Baiona

Baiona ezagutzeko gida da hau: hiriaren aztarnategiek erakusten duten antzinako Baiona zaharrean hasi eta egun sortzen ari diren auzo berrietaraino. Liburuaz gain, CD bat dakar, testua entzungai duena.

Egilea: Bea Salaberri
Argitaletxea: Elkar
Marrazkiak: Asisko eta Dom
Argitalpen-urtea: 2019
 

Asteburuko ibilbidean bisitatuko ditugu Baionako karrika nabigagarriak, eraikin ikusgarriak, natura-guneak, ostatuak, merkatuak, harresiak… eta baionesak! Baionako jende euskalduna.

Bilduma berean Bilbo, Donibane Garazi, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Maule-Lextarreko gidak argitaratuko dira.
Liburuaren azken orrialdeetan ariketak daude, atal bakoitzari lotutakoak, erantzun eta guzti. Eta segidan, testuan nabarmenduta dauden hitzen hiztegia.

Bilduma osoaren gaineko informazioa, helbide honetan duzu.

 

Hona hemen pasarte bat:

Gu guztien baitan bada baiones bat. Nork ez luke maitatuko herri hau?
Eta Baionako bihotzean sentitzeko, Plaxota plaza txikira joan behar dugu.
Etxe lerroen artean, eremu zabal eta argia da, magnolia handien itzalean: hemen diren lekuak, jendeak, koloreak, denak maitagarriak dira.

(7.or.)
 

Orrialdeak: 60

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Aug 12, 2019
Number: 46683293
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 217

You may be interested