Bidaide: Lau aspaldiko bide-istorio errekontatuak

Lau ipuin dira hauek, edo lau bidaia. Baina bidaia fantastikoak dira, abenturazkoak, izaki mitologiko eta guzti, munduan barrena.

Errege Magoak azaltzen dira, Apokalipsiko lau zaldunak, Marko Polo, Noe, eta nahiz eta aipatu ez, norbaitek Edurne Zuriren antza hartuko dio pertsonaia bati… Hots, aspaldiko ipuinen ukitua dute istorio hauek, baina euskal tradizioa ere txertatzen du euskal kantutegitik hartutako hitzekin, edo Ipar Euskal Herriko zenbait izen, Atekagaitz kasu, sartuz. Edo euskal lamiak bezain eder eta arriskutsu diren izakiak ipuinetara ekarriz. Eta mapamundi berri bat ere asmatuko du Arkotxak laugarren ipuina hor kokatzeko, Ulises ezagunaren hil-tokia, esaterako.  

Egilea: Aurelia Arkotxa
Argitaletxea: Gatuzain
Argitalpen-urtea: 2013


Hona pasarte bat:
Nik, Marko Polo, Venezian 1254an sortuak, Nicoló Poloren seme eta Maffeo Poloren ilobak, orain Kristoren Haragitzearen ondotik den 1298. urtean Genoako presondegi honetan preso naizenak, mundua zein den eder, zein den handi kontatuko dizuet. Uste duzuen baino aise zabalagoa baita eta sekulan pentsa ez dezakezuen baino miresgarriagoa.  

(71. or)

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C2
Apr 30, 2013
Number: 1585177
Dialect:
  • Iparraldeko euskara
Number of visits: 1094

You may be interested