Gasteiz

Liburu hau Gasteiztik barrena bisita gidatua egiteko proposamena da. Gidariak Gipuzkoatik iritsitako lagun-taldearekin zeharkatuko ditu Gasteizko kaleak, eraikin historikoak, parkeak, tabernak… eta bertan gertaturiko hainbat istorio azalduko ditu ibilbidean zehar.

Egilea: Patxi Zubizarreta
Marrazkiak: Asisko Urmeneta eta Dom Campistron

Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2019

Gasteizko ikasle talde bat Goierri ezagutzera joango da, eta trukean, Goierriko ikasle-taldea Arabako hiriburua ezagutzera joango da asteburu batez. Ibilbidean zehar lagun-taldeak asteburu bakarrean goitik behera ezagutuko ditu Gasteizko historia markatu duten hainbat pertsonaia eta gertakizun.

Oharra: Liburuaren amaieran ulermena, gramatika eta hiztegia lantzeko hainbat ariketa daude, dagokien erantzunekin. Eta hiztegitxo bat ere badakar. Liburuak CDa dakar, liburuaren atalak entzungai dituena.

Hona pasarte bat: Plazak izeneko kapituluari dagokiona:
Matxeten gustura aritu gara kontu-kontari, baina ezin ahaztu cicerone lanak egin behar nituela eta denbora aurrera doala. Hala bada, lagunak Villa Suso edo Goiuri jauregiraino gidatu ditut, eta handik San Migel elizako begiratoki zabalera jaitsi gara. Oraingoan nik hartu diot patinetea Dorotoreari.
Ia ikasle guztiek ezagutu dute eskultura: “Zeledon!”. Askok atera dute argazkia goardasolaren gizonarekin.
- Horra Gasteizko jaiei hasiera ematen dien pertsona ospetsua. Jaitsieraren ohitura 1957an sortu zen eta urtero ikusgarria izaten da: lehendabizi, kanpandorretik kable baten bitartez jaisten den panpina, eta horren ondoren plaza jendetsua zeharkatu behar duen haragizko protagonista, gaur egun Gorka Ortiz de Urbina. A ze lanak!


(25.or.)
 

Orrialdeak: 69

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested