Donostia

Donostian bisita gidatua egiteko proposamena da liburu hau. Liburuaz gain, CD bat dakar, testua entzungai duena.

Egilea: Nerea Azurmendi
Argitaletxea: Elkar
Marrazkiak: Asisko eta Dom
Argitalpen-urtea: 2019

Hiria ezagutzera datozen Anne eta Simon biloba gazteei izeba donostiarrak egindako ibilbidea kontatzen du liburuak. Tabakalerako terrazan abiatuko da, eta Sokamuturra kalexkan bukatu, Loretopera begira. Gune eta zoko baketsuen hiria proposatzen digu egileak, jendetza zalapartatsutik ihesi.

Bilduma berean Baiona, Bilbo, Donibane Garazi, Gasteiz, Iruñea eta Maule-Lextarreko gidak argitaratuko dira.
Liburuaren azken orrialdeetan ariketak daude, atal bakoitzari lotutakoak, erantzun eta guzti. Eta segidan, testuan nabarmenduta dauden hitzekin osatutako hiztegia.


Bilduma osoaren gaineko informazioa, helbide honetan duzu.

Hona hemen pasarte bat:

Anne autobusez etorri da Donostiara. Simon, berriz, trenez. Batak 2016an inauguratutako autobus-geltoki berria ezagutu du. Besteak, aldiz, 1864an inauguratutako tren-geltoki zaharra. Oso-oso maite dudan toki batean jarri diet hitzordua: Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa da, eta nire bihotzetik hurbil ere badago.

(7.or.)

Orrialdeak: 60

Interesatzen zaizu

  • Iruñea

    Iruñea

    Iruñea entzutean, berehala Sanferminak etortzen zaizkigu gogora. Baina Iruñeak beste gauza asko ere baditu jaiez gain, eta horietako batzuk biltzen ditu gida honek. Liburuaz gain, CD bat dakar, testua entzungai duena.

    Iruñea
  • Baiona

    Baiona

    Baiona ezagutzeko gida da hau: hiriaren aztarnategiek erakusten duten antzinako Baiona zaharrean hasi eta egun sortzen ari diren auzo berrietaraino. Liburuaz gain, CD bat dakar, testua entzungai duena.

    Baiona
  • Bilbo

    Bilbo

    Bilbon barrena bisita gidatua egiteko proposamena da hau. Liburuaz gain, CD bat dakar, testua entzungai duena.

    Bilbo
 
 

Comments
Login for comment

You may be interested