Sagutegia

Monkswell landetxea ostatua da. 8 pertsonaia daude bertan, elurrak bakarturik. Berriki heldu da ostatura Trotter sarjentua, Londresko hilketa bat ikertzera. Ostatuan beste hilketa bat gertatu berri da, eta ostatuko guztiak dira aldi berean susmagarri eta biktima.

Badirudi 3. hilketa bat ere izango dela. Loturaren bat bada ostatuko eta Londresko hilketen artean. Eta Londresko hiltzaileak arrasto bat utzi du, hiru saguei buruzko abesti bat, iradokiz 3 izango direla hildakoak. Sarjentuak plan bat du hiltzailea harrapatzeko. Beraien artean daukate. Nor ote da?

Oharra: Antzerki-lan honek izugarrizko arrakasta izan zuen, baita euskaraz ere, Txalo taldearen eskutik. Liburuak hitzaurrea dakar, egileari buruzkoa eta bere lanei buruzkoa: 31 orrialde guztira. Eta hondarrean ariketak ditu liburuak, antzezlana irakurri ondoren egiteko modukoak.

 

Egilea: Agatha Christie
Itzultzailea: Koro Navarro
Argitaletxea: Vicens Vives
Argitalpen-urtea: 2014
 


Hona deskribapenezko pasarte bat:

Etxandiak galdu egin du denbora batean izan zuen bikaintasuna, eta gizartean behera egindako familia bateko belaunaldi askoren bizilekua izateko itxura du. Atzealdean leiho luzexka bat ikusten da, leihoaren eskuinean, sarrera-gelara, ate nagusira eta sukaldera daraman arku zabal bat; ezkerrean beste arku bat dago, eta han goiko logeletara daramatzaten eskailerak. Lehen eskailera-buruan liburutegiko atea dago. Egongelaren ezkerraldean egongela txiki baten atea ere ikusten da, eta eskuinean jangelako atea, zabalik orain. Alde horretan bertan tximinia frantses bat dago, eta leihoaren azpian berogailu bat eta banku bat daude.

 

(3. or.)

 

Orrialdeak: 126

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Mar 20, 2014
Number: 1553229
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 3281

You may be interested