Mari-mutil handi baten bluesa

AEBn LGTB (lesbiana, gay, transexual eta bisexualak) kolektiboak jasaten duen indarkeriaren aurkako eleberria da hau. Batez ere lesbianak ageri dira nobelan eta indarkeriak presentzia handia duen arren, pertsonaien arteko elkartasunak ere protagonismo handia du.

Egilea: Leslie Feinberg
Itzulpena: Fermin Zabaltza
Argitaletxea: Katakrak
Argitalpen-urtea: 2018

Jess Goldberg da protagonista nagusia. Lesbiana, behartsua, judua, langileen klasekoa… 16 urterekin etxetik ihes egin eta bizimodu korapilatsu bati ekingo dio. Baina korapilatsua gizartea bera ere bada. Hor ageriko da borroka feminista, arrazismoa, Vietnamgo gerra, langile-borroka… Giro nahasi horretan ezintasun guztiei aurre egiten saiatuko da Jess Goldberg 30 bat urtez.

Hona pasarte bat:
Ez nuen diferentea izan nahi. Helduek nahi zuten guztia izatea irrikatzen nuen, maite nintzaten. Haien arau guztiak betetzen nituen, eginahalik handiena egiten nuen atsegin emateko. Baina bazen nigan zerbait kopeta zimurrarazten ziena. Inork ez zidan inoiz izenik eman nigan makurra zen horretarako. Horrexegatik beldur nintzen gauza larria ote zen. Betiko errepika haren bidez bakarrik igartzen nuen haren nondik norakoa:

- Zer da, mutikoa ala neskatoa?


( 23. or.) 
 

Orrialdeak: 464

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Jul 26, 2018
Number: 24916158
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 1242

You may be interested