Metamorfosia

Metamorfosian, etxera datorren soldata bakarra dakar gizon protagonistak. Baina intsektu bihurtzen da; bere nagusiak arbuiatu egiten du, eta familiak ere bai, arreba salbu.

Metamorfosia eta Legearen aurrean narrazioak ditu liburu honek. Etxera datorren soldata bakarra dakar gizon protagonistak. Baina intsektu bihurtzen da; bere nagusiak arbuiatu egiten du, eta familiak ere bai, arreba salbu.

Egilea: Franz Kafka
Itzultzailea: Rufino Iraola
Argitaletxea: Hiria
Argitalpen-urtea: 2000

Aita saiatzen da intsektu bihurtutako semea hiltzen ere. Lortuko ote du?
Obra honetan Kafkak dena jartzen du hankaz gora, guztia kritikatzen: familia, gizartea…
Oharra: esan bezala, liburuaren amaieran ipuin labur bat dago baita ere: Legearen aurrean izenekoa. Ipuin hori Ikasbil atarian ere baduzu, irakurle.


 

 

Hona narrazio-pasarte bat, zati deskriptiboekin: 
Aitak, egoskor, ez zuen inondik inora, ezta etxean ere, bere ordenantza-uniformea kendu nahi izaten. Eta bata, jada ezertarako zerbitzen ez ziona, kakoan eskegitzen zuen bitartean, zeharo uniformaturik egiten zuen lo, beti prestatuta egon nahi izan balu bezala eta etxean ere buruzagiren baten agindua entzutea espero bailuen. Horrela uniformea, lehen ere berria ez izaki, segituan ajatu zen, nahiz eta arreba zein ama zaintzen gogotik saiatu. Gregoriok orduak eta orduak ematen zituen traje dotore hari begira; hori bai: mantxaz betea, baina beti ere botoi doratuak distiratsu zirela, eta haren barrenean aita oso deseroso, baina lasai, lo.
(85. or.)
 

Orrialdeak: 126

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
May 23, 2000
Number: 2192597
Number of visits: 693

You may be interested