Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak

Bederatzi narrazio jasotzen dituen ipuin-bilduma mardula da Alice Munro idazle kanadarrak idatzitako hau. Eta guztietan nabaria da giza harremanen inguruan egiten den gogoeta. Bilduma honek Literaturako Nobel saria irabazi zuen 2013an.

Egilea: Alice Munro
Itzulpena: Isabel Etxeberria Ramírez
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2018

Gehienetan, emakumeak dira ipuin hauetako protagonista. Eta horiek beren inguruarekin duten harremana kontatzen da. Harreman horietan gaixotasunek ere aldatzen dituzte egoerak. Adibidez, ipuin batean emakume batek minbizia du, eta bere senarrari bost axola zaionez, beste nonbait aurkituko du maitasun iheskorra. Beste ipuin batean alzheimerrak jota dagoen emazte bat gizon ezkondu batez maiteminduko da klinika batean.

Hemen duzu irakurgai bildumaren lehen atala.


Hona pasarte bat:

Nina metro eta laurogei luze zen. Nerabezaroan jada, soinketa-irakasleak, eskola-orientatzaileek zein amaren lagun kezkatuek konkortuta ibiltzeari uzteko gomendatu zioten. Bera ahalegintzen zen, baina oraindik ere, argazkietan bere burua ikusten zuenean, nahigabeturik jabetzen zen zeinen itxura otzana hartua zuen: sorbaldak elkarrengana bilduak eta burua albo baterantz makurtua, zerbitzari irribarretsuaren jarreran. Gaztea zenean, ohiturazkoa bihurtu zen lagunek berari hitzorduak antolatzea eta gizonezko altuak aurkeztea. Bazirudien mutil batengan horrexek baino ez zuela axola: metro eta laurogeitik gorakoa bazen, Ninarekin parekatzekoa zen.

(174. or.)

 

Aurkezpen eguneko bideoa hemen duzu ikusgai:
 

Literatura Unibertsala from Erein argitaletxea on Vimeo.

Orrialdeak: 416

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
May 25, 2018
Number: 23260515
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 497

You may be interested