Moio: gordetzea ezinezkoa zen

2007an egin zuen bere buruaz beste Aimar Elosegi Ansa, "Moio" transexual gazte hernaniarrak. Bere herrikide eta lagun min Kattalin Miner kazetariak kasu hura gogora ekarri eta elkarrizketa batzuen bidez aurkeztu digu erreportaje-formatuan.

Egilea: Kattalin Miner
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2019

 

Liburu hau ez da, beraz, eleberri bat, gogoetarako proposamena eta memoria-ariketa bat baizik. Gure gizartean tabu izaten jarraitzen duten bi gai jorratu ditu nagusiki Minerrek, mugimendu feministako ekintzailea den aldetik, Tene Mujika bekari esker argitaratu duen lan honetan: suizidioa eta transexualitatea.

Hona hemen pasarte bat:
Liburua idazten aritu naizen tarte osoan zehar, norbaitek “zertaz ari zara” galdetzen zidan bakoitzean trabatu egin naiz. Ez tesi doktorala ezin azalduz ibiltzen diren horiek bezala, baizik eta izendatzeko gaitasun eza izan dudalako. “Hernanin-trans-batek-duela-hamar-urte-bere-buruaz-beste-egin-zuen…” hasten naiz pilotu automatikoarekin eta begirada makurtuaz, eta nabaritu egiten dut aurrekoak ere urduritu egiten direla, azkar eteten bainaute: “A, bai, bai, badakit”. Eta ondoren plano kontzeptualera pasatzen naiz “memoria-ariketa kolektiboa” eta halakoak esanez.


133.or.

Liburuaren gaineko elkarrizketa Kattalin Minerri Ahoz aho telebista-saioan
Liburuaren gaineko elkarrizketa Kattalin Minerri Berria egunkarian
Liburuaren gaineko elkarrizketa Kattalin Minerri Bilbo hiria irratian

 

Orrialdeak: 134

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Jul 2, 2019
Number: 45504725
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 658

You may be interested