Beti oporretan

Oporrak = Zoriontasun programatua. Neurri handi batean, binomio hori hausten dute ipuin hauek.

Adibidez, ipuinetako batean espetxea da protagonista, edo nahi bada, maiatzaren 1eko zubia. Boeing 767 ipuina ere bitxia da; sartu turistez jositako hegazkin batean, aukeratu une bat, eta saiatu une horretan bidaiari bakoitza zer pentsatzen ari den idazten. Donostiaz ere idazten du, eta hainbat donostiar gazteren euskara mordoiloa ere ageri da, Donostia askoren opor-leku dela baliatuta. Suediako kontu mingotsak ere badakartza. Angela Merkel etxera bidean, Biriatu pareko auto-ilara batean, ez aurrera ez atzera geldituko da. Senarrarengandik ihesi, bi alabak hartuta, oporretan dagoen andrea da ipuin bateko protagonista. Safari zaleak ere ageri dira…

Egilea: Harkaitz Cano
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2015

 

 

 

 

Hona narrazio-zati bat:
Harritu egin zen, edo dibertitu, enbalatzeko materiala saltzen zuen gizon batek aldean kondoirik ez izateaz. Berak bazituen, baina nahi ez banuen ez genuen zertan erabili, esan zuen. Eskua sabelean ipini nionean ulertu nuen soineko zabalarena.
-    Lau hilabete eta erdi. Ez zaizu inporta, ezta?
Zutik jarri zen ohe gainean eta ni haren aurrean belauniko, ordenatzear den zaldun edo tenplario. Ni zutitzen saiatzen nintzenero eskua ipini zidan berak sorbaldan, makurtuta jarrai nezan.
-    Egon geldi. Zu belauniko. Ni mugituko naiz.

(Suedia ez da dirudiena. 109. or)

 

 Sautrela saioko bideoa: 

Orrialdeak: 199

Interesatzen zaizu

  • Malgu da gaua

    Malgu da gaua

    Arkaitz Mendoza piano-jotzaileak jarri dio musika eta Harkaitz Cano idazleak hitzak Chopinen "Nokturnoak" musika-lanari, pianoaren doinuak hitzetara ekarriz. Bien arteko elkarlanaren ondorio da "Malgu da gaua", Kutxa Fundazioaren eta Donostia Musika elkartearen ekarpenekin sortutako disko-liburua.

    Malgu da gaua
  • Mintzamena lantzen: Oporretarako plan zoragarria

    Mintzamena lantzen: Oporretarako plan zoragarria

    Bat-bateko elkarrizketa proposatzen dizugu. Gaia: Oporretarako plan zoragarria. Bidaiatzeko dauden modu ezberdinak azaltzen laguntzeko hainbat tresna eskaintzen dizkizugu: hiztegi lagungarria, ideia osagarriak eta IKASBIL atarian aurkituko dituzun beste material batzuen erreferentziak.

    Mintzamena lantzen: Oporretarako plan zoragarria
  • Zebra efektua

    Zebra efektua

    Zebra-efektua deitzen zaio tuneletan argiak jartzeko modu jakin bati, tunelean sartzen denak perspektibarik ez galtzeko argiak jartzeko modu zehatz bati. Komiki honetan ere zuriak eta beltzak dira protagonista; baina galbidean jarriko ote dira kolorez aldatzen direnak, hots, zuri bihurtzen diren beltzak, perspektibarik galtzen ote dute bizitzan?

    Zebra efektua
  • Beti kexu

    Beti kexu

    Sekuentzia honetan kexak eta erreklamazioak nola egin aztertu eta zeurea egiteko aukera izango duzu.

    Beti kexu
  • Strange Fruit

    Strange Fruit

    Harkaitz Cano idazleak Billie Holiday kantari ospetsuak kantatu ohi zuen kanta berezi hau aurkezten digu. Kanta hau, Time aldizkariaren ustez, XX. mendeko kantarik onena da. Oinarrian Abel Meeropol komunistaren arrazismoari buruzko letra hunkigarria du.

    Strange Fruit
  • Fakirraren ahotsa

    Fakirraren ahotsa

    Harkaitz Canoren eleberri honek Imanol Larzabal kantaria du inspirazio-iturri. 1960ko hamarkadan hasi eta 2004. urte bitarteko gertaerak eta bizipenak kontatuz, kantariaren ibilbidea azaltzen digu. Hala ere, ez da Imanol Larzabalen biografia, fikzioa baizik: eleberriko protagonista nagusia Imanol Lurgain da.

    Fakirraren ahotsa
 
 

Comments
Login for comment

C1
Jan 27, 2016
Number: 2092620
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 1891

You may be interested