Ipuin beldurgarriak II

Ipuin beldurgarriak I liburuaren jarraipena da hau. Guy de Maupassant frantziar idazlearen beldurrezko ipuinak jasotzen dituena.

Suspentsez betetako lehen bi ipuinetan eskuak dira protagonista: aurrenekoan, eskua eta bere beso-zatia zintzilik daude hormako koadro batean; besoa aizkoraz ebakita bezala, eta ihes egin nahi du paretatik. Bigarrenean, eskua ez da protagonista nagusia, baina ezerezetik ateratako esku batek, agian mamu batek, guztiz beldurtuko du igerilari trebe bakarti bat. Hurrengo ipuineko protagonista ere bakartia da, eta zergatik ezkondu nahi duen esango dizu, irakurle, nahiz gehiegi sinetsi ez ezkontzan. Azken aurreko ipuina ere idazleari asko gustatzen zaion toki batean hasten da, ibai bakarti batean. Azken ipuineko protagonista gerra da, gerrak nola aldatu duen etxera datorren soldadua, gerra galdu ondoren. Beldurgarria izan daiteke aldaketa.

Egilea: Guy de Maupassant
Itzultzailea: Euskaltzaindia
Argitaletxea: Zagitari Koop.
Argitalpen-urtea: 1998


Hona pasarte bat:
Orduan txalupa noraezean, ibaiaren bazter batetik bestera zihoala imajinatu nuen. Nire ustez, bazirudien norbait edo zerbait txalupa ur azpira bultzatzen ari zela. Gero ekaitz baten erdian nengoela iruditu zitzaidan. Zutik jarri nintzen eta ibaira begiratu nuen. Urak bare-bare zeuden eta ilargiak diz-diz jarraitzen zuen zeruan.


(Gau beldurgarria, 64. or)




 

Orrialdeak: 92

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2
May 13, 1998
Number: 2193005
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 527

You may be interested