Film zaharren kluba

Suspensezko nobela beltz honetan, Leire Asiain ustezko adulterio-kasu bat ikertzen hasiko da detektibe pribatu gisara, eta horretan dabilela, polizia erabat erratuta daukaten hilketa-pare batekin egingo du topo. Hori guztia argitzen saiatuko da.

Egilea: Alberto Ladron Arana
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2018

Eleberri honetan, lehen aldiz, Foruzaingotik kanpoko ikerlaria da Leire Asiain eta arrazoi horregatik kontatzeko modua ere aldatu egingo du idazleak, erritmoa bizkortu, alegia. Hori du berria lan honek. Aisiainek harremanetarako duen zailtasuna, ordea, hori betiko osagaia da.



Hona pasarte bat:

Eta ustekabean, Asiain Foruzaingoaren egoitza nagusiaren aurrean aurkitu zen.
- Soldatarik gabeko baimena hartu zuen egunetik ez zen polizia-etxera hurbildu. Ia hamaika hilabete haietan, Txueka inspektore-ordearekin trukatutako whatsappak alde batera utzita, ez zuen lankideekin hitz egin. Erabat urrundu zen ordura arte bere bizitza osoa izandako mundu hartatik.
  Larriminak bularra estutu zion. Epea hurbiltzen ari zen. Laster hartu beharko zuen erabakia: lanera, itzuli, baimena luzatu… ala beste lan bat bilatu.


(38. or.)

Hemen, idazleak eleberriari buruz eginiko aurkezpen laburra ikusgai. 

Orrialdeak: 324

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Jan 8, 2019
Number: 35981415
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 163

You may be interested