Bihotza nora, zu hara

Amona batek bere biloba nerabeari egindako gutun luze bat da eleberri hau. Jakinda ez duela luze iraungo, amona Olgak etxetik urrundu berria den neskatoari bere bizimoduaren zenbait gertaera argitu nahi dizkio, bien arteko gaizki-ulertuak eta harremanaren nondik norakoak hobeto ulertzen lagunduko diolakoan.

Liburuaren egilea: Susanna Tamaro
Itzulpena: Fernando Rey
Argitalpen-urtea: 2019
Argitaletxea: Igela

Gutunean aholku hau eman dio amonak bilobari: “maitasuna izan dadila zure bizitzaren gidari”. Aholkuaz gain, adierazten dio zergatik jokatu duen berarekin jokatu duen bezala. Hiru belaunaldi biltzen ditu liburuak: neska nerabea, honen ama Ilaria eta Olga amona. Ilaria eta Olgaren arteko harremana giltzarria da amonak nerabearekin izan duen jokabidea ulertzeko: amamak badu sekretu bat eta jakinarazi egingo dio nerabeari.

Hona pasarte bat:

Oroitzen zara zenbat eztabaida izan genituen erabakitzeko zuk atzerrian ikasteko egonaldi luzea nik finantzatu beharra bidezkoa zen ala ez zen? Zuk argudiatzen zenuen zeharo beharrezkoa zela, hazteko eta gogamena irekitzeko alde egin behar zenuela, hazi zinen giro itogarria utzi. Batxilergoa bukatu berria zenuen, eta duda-mudatan zenbiltzan, iluntasunik beltzenean, zer egin nahiko zenuen handik aurrera.


(23. or.)

Orrialdeak: 173

Interesatzen zaizu

  • Koadernoa zuri

    Koadernoa zuri

    Arantxa Iturberen liburu honen oinarrian izen bereko antzerki-lan bat dago: Idazleak berak antzerkirako idatzi zuen Koadernoa zuri, antzezlanaren zuzendari den Agurtzane Intxaurragarekin batera.

    Koadernoa zuri
  • Aitona-amonak haurren zaindari

    Aitona-amonak haurren zaindari

    Emakumeak lan merkatura sartu zirenetik haurren eta adinekoen zaintza kolokan geratu da. Horren aurrean aitona-amonak izaten dira askotan gure seme-alabak zaintzeko ardura dutenak.

    Aitona-amonak haurren zaindari
  • Belaunaldien arteko ekintzak

    Belaunaldien arteko ekintzak

    Zahartzaroa bakardade aro bezala bizi izan da azken urteotan gure gizartean. Zahar asko zentroetan bakarturik sentitu ohi dira, euren ingurunetik kanpo. Horretaz ohartuta, belaunaldiak elkarrengana hurbiltzeko ekimenak sortzen ari dira instituzioek, ikastetxeek, hainbat elkartek bultzatuta. Matia Fundazioak hainbat ekintza burutzen ditu urtean zehar zaharrak eta gazteak elkarrekin egoteko eta elkarrengandik ikasteko. Ikastunitate honetan, horri buruzko artikulua irakurtzeko eta aztertzeko aukera izango duzu lehenengo atazan. Bigarrenean, aldiz, burututako ekintza bat entzungo duzu eta horren berri emateko testua osatuko duzu.

    Belaunaldien arteko ekintzak
 
 

Comments
Login for comment

B2
Jul 11, 2019
Number: 45833264
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 188

You may be interested