, eskerrik asko, e! Fuera!
      EMAKUMEA2- Ui, horrek ez dauka gerriko min handirik.
      XANTI- Ez horixe!
      EMAKUMEA2- Ikusten al duzu nola makurtzen den?
      GIZONA1- Jauna, borondatearen truke garbituko dizkizut, bai aurrekoa eta bai atzekoa!
      XANTI- Et, eskerrik asko. garbitu berriak dauzkat. Ez al duzu ikusten edo?
      GIZONA1- Momentu bat izango da.
      XANTI- Ez, ez, estimatuta dago. Ez daukat beharrik, e!
      GIZONA1- Begira, xaboi pixka bat eman eta...
      XANTI- Mekaguenlatxe!
      EMAKUMEA2- Onena ez ikusiarena egitea duzu!
      XANTI- Eta?
      EMAKUMEA2- Esaten ari nintzen bezala, hurrengoa umeak izan nituenean. Orduan bai ikusi nituela gorriak, ze, txikiak direnean, badakizu, bateko gora, besteko behera, bateko bainerara, besteko seaskara, titia eman behar...
      XANTI- Bai, bai, bai.
      EMAKUMEA2- Entzuten ari al zara?
      XANTI- Ba, ez, zera... Aizu, mesedez, etzazu (ez ezazu) jarraitu.
      GIZONA1- Borondatea, jauna.
      XANTI- Bai, bai, entzun dizut, e, baina...
      EMAKUMEA2- Begira, zuk egin ezazu nirekin hizketan ari bazina bezala.
      XANTI- Uztazu Utz ezazu), uztazu.
      GIZONA1- Utzi? Orain?
      XANTI- Ez, ez, zuk ez. Zuk segi ezazu, mesedez!

      46.4 Xanti+Emakumea2

      (Taxi barruan martxan)

      EMAKUMEA2- Ez zenion ezer eman behar!
      XANTI- Ezin utziko nuen, lana egin ondoren, ezer eman gabe!
      EMAKUMEA2- Zuk oso garbi esan diozu ez zenuela nahi.
      XANTI- Bai, bai, baina...
      EMAKUMEA2- Ez dago bainarik. Nik ez  nion ezer emango. Izatekotan, kendu, ze ez dakit ez ote dizun kristala zikinago utzi.
      XANTI- Beno, ez zaitez kezkatu, emakumea!
      EMAKUMEA2- Nik zugatik esaten dut.
      XANTI- Ja, ja, ja!
      EMAKUMEA2- Nik asko apreziatzen ditut taxistak.
      XANTI- Antzematen da, bai.
      EMAKUMEA2- Ez daukat ezkutatzeko. Aizu, niri taxista batek eman zidan erremedioa, itxaropen guztia galduta nengoenean.
      XANTI- Bai, e?
      EMAKUMEA2- Bai. Horrelaxe, gaur zurekin bezala, zutitu ezinda esnatu nintzen batean taxi batera igo nintzen.
      XANTI- Fijate!
      EMAKUMEA2- Eta hara non esaten didan taxistak osteopata batekin saiatu beharko nukeela.
      XANTI- Jode! Eta utzi al zenion hizketan?
      EMAKUMEA2- Osteopatari? Beno, osteopatek ez dute asko hitz egiten lanean ari diren bitartean.
      XANTI- Ez, ez, ez, ez naiz harritzen!
      EMAKUMEA2- Ba, ez dakizu osteopata hau aurkitu dudanetik zer bentaja egin dudan! Izena ere entzun gabea nintzen. Taxista harengatik izan ez balitz, ez nuen akaso oraindik jakingo, baina hark esan zidan zergatik ez nuen probatzen, eta begira! Berria bezala uzten nau. Betirako zorretan geratu naiz taxistekin.
      XANTI- E, hemen da, ezta? E? Hementxe?
      EMAKUMEA2- Baina iritsi al gara?
      XANTI- Bai, bai, bai.
      EMAKUMEA2- Zeinen azkar!
      XANTI- Ufff!
      EMAKUMEA2- Izan ere, gainera, ondo gidatzen duzue! Konturatzerako iritsi gara!

      46.5 Xanti+Pruden

      (Taxi geltokian. Xanti taxiarekin iritsiko da)

      PRUDEN- Pakorekin egon al haiz?
      XANTI- Pakorekin? Hobe bai.
      PRUDEN- Ikusten baduk, esaiok (esan iezaiok), nire partetik, minez badago oraindik, onena osteopata batengana joatea izango duela.
      XANTI- Ez hidak esan!
      PRUDEN- Kristoren bentaja egiten omen diate. Hala esan izan zidak batek baino gehiagok.
      XANTI- Beno, Pruden, ni etxera niak, e!
      PRUDEN- Ondoezik hi ere?
      XANTI- Ba, bai. Buruko-mina eginda eta...  bai, ni ere...
      PRUDEN- Zergatik ez duk probatzen?
      XANTI- Beno, hi, gero arte, Pruden!
      PRUDEN- Hau ere, ezkerreko hankarekin esnatzen denean...

    • Bat gutxiago

      Related audio
      Description

      47.1 Xanti+Olatz+Aintzane

      (Taxi geltokian)

      XANTI- Oraindik ez didazu kontatu, zera, zurea eta Pakorena, e!
      OLATZ- Ez dago zer kontaturik!
      XANTI- A, ez, e? Eta, orduan, zergatik geratu zinen atzo mutu Pruden azaldu zenean?
      OLATZ- Ni mutu? Beno, beno, beno!
      XANTI- Bai, bai, zu, polit hori. Aho txiki hori mutu geratu zen!
      AINTZANE- Ejem, barkatu zerbait eteten badut.
      XANTI- Honbre, keai, Aintzane! Hemen, zera, esto, lankide batekin.
      AINTZANE- Bai harreman ona daukazuena lankideen artean!
      OLATZ- E, beno, e, ni banindoan, e! Gero arte, Xanti!
      XANTI- Bai, aio, bai, Olatz. Aio! Hitz egingo dugu, e!
      AINTZANE- Emakume guztiak hain gozo tratatzen al dituzu, Xanti?
      XANTI- Beno, gozo edo...
      AINTZANE- Lankide bati horrela hitz egiten badiozu, ez dakit nola hitz egingo diozun zuretzat berezia den emakumeari.
      XANTI- Ez, ez, ezta nik ere.
      AINTZANE- Ba, niri gustatuko litzaidake jakitea! Zertarako hasiko naiz gezurretan!

      47.2 Xanti+Aintzane+Ines

      (Taxi barruan doaz. Martxan. Trafiko handia)

      AINTZANE- Ez al didazu ezer esan behar, Xanti?
      XANTI- Trafiko izugarria dabil gaur, Aintzane!
      AINTZANE- Bai, halaxe dago, bai.
      XANTI- Mekaguen! Kale hau direkzioz aldatu zutenetik, sekulako ataskoak egiten dira hemen.
      AINTZANE- Ikusten dut bai!
      INES- Autorik bai erdigunean? Erdigunean bakarren bat?
      XANTI- Hemen 1777.
      INES- A, kaixo, Xanti! Erdigunean al zaude?
      XANTI- Bai, Ines.
      INES- Autoa behar dut udaletxe parean.
      XANTI- Ba, zerbitzu bat entregatu eta segituan naiz.
      INES- Ai, Xanti, zu beti prest! Horrela gustoa ematen du.
      XANTI- Gero arte!
      INES- Tio, zer lehor zauden gaur, ezta? Zerbait gertatzen al da?
      XANTI- Beno, Ines, e, gero hitz egingo dugu, e!
      INES- Bale, bale, nahi duzun bezala! Udaletxekoa zure kontu!
      AINTZANE- Beste lankide bat.
      XANTI- Bai, esto, Ines.
      AINTZANE- A, Ines.
      XANTI- Bai, hala da izenez.

      47.3 Xanti+Aintzane+Aktorea1+Aktorea2

      (Semaforo batean daude zain)

      AINTZANE- Ikusten ari naiz oraindik lanbidea aldatu beharko dudala zuk kasu pixka bat egiteko.
      XANTI- Taxistaren bizimodua gogorra da gero, e!
      AINTZANE- Bai horixe!
      AKTOREA1- Begira, "es Xanti!" "Xanti, mi amor!"
      AKTOREA2- "Ay, que bueno, Xanti!!! Cielo!" Gu gara!
      AKTOREA1- "Quer casualidad!"
      AKTOREA2- Eramango gaituzu espektakulura?
      XANTI- Hola! Hola, keai! Ez, ez, zera... esto, okupatuta noa, e!
      AKTOREA1- Beno, baina señora honek tokia uzten badigu, e?
      AKTOREA2- E, guk oso gutxi okupatzen dugu, "mi amor"!
      XANTI- Ja! Beste zerbitzu bat egin behar dut, e!
      AKTOREA1- "Que lastima!"
      AKTOREA2- Gero pasako zara hemendik?
      XANTI- Ez dakit, ba. Saiatuko naiz.
      AKTOREA1- Ale, ia berde dago!
      AKTOREA2- Agur "mi amor". "Adios, señora!"
      XANTI- Bai, aio!
      (Abiatu egingo da)
      AINTZANE- Zer, lankideak horiek ere?
      XANTI- Ez, ez, ez dira lankideak. Horiek, zera, bezeroak.
      AINTZANE- Zure bezeroak.
      XANTI- Bai, badakizu, era guztietako jendea eraman behar izaten dugu eta...
      AINTZANE- A, bai, bai! Ikusten dut, ikusten dut!

      47.4 Xanti+Aintzane+Ines

      (Auto barruan jarraitzen dute. Geldirik. Iritsi dira)

      AINTZANE- Zenbat da?
      INES- 1777, deitu zentralera ahal duzunean.
      XANTI- E, ez da ezer. Lasai, Aintzane.
      INES- 1777, entzuteko moduan al zaude?
      AINTZANE- Zu ez al zara 1777?
      XANTI- Bai, bai, baina lasai.
      INES- 1777, Xanti, zurekin hitz egin nahi nuke.
      AINTZANE- Erantzuiozu (erantzun iezaziozu), ba! Ez al duzu entzuten neska gajoa?
      XANTI- Jode, erantzungo diot, ez zaitez kezkatu.
      AINTZANE- Ni kezkatu? Bera kezkatuko da, ez badiozu erantzuten!
      XANTI- Kaguenlaletxe! Aber, hemen 1777. Zer da?
      INES- Ez ahaztu udaletxekoa, Xanti! Oraindik zain dago!
      XANTI- Oraintxe noa, Ines.
      INES- Xanti, zerbait gertatzen al da? Ze, zerbait gertatu bada, ni ez naiz konturatu, benetan.
      XANTI- Ez, ez, Ines. Lasai!
      INES- A, badaezpada.  Ez dut beste gaizki-ulerturik nahi.
      XANTI- Ale, ba, gero arte!
      INES- Gero deituko?
      XANTI- Bai!
      AINTZANE- Hauxe bai ez nuela espero, Xanti!
      XANTI- Zer, zer, Aintzane?
      AINTZANE- Ez nuen uste horrelakoa zinenik!
      XANTI- Horrelakoa? Nolakoa?
      AINTZANE- Ez, ez, ez, nire gauzak. Beno, nire gauzak eta zure amarenak, egia esatea nahi baduzu!
      XANTI- Jode! Zertarako sartzen ote duzu nire ama honetan?
      AINTZANE- Begira, Xanti! Zure amak urteak daramatza, ez bat eta ez bi, urte asko daramatza, zu bakarrik dagoen bere seme gizarajoa bezala salduz!
      XANTI- Eeee?
      AINTZANE- Eta oraintxe, interes pixka bat sentitzen hasita nengoenean, konturatu naiz...
      XANTI- Zer, zer esaten ari zara, Aintzane?
      AINTZANE- Ez, ez, ezer ez! Nigatik libre zara! (Ateari danbatekoa emanez aterako da taxitik)
      XANTI- Baina, baina zer libre eta zer otxokuar...? Aintzane!!
      AINTZANE- A, eta esan nire partetik bakean uzteko, mesedez!

      47.5 Aintzane+Ines

      (Ines zentralitan. Aintzanek telefonoz deituko du)

      INES- Taxi onenak, esan?
      AINTZANE- Aintzane naiz. Eta nigatik bidea libre daukazu, e! Bai zuk eta gainontzeko guztiek ere. Erabat libre!
      INES- Barkatu? Zer bide dago libre?
      AINTZANE- Ulertu nahi duenak ez du argibide gehiagoren beharrik! Libre daukazu bera eta bere milioiak ere bai!
      INES- Aizu! Nor zara zu?
      AINTZANE- Hori da gutxienekoa. Ez naiz inor. Eta hemendik aurrera, gutxiago!
      INES- Aizu! Aizu! Enfin! Gero eta jende arraro gehiagok hots egiten du telefono honetara!

    • Notizia

      Related audio
      Description

      48.1 Xanti+Jose Luis+Bixente

      (Taxian doaz. Jose Luis aurrean. Bixente atzean)

      XANTI- Beno, gaur tranparik gabe, e? Zuzenean frontoira!
      JOSE LUIS- Bai, frontoira.
      XANTI- Aizue, eskerrik asko lehengo eguneko ideiagatik, e?
      JOSE LUIS- Zer ideia?
      XANTI- Aurkitu nuen diruarena, ba! Abokatu batekin geratuta nago datorren asterako.
      JOSE LUIS- Ondo, ondo!
      XANTI- Ea, ea, ea hark zer esaten duen. Ze, jakina, legeak ez badu esaten aurkitutako diru horrek non egon behar duen, ba, arrazoi duzue. Igual egingo dut  modua neronek edukitzeko.
      JOSE LUIS- Bai, horixe zen guk esaten genuena. E, Bixente?
      BIXENTE- A, bai.
      JOSE LUIS- Bixenteren idea izan zen.
      BIXENTE- Baita zera ere!
      JOSE LUIS- Ez kasurik egin, Xanti! Berari bururatu zitzaion!
      BIXENTE- Badakizu ezetz, Jose Luis.
      XANTI- Et! Beno, beno, beno! Gauzak ondo ateratzen badira behintzat, e, zuekin zorretan izango naiz.
      JOSE LUIS- Gurekin ez daukazu zorrik, Xanti. Ezetz Bixente?
      BIXENTE- Ez, motel! Ez, motel!
      XANTI- Zerbait gertatzen al da, pareja? zer, non dago, ba, zuen animoa?
      BIXENTE- A!

      48.2 Xanti+Jose Luis+Bixente+Aktorea1+Aktorea2

      (Taxiarekin semaforoan geratuta)

      XANTI- Begira, begira, begira zein dauden hor! Ei, "guapisimas"!
      AKTOREA1- Ui, Xanti, "mi amor"! Beti semaforoan aurkitzen gara!
      XANTI- Ba! Beti pasa ezinik,e!
      AKTOREA2- "Ay, que bueno!" Bizentito eta Jose Luis! Nora zoazte?
      JOSE LUIS- Frontoira!
      AKTOREA1- "Ay, Bixente, que carita!" Zer gertatzen da, "mi amor"?
      BIXENTE- Ez, ezer ez.
      XANTI- Bai, bai, bai, neskak! Honek zerbait badu, bai!
      AKTOREA1- Guk animatu ezin dugunik ez dago!
      AKTOREA2- Triste daudenak ere pozik joaten dira gurekin egon eta gero.
      AKTOREA1- Ale, goazen! (Atea ireki eta sartu egingo dira)
      AKTOREA2- Ai, egingo diguzu tokia, Bizentito?
      BIXENTE- Bai, bai, kabitzen zarete.
      AKTOREA1- "Ay mi amor", hemen zerbait gertatzen da.
      XANTI- Ummm! Ezetz esaten du, baina nik baietz esango nuke.
      AKTOREA2- Ai, Xanti, eramango gaituzu club-eraino?
      XANTI- Nola ez, ba! Haruntza bidean goaz-eta!
      AKTOREA1- Eta zuk kontatu, bitartean, zer pasatzen den.
      AKTOREA2- Bai, klaro, kontatu dena guri.
      BIXENTE- Ez da ezer, ez. Estimatuta dago. Lasai!

      48.3 Xanti+Aktorea1+Aktorea2

      (Club-aren atarian autotik jaitsiko dira bi aktoreak)

      AKTOREA1- Eskerrik asko, Xanti!
      AKTOREA2- Ai, fabore handia egin diguzu.
      AKTOREA1- "Ay, como siempre".
      XANTI- Ez da ezer, ez da ezer. Frontoira noa beste bi horiekin eta ez zitzaigun batere kostatzen hemen geratzea.
      AKTOREA1- Bihotz ona daukazu, Xanti.
      AKTOREA2- Eta handia.
      XANTI- Ui, ama!
      AKTOREA1- "Pobre Bizentito!" Ez dakit zer daukan.
      AKTOREA2- Ai, nire aita ere egun batean horrela jarri zen triste, eta listo. "Duró cuatro días".
      AKTOREA1- "Ay, hija!" Ez esan horrelakorik! Izugarri majo dago-eta.
      AKTOREA 2- Bera ere bai, oso majo zegoen.
      XANTI- Nik ez dakit, ba, zer esan, e! Normalean txakurra eta katua bezala ibiltzen dira, eta gaur, berriz, Bixentek ez du hitzik egin.
      AKTOREA1- Ba, galdetu, Xanti, galdetu gehiago.
      AKTOREA2- "Claro, chico!" Oso ona da hitz egitea, tristura joateko.
      AKTOREA1- Ui, guk asko hitz egiten dugu.
      XANTI- A, bai, bai, bai!
      AKTOREA2- Eta beste gauza batzuk ere bai.
      AKTOREA1- Bai, entzun,  "por ejemplo".
      AKTOREA2- "Por ejemplo".
      AKTOREA1- Aber noiz etortzen zaren espektakulora.
      XANTI- Aber, aber, aber, noiz egiten dudan modua.
      AKTOREA2- "Ay, ya sabes", jende piloa etortzen da.
      AKTOREA1- Igual, kontratatuko gaituzte beste antzoki batean.
      AKTOREA2- "Ay, bueno, chica", ez esan oraindik, "trae mala suerte".
      XANTI- Beno, ba, e, asko pozten naiz, e, neskak!
      AKTORESA 1- Ai, ikusiko gara!
      AKTORESA 2- Agur, Bizentito! Agur, Jose Luis!

      48.4 Xanti+Jose Luis+Bixente

      (Berriro taxian, martxan)

      XANTI- Jator askoak, neskak, e!
      JOSE LUIS- Bai horixe! Horiek ere Bixentek ezagutu zituen.
      XANTI- Honbre!
      JOSE LUIS- Ez dakit nola egin zuen, gainera. Ez dit inoiz kontatu!
      XANTI- E, Bixente? Nola ezagutu zenituen?
      BIXENTE- Zera, orduantxe kalean.
      XANTI- Kezkatuta geratu dira zurekin, e, Bixente!
      JOSE LUIS- Utziozu (utz iezaiozu)! Atzotik horrela dago.
      XANTI- Ba, egia esango dizut. Nahiago dut txakurra eta katua bezala aritzen zaretenean.
      JOSE LUIS- Baita nik ere! Nire erdia falta zaidala iruditzen zait!
      BIXENTE- Berehala faltako zaizu e...
      XANTI- Zer? Gaixo, edo?
      JOSE LUIS- Zera egongo da gaixo! Ez al duzu ikusten zer sasoia daukan, ala?
      XANTI- Ondoezik ez zara, ba, egongo!
      JOSE LUIS- Ezetz, ba!
      XANTI- Notizia txarren bat inguruan?
      JOSE LUIS- Honen gauzak!
      BIXENTE- Bai, notizia txarra, txarra, bai.
      XANTI- A, beno! Esango duzue kontu jalea naizela, baina hainbeste urtetan inoiz ez zaitut horrela ikusi, Bixente, eta harrituta naukazu. Eta, eta preokupatuta.
      BIXENTE- Esaiozu (esan iezaiozu), esaiozu, Jose Luis!
      JOSE LUIS- Ez da ezer, Xanti!
      XANTI- Zerbait-zerbait izango du, horrela dagoenerako.
      BIXENTE- Jose Luisek du notizia.
      XANTI- Hara, Jose Luisek! Eta zu triste, Bixente!
      JOSE LUIS- Inbidiagatik egiten du!
      BIXENTE- Zerako inbidia!
      JOSE LUIS- Erresidentzia batera noa, Xanti.
      XANTI- Honbre! Oporretan?
      BIXENTE- Oporretan? Hobe bai!
      JOSE LUIS- Ez, ez, bizitzera!
      XANTI- Bizi... bizitzera?
      JOSE LUIS- Ja ez gaude bakarrik bizitzeko, eta onena horixe izango dela pentsatuta, tokia eskatuta nengoen aspaldi, eta suertea izan dut.
      XANTI- Honbre!
      BIXENTE- Ja, suertea esaten dio honek!
      JOSE LUIS- Eta begira nola jartzen den hau!
      XANTI- Eta, zer, oso urrutira, edo?
      JOSE LUIS- Keba! Hemen geratuko naiz. Eta ostegunero frontoira joango gara, Bixente.
      XANTI- A, bien, bien!
      BIXENTE- Bai zera!
      JOSE LUIS- Ez zaitez horrela jarri, gizona! Neroni tristetuko naiz azkenean!

    • Mandoarekin arazoak

      Related audio
      Description

      49.1 Xanti+Serafina

      (Telebistan pelikula-porno bat botatzen ari dira. Xanti hari begira)

      SERAFINA- Aitaren eta semearen eta...
      XANTI- ...Espiritu Santuaren izenean, amen, Jesus!
      SERAFINA- Kenduzazu (kendu ezazu) zikinkeria hori nire begien aurretik!
      XANTI- E, aizu, aizu, nik ez dut jarri, e!
      SERAFINA- Nik jarri dudala esan nahi al duzu?
      XANTI- Aizu, zuk daukazu mandoa! Eta mandoa eskuetan duzula lo hartu duzu orain ere!
      SERAFINA- Non dago?
      XANTI- Taxian, ez al duzu, ba, ikusten?
      SERAFINA- Zer taxi eta zer...
      XANTI- Bai, bai, bai, taxista da bera eta gainean daukana, jode, taxira igo da. Hobe bai horrelakoak igoko balira! Niri ez zait inoiz tokatu!
      SERAFINA- Etzazu (ez ezazu) txolinkeriarik esan, Santiago!
      XANTI- Mekaguen! Hori da katxarroa!
      SERAFINA- Non demontre dagoen mandoa?
      XANTI- Ba, nik ez dut ikusi!
      SERAFINA- Ba, itzali bertatik!
      XANTI- E?
      SERAFINA- Ausartu egiten dira, gainera, ordu hauetan honelako gauzak ematen!
      XANTI- Aizu, deituiezu (deitu iezaiezu) ordu egokia zein den esanez. E, zein da, ba, zuretzat ordu egokia?
      SERAFINA- Lotsagabekeria gutxiago, Santiago, e!
      XANTI- Jode!
      SERAFINA- Zure ama naiz gero!

      49.2 Xanti+Kristina

      (Kristinaren taberna. Goizean goiz. Jende gutxi)

      KRISTINA- Zer, gaupasa eginda?
      XANTI- Ez, telebista alu horri begira geratu naiz berandu arte.
      KRISTINA- Sorginen laratza ikusten?
      XANTI- Beno, "Sorginen laratza" eta... gero beste gauza batzuk.
      KRISTINA- Taxistarena ez zenuen ikusiko, kasualitatez?
      XANTI- Ez dena.
      KRISTINA- Mundiala! Asko akordatu nintzen zuekin!
      XANTI- Taxistak gure antza zuelako esan nahiko duzu.
      KRISTINA- Zuen antza? Zertan? Hobe bai!
      XANTI- Laguntza eske zihoan emakume hura igo zitzaion arte ikusi nuen.
      KRISTINA- Laguntza! A zer laguntza behar zuen sorgin hark!
      XANTI- Beno!
      KRISTINA- Eta besteak eman, gainera!
      XANTI- Klaro! Bai horixe!
      KRISTINA- Zure taxira igo zen emakume gajo hark bezala!
      XANTI- Jode! Zera, eta gero ama esnatu zen.
      KRISTINA- Ama ez zen agertzen.
      XANTI- Ez, ez, zera Serafina, ama, nire ama, benetakoa. Jode! Seko lo zegoen, beti bezala, zurrunka batean ari zen eta, zera, noiz esnatuko? Jode, ba, momenturik onenean!
      KRISTINA- Lotara bidaltzea zenuen!
      XANTI- Bai! Lotara? Jode! Ez dut uste gau osoan begirik bildu duenik!
      KRISTINA- Nik ere apenas.
      XANTI- Jo, gozoa jarri zen, ba! Ezta pelikula nik aukeratu banu ere! Jode, mandoaren gainean lo hartzen du beti eta...
      KRISTINA- Ditxosozko mandoa!
      XANTI- Bai!
      KRISTINA- Badakit zer den hori, bai. Ama etxean egon zenean, egunero izaten genuen iskanbila.
      XANTI- Si, ez naiz harritzen.
      KRISTINA- Igualeko bakarrik bizitzea!
      XANTI- Ba, baita, baita. Beno, baina bakarrik bizitzea ere, ez dakit, ba, e!
      KRISTINA- A, jakina! Bere alde onak eta bere alde txarrak.
      XANTI- Aizu, hortxe daukazu, zera, Jose Luis, adibidez. Ba, erresidentzia batera omen doa.
      KRISTINA- Etxeko lanak ez egiteagatik, seguru!
      XANTI- E! Hobeto zainduko duten itxaropenetan, aizu!
      KRISTINA- Ja! Baina zuri oraindik asko falta zaizu Jose Luisen edadera iristeko, Xanti! Eta ez dakit ez ote den ordua e...
      XANTI- E, ordu... ordua zertarako?
      KRISTINA- Askotan esan izan dizut, baina hori zuk erabaki beharrekoa da, Xanti.
      XANTI- Ja! Eta ama bakar-bakarrik utzi?
      KRISTINA- Uztekotan, orain.
      XANTI- Jode! Bai!
      KRISTINA- Hemendik urte batzutara hura ere hobeto egongo da laguntza eskatzeko, emateko baino.
      XANTI- Ezidazu (ez iezadazu) gogoratu arazi, e, Kristina! Jo, hemen, hara, pare honetan, e, sekulako korapiloa jartzen zait pentsatze hutsarekin.

      49.3 Xanti+Ikaslea1+Ikaslea2

      (Taxian, martxan)

      XANTI- Eta, zer, etxe aldera, e?
      IKASLEA1- Bai, amaren mimo batzuk jasotzera.
      XANTI- Jode, zuek bizi zarete zuek!
      IKASLEA2- Gu? Zer, ba?
      XANTI- Jode, nahi duzuenean libre, porai, nahi duzuenean amaren albora joan eta... Nik zuen edadea banu...
      IKASLEA1- Zer?
      XANTI- Ez, horixe egingo nukeela nik ere.
      IKASLEA2- Eta etsaminak zer?
      XANTI- Ia! Aizu, gazte, atzo gauean etsamina izan al zenuen?
      IKASLEA2- Ba, ez, baina...
      XANTI- Eta gaur goizean ere ez, itxuraz. Edo gau osoa ikasten pasa al duzue, e?
      IKASLEA1- Aizu, barkatu, baina ez daukazu guri kontuak eskatu beharrik, e!
      XANTI- Ez, ez. Etzazue (ez ezazue) gaizki hartu, gazteak! Inbidia besterik ez da-eta. Nik gustora, nik gustora ba al dakizue zer ikasiko nuen?
      IKASLEA1- Ez
      XANTI- Ez al didazue antzematen?
      IKASLEA2- Ba, ba, ez.
      XANTI- Beterinaria. Albaitero izango nintzen ni gustora, baina bokazioa...
      IKASLEA1- Zer bokazio?
      XANTI- Jode, taxista bokazioa!
      IKASLEA2- A, hori ere bokazioa al da?
      XANTI- Ez, zera! Zer, ba?
      IKASLEA1- Zuk esaten baduzu, beno.
      XANTI- Izan ere, zuek zer ote dakizue bokazioaz? Hain gazteak...
      IKASLEA1- Aizu, aizu, txapa bukatu bazaizu...
      XANTI- Txapa?
      IKASLEA1- uste dut iritsi garela, e!
      XANTI- Zer?
      IKASLEA1- Hor dagoen hori tren geltokia dela eta hementxe jaitsi behar dugula.
      XANTI- Jo, egia! Arrazoi duzu, gainera!

      49.4 Xanti+Serafina

      (Sukaldean, afaltzen)

      XANTI- Eta zer? Horrela egon behar al duzu?
      XANTI- Jode! Aizu, Serafina, zer ez al duzu hitz egiteko asmorik, edo?
      XANTI- Bale, bale, bale! Zuk ikusi, baina ez daukazu horrela jartzeko arrazoirik, e!
      SERAFINA- Gaur egungo gazteak ez errespetorik eta ezta...
      XANTI- Ama, ama, ama! Mesedez, e!
      SERAFINA- Egia da-eta!
      XANTI- Nik beti errespetatu izan zaitut.
      SERAFINA- Bai, bai, komeni zaizunean.
      XANTI- Ama, ama, hara, horrela jartzen zarenean, e... Dios!
      SERAFINA- Begiratu, zure amaren aurrean zikinkeria horiek ikusten, e! Ai, zure aita zenak burua altxako balu!
      XANTI- Ba, bera ere begira geratuko zen, akaso, e!
      SERAFINA- Baina, baina nolaz bururatzen zaizu horrelakorik esatea ere?
      XANTI- Taxiekin zerikusia zuen guztia asko interesatzen zitzaion hari ere, e!
      SERAFINA- Santiago!
      XANTI- Aizu, asko akordatu nintzen berarekin. Eta ez ote zegoen hura ere disimuloan, e, gure salan, zera, pelikula ikusten!
      SERAFINA- Santiago!
      XANTI- Jode, aizu, momenturen batean bere irribarrea iruditu zitzaidan!
      SERAFINA- Eman emango di(a)t, Santiago!
      XANTI- E, lasai, ama!
      SERAFINA- Azkenean eman egingo di(a)t!

    • Pakoren erabakia

      Related audio
      Description

      50.1 Xanti+Pako

      (Taxi geltokian, kalean)

      PAKO- Eta berak bakarrik nahi du hori.
      XANTI- Hori, zer?
      PAKO- Ba, hori, badakizu!
      XANTI- Nik zer zekiat, ba, Olatzek zer nahi duen, Pako?
      PAKO- Ohea!
      XANTI- Hi, barkaidak (barka iezadak), ez zekiat ondo ulertu dudan.
      PAKO- Bai, Xanti, ulertu duzu: Olatz bakarrik nahi du sexua!
      XANTI- Kaguenlarusia! Eta kexatu egiten al haiz?
      PAKO- Ba, bai. Nik nahi dut beste zerbait.
      XANTI- Jode! Zer, ordea?
      PAKO- Ba, gauza asko. Ez hori bakarrik.
      XANTI- Hi, Pako, eta gero emakumeak omen dituk konplikatuak! Jode, munduko gizon guztiak sexu eskean eta hi, zera, kexaka!
      PAKO- Nahi dut berarekin bizi.
      XANTI- Jode! Hi, Pako, abokatuarengana joan behar diat ziztu batean eta...
      PAKO- Ez, ez, ez dut nahi paperak.
      XANTI- Pako, nire milioiena argitzera joan behar diat abokatuarengana, ez hire paperak egitera!
      PAKO- A, beno.
      XANTI- Gero ospatuko diagu, e!

      50.2 Xanti+Abokatua

      (Abokatuaren bulegoan)

      ABOKATUA- Jurisprudentzia kontsultatu dut eta inon ez da zehazten, aurkitzaileak aurkitutakoa aurkitu zuenetik delako jabearen eskuetara itzuli bitartean, aurkitutakoaren kokalekua zein den.
      XANTI- Andakoños!
      ABOKATUA- Are gehiago, kasuren bat edo beste salbu, legeari atxikitako gertakizun gehienak eraikinekin dute zerikusia. Beraz, gordelekua aldatzea ezinezkoa izan da jurisprudentziak biltzen dituen sententzietan.
      XANTI- Ja! Aizu, e, oso ondo, oso ondo, baina legeak zer esaten du?
      ABOKATUA- Ba, horixe esaten ari naiz.
      XANTI- A!
      ABOKATUA- Legeak agintzen duena da aurkitutakoaren jabea bi urteren epean agertzen ez bada, aurkitzaileak jabegoa bere egiteko eskubidea duela.
      XANTI- Bai, bai, hori, hori badakit, e!  Baina nik eduki al dezaket bitarte horretan?
      ABOKATUA- Zuk bermatzen baduzu, epe jakin hori amaitu baino lehen jabea azalduz gero, zure esku duzuna bere esku utziko duzula...
      XANTI- Ja!
      ABOKATUA- ...nik ez dut arazorik topatzen.
      XANTI- Aaa!
      ABOKATUA- Ez legearen aldetik, behintzat.
      XANTI- Ja, ja, ja. Orduan, legeak esaten du nik gorde dezakedala dirua. E? E?
      ABOKATUA- Ez, ez, ez du esaten.
      XANTI- Aaa!
      ABOKATUA- Hori ez du zehazten.
      XANTI- Honbre!
      ABOKATUA- Baina nik uste ahalegin bat egin genezakeela eskatzeko. Beti ere, aurretiaz jakinik ezingo duzula diru hori erabili legeak agintzen duen epean, edo, gutxienez, legeak agindutako epe horretan jabea azalduko balitz, zuk dirua itzuli egin beharko diozula.
      XANTI- Ja! Eta hori konsegitzea zaila edo... E?
      ABOKATUA- Hori ikusi egin beharko da. Baina saiatzearekin ez dugu ezer galtzen.
      XANTI- Ja, ja, ja!
      ABOKATUA- Baldin eta hori bada zuk nahi duzuna

      50.3 Xanti+Pako

      (Taxi geltokian, kalean)

      XANTI- Hotz-hotz utzi naik abokatu horrek, motel! Hainbeste kontu igual baietz eta igual ezetz esateko.
      PAKO- Eta, eta horrekin hotza?
      XANTI- A, jakina! Nola hi ondo berotuta habilen azkenaldian, e, hotza zer den ere ahaztuta, e!
      PAKO- Xanti, ez zait gustatzen horrela hitz egin.
      XANTI- Jode, hi, barkazak (barka ezak), hi, ez diat intentzio txarrarekin esan-eta!
      PAKO- Beno, badakit!
      XANTI- Hiz egiteko era bat besterik ez duk! Jode, inbidia ederra ematen didak, ba! Gustura asko hartuko nikek nik ere gau hotz hauetan, e... zera... Barkatu, barkatu, hasi nauk berriz ere eta. Eta zer, esan al diok?
      PAKO- Ez, ez, gero.
      XANTI- Hi, oraindik ez diagu ospatu, gainera, e! Eta horrelako erabaki batek merezi dik tragoxka, e!

      50.4 Xanti+Pako+Pruden+Kristina

      (Kristinaren tabernan)

      XANTI- Ea, Kristina, zerbait fuertea hemen!
      KRISTINA- Fuertea? Zer bezala?
      PAKO- Nik, e, kafesnea.
      KRISTINA- Kafesnea fuertea?
      XANTI- Bai, baina, zera, txorrotadarekin, e, ttanttakarekin.
      PAKO- Ez, ez, gidatu behar dut!
      XANTI- Hi, Pako, ospatu egin beharko diagu, ba, e?
      PRUDEN- (Bapatean gerturatuko zaie) Zer, zer ospatzen da gaur?
      XANTI- E... Umm...
      PAKO- E, esto... Euskadi Irratiak hogei urte!
      XANTI- Egun handia duk gaur, Pruden!
      PRUDEN- Ba, ez nauk jabetzen. Irratiak esan duk? Hogei urte?
      XANTI- Jode, jabetuko haiz berandu baino lehen! Laospe...
      PAKO- Xantiren txorakeriak!
      KRISTINA- Zer ospatzen duzue?
      PAKO- Nik, kafesnea, Kristina, eta Xantik...
      XANTI- Bale, konforme! Esto, nik kafea, beltza espeziala.
      PRUDEN-  Ez zenuten kasualitatez Olatz ikusiko?
      XANTI- Ez, ez, ez, ba!
      PRUDEN- Azkenaldi honetan, ez zekiat, motel, ez diat ikusi ere egiten!
      XANTI- Maitemindu egingo zuan-eta (huen-eta)!
      PRUDEN- Baita zera ere! Ez zeukak horretarako betarik!
      XANTI- Horretarako beta behar balitz bezala! Mekag...

      50.5 Xanti+Ines

      (Xanti taxian doa. Martxan)

      XANTI- 1777 zentralera! Ea zentrala!
      INES- Aupa, Xanti
      XANTI- E, galdera bat, Ines. Gizonezkoak emakumeari, e!
      INES- Eta zein da galdera?
      XANTI- Ez, alegia, emakume bezala egiten dizudala galdera.
      INES- Jakina! Ez duzu nahiko sexuz aldatzea zuri galdera bat egitea okurritu zaizulako!
      XANTI- Ines, Ines, ez zaitez jarri aldrebes.
      INES- Azkar, Xanti, telefonoa joka ari da-eta.
      XANTI- Esto, zu norbaitekin enamoratuko bazina, eta norbait hori zure gurasoen gustoko ez dela jakingo bazenu, ausartuko al zinateke gurasoei esatera pertsona horrekin bizi nahi duzula?
      INES- Motel, motel, Julio Ibarra ematen duzu galdera egiten!
      XANTI- Bai ala ez?
      INES- Zer ari zara? Zure amari nirea nola esan pentsatzen?
      XANTI- Zer?
      INES- Broma zen! Jakina esango niekela! Hara bestea!
      XANTI- E, gurasoak, beno, batez ere aita haserretu egingo dela jakin arren?
      INES- Aizu! Beraiek ez zidaten niri baimenik eskatu, ezta? Nik ez daukat zertan beraiei eskaturik.
      XANTI- Ja! Beno, horrela esanda...
      INES- Ba, horrela da! Eta barkatu, Xanti, baina hau jasanezina bihurtzen ari da. Taxi onenak, esan?
      XANTI- E, Ines! Esto, beste gauza bat, e: sexua nahikoa al da emakume batentzat gizon batekin bizitzen jartzeko?
      INES- Zer?
      XANTI- Sexua! Badakizu zer den, ezta?

    • Erantzuna

      Related audio
      Description

      51.1 Pako+Olatz

      (Pakoren taxi-barruan)

      OLATZ- Ez al didazu muxu txiki bat ere eman behar?
      PAKO- Olatz, hemen... ikusiko gaituzte!
      OLATZ- Eta zer? Lotsatu egiten al zara?
      PAKO- Ez da hori, baina nire taxian...
      OLATZ- Zer? Taxi eroso askoa daukazu. Hatoz, atzeko aldera.
      PAKO- Ez, Olatz!
      OLATZ- Nola ezetz?
      PAKO- Pakok ez du nahi.
      OLATZ- Ui, ui, ui! Pakok ez duela nahi?
      PAKO- Ez. Hitz egin behar dugu.
      OLATZ- Ai, hitz egingo dugu beste batean! Hatoz! Zer gertatzen da, Pako?
      PAKO- Lana egin behar dut! Eta ez nago ondo hemen.
      OLATZ- Zure etxera joatea nahiago?
      PAKO- Olatz, lanean nago!
      OLATZ- Ai, lana hobeto egiten da gorputza kontentu utzi ezkero!
      PAKO- Ezin dut.
      OLATZ- A, hori beste kontu bat da. Ez da ez duzula nahi. Ezin duzu.
      PAKO- Eta ez dut nahi.
      OLATZ- Zer, ja ez naiz zure gustoko, zure gogoko?
      PAKO- Hori ez da kuestioa. Beti gaude gordeta bezala, beti bakarrik sexua, eta hori ez dut nahi.
      OLATZ- Zer nahi duzu, orduan? Eskutik helduta itsas-ertzean paseatzea?
      PAKO- Pues, bai! Eta zinera joatea, eta afaldu batera, eta...
      OLATZ- ... elkarren ondoan esnatu, eta ohean gosaldu...
      PAKO- Baita!
      OLATZ- A zer sustoa! Uste nuen bukatu egin nahi zenuela, Pako!
      PAKO- Bukatu? Si hasi egin gara!
      OLATZ- Orduan, zure gustokoa naiz oraindik?
      PAKO- Ez, Olatz, maite zaitut. Eta nahi dut bizi zurekin.

      51.2 Xanti+Pako

      (Taxi geltokian. Kalean)

      XANTI- Pako, Pako, etzak (ez ezak) alde egin!
      PAKO- Zer, Xanti?
      XANTI- Suertea izan al duk, e?
      PAKO- Beno!
      XANTI- Zer esan dik Olatzek?
      PAKO- Pentsatu behar du.
      XANTI- Joe, nola gustatzen zaien sufriaraztea!
      PAKO- Ez. Hori ez da okerrena.
      XANTI- Zer da, ba?
      PAKO- Ba, bere aitak ez daki ezer ez.
      XANTI- Izan ere, joan hadi Prudenengana ezer esatera! Mekagu...
      PAKO- Ez, ez, ni ez.
      XANTI- Ez hi eta ez inor! Jode, halamoduzko egunarekin esnatzen bada, dio!
      PAKO- Olatz ere ez da ausartzen.
      XANTI- Eta amaren bidez esaten badio?
      PAKO- Esaten du aitak eta amak kasik ez dutela hitz egiten.
      XANTI- Beno, egon hadi lasai, egon hadi lasai. Hik ez duk bere gurasoekin bizi nahi, ezta? Berarekin baizik.
      PAKO- Bai.
      XANTI- Eta berak nahi baldin badik, ba...
      PAKO- Ez daki, ez daki. Pentsatu behar du.

      51.3 Olatz+Aintzane

      (Pelukerian)

      OLATZ- Ai, moztu egin nahi dut.
      AINTZANE- Motz-motza?
      OLATZ- Bai, bai, bai, motz-motza.
      AINTZANE- Seguru al zaude?
      OLATZ- Bai, oso seguru.
      AINTZANE- Asko aldatuko zara, e!
      OLATZ- Horixe nahi dut. Aizu, baina ez badidazu moztu nahi "Bertatik Bertara"koei deituko diet, e?
      AINTZANE- Barkatu?
      OLATZ- Seguru nago ez dagoela munduan ilea moztu nahi ez duen beste pelukerarik! Gustura egingo dizute entrebista.
      AINTZANE- Ez, ez, ez. Nik moztu nahi dizut, baina, badaezpada, abisatu egin nahi nizun, gero ez damutzeko, badakizu.
      OLATZ- Beno, hasi nahi duzunean! Horixe nahi dut: aldatzea. Bizimodu berria, itxura berria!
      AINTZANE- Aizu, zure aurpegia ezaguna egiten zait.
      OLATZ- Bai, litekeena da. Xantiren laguna naiz. Ezagutzen duzu, ezta?
      AINTZANE- A, bai, bai! Orain konturatu naiz!
      OLATZ- Bai. Aizu, baina horregatik ez didazu ilaje itsusiagoa egingo, ezta?

      51.4 Xanti+Aintzane

      (Kalean, pelukeria parean geratuko da Xanti taxiarekin)

      XANTI- Aupa, Aintzane! Zer, zuk eskatu al duzu taxia?
      AINTZANE- Bai.
      XANTI- Goazen, ba! Igo, igo!
      AINTZANE- Ez, ez, lasai, Xanti. Zurekin hitz egin nahi dut.
      XANTI- Nirekin?
      AINTZANE- Bai. Gaur zure neska gazte hori izan da hemen, pelukerian.
      XANTI- Zein neska gazte?
      AINTZANE- Ba, zure lankide berezi hori.
      XANTI- Aizu, ez dakit nori buruz ari zaren, e, Aintzane!
      AINTZANE- Ilea moztu du. Bizimodu berri bat hastera doala esan dit. Suerte ona opa nahi nizun, besterik ez!
      XANTI- Aizu, Aintzane, e, nahasten ari zarela uste dut, e!
      AINTZANE- Xanti, ni emakume bat naiz.
      XANTI- Ja! Eta?
      AINTZANE- Euskadi Irratiak baino dezentez urte gehiago ditut. Orain badakizu badakidala.

      51.5 Pako+Olatz

      (Taxi geltokian, kalean)

      PAKO- Eta?
      OLATZ- Horixe galdetu behar nizun. Eta?
      PAKO- Pentsatu duzu?
      OLATZ- Pako! Ilea moztu dut!
      PAKO- Bai, oso guapa zaude.
      OLATZ- A! A zer sustoa! Uste nuen ez zinela konturatu!
      PAKO- Niretzat beti zara guapa.
      OLATZ- Eskerrik asko!
      PAKO- Etorriko zara nirekin?
      OLATZ- Oraintxe jakin behar al duzu?
      PAKO- Ez, ez, ez, lasai, lasai!
      OLATZ- Bai, Pako.
      PAKO- Bai, bai?
      OLATZ- Bai!
      PAKO- Eta esango duzu etxean?
      OLATZ- Noski, horregatik moztu dut ilea!
      PAKO- Nola?
      OLATZ- Aitak sekulako disgustua hartuko du. Esango diot: "aita, hau ez da gaurko disgustu bakarra. Neure gauzak hartu eta Pakorekin bizitzera noa!"
      PAKO- Benetan?
      OLATZ- Ez, ez! Kasik, kasik, e, esango diet: "ilajea aldatu dut, eta ilajearekin batera bizimodua". Horrela hobeto?
      PAKO- Bai.
      OLATZ- Edo ez naiz joango. Begira, telefonoz hots egingo diet esateko ilea moztu dudala eta nahiago dudala ez ikustea!
      PAKO- Olatz!
      OLATZ- Bromatan ari naiz, motel! Ez daukazu batere umorerik, Pako!

    • Kontu jaten

      Related audio
      Description

      52.1 Xanti+Serafina

      (Etxean, Serafina zalaparta batean dabil)

      XANTI- Kaguenlaindia! Ama! Gaurko da, e?
      SERAFINA- Banoa, umea, banoa!
      XANTI- Jakin al liteke gaur zer gertatzen den, e? Aizu, ez zara, ba, "20-N" ospatzeko asmotan ibiliko?
      SERAFINA- Zer "20-N" eta zer...
      XANTI- Badakizu ederki!
      SERAFINA- "Veinte" ez, baina hogei bai, hogei urte! Irratira noa Felirekin, umea!
      XANTI- Irratira? Zertara?
      SERAFINA- Aste hontan beteko ditu 20 urte eta.
      XANTI- Ama, mesedez! Adarrik jo gabe, e!
      SERAFINA- Hogei urte, bai. Hogei urte beteko ditu Euskadi Irratiak.
      XANTI- A, Irratiak! Banengoen, ba, ni! Feli, zera, Sara Montielen kintakoa da-eta.
      SERAFINA- Jesus! Eta guri bururatu eta deitu! Eta haruntza goaz, ezagutzera!
      XANTI- Eta horrenbesteko, zera, zalaparta horretarako?
      SERAFINA- Aizu, hogei urtez entzule finak izan garenok izango dugu, ba, eskubidea joan eta ikusteko, ezta?
      XANTI- Bai, bai, baina... Nola ez, ba! Nola ez, ba! Baina akordatuko zara irratian ez dela ikusten; beraz, ez dakit zergatik zabiltzan hain aztoratuta, ama!
      SERAFINA- Handik esaten dutena ez da ikusten, baina gu haruntza joaten garenean, bertakoek ikusi egingo gaituzte, eta guk beraiek ere bai! Eta inpresio ona ematea beti da inportantea!
      XANTI- Bale, bale! E, zer, listo al zara?
      SERAFINA- Ene! Poltsa beltza! Non utzi ote dut poltsa beltza? Ikusi al duzu zuk, Xanti?

      52.2 Xanti+Kristina+Pruden

      (Kristinaren tabernan. Goiza da)

      XANTI- Eta han eraman ditut biak beraien ezkontzarako baino dotoreago jarrita. Jode!
      KRISTINA- Aizu, aizu, eta ezkontza esan duzun honetan, zer, Pako eta Olatz azkenean zer?
      XANTI- Ez daukat berririk, Kristina. Ez dakit Olatzek zer erantzungo zion.
      KRISTINA- Jo, ba, bikote polit askoa egiten dute, ba!
      XANTI- Bai! Oraintxe jakingo dugu zerbait, hemen dator-eta, zera, gure Pruden.
      PRUDEN- Kafea, Kristina!
      KRISTINA- Eta egun on, eta baita zuri ere!
      XANTI- Bai, hori da! Eta hori duk aurpegia, Pruden!
      PRUDEN- Zer gertatzen zaio nire aurpegiari?
      XANTI- Ez zekiat! Hori heuk jakingo duk nik baino hobeto.
      PRUDEN- Ba, nik ez zioat ezer arrarorik ikusten!
      XANTI- Bale, bale, bale, Pruden! Jode, lorik egin gabe ote hengoen iruditu zaidak. Besterik ez!
      PRUDEN- Eta hik zer dakik nik lo noiz egiten dudan edo noiz ez eta nola? Eta zer axola zaik?
      XANTI- Ezta batere! Ezta batere, e! Barkazak (barka ezak), e? Ez diat ezer esan, e!
      KRISTINA- Torizu (har ezazu), Pruden! Doblea.
      XANTI- Eta txanpon batzuk emaizkidazu (eman iezazkidazu), Kristina.
      KRISTINA- Bai, oraintxe!
      XANTI- Orain ere makinatzar horretan bota behar al duk? Jode, hori duk ludopatia hori!
      (Pruden kafea hartu eta erretiratu egingo da)
      XANTI- Jode! Apustu egingo nuke, e, Olatzek baiezkoa eman diola Pakori.
      KRISTINA- Ez jakin! Prudenek ez du ezer asko behar izaten horrela jaikitzeko!
      XANTI- Ez, ez, ez nuke oraintxe Pakoren azalean egon nahi!
      KRISTINA- Pakoren azala? Igual dago oraintxe inoiz baino gustorago, goxo-goxo!

      52.3 Serafina+Feli+Pruden

      (Taxi geltokian, kalean)

      SERAFINA- Xanti ez dago hemen, Feli!
      FELI- Esan dizut, Serafina, hobe genuela telefonoz hots egitea. Irratikoek ere eskaini digute telefonoa, baina hain egoskor jarri zara...
      SERAFINA- Sinpatiko askoak izan dira gurekin!
      FELI- Bai, horixe. Horregatik, ba! Horregatik!
      SERAFINA- Baina nik badakit zein dagoen telefonoaren bestaldean, eta hark ematen didan tratua jasotzea baino nahiago honaino etortzea. Aizu, Pruden!
      PRUDEN- Zer?
      SERAFINA- Xanti hemen ibiliko da, ba?
      PRUDEN- Ba, bai! Hementxe zebilen!
      SERAFINA- Ez duzu jakingo nora joan den, edo luzerako duen?
      PRUDEN- Aizu, Serafina, ni ez naiz besteen bizitzan sartzen! Eta besteek nirekin ere horixe egitea gustatuko litzaidake: bakean uztea!
      SERAFINA- Hara bestea! Okerrago egin dut galdetzearekin honi!
      FELI- Ba! Utziozu (utz iezaiozu), Serafina. Begira, kafetxo bat hartuko dugu.

      52.4 Serafina+Feli+Kristina+Pako

      (Kristinaren tabernan)

      KRISTINA- Ba, ez dakit, baina berehala azalduko da, gauzak ondo bidean...
      SERAFINA- Ba, axola ez bazaizu, kafetxo bat hartuz itxarongo diogu. Deskafeinatua, Feli?
      FELI- Bai, mesedez, makinakoa.
      SERAFINA- Bi, Kristina.
      KRISTINA- Hara, hara, hara! Bizi direnak agertzen direla!
      PAKO- Kaixo!
      KRISTINA- Zer moduz, Pako?
      PAKO- Ondo.
      KRISTINA- Ondo... ondo?
      PAKO- Ondo, ondo, bai!
      KRISTINA- Baina, ondo, ondo... ondo?
      PAKO- Bai, Kristina, ondo! Kafesne bat, mesedez!
      KRISTINA- Oraintxe!
      SERAFINA- Zer zabiltza, ondoezik?
      PAKO- Zer?
      SERAFINA- Ez, ondoezik ote zabiltzan, ba!
      PAKO- Ez, ez. Ondo.
      SERAFINA- A, ez, ez, ez. Nola Kristinak, ba...
      KRISTINA- Ez da ezer, Serafina. Gure arteko kontuak!
      SERAFINA- A, beno!
      FELI- Begiratu besterik ez dago ondo dagoela ikusteko!
      SERAFINA- Bai, bai, baina...
      PAKO- Kristina, ez jarri kafesnea! Joan behar dut!
      KRISTINA- Izugarri nerbioso dabil, gizarajoa. Emakume kontuak! Erabaki inportanteak, badakizue. Ez dira bizitzan askotan hartzen.
      SERAFINA- Eta gure Xanti?
      KRISTINA- Zer?
      SERAFINA- Ezer ez, ezta?
      KRISTINA- Ez dakit, ba! Zergatik ez diozu berari galdetzen? Hortxe dator.

      52.5 Xanti+Serafina+Feli

      (taxian doaz. Martxan)

      FELI- Ez zaitez haserretu, Xanti. Gu ez gara hasi galdezka.
      SERAFINA- Kristina hasi zaio galdezka gure aurrean eta preokupatu egin gara!
      XANTI- Preokupatu! Ez daukazue zertaz preokupatu handirik, aizu!
      SERAFINA- Aizu, Santiago, ikusi bazenu Kristinak nola galdetzen zion Pakori, zu ere preokupatuko zinen!
      XANTI- Aizu, beren kontuak izango dituzte, e, eta zuek ez daukazue zertan kontu jaten ibili beharrik, e! Aditu?
      SERAFINA- Ezkontzekotan omen dabil, ba!
      XANTI- Ezkontzekotan?
      SERAFINA- Horrelako zerbait ulertu diot Kristinari!
      FELI- Horrelako zerbait esan du!
      XANTI- Ba, lehendabiziko notizia, aizu!
      SERAFINA- Ba, zuek jakingo duzue zertan zabiltzaten! Baina espero dut, nobedaderen bat bada, enteratzen azkenekoa ez izatea!
      XANTI- Jesus...
      FELI- Nik ere beste horrenbeste, e!
      XANTI- ...eta Jose!

    • Deklarazioa

      Related audio
      Description

      53.1 Olatz+Kristina

      (Kristinaren tabernan. Jende gutxi. Lasai)

      KRISTINA- Neska, neska, zorionak aurpegia balu, zurea izango luke!
      OLATZ- Bai! Egia esan, bai! Ondo sentitzen naiz!
      KRISTINA- Pako ere kontentu egongo da?
      OLATZ- Bai! Beno, badakizu nolakoa den!
      KRISTINA- Ai, nik hogei urte banitu...
      OLATZ- Kristina, hogeita lau ditut, e! Euskadi Irratiak baino lau gehiago!
      KRISTINA- Nik ez dizut esango zenbat nituen sortu zutenean!
      OLATZ- A, baina gauza bat esango dizut, e: irauten duen  bitartean, ondo; eta gero, hor konpon!
      KRISTINA- E, e, e, Olatz! Hasi baino lehen bukaerarekin pentsatzen?
      OLATZ- Ez, baina ez hasi orain nire ama bezala: hau gauza serioa dela eta konpromezu hauek lotura handia ekartzen dutela eta...
      KRISTINA- Aizu, aizu, entzun al didazu niri horrelakorik?
      OLATZ- Ez, baina badaezpada abisatzen dizut.
      KRISTINA- Eta Prudenek zer moduz hartu du?
      OLATZ- Ez diogu esan, oraindik.
      KRISTINA- Ufff! Gozoa jarriko da!
      OLATZ- Ba, begira, bestela gozoa balitz, igual esango nion, baina zertarako eman beste aitzakia bat, e? Etxetik banindoala entzutearekin bakarrik gozoa jarri zen, ba! Norekin esateko betarik ez zidan eman-eta!

      53.2 Xanti+Ines

      (taxi barruan Euskadi Irratia entzuten)

      XANTI- Hemen 1777, zentralera deika.
      INES- Zer da, Xanti?
      XANTI- E, Ines!
      INES- Bai? Zer gertatzen da?
      XANTI- E, Ines, e, hogei urte bazenitu edo nik hogei urte banitu...
      INES- Gazteagoak izango ginateke.
      XANTI- Ja! Ez, ez, zera, e, jakin al duzu Pako eta Olatzena?
      INES- Enrrollatu egin dira!
      XANTI- Hori aspaldi, neska!
      INES- A bai? Ez nekien. Ez dut "Lo que faltaba" ikusten.
      XANTI- Ja!
      INES- Ez daukat telebistarik hemen!
      XANTI- Elkarrekin bizitzen jarri dira.
      INES- Zer polita! Eskerrik asko albisteagatik, tio! Taxi onenak, esan?
      XANTI- E, Ines!
      INES- Beste albiste inportanteren bat?
      XANTI- E, Ines, e, egunen batean zuk eta nik...
      INES- Ez, umerik ez. Erabakita daukat. Aspalditik.
      XANTI- Ines, mesedez! Egunen batean zuk eta nik pertsona normalak bezala hitz egiteko modurik izango ote dugu, e?
      INES- Ez dakit. Galdeiozu (gelde iezaiozu) gaur gauean almohadari! Barkatu! Bai? Oraintxe! Xanti! Xanti?

      53.3 Xanti+Olatz+Kristina

      (Kristinaren tabernan. Giro lasaiarekin jarraitzen dugu)

      KRISTINA- Ez dakit, ba, zer esan, Xanti!
      OLATZ- Baina zuk inoiz esan al diozu...?
      XANTI- Esan, esan... Esan zer?
      OLATZ- Ba, hori! Ez dakit, gustatzen zaizula, gutxienez!
      XANTI- Jode! Esan beharrik izaten al da, ba? Emakumeok ez al duzue, ba, dena antzematen, e?
      OLATZ- Ez denek!
      XANTI- E? "Y tanto!"
      OLATZ- Ez bada konturatu, esan egin beharko diozu, ezta?
      XANTI- Ba, ondo zailak zarete gero, e! Baina listo! Erabaki dut, bai. Hori da, hori da.
      KRISTINA- Zer eraba...?
      XANTI- Ahaztea onena!
      KRISTINA- Saiatu gabe ahaztea?
      XANTI- Si!
      KRISTINA- Hau ez da gure Xanti!
      XANTI- Zera, gizarajo baten pare eginda nabil eta bera konturatu ere ez bada egin, ba, esango didazue.
      KRISTINA- Baina, baina, baina, aber, zenbat aldiz egon zarete elkarrekin?
      XANTI- Egon, egon...
      OLATZ- Aizu, eta ohean ondo moldatzen al zarete?
      KRISTINA- Olatz!
      XANTI- Jode!
      OLATZ- Ui, aizu! Hainbeste konfiantza badaukagu, ezta?
      XANTI- Ohean? Zera, afaldu ere ez dugu inoiz elkarrekin egin-eta! Jode, tokitan dago ohea!
      KRISTINA- Hori ez da egia, Xanti! Behin baino gehiagotan geratu izan zarete.
      XANTI- Beno, e, ez gogoratu, Kristina! Ateraidazu (atera iezadazu) beste kafexka bat, baina, zera, txorrotadarekin, e! Eta esandakoa: seakabo!
      OLATZ- Ai, Xanti, laguntzea nahi?
      KRISTINA- Guk laguntzerik bagenu...
      XANTI- Et, et, et! Hau nik bakarrik egin beharrekoa da eta lasai!
      OLATZ- Baina, nahi baduzu, nik abisatuko diot jakin dudala nola zabiltzan eta...
      XANTI- Ez, ez, e! Uztazu (utz ezazu), Olatz! Ikusten dut zu oso zuzena zarela eta, badaezpada, nahiago dut nire erara, e!
      OLATZ- Baina ez zait batere kostatzen, e!
      XANTI- Zera! Hori da. Et, et, et! Eskerrik asko, baina moldatuko naiz, e! Lasai!

      53.4 Xanti+Pako

      (Taxi geltokian. Kalean, alegia)

      XANTI- Ba, erabakia hartuta neukan, baina hi ikusten haut, eta zer esatea nahi duk, ba? Jode, saiatu egingo nauk ni ere!
      PAKO- Baina, Xanti, hori ez da horrela.
      XANTI- Bai zera!
      PAKO- Zu zara zu eta ni naiz ni.
      XANTI- Bai, bai, jakina! Hi, ez nauk horretan nahastuko, e!
      PAKO- Eta ni ondo nago, baina igual zu ez.
      XANTI- Hortxe zagok, ba, gakoa! Jode, hi ondo, eta ni ez! Eta kriston inbidia ematen didak, Pako! Jo!
      PAKO- Beno, suertea dut, egia da.
      XANTI- Bai, bai, gaur bertan! Gaur bertan joan eta, zera, deklaratu egingo nauk!
      PAKO- Nahi baduzu zerrenda, daukat gordeta!
      XANTI- Ez! Et, et, et, motel! Uztak (utz ezak)! Uztak! Uztak! Hori adina bazekiat-eta!
      PAKO- Beno, niri funtzionatu zidan!
      XANTI- Ba, hori ere egia duk, baina, hi, nahiago diat nik nire erara, e!
      PAKO- Ba, suerte!
      XANTI- Beharko diat, bai, animalitxo hori gobernatzeko! A, beno, eta, zer, hi zer moduz?
      PAKO- Ba, ondo, oso ondo.
      XANTI- Erakutsiko al diok etxean, oheaz gain, badirela beste toki batzuk ere, e?
      PAKO- Bai, eta denak gustatzen berari!
      XANTI- Jode!

      53.5 Xanti+Ines

      (Zentralitara joan da Xanti, eta Ines konturatu gabe sartuko zaio atzetik)

      XANTI- Hola, Ines, e, barkatu, zera, horrela, boteprontoan etortzea, baina abisatu gabe eta, baina... Zera, gauza inportante bat daukat zuri esateko eta... Esto... ez dakit nondik hasi. Beno, labur-labur esango dizut: zera, ez dut inoiz sentitu emakume batengatik zugatik sentitzen dudana eta pentsatzen hasita nago maitasuna edo antzeko zerbait ez ote den eta nik, esto, nik, begirazu (begira ezazu)...
      INES- A, Xanti! Hemen al zaude?
      XANTI- Bai, bai!
      INES- Ez naiz konturatu! Izan ere, kasko zikin hauekin ez dut ezer entzuten. Zer gertatzen da, tio?
      XANTI- E, hementxe!

    • Despedida

      Related audio
      Description

      54.1 Serafina+Feli

      (Gela berdean, azkeneko aldiz)

      SERAFINA- Begira, Feli, benetan, hogeita hamabost urte, bi hilabete eta zazpi egun egin nituen berarekin eta orain berriro hemen dabilela jakiteak ez dit batere onik egiten.
      (Basoa mugituko da mahai gainean)
      FELI- Ez, hogeita hamalau urte esaten du berak.
      SERAFINA- Santiago, ez hasi, e? Hogeita hamabost urte, bi hilabete eta zazpi egun. Ez bat gehiago eta ez bat gutxiago!
      (Basoa mugituko da berriro)
      FELI- Bale, bale! Ez zaitezte eztabaidan hasi!
      SERAFINA- A, beno! Nik koman egin zituenak ere kontatu egiten ditut!
      FELI- Jakina! Eta berak ez!
      SERAFINA- Esker txarrekoa! Zu ez zinen hemen egongo, baina nik azkeneko lau hilabete eta erdiak zure ondoan egin nituen, mugitu ere egin gabe!

      54.2 Xanti+Ines

      (Xanti taxian doa. Martxan)

      INES- Zentrala 1777ari deika
      XANTI- Zer da, Ines?
      INES- Atzo... atzo...
      XANTI- Atzo osteguna!
      INES- Bai, Xanti! Baina pixka bat kezkatuta utzi ninduzun.
      XANTI- Kezkatuta?
      INES- Bai!
      XANTI- Zer, ba?
      INES- Olatz eta Pakorena egia dela esatera etorri al zinen zentralitaraino?
      XANTI- Bai! Ez al zaizu ondo iruditzen?
      INES- Beno, ondo... ez dakit. Hori lehendik esan zenidan irratiz ere.
      XANTI- Ja, e, ba, baina nola ematen zuen ez zenidala sinistu, ba...
      INES- Niri ez zait axola besteek zer egiten duten beren bizitzarekin, tio!
      XANTI- Ba, ba, niri bai, batez ere, inbidia ematen didatenean!
      INES- Zer?
      XANTI- Ez, ez, ezer ez, e... Eta Euskadi Irratiak hogei urte betetzen dituela ere esan nizun.
      INES- Bai, bai, baina ez dakit. Nire irudipena izango da, baina beste zerbait esatera etorri ote zinen pasa zait burutik.
      XANTI- Beste zerbait? Zer bezala?
      INES- Ba, ez dakit. Zurekin ez dut jakiten inoiz nola asmatu.

      54.3 Serafina+Feli+Abokatua

      (Gela berdetik tinbrea entzungo dute)

      SERAFINA- Ez esan orain tinbrea jotzen hasi denik!
      FELI- Ez dakit, ba! Horrek tinbrea ematen zuen.
      SERAFINA- Bere bizitza guztian ez zuen jo, eta orain hasi behar al du horretan?
      (Basoa mugituko da berriro)
      FELI- Ez, Serafina, Santiago hemen dago. Beraz, beste norbait ari da tinbre joka.
      SERAFINA- Ale, despeditu nire partetik, atea zabaltzera noa-eta!
      (Korridorean barrena joango da eta atea zabalduko du)
      ABOKATUA- Kaixo! Oker ez banago, honek behar du Santiago Irusta taxistaren etxea.
      SERAFINA- Segun nor zaren eta zertara etorri zaren!
      ABOKATUA- Bere abokatua naiz eta uste dut albiste on batekin natorrela. Beraz, pasatzen uzten badidazu...

      54.4 Xanti+Serafina+Feli+Abokatua

      (Serafinaren etxeko salan)

      SERAFINA- Beno, ikusten dut batzutan sunsunkorda horrek egiten duela esandakoa, bai!
      ABOKATUA- Nor da sursunkorda?
      XANTI- Honbre, kaixo! Esto, nire amaren kontuak, e! Zer, zer da?
      FELI- Notizia onak, Xanti!
      XANTI- A, bai, e?
      FELI- Beno, hala esan digu behintzat gizon honek.
      XANTI- Honbre!
      ABOKATUA- Zurekin hitz egin nahi nuke lehengoan egin zenidan kontsulta hari buruz.
      XANTI- A, ja!
      SERAFINA- Zer kontsulta, Xanti?
      XANTI- Esto...
      ABOKATUA- Pribatuan, ahal bada!
      SERAFINA- Aizu, gazte! Ni bere ama naiz!
      FELI- Eta ni izeba!
      XANTI- Noiztik?
      SERAFINA- Betidanik! Hara bestea!
      XANTI- E, beno, utz dezagun, e, e, zu lasai, lasai, konfiantzazkoak dira-eta, e!
      FELI- Hemen gauden denak gara konfiantzazkoak!
      (Pertsiana itxiko da derrepentean)
      ABOKATUA- Pertsiana nork itxi du?
      SERAFINA- Zu, lasai, zoratuta dago erabat!
      XANTI- Hori sustoa hori!
      SERAFINA- Batzutan itxi egiten da, bestetan ireki...
      XANTI.- Etzazu (ez ezazu) esan?
      SERAFINA- Bai, umea, aspalditik. Izan ere, etxean egon al zara, ba, zu?
      XANTI- E, beno...
      ABOKATUA- Barkatuko didazue, baina ez daukat egun osoa.
      XANTI- A, egia! Barkaiezu (barka iezaiezu), e! Barkaiezu!
      ABOKATUA- Hitz gutxitan kontatuko dizut: egin ditut egin beharreko jestio guztiak eta torizu (har ezazu)! (Maletina mahai gainean utziko du) Hau, oraingoz, zurea da.
      XANTI- Mekaguensos!
      SERAFINA- Maletina, Xanti!
      XANTI- Jode!
      SERAFINA- Hainbeste buruhauste ekarri dizkizun maletina!
      ABOKATUA- Beti ere, deklarazio hau sinatu beharko didazu, nik bermatu behar dudalako bi urteren epean maletina...
      XANTI- Bai, bai, bai! Ez, ez berriz ere kontatu, e! Badakit bi urteren kontu hori! Bai, bai!
      ABOKATUA- Eta honenbestez uste dut nire lana amaitu dela.
      XANTI- Jode!
      ABOKATUA- Astebete barru bulegoan izango duzu faktura.
      XANTI- A, ba, ondo da, e! Primeran, primeran!
      SERAFINA- Eskerrik asko, gazte, eskerrik asko! Ez dakizu zenbat sufritu dugun maletin horren kontura. E, ume?
      XANTI- E, ama, ez zaitez pasa, e!
      FELI- Jesus! Eta zer egin behar dugu hainbeste dirurekin?
      XANTI- Ba, ba, zuek ez dakit, baina nik, zati bat behintzat, oraintxe aprobetxatu!
      SERAFINA- Santiago, nora zoaz?
      XANTI- Ba, sunsukorda batengana, ama! E, denbora pixka bat eskatzera! A, beno, e, zuek ordaindu faktura nire izenean, e!

      54.5 Xanti+Ines

      (Zentralitan)

      INES- Xanti! Zer zabiltza? Zer da hori?
      XANTI- E, hau lore sorta, e, lore sorta bat da.
      INES- Bai, ikusten dut, tio!
      XANTI- E, zuretzat!
      INES- Zer? Pretty womanen bezala?
      XANTI- Zer?
      INES- Julia Roberts naizela uste al duzu, ala?
      XANTI- A!
      INES- Barkatu! Taxi onenak, esan?
      XANTI- E, uztazu (utz ezazu) telefono hori, Ines! Bidal... bidalzazu (bidal ezazu) haizea hartzera, e, hamabost egunetarako zuk nahi duzun tokira joango gara-eta!
      INES- Baina...
      XANTI- Bai, bai, bai, hamabost egun behar ditut zurekin hitz egin ahal izateko!
      INES- Baina lana...
      XANTI- Opor aurreratuak! Zu lasai, e! Nire kontu!
      INES- Xanti, zu jota zaude!
      XANTI- Ez horixe, Ines! Joan den urritik ari naiz zurekin hitz egin nahian, eta oraintxe daukagu aukera, e! Tartean irratirik gabe! Zu eta ni, bakar-bakarrik!
      INES- Hizketan?
      XANTI.- Beno, lehendabizi, behintzat, hizketan! Eta gero gerokoak, e! Itzalzazu (itzal ezazu) emisoratzar hori eta goazen, Ines!

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Xanti, eta konpainia 1:

    C1

    Listening Lexikoa
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Xanti, eta konpainia 1: "Me gustas"

    Xanti taxi-gidaria da irrati-nobela honetako protagonista nagusia. Serafina, ama, eta taxien zentralitan lan egiten duen Ines ere atal gehienetan sumatu ahal izango ditugu, beti ika-mikan bere artean; Pako euskaldun berria da eta nahikoa lan badu euskaraz aritzeko... hauei eta beste hainbat pertsonaiari esker euskara freskoan eta egoera dibertigarriak tarteko, gozatu ahal izango dugu... Hementxe duzuna, berriz, lehenengo atalari edo agerraldiari dagokion lanketa didaktikoa da. ...[+]

    Exercises - Mar 5, 2007 - 7043 Visits
  • Xanti, eta konpainia 2: Zer da hau?

    B2

    Listening
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Xanti, eta konpainia 2: Zer da hau?

    Bigarren agerraldi honetan Kristinaren taberna inguruan ibiliko dira hainbat pertsonaia: Kristina bera, Olatz, Xanti eta Pruden. Baina, zalantzarik gabe, Xantik bere taxian aurkitu duen maleta izango da protagonista. Izan ere, norena den jakin nahian gora eta behera ibiliko da gure taxi-gidaria. ...[+]

    Exercises - Mar 29, 2007 - 4535 Visits
  • Xanti, eta konpainia 3: Ez da Pakorena

    B2

    Listening
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Xanti, eta konpainia 3: Ez da Pakorena

    Hirugarren agerraldi honetan bi istorio gurutzatuko dira: alde batetik, Xantik Pakorengana joko du taxian aurkitutako maleta dela eta. Bestetik, Xantiren ama, Serafina eta bere lagunak, M. Dolores eta Feli, kartak irakurtzen arituko dira, etorkizuna igarri nahian. ...[+]

    Exercises - Apr 26, 2007 - 4470 Visits
  • Xanti, eta konpainia: Zu al zara Xanti?

    B2

    Listening
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Xanti, eta konpainia: Zu al zara Xanti?

    Jose Luis eta Bixente Xantiren lagunak dira. Pilotazale amorratuak biak, Xantiren taxian joan ohi dira frontoira. Ezusteko handia izango dute, ordea, taxia tailerrean ikusten dutenean. Bitartean, Xantik Inesi bisita egingo dio zentralitan, nahiz eta oso lanpetuta aurkituko duen. ...[+]

    Exercises - Oct 18, 2007 - 5326 Visits
  • Xanti, eta konpainia: Ertzainen bisita

    B2

    Listening
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Xanti, eta konpainia: Ertzainen bisita

    Xantiren taxian azaldu zen maletinak uste baino buruhauste handiagoak ekarriko dizkio gure protagonistari. Izan ere, ertzaintzaren polizia-etxera joan beharko du, hainbat azalpen ematera. ...[+]

    Exercises - Nov 20, 2007 - 5274 Visits
  • Tales

    Tales

  • HABEKO MIK

    HABEKO MIK

    HABEKO MIK aldizkariaren 17 aleen bilduma osoa. ...[+]

  • Show audio articles

    Show audio articles

  • Show articles with Kerman

    Show articles with Kerman