Metamorfosia

Etxera heltzen den soldata bakarra Gregor Samsak dakar, baina zorigaitzeko egun batean bere logelan intsektu bilakatuta esnatuko da.

Langilearen ugazabak eta familiak zomorroarekin duten harreman zaila kontatzen digu nobelak. Eta soldatarik ezean, etxearen zati bat ere alokatzen dutenez, alokairuan daudenek ere ezagutuko dute zomorroa, eta hauei ere jasangaitza egingo zaie animalia. Lortuko al du intsektu honek bizirik irautea? Itzuliko ote da Gregor Samsa bere onera?

Egilea: Franz Kafka
Itzulpena: Anton Garikano
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2016

 

 

Lehen atala hemen duzu irakurgai.

 

 

 

 

Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraitua ekitaldiko 2016ko edizioan Metamorfosia liburua irakurriko da.

 

Hemen duzu euskaltegiak berau lantzeko prestatu duen sekuentzia didaktikoa eskura.  

Hemen, berria egunkariko Alex Gurrutxagaren Gu, erlijiorik gabeko kakalardoak artikulua, liburuaren gaineko kritika dena.

 

Hona pasarte bat, Gregor jada intsektu, ohetik jaiki ezinda:
Gehiago kulunkatuz gero, orekari eutsi ezin izateraino iritsi zen. Laster hartu beharko zuen azken erabakia, zazpiak eta laurden baitziren bost minutu barru. Hartan zegoela, etxeko atea jo zuten.
“Lantokiko norbait da”, esan zuen berekiko, geldi-geldi, zangoak are biziago dantzatzen ziren bitartean.


(16-17. or)

 Liburuaren aurkezpen-ekitaldiko bideoa:

 

Orrialdeak: 93

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Apr 12, 2016
Number: 2157419
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 2263

You may be interested