Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua

Genero beltzeko eleberri honetan, Camboya ertzain erretiratuak eta Arkauten bere ikaslea izan zen Gaztelu ertzainak ikerketa bitxia abiatuko dute, hiru txakurren desagerketa, hain zuzen ere. Bi ertzainen buru izandako Nagusi lankidearen txakurra izango da hilda aurkituko duten lehena, itota.

Egilea: Edorta Jimenez
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2018

Istorioa 2017an dago kokatua. Bizkaia turistikoa ageri da, Guggenheim museoa, San Mames Barria, Urdaibai… Baina bestelako hainbat gai ere jorratzen dira: ustelkeria, espekulazio urbanistikoa, txakur-borroka klandestinoak…

 

EITBko Artefaktua saioko bideo honetan liburu-egileari eginiko elkarrizketa duzu entzungai.

 

Hona pasarte bat:
Bai, bai. Beraz, argi dago ba. Aurreko hesitik ez ziren irten. Alboren batetik joan beharko zuten; barkatu honela esatea. –Uribek esan beharrik ez dagoena ere esaten du.
– Jauzi eginez? Zergatik? Zer egon zitekeen kanpoan halako jauziak egiteko? Norbait deika? Eta, horretara ere, nola arraio egin zezaketen jauzi hori? –erretxindurik esan du Martzel bizkartzainak.
– Ez ziren edozelango txakurrak. Martzel, mesedez. Ondo dakizu zuk hori. Badakizu txakurrok zenbateko jauziak egiteko kapaz ziren? E?
Buru ohia haserrea beretzat gordetzeko ahaleginean ari dela dirudi. Tarte batez denak isilik lotu dira.
– Bueno, zera, orain berdin dio horrek. Txakurrak desagertu egin dira, ez dira itzuli eta beste hiru daude etxea zaintzeko. Aurrekoak baino hobeak.

(65. or)

Bideo honetan, berriz, Edorta Jimenez idazlea  liburuari buruzko hainbat xehetasunez hizketan.

Orrialdeak: 410

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Jul 23, 2019
Number: 46172277
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 303

You may be interested