Ahotsak eta itzalak

Eleberri honetan, idazle tolosarrak 1936ko gerra zibilaren ondorioak jasan zituztenei gertaturikoak kontatzen ditu. Narrazioa erbestean hasiko da, Arturo bere ihesaren nondik norakoak gogoratu eta kontatzen hasten denean.

Egilea: Maixa Zugasti
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2018

Arturo saiatuko da deskubritzen zergatik ihes egin behar izan zuen gerratik, anaiarekin eta aitarekin batera, trena hartuta. Zergatik ihes egin zuten hirurek soilik, zergatik aita-semeek, alegia? Zergatik ez zuen ihes egin Arturoren amak, zergatik ez arrebak? Zergatik hautsi zen familia?
Gertatzen diren gauzak eta pasadizoek puzzle-itxura hartzen dute eta liburuak aurrera egin ahala irakurlea puska guztiak josten joango da.

 

Hemen irakurgai eleberriaren lehen atala.

Hona pasarte bat:

Aita, ni arrastaka eramanda, korrika hasi zen jendartean. Ezin ezer ikusi, tiraka, ia airean neraman besoari jarraitzea zen nire ahalegin bakarra, jende andanaren erdian. “Korri, Arturo, korri!”. Haren esku barruan, nirea; arnasestuka kasu egin nion. “Azkarrago!”, berak, ahots larri baina sendoz. Haatik, ezin nuen arinago; jada ez nuen hankarik…

(16. or.)

Entzun eleberriari buruz eginiko aurkezpena

Ahotsak eta itzalak liburuaren aurkezpen ekitaldia, Maixa Zugazti. from Erein argitaletxea on Vimeo.

Orrialdeak: 238

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
May 30, 2018
Number: 23424849
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 738

You may be interested