Egunaren hondarrak

2017an Literatura Nobel Saria jaso zuen japoniar jatorriko Kazuo Ishiguro idazle britainiarraren kontakizun hau 1950eko hamarkadan dago girotuta, Ingalaterran. Maiordomo perfektua izatea da Stevens jauna pertsonaia nagusiaren desioa, horri begira bizi da, eta, gainera, oso muturrera eramango du helburua.

Egilea: Kazuo Ishiguro
Itzulpena: Amaia Apalauza Ollo / Iñigo Roque Eguzkitza
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2018
Stevens jaunak, astebeteko bidaia egingo du bere lankide ohi Kenton andereñoa ikusteko. Lankide zirenean Stevens jaunak eta Kenton andereñoak ez zizkioten elkarri bere sentimenduak adierazi. Baina oraindik baliteke maitasunerako berandu ez izatea, nahiz eta orain ezkonduta dagoen Kenton andereñoa. Stevens jaunak  bere bizitzari errepasoa egiteko baliatuko du bidaia. Maitasunak emango ote dio bigarren aukera bat?

Hona pasarte bat:
Neure buruari galdetzen diot, Stevens jauna, zer ari ote zaren irakurtzen.
– Liburu bat besterik ez da, Kenton andereñoa.
– Bai, konturatu naiz, Stevens jauna. Baina jakin nahi nuke zer liburu mota den.
Burua goratu eta nigana etortzen ikusi nuen. Liburua itxi, bularraren kontra estutu, eta zutitu nintzen.
– Hara, Kenton andereñoa, mesedez eskatzen dizut nire pribatutasuna errespetatzeko.

(192. or)
 

Orrialdeak: 283

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Jan 29, 2019
Number: 37532947
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 427

You may be interested