Printze Txikia

Antoine de Saint-Exupéryk 1943an idatzitako liburu honek kontatzen du nola Printze Txikiak unibertsoko hainbat leku ezagutzen dituen bere asteroidetik abiatuta. Lur planetan hegazkin-pilotu bat ezagutuko du, eta jabetuko da pertsona helduek oso era bitxia dutela mundua ikusteko.

Egilea:  Antoine de Saint-Exupéry
Egokitzapena: Javier Alcázar Colilla

Itzultzailea: Alba Gómez Hernández
Argitaletxea: Adapta
Argitalpen-urtea: 2019

Mundu-ikuskeraz gain, maitasuna eta adiskidetasunaren gaiak ageri dira liburuan. Lur planetan, Printze Txikiak hegazkin-pilotu bat (Saint-Exupéryk bere burua irudikatu zuen pertsonaia honetan) ezagutuko du Saharan, pilotuak han izan baitu istripua hegazkinarekin. Printzetxoak kontatuko dio nola bizi zen B 612 asteroidean eta ze jende-mota ezagutu duen unibertsoan. Pixkanaka, pilotuaren eta Printze Txikiaren arteko adiskidetasuna sendotzen joango da.

Oharra: Liburu hau Irakurketa erraza sailerako dago moldatua, eta idazleari eta kontaketari buruzko zenbait azalpen labur ditu. Liburuaren amaieran irakurritakoari buruzko hausnarketa bideratzeko 40 galdera daude, mintzamena lantzeko lagungarri izan daitezkeenak. 

Hona pasarte bat:

Hori da Printze Txikiaren planetan zegoen arazoa.

Ernetzen zirenean ez bazituen baobabak errotik ateratzen, asko haziko ziren eta planeta osoa hartuko zuten.

Eta txikiegia zen planeta.

Hortaz, baobaben erroek lehertu zezaketen.

Horregatik, Printze Txikiak goizero garbitzen zuen bere planeta.
       

                                                                                                                                   
(32-34. or)   
 

Orrialdeak: 119

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2 / B1
Apr 4, 2019
Number: 41346895
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 755

You may be interested