Zentzua eta sentiberatasuna

Literatura unibertsaleko eleberri klasiko hau XIX. mende-hasieran dago kokatua, Ingalaterran. Garai haren deskribapena egiten du Jane Austenek liburuan. Zenbait pertsonaia gaiztoak dira, baina horiekin batera, maitatua izateko eta maitasuna bilatzeko era desberdinen arteko konparaketa ere aurkituko dugu.

Egilea: Jane Austen
Egokitzapena: Núria Pradas
Itzulpena: Nerea Aizpurua / Lina Ugarte
Argitaletxea: Irakurketa Erraza
Argitalpen-urtea: 2018

Dashwood jauna bitan ezkondu da eta lau seme-alaba ditu. John semea eta hiru alaba: Elinor, Marianne eta Margaret. Azken horiek bigarren ezkontzaren ondorengo. Dashwood jauna hiltzean, ondasun batzuk utziko dizkie seme-alabei, baina Johnek ez du aitaren azken borondatea errespetatuko, eta ia ezer gabe utziko ditu arrebaordeak. Hauek, orduan, ihes egingo dute landa-eremura, amarekin batera. Maitasuna aurkitzen saiatuko dira eta ahalegin horretan, Elinorrek zentzua jarriko du, eta Mariannek, berriz, sentiberatasuna eta grina.


Oharra: Liburua Irakurketa Erraza izeneko ekimenean sartu du argitaletxeak. Horregatik daude hitz gutxi batzuk beltzez lodituta, ondoan esanahia dutela eta testua bera erraztuta eta tarte handiz aurkeztuta irakurleari. Mintzamena bideratzeko zenbait galdera ere badira liburuaren bukaeran.

Hona pasarte bat:
Dashwood andreak ezin zuen Fanny jasan.
Norlandeko jabe berria bezala jokatzen zuen.
Fannyk Dashwood andrea Johnen aitak hiltzean
utzitako biziarteko errenta gabe uztea lortu zuen.

 

Biziarteko errenta pertsona batek bizitza osoan zehar jasotzen duen dirua da.


(15. or.)

Orrialdeak: 116

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Feb 26, 2019
Number: 39777816
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 512

You may be interested