Sorgin seinalea

Bost hizkuntzetara itzulia izan den istorio honetan, Elbira Goitia uztariztarraren abenturak kontatzen dira eta benetako gertaeretan daude oinarrituak. Istorioa garai ilunean kokatua dago, 1611. urtean, Lapurdiko gizarte estua eta miseria gorria islatzen duena eta inkisizioaren itzal luzea ere ageriko zaigu.

Egilea: Harriet / Redondo
Itzulpena: Migel A. Elustondo
Argitaletxea: Harriet Ediciones
Argitalpen-urtea: 2017

 

Elbira Goitia andrearen kontrako sorginkeria-salaketa berretsiko du Baionako epaitegian Mari Lisalde herrikideak, inkisizioaren aurrean. Eta nahiz eta salaketa faltsua izan, Lancre inkisidore gupidagabeak gorriak pasaraziko dizkio Elbirari. Bestelako jende baztertu asko ere ageri da komikian, maisuki islatua: agotak, iruzurtiak, moriskoak, ustezko sorginak… 
 

Hona pasarte bat: Baionako epaitegian, inkisizioaren aurrean:
- Mari Lisalde, esan argi eta ozen, ezagutzen al duzu Elbira Goitia akusatua?
- Bai, andere horrexek engainatu ninduen akelarrera joan nendin eta Barraban deabrua gurtu nezan.
- Gezurra!

 

(22.or.)


Oharra: Sorgin seinalea, 1984an HABEren Habeko Mik sailean argitaratutako ale berezietako baten izena da. Komiki hartako istorioak segida izan zuen, baina aurrenekoaren istorioaren arrakasta dela-eta, istorio guztiak Sorgin seinalea izenarekin dira ezagunak. 

 

Hauek dira liburuak dituen atalak (HABEk horietako batzuk digitalizatu eta eskaintzen ditu IKASBIL atarian):

 

- Zitalaren aura

- Sorgin seinalea

- Katuaren negua

- Otsemea

- Heriotza-mezulariak

- Oilar-erregea

- Aingeru eroria


 

Orrialdeak: 248

Interesatzen zaizu

  • Sorginak Zugarramurdin

    Sorginak Zugarramurdin

    X-txostena izeneko honetan Zugarramurdi garaiko kontuak entzungo ditugu.

    Sorginak Zugarramurdin
  • Aral itsasoa

    Aral itsasoa

    Komiki hau ez ohikoak diren bost istorio laburrek osatzen dute. Istorioek ez dute elkarrekin zerikusirik, baina guztiek dute giro dekadentea. Gehienetan adinekoak dira protagonista, edota animaliak, gizakiekin harreman bitxia dutenak.

    Aral itsasoa
  • Ilargiaren alaba

    Ilargiaren alaba

    Orain 400 urte inguru Zugarramurdiko emakume asko espetxean sartu zituen Inkisizioak.

    Ilargiaren alaba
  • Sorgin ehiza Euskal Herrian

    Sorgin ehiza Euskal Herrian

    "Ez da esan behar badirenik, baina ezta ez direnik ere", esaldi famatua dugu hau Euskal Herrian. Sorginen auziaz mintzatzea zaila izan ohi da, nahasmen handiko gaia baitugu hau. Izan liteke paganismoaren arrasto bat edo hezur-haragizko pertsonaia bat ere; Inkisizioak baina sorginak bibliako deabruarekin lotu izan zituen. "Sorgin ehiza" delakoak gogor jo zuen euskal lurraldeetan. XV. mende bukaeran hasi eta 1610. urtean Zugarramurdiko prozesu ezagunarekin amaitu zen eztanda hark beldurra eragin zuen jendartean, baina modu berean sorginaren estereotipo aldakor bat sortu zuen: sorgin gaiztoa, sorgin paganoa, sorgin iragarlea... sinesgaitz franko ere bazegoen, ordea.

    Sorgin ehiza Euskal Herrian
  • Sorgin museoa

    Sorgin museoa

    Zugarramurdin museo berria zabaldu behar dute, sorginak eta inkisizioa izango dira bertako gaia. Albiste laburra.

    Sorgin museoa
 
 

Comments
Login for comment

B2
Nov 24, 2017
Number: 17477120
Number of visits: 1491

You may be interested