Hamar kontakizun hauetan pertsonen arteko harremanez hitz egiten digu idazleak, mendizaletasunean girotutako istorioak osatuz. Batzuentzat mendia aisialdia da, beste batzuentzat lanbide.
Istorio batzuk mingarriak dira eta tragikoak dira. Baina guztia ez da garratza. Badago alde positiborik ere, adibidez, hainbat pertsonaiaren arteko adiskidetasuna. Urrutiko nahiz gertuko izan, ipuin hauetako kokalekuak sinesgarri egiten ditu idazleak, esaterako, oso ondo aukeratutako lexikoa erabili duelako, zehatza, mendi-giroari bikain lotua. Hori du liburu honek eder, besteak beste, darabilen hizkera.
Esteka honetan idazleari liburu honi buruz egindako elkarrizketa entzungai.
Hona pasarte bat: Gailurrean urria zen zangoak segur tinkatzeko espazioa. Oskarbiak eta haize meheak areagotzen zuten ikuspegiaren postal kutsua. Anderrek eskuin aldeko amildegira atera zuen burua. Beherago, hagitzez ere beherago, milioika hartxintxarretan zatikatzen eta desegiten zen arroka huts eta bakarra. - Hemendik haraino joan zen, beraz, zure Jenaro- Aitziberrek. Asebetetzea nabari zitzaion, balentria egin berri.
(45.orr)
Bideo honetan, idazleak eginiko liburuaren aurkezpena entzungai.
XX. mendean, 6 urteko tartearekin, bi euskal espedizio saiatu ziren Everest tontorrera heltzen, lehena Franco bizi zela eta bigarrena Franco hil eta urte gutxira. Bi espedizio horien kronika da komiki hau. Sherpa-kopuru handiagoa zen mendizaleena baino.
2001. urtean Beñat Arrue gazte aizarnarrak bizia galdu zuen Nepalgo Pumori mendian, elur-jausi batek harrapatuta. Berari ateratako azken argazkian ageri zen Suku izeneko neska txikia.
Himalaiako kronista ofizial bat izan baldin bada, hori Elizabeth Hawley estatubatuarra izan da, pneumoniak jota eta 94 urterekin Katmanduko ospitalean hil berri dena.
Orain arte, 30 bat espediziotan hartu du parte, eta munduko 14 gailur garaienetako 10 zapaldu ditu. Alpinista, aizkolaria, base-jauzilaria eta eskalatzailea da Txikon.
Abenturaz beterik dator Erresuma eta Fedea trilogia goraipatuaren amaierako eleberri hau: gudu odoltsuak eta amodio sutsuak, erregeen aretoak eta kartzela krudelak, mendeku eta traizioak, konspirazio eta sabotajeak, Mediterraneotik Pariseraino.