Naia eta eskultore itsuaEleberri beltz honetako protagonista nagusiak Naia detektibea eta bere pisukidea dira. Hiru prostituta hil dituzte Bilbon eta beste bat desagertu egin da. Desagerpena ikertzen dabil Naia bere pisukidearekin batera.
Hona pasarte bat: Arratsaldeko orduak motel eta aspergarri joan dira Naiaren etxean, galeriaren jaira joateko ordua iritsi arte. Errege-egunaren bezpera da eta kalean kabalkadak batetik bestera dabiltza. Ordua hurbildu eta neskak gero eta urduriago daude. Aurrekoan bezala, Naia eta Margot taxiz abiatu dira. Dotore-dotore joan dira. Galeriara sartu eta txundituta gelditu dira hango giroarekin.
(52.or.)
Orrialdeak: 75 Interesatzen zaizu
![]() |