Odolaren deia

Aitaren heriotzak elkartuko ditu berriro elkarren berri izan ez duten bi anaia.

40 urte inguru dituzte eta nahiko bizimodu desberdina. Baina odolak tiratzen duenez, gazteak lagundu egingo dio anaiari, honek hala eskatuta, eta istilutan sartuko dira biak. Izan ere, anaia zaharrenaren arrakastak baditu bere itzalak ere. Eta bortizkeria azalduko da, sexua, ustelkeria… baina baita leialtasunaren balioa ere. (Nobela beltza izeneko azpi-generoan kokatu behar da liburu hau).

 

Egilea.- Iñaki Irasizabal
Argitaletxea.- Elkar
Argitalpen-urtea.- 2014

 

 

 

 

Hona pasarte bat:
Orduan, zergatik onartu nuen anaiaren proposamena? Beste edonork proposatuz gero, pikutara bidaliko nuen, baina anaiari baietz esan nion otzan-otzan; baietz, egingo nuela. Anaiak kolpetxo bat eman zidan besoan eta irribarrea eskaini zidan. Nik irribarrea itzuli nion.

(37. or)




 

Orrialdeak: 117

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Aug 4, 2014
Number: 1655005
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 5456

You may be interested