Koadernoa zuri

Arantxa Iturberen liburu honen oinarrian izen bereko antzerki-lan bat dago: Idazleak berak antzerkirako idatzi zuen Koadernoa zuri, antzezlanaren zuzendari den Agurtzane Intxaurragarekin batera.

Intxaurragak amaren papera jokatzen du Hika antzerki taldeak taularatu duen antzezlanean, hilzorian dagoen ama katoliko zorrotzarena. Hil eta gero etxera itzuliko da alabetako bat, Begoña. Arrate ahizpak ez zuen Begoña etortzerik espero, eta “zer egiten duzu zuk hemen?” galdetuko dio. Bi ahizpen arteko harremana berriro piztuko da: asko dute elkarri esateko, zauriak sendatzeko, esan gabekoak esateko, garai bateko kontuak harrotzeko… hain dira desberdinak biak! (Antzezlana Federico García Lorcaren “La casa de Bernarda Alba” obran dago inspiratua).

 

Egilea: Arantxa Iturbe
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2017


Hona pasarte bat:
Eranskin berrian adierazten denez, ondasun nagusia, nire jabetzako bizileku izan dudan etxea, nire oinordeko Arrateren jabetzara pasatakoan ere, erabaki dut, eta hala sinatzen, etxeko hegoaldera eramaten duen logela nagusiak jarrai dezala giltzapean, alaba nagusiak, Begoñak, itzultzen denean bertan geratzeko eskubidea izan dezan. Harena izandako gelak harena izaten jarraitzea da nire borondatea, eta hala izan dadin, sinatzen dut eranskin hau…”

(41. or.)

Antzezlanaren zatitxo bat hemen duzu ikusgai: 

Orrialdeak: 81

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Mar 9, 2017
Number: 4331190
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 1787

You may be interested