Kabitu ezina

Ezin kabitua dute zortzi ipuin hauetako zenbait protagonistak. Eta sentimendu horrek deserosotasuna sortzen die. Adibidez, deseroso dago lan-elkarrizketa gogor bati aurre egin behar diona, bikote-harreman hasiberrian zerbait okertu zaiona, edo lagunaren txakurra oporretan zaindu behar duena…

Egilea: Aintzane Usandizaga
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2019

Ipuinak eguneroko gertaeretan edo bizimoduan daude oinarrituta, eta bakardadearen, heriotzaren… inguruko gogoeta proposatzen digu idazleak bertan ageri diren istorioen bitartez. Berak esana da ipuin hauek bukaera irekia dutela, berak irakurle modura ere horrelako bukaerak dituelako atsegin. Bestalde, ipuinetan sarri azaltzen dira animaliak eta autobusak. Eta tarteka umore beltza ere ageri da.

EITBko Ahoz Aho saioko bideo honetan idazleari eginiko elkarrizketa duzu entzungai.


Hona pasarte bat:
Ingelesa?
— Moldatzen naiz.
— Noski. Frantsesez?
— E… ez. Beharrezkoa da?
— Ezin jakin. Beste hizkuntzarik?
— Ez.
[…]
— Ondo da. Zera galdetu nahi nizun: jakin nahiko nuke zein baldintza izango ditugun, badakizu, lanorduak eta... soldata…
— Hurrengo faserako utziko dugu hori, axola ez bazaizu. Postuan benetako interesa duzula adierazten diguzunean.

 (95-96. or.)

Bideo honetan, liburuaren egileak eginiko aurkezpena duzu ikusgai.

 

Orrialdeak: 115

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
May 7, 2019
Number: 42892887
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 348

You may be interested