Arma, tiro, bammm!

Euskal Herriko herri asmatu batean egindako lehergailu batek, armagintzari emandako familia batek egindako mina batek, gazte arabiar bat hilko du Asian.

Baina, eta horrekin oso kezkatuta ageri da Irigoien, nola hain urrun gertatzen den, euskaldun gehienoi bost axola! Beraz, bi familia daude aurrez aurre, bata arma-egilea, bestea armaren eztanda nozitzen duena. Bi familia horien bilakaera ikusten da nobelan, hots, armagintzak aurrez aurre jartzen ditu bi mundu, elkarri bizkar emanda izan direnak, Mendebaldea eta Ekialdea. Bizkar emanda ez bizitzeko urratsa elkar ezagutzea izan daiteke. Agian horregatik, zailagoa delakoan ezagutzen dena erasotzea, bildu du hainbeste informazio Ekialdeaz Altzako idazleak. Paco Aristik idazleak esan du entziklopedia batean baino informazio gehiago dagoela Ekialdeaz. Ezagutzak, ordea, armagintzaren kontrako jarrera aktiboa izatea ondotik, horixe nahiko luke Irigoienek, edo Irigoienen nolabaiteko alter egoak nobelan, Koldo Sarasuak. Baina gauza bat da zer nahi den, eta beste bat nobelaren bukaerak iradokitzen duena. Armagintzaren aurka dugun epelkeriagatik odolkiak ordainetan izango bagenitu, eta ez Madrilen, Euskal Herrian baizik? Eta erasotzaileen artean euskaldunak ere izango balira?

 


Idazlea: Joan Mari Irigoien
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2013

 

Orrialdeak: 568

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Oct 7, 2013
Number: 1430043
Number of visits: 1385

You may be interested