Inoiz ez

Eleberri grafiko honetan, Madeleine izeneko 90 urteko emakumea da protagonista. Bere etxea erortzeko arriskuan dagoenez, herriko alkateak eginahalak egingo ditu etxea utz dezan, baina andreak ez du alde egiteko asmorik.

Egilea: Bruno Duhamel
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Argitaletxea: Harriet Ediciones
Argitalpen-urtea: 2018

Madeleine andrea itsua da jaiotzetik. Eta udalak berari eta senar zenari oparitutako etxean bizitzen jarraitu nahi du, Baltasar katuarekin, Normandian.
 

Oharra: Komikiaren amaieran, 8 orrialdetan azaltzen du Bruno Duhamelek zein izan den komikia sortzeko prozesua: nola aukeratu dituen pertsonaiak, koloreak, komikiaren azalak…
 

Hona pasarte bat: (alkatea hizketan)
Horixe du bada, Madeleinek arazoa! Inoiz ez du etxea utziko, arriskua ikusten ez duelako!!!
Hamaikatan esanagatik ere, olatuek eta haizeak janda, labarrak urtean metro bat baino gehiago atzera egiten duela… Eta klima aldaketak prozesu hori bizkortu egin duela… Ez digu sinesten. Burutik dago!

(12.orr.)
 

Orrialdeak: 56

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Sep 13, 2018
Number: 26312442
Number of visits: 712

You may be interested