Etxeak eta hilobiakFrantziara fraideen eskola batera ikastera joan eta mutututa itzuli den Elias nerabearen istorioak ematen dio hasiera Bernardo Atxagaren azken eleberriari.
Argitaletxea: Pamiela Argitalpen-urtea: 2019
Sei istorio kontatzen ditu guztira, autonomoak, baina aldi berean "unibertso bakarrean" josten direnak.
Elkarrizketa Atxagarekin irakurgai helbide honetan. Euskadi Irratiko Faktoria saioan egindako elkarrizketa, berriz, hemen duzu entzungai. Hona hemen pasarte bat: Ikastetxea, Beau-Frêne, Paueko periferian zegoen, parke handi baten barruan. Eraikinak ehunka zuhaitz zeuzkan inguruan, batez ere Indi gaztainondoak eta makalak, eta kirola egiteko hainbat gune, futbol eta errugbi zelaiak, saskibaloi eta tenis jokalekuak, frontoi bat eta korrika egiteko pistak. Parkea publikoa zen. […].
Orrialdeak: 432 Interesatzen zaizu
![]() |