Honetara ezkero

Arantxa Iturbe idazlearen liburu honek 29 narrazio labur biltzen ditu, gizon eta emakumeen arteko harremanen ingurukoak, baina baita adiskidetasun, lan eta familia-girokoak ere.

Idazlea: Arantxa Iturbe
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2018

Ia ipuin guztietan bi dira protagonistak: bi lankide, zaintza behar duena eta zaintzailea, bi bikotekide… Eta inkomunikazioak, gaizki ulertuek eta susmoek zeharkatzen dituzte istorioak. Ipuin batzuek amaiera irekia dute, eta irakurlearen esku geratzen da harremanarekin zer gertatuko den pentsatzea.

 

 

Hona pasarte bat:

Haserrea

 

Lau astez auzoko neska koxkor haren bila ibili eta azkenean hilda aurkitu zutela jakindakoan, alabari mikrotxipa jartzea erabaki zuen amak.
Segurtasun enpresakoek agindu diote bost minutu nahikoa izango dituztela alabaren gorpua aurkitzeko.

 

(63. or.)

Arantxa Iturberi elkarrizketa ETB 1eko 'Arte[faktua]' saioan.

Liburuaren aurkezpen-eguneko bideoa ikusgai:
 

Orrialdeak: 130

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
May 3, 2018
Number: 22480652
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 1123

You may be interested