Etxe bihurria

Etxe bihurria oso handia da eta hantxe bizi da Aristide Leonides patriarka bere bigarren emaztea, seme-alabak, ilobak eta bilobekin. Halako batean, hil egingo dute aitona Aristide, pozoituta. Misterio-kutsuz betetako eleberri hau hilketa horren inguruan dago antolatua.

Egilea: Agatha Christie
Itzulpena: Ainhoa Eder Zabala
Argitaletxea: Igela
Argitalpen-urtea: 2018

Sophia Leonides, Aristideren bilobak, ezkondu egin nahi du, baina lehenbizi bere aitona nork hil eta zergatik hil duen argitu nahi du. Horregatik, heriotza ikertzeko eskatuko dio bere senargai Charles Haywardi (bera da narratzailea). Mutilak buru-belarri ekingo dio ikerketari. Galdera bat dago airean: guztiek herentziaren zati polit bat jaso behar bazuten, ze arrazoi zegoen Aristides Leonides pozoitzeko?

Hona pasarte bat:

- Maitea! -esan nion. Eta gero -: Noiz ezkondu nahi duzu nirekin?

Itzali egin zitzaion irribarrea. Lehengo zerbait hura bera, zernahi zela ere, itzulia zen.

- Ez dakit -esan zuen-. Ez dakit, Charles, sekula zurekin ezkontzerik izango dudan, ez nago ziur.

- Baina, Sophia! Zergatik ez? 

                                                                               (18. or.)

 

Orrialdeak: 269

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Mar 22, 2019
Number: 40770099
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 244

You may be interested