Izarrak errudun

Eleberri honetako protagonistak Amsterdamera doazen bi nerabe iparramerikar dira: Hazel eta Augustus (Gus). Gazteek minbizia dute eta Hazeli gaixotasunari aurre egiten asko lagundu dion liburuaren egilea ezagutu nahi dute: Peter Van Houten.

Egilea: John Green
Itzulpena: Usoa Wyssenbach Ibarra
Argitaletxea: Alai
Argitalpen-urtea: 2018

Hazelen nahirik handiena betetzeko – bere idazle kuttunena ezagutzea-, Atlantikoa gurutzatuko dute elkarrekin, abentura hunkigarri bat bizitzeko. Helmuga: Amsterdam, Van Houten idazle enigmatikoaren bizilekua. Umorea eta tragedia uztartuz, eleberri honek erakutsiko digu amets egiteko dugun gaitasuna ez dela erraz galtzen, ezta egoerarik latzenean ere.
Hemen eleberriaren lehen kapitulua irakurgai.


Hona pasarte bat: (Hazel doa autoa gidatzen)

Autoa nire etxe aurrean geratu nuenean, Augustusek irratia itzali zuen. Airea trinkotu egin zen. Seguruenik, niri musu ematea zerabilen buruan, eta zalantzarik gabe, neuk ere bai. Horretarako gogorik ote nuen galdetu nion neure buruari. Musuka ibilia nintzen mutilen batekin edo besterekin, baina aspaldiko kontuak ziren haiek, miraria baino lehenagokoak.
Autoa aparkatu, eta begiratu nion. Benetan zen ederra. Badakit, mutilekin ez dela horrela izaten, baina bera eder-ederra zen.

(43. or.)

Orrialdeak: 331

Interesatzen zaizu

  • Nire gustuko liburua

    Nire gustuko liburua

    Sekuentzia honen bukaeran zure gustuko liburu bat gomendatu behar diezu ikaskideei. Horretarako, Euskadi Irratiko saio bateko gomendiotik abiatuko gara.

    Nire gustuko liburua
  • Hil arte bizi

    Hil arte bizi

    Norma Bauerschmidt andreari minbizia diagnostikatu diote eta sendatzeko terapia proposatu ere bai. Berak, ordea, terapia alde batera utzi eta bidaia luze bati ekin dio.

    Hil arte bizi
  • Zu

    Zu

    Izenburuko Zu hori idazlearen emaztea da, pankrea-minbizia duena. 2012an diagnostikatu zioten, eta kolpe latza izan zen. Idazleak Zu horretaz dihardu eleberrian, emazteaz alegia, minbiziaz, izan duten bizimodu-aldaketaz…

    Zu
 
 

Comments
Login for comment

B2
Dec 12, 2018
Number: 34153328
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 459

You may be interested