X hil da

Liburuko protagonista eta narratzaile denak maite duen norbait, X, galdu du, hil egin da. Baina heriotza ez da norbait galtzeko era bakarra, beste hainbat eta hainbat daude: ihesa, traizioa…

Galtzeko era horiek guztiak modu obsesiboan jorratzen ditu Bermeoko idazleak lehenengo pertsonan idatzitako elkarrizketarik ez duen nobela bitxi eta fresko honetan.

Egilea: Alaine Agirre
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2015  

 

Hona kontakizunaren pasarte bat:

X hil da gauean. X hil zait gaur gauean. Ez da goizean esnatu, ez zait beraren berotasuna heldu.

Ez dit gerritik heldu. Ez dut beraren arnasaren usaina sentitu neure ahoaren parean. Ez dit ilean laztan bat utzi. Ez dit erdi-lo dagoela muxurik eman, ilunpetan, ahoa aurkitu ez-eta bekain batean (ez du, hortaz, nire bekaineko ile bat irentsi). Ez dit, albo batera etzanda nagoela, atzetik oratu, bere eskua nire hankartean jarriz; epel. Ez dit, horrela gaudela, belarriaren haragian haginkada txiki bat eman. Ez ditu bere hankak nirekin endredatu, zeintzuk zeinenak diren ahantzita. Eta ez nau, goizero legez, maitea esanez esnatu.


(13. or)


 

Orrialdeak: 78

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Nov 17, 2015
Number: 2035215
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 2539

You may be interested