Infernurantz

Columbia Unibertsitateko Tom Bradford irakaslea ustegabean hil da. Gabriel Pritchard, Tomen laguna, eta Beatrice, Tomen alarguna, irakaslearen heriotza argitzen saiatuko dira.

Gabriel eta Beatrice argibide bila ari direla, Tomek sortutako CUMAE fundazioa ezagutuko dute. Ze harreman misteriotsu eta gaizto dago Tom irakaslearen eta fundazioaren artean? Ezer onik ez, bestela ez zuen liburuak Infernurantz izena edukiko.

Egilea: Estibaliz Vivanco
Argitaletxea: Elkarlanean
Argitalpen-urtea: 2015


 

Oharrak: Irakurgai mailakatuak dituen Arian saileko liburu honetako kapitulu guztiek dute bere ariketa-sorta, baita soluzioa ere. Liburuko testuak hainbat hitz ditu azpimarratuta, eta horien esanahia atzeko hiztegiak dakar. CDa ere badakar liburuak istorioa entzun nahi duenarentzat. CDarekin batera, informazio osagarria dago (atalen iraupena).


Hona pasarte bat:
Inori aitortu ez bazion ere, senar ohiarekin igaro zituen azken urteak gogorrak izan ziren. Infernuan bertan bizi izan balitz bezala oroitzen zituen Beatricek. Tomek, izan ere, bigorexia puntu bat zeukan; bere itxurak bakarrik kezkatzen zuen. Ahul ikusten zuen bere burua, eta ezin zuen jasan jendeak bera makal ikustea. Hortaz, egun osoa ematen zuen kirolen bat egiten edo gimnasioan sartuta. Eta ariketa fisikoa egiten ez zebilenean, fundazioaren konturen batean ibiltzen zen buru-belarri.

(33. or)
 

Orrialdeak: 53

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Oct 1, 2015
Number: 1994505
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 7284

You may be interested