Nahid nire ahizpa afganiarra

Eleberri honek Afganistan herriaren historia kontatzen du, baina bereziki adiskidetasun-istorio bat da, Nahid afganiarra eta Ariadna katalanaren artekoa. Nahid Pakistanera ihesi joandako errefuxiatua da eta Ariadna Bartzelonan kazetaritza ikasten hasi den ikaslea.

Egilea: Anna Tortajada
Liburuaren moldaketa:
Ana Crespo Bordes
Itzulpena
: Nerea Aizpurua / Lina Ugarte
Argitaletxea: La mar de fàcil
Argitalpen-urtea: 2019

Nahid eta Ariadna interneten bidez komunikatzen dira eta Nahidek Afganistan nolakoa zen kontatzen dio, nolakoa zen talibanak agintean zeudenean eta nolakoa ez zeudenean. Bere ikasketak direla-eta, Ariadnak kazetaritza-lan bat idatziko du Nahidek emandako informazioarekin. Baina lan hori entregatu ondoren, bi nesken arteko adiskidetasunak aurrera egingo du, eta kontu pertsonalagoak kontatuko dizkiote elkarri.

Oharra: Liburu hau Irakurketa erraza egitasmorako dago moldatua. Moldaketa, liburua argitaratu eta ia 14 urte geroago egin zen. Urte-tarte horretan zer geratu zen jakiteko, pare bat orrialde ageri dira liburu-amaieran. Irakurritakoari buruzko hausnarketarako hainbat galdera ere badira, mintzamena lantzeko lagungarri.

Hona pasarte bat:

Ba al dakizu zergatik ihes egin zuen nire familiak?

– idatzi du Nahidek amorrazioz –.

Gau batean, armadun gizon talde bat gure bizilagunen etxean sartu zen.

Aita hil zuten eta bere alabak eraman zituzten.

Gau hartan bertan gure gauzak hartu eta herrialdetik alde egitea erabaki genuen. Nahiz eta ni txikia nintzen eta ez nintzen ezertaz enteratzen, nire gurasoen larritasun eta beldurra nabaritu nuen.

Esperientzia ikaragarria izan zen.


(41. or.)
 

Orrialdeak: 135

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2 / B1
Apr 29, 2019
Number: 42441409
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 422

You may be interested