Atertu arte itxaron

Bikote batek Euskal Herria bisitatuko du autoan, neskaren edo, kasu honetan, idazlearen jaioterritik hasita, Gasteiztik. Neskak erakutsiko dio Euskal Herria mutil-lagunari.

Baina ez da turismo-bidaia erromantiko tipiko horietako bat, neska-lagunak badituelako bere sekretu beltzak, bidaian zehar azaleratuko direnak, harremana kinka larrian jarriko dutenak, eta bestetik, bere gurasoak Gasteizko 1976ko martxoko borroketan elkar ezagutu zutenez, politikak eragin handia izan duelako bere familian. Nola egiten diote aurre guraso horiek politika-giro horri? Liburuaren izenburuak erantzuten dio galderari neurri batean. Politika-giro horretan beste elementu edo pertsonaia bat aipatzen du Agirrek, osagarri: neska protagonista tesia egiten ari da eta Historiako pertsonaia bat azaltzen da bertan, Europatik AEBetara ihes egin ondoren Hitlerren aurka ez borrokatzea erabaki zuena, kontzientzia-eragozle egin zena. Bi elementu horiek lotuko ditu: tesia eta gurasoen giroa, beregan eragin zuena.

 

 

 

 

 

Egilea: Katixa Agirre
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2015


Hona pasarte bat:
Nondik begiratzen zaion gure bigarren edo gure lehenengo zita izan daitekeen horretan, jazz kontzertu bat entzutera joan ginen. Eraman ninduzun. Huertasen. Flamenko jazz kontzertu bat izan zen, Chano Dominguez pianoan. Artean gutxi gustatzen zitzaidan jazza eta deus ez flamenkoa.

(29. or)

 

Berria egunkarian argitaratutako liburuaren aurrerapena.

Euskadi Irratian idazleari egindako elkarrizketa.

 

 

Orrialdeak: 213

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Apr 15, 2015
Number: 1855702
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 3837

You may be interested