Txorizale bat gerran

Txoriak maite dituen eta II. Mundu Gerran Pirinioak patruilatzen ari den soldatu on-puska baten abenturak kontatzen ditu nobela grafikoaren eta komikiaren arteko lan honek.

Egilea/Irudiak: Carlos Puig Ayestaran
Itzulpena: Matias Mugika
Argitaletxea: Ken

Naziek Frantzia menpean daukate, eta Mariano Roncevalles soldaduaren taldeak Bidasoako muga zaintzeaz gain, muga zeharkatu duen familia judu bati lagunduko dio ihes egiten. Marianok gerra gorroto du; bere emazteaz gogoratzen da, eta gainera, natura maite du. Natura, loreak eta hegaztiak dira komikiko protagonista, batzuetan gerrari kontrajarrita, eta beste batzuetan gerrako osagai moduan.

Hona pasarte bat: USTEKABEA
Udazkena oso sartua da, euria ari du eta eguzkia atera da. Egunaz giro gozoa izaten da. Gaur kuarteleraino igoko gara kapitainari parte ematera zer gauza gertatu zaizkigun. Bidenabar, errekara joan eta amuarrain batzuk harrapatuko ditut harentzat. Izugarri maite ditu, badakit. Eskukako arrantza erraza da: amuarraina bere zulora sartzen denean, geldi-geldi egoten da eta orduan zurea da.

(20. or.)

Orrialdeak: 84

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jul 2, 2018
Number: 24384874
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 142

You may be interested