Gerezi mingotsak

Hildako bi nesken istorioak dakartza Elena Fernandezek eleberri honetara. Horietako bat, benetako istorio batean oinarritutakoa,1712an Barakaldon hil zuten Concepción Tellitukoa gaztearena. Bigarrena, Leire Pérez gaztearena, gaur egungo Barakaldon gertatzen den fikziozko heriotza. Genero-biolentzia salatzen duten bi istorioak kontatu ditu idazleak.

Egilea: Elena Fernandez
Itzulpena: Aitor Blanco
Argitalpena: Autoekoizpena
Argitalpen-urtea: 2017

Barakaldoko San Bizente auzoan Leire Pérez gaztea erail dute. Edurne, museoko arkeologoa, protagonista bilakatuko da nahi gabe heriotza honetan, bere bi adiskide neskaren hilketan nahasita egongo direlako: bere auzoko Petra, eta bere lagun mina den Ander, kasualitatez, antzeko kasu bat deskribatzen duen artxibo historikoko eskuizkribua aztertzen ari dena.

Bi hildakoen istorioekin batera bi Barakaldo azaltzen zaizkigu, XVIII. mendekoa eta egungoa.

 

Hona pasarte bat:

Antoniak alabaren eskuen artean ipini zuen hark hainbeste maite zuen saskia, eta haren bizitzako azken egunean zeramatzan oihalak sartu zituen barruan. Gainera, hiltzaileak Concepción txikiari bizitza kentzeko erabili zuen objektua lurperatzeko baimena eskatu zien agintariei. Horrela, berriro ikusiko ez zuela pentsatu zuen, eta bere oinaze jasanezina eta sortutako gorrotoa ehortzeko modu bat izango zen.



(67. or)

Orrialdeak: 246

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Mar 5, 2018
Number: 20691793
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 3317

You may be interested