Eneko Aritza: lehen errege baskoia

22 orrialdeko komiki honetan, Angel Rekaldek Orreagako guduaren eta Iruñeko Erresumaren sorreraren historia kontatzen digu, Eneko Aritzaren pertsonaiaren bidez.

Komiki honen lehen orrialdean Baskoniako Dukerriaren mapa ageri da. VIII. gizaldian dago kokatuta istorioa. Frankoen inperioak Baskoniako dukerria nahi zuen, kosta ahala kosta. Karlomagnok, berriz, musulmanen esku zegoen Zaragoza berreskuratu nahi zuen. Eta Iruñean leinuak elkarren aurka zebiltzan borrokan. Urteen poderioz, Baskoniako Dukerria Nafarroako Erresuma bihurtu zen, besteak beste, Orreagako gudarostea tarteko, eta erresumako lehen erregea Eneko Aritza izan zen. Eneko Aritzak hasitako erregetzari esker, zazpi mendez buruaski izan zen Nafarroako Erresuma.

Gidoia: Angel Rekalde
Marrazkiak: Joseba Larratxe, "Josevisky"
Itzulpena: Miren Mindegia
Argitaletxea: Nabarralde
Argitalpen-urtea: 2016

 

Hona pasarte bat:
824AN FRANKOEK IRUÑEAREN KONTRAKO SAIAKERA BERRI BAT MARTXAN JARRI ZUTEN, ORAINGOAN EBLO ETA AZNAR KONDEEN GIDARITZAPEAN, HIRIAREN KONTROLA BERRESKURATZEKO.


12.or.
 

Orrialdeak: 22

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Feb 15, 2017
Number: 2432039
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 2285

You may be interested