Bertsoaren harria

Euskal Herrian barrena sakabanatuak eta bertsolariei eskainiak dauden 21 eskultura publiko hizketan jarri ditu Koldo Izagirrek. Eskultura horiek eskultoreei buruz hitz egiten digute, garaian garaiko hainbat kontu eta kezkez, bertsoaren bilakaeraz, bertsolarien biografiez…

Egilea: Koldo Izagirre
Argitaletxea: Lanku
Argitalpen-urtea: 2019

Liburuko bertsolari guztiak hilda daude, eta bat-bateko bertsolariak nahiz bertso jarriak idatzi zituztenak aurkituko ditugu aurkibidean. Nahiz eta denak gizonezkoak izan, ematen zaigu hainbat emakume bertsolariren berri ere, baina plazan aritu gabekoenak: Mikaela Inazia, Josefa Inazia eta Juana Joxepa Alkain (Udarregi bertsolariaren alabak), Mikaela Zarrana eta Maria Luisa Petriarena Rekondo (Xenpelar bertsolariaren arreba), besteak beste.

Hitzaurreak kontatzen digu liburu hau egiteko nola ibili zen batetik bestera egilea, eta zenbait pasadizo bitxi. Adibidez, nola aurkitu dituen hainbat eraikinetan bertsolari batzuei eskainitako eskultura batzuk.

Hemen klik eginda, egileak Donostian eginiko liburuaren aurkezpena duzu entzungai.
Hona pasarte bat:

Egun batean Amezketako Erretore jauna, Fernandoren adiskide handia, ilargiak zenbat pisatzen ote zuan pentsatzen zegoen. Honetan Fernando albotik pasa zen.
–Fernando, ilargia hain handia eta ederra izanik, zenbat pisatzen duen nahi nuke jakin.
Pernandok erantzun zion galde hori erraza zela, ilargiaren pisua kilo bat zela.
–Baina horren gutxi nola?
–Erraz, jauna. Ilargiak zenbat laurden ditu?
–Lau.
–Eta lau laurden ez al dira ba kilo bat?

(32.or)

Orrialdeak: 314

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1 / B2
Oct 16, 2019
Number: 48769832
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 194

You may be interested