Kafka eta panpina bidaiazalea

Liburuan kontatzen den neskatxaren eta Kafkaren arteko istorioa benetan gertatu omen zen, Berlingo parke batean. Narrazioan irakurriko ditugun Kafkaren jatorrizko eskutitzak, berriz, ez omen ditu inork aurkitu, eta ondorioz, Jordi Sierra i Fabra idazleak asmatu egin ditu, Kafkaren larruan jarrita.

Egilea: Jordi Sierra i Fabra
Itzultzailea: Nayhua Martínez
Egokitzapena: Claudia Sabater
Argitaletxea: La mar de fácil
Argitalpen-urtea: 2019

Neskatxa bat negarrez ari da parke batean: Brigita panpina galdu du. Kafka idazleak Elsi neskarengana hurbildu eta esango dio Brigita ez dela galdu, munduan barrena dabilela eta Kafkari berari eskutitzak idazten dizkiola, idazleak gero neskatilari irakurtzeko. Kafka hiru astez, egunero-egunero, parkera joango da neskatilari eskutitzak irakurtzera, Londres, Viena, Afrika eta beste zenbait tokitatik heldutakoak.

Oharra: Liburu hau Irakurketa erraza sailerako dago moldatua, eta bukaeran hainbat jarduera daude ulermena eta sormena lantzeko. Kafkari buruzko biografia labur bat ere badakar. Liburu honen bertsio originalak Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala jaso zuen, 2007an.

Hona pasarte bat:

— «Elsi maitea, Parisen nago! Bazenekinen Parisko zerua zure begien kolorekoa dela barre egiten duzunean? Espero dut ez aspertzea, egin dudan guztia azalduko dizudalako».
Brigita panpina geldiezina zen benetan. Gauza ugari egin zituen: Louvre museoa bisitatu, Eliseo Zelaietan zehar paseatu, Sena ibaian nabigatu, Eiffel dorrera igo —burdinazko dorrera—, etab.
Gainera, bihurri hura Moulin Rougera joan zen gau-dantza ikuskizun bat ikustera.


(34. or.)


Orrialdeak: 81

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jul 24, 2019
Number: 46201783
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 64

You may be interested