Neska hura hegan hasi zen eguna

"Autobusa berriro bera gabe abiatu zen eguna" komikiaren jarraipena da honakoa. Oraingoan Clémentine helduago bat azaldu zaigu. Lana izateak laguntzen dio heldutasun hori lortzen. Edo "Alizia herrialde miresgarrian" irakurtzeak. Eta Simon erlezainaren baikortasunak eta aholkuek ere bai.

Gidoia: BeKa (Caroline Roque eta Bertrand Escaich)
Marrazkilaria: Marko
Kolorea: Maëla Cosson

Moldaketa grafikoa: Gregorio Muro
Argitaletxea: Harriet Ediciones
Itzulpena: Miel A. Elustondo

Eta Clémentineri idaztea gustatzen zaionez, amets horren bila abiatuko da bere lana utzita. Ospea eta ospearen zama ezagutu dituen idazle lagun baten gomendioak eta istorioak oso aintzat hartuko ditu Clémentinek. Baina bere ametsa betetzen lagunduko dioten lagunak munduan barrena daude barreiatuta: Berlinen, Norvegian, Balin, Osakan… Batzuei eta besteei nahiz bere buruari entzunda, bere bidea aurkituko du Clémentinek.

Hona pasarte bat:
Gure eguneroko bizimodua beti bat eta bera da. “Aukera” pila dituzu beti zure aurrean, zeure bizitzan balizko bidezidorrak bezainbat... Eta denek ere bestelako esistentzia batera garamatzate! Hartzen duzun bidea hartzen duzula ere, uneoro bide berriak azalduko zaizkizu… Eta horrela, behin eta berriz eta askotan!
(20-21. or.)

Orrialdeak: 70

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jan 9, 2018
Number: 18899697
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 875

You may be interested