Enda Lur

Erdi Aroan dago kokatuta fantasiazko eleberri hau, jendeak herensuge eta jentiletan sinesten zuen garaian.

Enda lurraldea konkistatu nahi du gudaroste atzerritar beldurgarri batek, eta bertako tribuak batzartuko dira etsaiari aurre egiteko. Hil ala bizi, arerioari aurre-egite epiko eta odoltsu horretan protagonista nagusi izango da Endara apaizemea. Bera izango da Endako aspaldi-aspaldiko izpiritu eta Erdi Aroko biztanleen arteko ezinbesteko bitartekaria eta heroia.
Fantasiaren alboan bada beste elementu aipagarri bat: errealitatea. Zeren toponimia benetakoa da, eta hemengoa, tribuen izenak berdin, eta baita ezaugarri mitologikoak ere. Idazleak berak esan du ez daukagula mitologia anglosaxoiaren beharrik honelako eleberriak idazteko, gurean ere badugula nahikoa eta sobera. Hori ere bada liburu hau: hemengo ezaugarri eta pertsonaiekin gurean gutxitan egin den literatura-mota bat hauspotzea.

 

Egilea: Toti Martinez de Lezea
Itzultzailea: Miren Arratibel
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2014


Hona pasarte bat:
Elana emakume sendo eta adeitsu bat zen, irribarre errazekoa. Zorte oneko zeuden, hark esan zienez, goiz hartan bertan libre gelditu baitzitzaizkien ostatuan zituzten logelak, eta, bikote ziren galdetu gabe, gela bat egokitu zien emakumeei eta gizonei beste bat. Ustezko “logelak” oilategiari atxikitako gela batean zeuden; gela bakar bat zen, errezela batez bereizia, errezelaren alde banatan ohe zabal bat eta garbitzeko terreina bat zituena; baina ez zuten protesta egin; berdin zitzaien, non lo egina edukita.

(273. or)



•Nahi baduzu testu hau oinarri hartuta, deskribatu dezakezu oporretako logela bat, hotel batekoa, adibidez; non zegoen hotela, zer zegoen logelan eta logela-barruan non… Inoiz sentitu zara testuko protagonistak bezala? Berdin zitzaizula logela nolakoa zen, lo egiteko tokia izanda? Zergatik zitzaizun berdin logela? 

Orrialdeak: 525

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Dec 9, 2014
Number: 1761952
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 1528

You may be interested