Munduko tokirik ederrena

10 ipuinez osatua dagoen liburu honetan protagonista nagusiek nekez bizi dute oraina, iraganaren zama beraiekin daramatelako gehientsuenek. Ipuinak Urola bailaran girotuak dira, eta guztietan pisu berezia du garai batean gertatuaren inguruko memoriak eta kontakizunak.

Egilea: Iñigo Aranbarri
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2018

Munduko tokirik ederrena ironiaz aipatzen da zahar bat galtzen den Gizon hori ipuinean. Gaztetan gaiztakeria latzen bat egindakoa bera, norbaitek, gaur egun ere, gorroto dio, iraganak kolpatzen duelako. Beste ipuin batean, iraganeko heriotza bat da pertsonaia baten oraina kolpatzen dabilena. Modelo ipuinean, adibidez, gerra zibila irabazi zutenak dira gerra-osteko kolpatzaile. 

Liburua helbide honetan duzu irakurgai.

Hona Gizon hori ipuineko pasarte bat:
Bidean doala, ekipoetako irratien erlotsa datorkio. Bere baitara bildua luzatzen du pausoa inguruan espekulazioek edonora bultzatzen dutela bilatzaileen gogoa eta hitza: ez zuela ohiturarik egunero paseatzeko, agindua ziotela ez ateratzeko etxetik, asteak zeramatzala seme-alabak ezagutzen ez zituela… Kontua da goiko presa ingurua ondo arakatu eta han ez dagoela ikusita, edonon egon daitekeela jakinarazi dietela bozgorailuz irten aurretik, zabaltzeko ondo begiak, ibiltzeko zoli, erreka-zulorik beltzenean zein edonoren garajean gordea egon baitaiteke. Eta izateko esperantza, gau bat asko dela, baina badirela aukerak oraindik Antonio Garate onik aurkitzeko.


(32-33. or.)

Bideo honetan duzu liburuaren egileak eginiko aurkezpena.

 

Orrialdeak: 149

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Jan 9, 2019
Number: 36066955
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 487

You may be interested