Nur eta kobazulo liluragarria

Iratin, Europako baso handienetako batean, izaki mitologiko harrigarriak ezagutuko dituzte Nur protagonistak eta bere lagunek: Basajaun, Basandere, Koldo iratxo-gidaria…

Mundu hori nahiko ondo ezagutzen du Toti Martínez de Lezeak, lehendik ere atondu ditu-eta beste batzuek bildutako istorio mitologikoak, orduan ere Juan Luis Landa marrazkilari txundigarria lagun zuela. Marrazkiak dituzten orriak moztu eta koadroak egiteko gogoa ematen du! Badu beste bi kontu aipatzeko liburu honi buruz: Nurren abenturak biltzen dituen postal-bilduma darama josita liburuak, marrazkiak dira postalak, Landarenak berarenak. Eta bestetik www.planetanur.com helbidean erregistratuta, irakurleak Nurrekin jolasteko aukera dauka.

 

Egilea: Toti Martinez de Lezea
Itzultzailea: Rosetta testu zerbitzuak
Marrazkilaria: Juan Luis Landa
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2013

Orrialdeak: 158

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Feb 3, 2014
Number: 1518663
Number of visits: 5135

You may be interested