Iruñea

Iruñea entzutean, berehala Sanferminak etortzen zaizkigu gogora. Baina Iruñeak beste gauza asko ere baditu jaiez gain, eta horietako batzuk biltzen ditu gida honek. Liburuaz gain, CD bat dakar, testua entzungai duena.

Egilea: Enrike Diez de Ulzurrun Sagalà
Argitaletxea: Elkar
Marrazkiak: Asisko eta Dom
Ariketak: Estibalitz Nieva
Argitalpen-urtea: 2019
 

Ibilbide bat proposatzen du kalez kale, plazaz plaza, txokoz txoko, denetariko kontuak azalduta, bertakoentzat zein bisitarientzat jakingarriak, eta askotan, ezezagunak.


Bilduma berean Baiona, Bilbo, Donostia, Donibane Garazi, Gasteiz eta Maule-Lextarreko gidak argitaratuko dira.
Liburuaren azken orrialdeetan ariketak daude, atal bakoitzari lotutakoak, erantzun eta guzti. Eta segidan, testuan nabarmenduta dauden hitzen hiztegia.

Bilduma osoaren gaineko informazioa, helbide honetan duzu.

 

Hona hemen pasarte bat:

Beraz, Iruñeak beste gauza batzuk ere baditu; edo hobeki esan, gauza asko ditu, jaiez gainera, eta horietako batzuk aipatuko ditugu liburuxka honetan. Kontu batzuk gaur egungoak dira, eta beste batzuk, berriz, aspaldikoak, baina guztiak ere, jakingarriak.

(7.or.)

 

Orrialdeak: 62

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Aug 12, 2019
Number: 46683363
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 87

You may be interested