Arrutiren Banda

Nobela hau Jon Arretxe idazlearen jaioterrian kokatuta dago: Basaurin. Trama bertako espetxean hasten da drogari lotutako Arruti bandako kide bat, Ereño, espetxetik ateratzen denean. Azpijokoz, intrigaz, gezurrez betetako trama honetan, ezer ez da ematen duena.

Egilea: Jon Arretxe
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2017

Ereñoren asmoa da Basaurin, urmael batean, ezkutatuta daukan altxorra aurkitzea. Baina festak dira, eta espetxean denboraldi bat egin eta gero, zeinek ez du festarako gogoa? Horregatik, idazle basauriarrak bere herriko festa-giroko hainbat elementu ere sartu ditu eleberria girotzeko: zurrakapotea, San Fermin entzierroaren parodia, eta abar. Ereño, dena den, ezingo da festetan gehiegi entretenitu, zeren bila dabilen altxor hori bandako beste kideek ere nahi dute, eta Ereñok berak aurkitu behar du Karibera bere amorantearekin bizitzera joan nahi badu.

 

Liburuaren lehen atala hemen duzu irakurgai.

Hona pasarte bat:
Kopeta jaso eta “ostia, Giorgie Dann!” atera zaio. Ahaztuta zeukan haren kontzertua zegoela gaur. Jaietako programa aztertzean txunditurik geratu zen munduan gehien gorrotatzen duen kantariaren izena ikusi zuenean. Honezkero hilda egon behar zuela pentsatzen zuen, baina ez, hor dago agure hortera hori eszenatokian kantuz gerriari eragiten, bere bilobak izan litezkeen neska pusken mugimenduak modu negargarrian imitatzen. Eta txarrena da entzuleei gustatzen zaiela ikuskizuna.

(30. or.)

 

Hemen ikusgai ETB 1eko Ahoz Aho saioan idazleari eginiko elkarrizketa.

Jon Arretxe idazlea liburuaren aurkezpena egiten: 
 

Orrialdeak: 157

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Dec 12, 2017
Number: 18050655
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 2477

You may be interested