Bihotzean daramagun mundua

Nolakoa izango da gure etorkizun hurbila, hemendik 40 urte barru? Hori irudikatzen saiatzen da tesi-itxurako eleberri hau. Eta urteen distantzia hori hartuta, idazlearen intereseko hainbat gai lagun, egungo gizartea ere aletzen du.

Egilea: Maite Darceles
Argitaletxea: Alberdania
Argitalpen-urtea: 2018
 

Eleberrian hainbat joera kezkagarri ageri dira: indibidualismoa, gizaki geroz eta ez-gizakiagoa, azaleko harreman gehiegi, paperezko liburuen gainbehera… Eskerrak Lorea pertsonaiak bizitzeko garrantzitsua den zerbait deskubrituko duen eta horrek itxaropenari zirrikitua irekiko dion.

 

Oharra: Liburuak bukaeran glosario bat du, eta bitxia da, hitzen artean, adibidez, taberna eta jatetxea hitzak sartu ditu. Badirudi etorkizuneko jendeari esplikatu egin beharko zaizkiola horiek zer diren. Hain azkar ari da aldatzen dena!
 

Euskadi Irratiko Arratsaldean saioko orrialde honetan egileari eginiko elkarrizketa duzu entzungai.


Hona pasarte bat:
Lorea jaio baino hamarkada gutxi batzuk lehenagoko asmakizuna da smarta. Amonak inoiz kontatu dio telefono mugikorrekin hasi zela dena, hura gaztea zela; eta lehenago telefono finkoak baino ez zeudela. Bakarra izaten zela etxe bakoitzean, etxeko guztientzat, eta toki jakin batean egoten omen zen, egongelan eskuarki. Mugikorrak agertu eta gutxira hasi ziren, dirudienez, lehen smartak. Beraz, gailu horiek gabe bizi ziren ez hain aspaldi, eta teknologia maila polita zuten gainera, ez zen historiaurrea. Gaur, ordea, inork ez daki deus ere egiten horrelako gailurik gabe.


(16. or.)

Orrialdeak: 236

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Sep 21, 2018
Number: 27003660
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 411

You may be interested