Biba Mina! Kontuak eta kantuak

Xabier Mina, 1817an fusilatutako gerrillari nafarraren biografia idatzi du Kepa Larrea Muxika historialari eta irakasleak. 2017an Xabier Minaren gorazarrean hainbat ekitaldi egingo dira Nafarroan zehar. Izan ere, 2017ko azaroaren 11n beteko dira Mina 200 urte fusilatu zutela. Orain arte ez da halakorik egin Nafarroan, bere izena ahantzia eta ahantzarazia izan baita. (Liburuaren fitxan Xabier Minari buruzko jarduera asko dituen unitate didaktikoa aurkituko duzu)

Egilea: Kepa Larrea Muxika
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 2017

Frantzian Napoleon izan zuen etsai Minak, Espainian Fernando VII.a eta Mexikon Borboi erregearen gudarostea. Herrialde horren askapenaren alde borrokan zebilela atxilotu zuten eta traidore gisara fusilatu, bizkarretik tiro eginda.

Mexikon heroi bilakatu zuten, eta horren argibide dira nafarrari eskainitako hainbat “corrido”, liburu honetan ageri direnak. 28 urterekin fusilatu zuten arren, bizitza oparoa izan zuen Minak, eta hainbat jende ezagutu zuen. Beste batzuek, Mina hil eta gero eman zuten haren berri. Batzuen eta besteen biografia laburrak datoz testu honetan: Pablo Erdozain, Pablo Neruda, Rita Roa, William Davis Robinson…

Hona pasarte bat:
Vincenneseko dorrea. Vincennesera 1810eko maiatzaren 25ean heldu zen, eta han geratuko zen hurrengo lau urteetan. Militar eta politiko onekin egonda, Minak autore klasikoak irakurri zituen eta gerra egiteko estrategiak ikasi ere bai. Vincennesen estatu-preso hauekin izan zen: La Horie konspiratzailea, Polignac anaiak, Desnoyers jenerala, Leneufville abadea, José Palafox jenerala, Manuel Concha fraidea, Antonio Abad gerrillaria, Blake O´Donnell Zayas, Lardizabal, La Roca…  

(84.or.)

 

Kepa Larreak bigarren liburu bat du idatzita Xabier Minari buruz:

Mina edo libertatea! Xabier Minari buruzko saiakera historikoa da hau, euskarri dokumental eta bibliografikoa biltzen duena.

 

PDF honetan, berriz, Xabier Minari buruzko unitate didaktikoa duzu eskura.

Informazio gehiago,www.xaviermina.org helbidean.

 

 

 

Orrialdeak: 155

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Oct 26, 2017
Number: 16417504
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 1524

You may be interested