Egilea: Yan Lianke
Itzulpena: Maialen Marin-Lacarta eta Aiora Jaka
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2018
Halako batean amari esango diote senar zenaren hezurrekin egindako botika-moduko batek bere seme-alabak senda ditzakeela. Berri hori beranduegi esan diote: hildakoaren hezurrak ia deseginda daude eta ez dago hezur nahikorik guztientzako botikarik ateratzeko. Horren ondorioz, erabaki latza hartuko du amak, You Sipok.
Oharra: itzulpen honetarako txinerako originala eta ingeles itzulpena erabili dituzte itzultzaileek.
Aiora Jaka eta Maialen Marinekin egindako elkarrizketa hemen duzu irakurgai.
Hona pasarte bat:
Uzta biltzeko garaia iritsi zenean, Hirugarren Alabak ezkondu egin nahi zuela pentsatu zuen, senar bat izan eta emakume eta gizonen arteko kontuak ulertu. Erabaki hark ezustean harrapatu zuen You Sipo. Berrogeita hamar urte betetzerako, lortua zuen bi alaba zaharrenak ezkontzea eta bakoitzak bere senarra eta etxea izatea. Amarekin bizi zirenean baino bizimodu osoagoa ez izan arren, gutxienez eguzkiak eta ilargiak argitutako bizitza zuten. […] Baina Hirugarren Alaba ezberdina zen.
(29. or.)